Aller au contenu principal

Sonia Charcan


Sonia Charcan


Sonia Charcan Losada (Otxarkoaga, Begoña, Bilbo) bizkaitar kazetaria da. Komunikazio-aholkularia da Bizkaiko Foru Aldundian 2015etik.

Kazetaria

Bilboko Otxarkoaga auzoan jaio zen. Leioako unibertsitatean kazetari ikasketak egin zituen. 1994an lortu zuen lizentziatura

Hasieran SER irrati katean aritu zen sei hilabetez. Gero esataria eta idazlea izan zen Radio Euskadin 1992ko uztailetik 2015eko urrira arte. 2000raino albistegietan ibili zen, 2000 eta 2008 bitartean Radio Euskadiko Programazio eta Sustapen Saileko buru izan baitzen. 2015az gero komunikazio-aholkularia da Bizkaiko Foru Aldundian.

Txupinera

Bilboko Aste Nagusiko Txupinera izan zen 1997an Aixeberri konpartsaren izenean. Unai Iturriaga izan zen urte hartako pregoilaria. Orduan hasi zen erabiltzen Badator Mari jaia abestia, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituena.

Beste urte batzuetan txupinera izan direnak urtero biltzen dira aste nagusiko egun batean. Urtero parte hartzen du Sonia Charcanek egun horretan.

Sonia Charcan zazpi urterekin Abesbatza konpartsako kidea izan zen 1978an Bilboko lehen Aste Nagusian. konpartsa horrek 1982ra bitarte iraun zuen.

Sariak eta aitortzak

  • 1997: Bilboko Aste Nagusiko Txupinera.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • @txarkan kontua Twitter (x.com) sare sozialean.
  • Sonia Charcan Losada Linkedin sare profesionalean.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Sonia Charcan by Wikipedia (Historical)