Aller au contenu principal

Patricia Roberts Harris


Patricia Roberts Harris


Patricia Roberts Harris (Mattoon (Illinois), 1924ko maiatzaren 31a - Washington, 1985eko martxoaren 23a) abokatu, diplomatiko eta politikari estatubatuarra izan zen. Estatu Batuetako Kabineteko kide izan zen lehen emakume afroamerikarra izan zen, eta Estatu Batuetako Lehendakaritzarako ondorengotza-lerroan parte hartu zuen.

Biografia

Harris Estatu Batuetako enbaxadore izendatu zuten lehen emakume afroamerikarra izan zen, Lyndon B. Johnson presidenteak Luxenburgon herrialdea ordezkatzeko izendatu zuenean 1965ean, eta Estatu Batuetan zuzenbide fakultate bateko dekano izan zen lehen afroamerikarra, 1969an Howard Unibertsitateko kargurako izendatu zutenean.

Jimmy Carter presidentearen administrazioan (1977-1981) Etxebizitza eta Hiri Garapeneko idazkari eta Osasun, Hezkuntza eta Ongizateko idazkari izan zen. Agintaldi horretan, sail hori zatitu egin zen, eta, beraz, Osasun eta Giza Zerbitzuetako lehen idazkaria izan zen Robert Harris.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):[1] Biografia Black Past webgunean.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Patricia Roberts Harris by Wikipedia (Historical)