Aller au contenu principal

Saioa Dominguez


Saioa Dominguez


Saioa Dominguez Hormaetxe (Otxarkoaga, Begoña, Bilbo, 1982) bizkaitar biokimikari doktorea da, eta minbiziaren aurkako ikerkuntzan lan egiten du.

Biokimikaria

Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimika ikasketak egin zituen eta 2011n lortu zuen doktore titulua, Doktorego-tesian prostatako minbizia diagnostikatzeko metodo ez-inbaditzaile bat garatu eta baliozkotu zuen.

Geroago, Saioa Domínguez lanean aritu da minbizirako diagnostiko molekularreko produktuak garatzeko proiektuak ikertzen eta kudeatzen. Besteak beste, “Prostatako minbizia diagnostikatzeko metodo ez-inbaditzaile bat garatzea eta baliozkotzea” proiektua zuzendu du Proteomika enpresan eta OncoMatrix enpresaren zuzendaria zen 2024an.

Txupinera

Bilboko Aste Nagusiko Txupinera izan zen 2018an Aixeberri konpartsaren izenean. Zorion Egileor izan zen urte hartako pregoilaria. Bukaeran Konpartsen Koordinadorak zoriondu zituen astean zehar egindako lanarengatik. Fin ibili ziren eta prestutasun handiz jai herrikoi hauen ikono izan ziren.

Aixeberri konpartsako kidea da 2000. urteaz geroztik.

Beste urte batzuetan txupinera izan direnak urtero biltzen dira aste nagusiko egun batean.

Sariak eta aitortzak

  • 2018: Bilboko Aste Nagusiko Txupinera.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Saioa Dominguez Linkedin sare profesionalean.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Saioa Dominguez by Wikipedia (Historical)


PEUGEOT 205