Aller au contenu principal

1920


1920




Gertaerak

Euskal Herrian

  • Urriaren 6: Grebara jo zuten Azkoitiko abarka fabriketako langileek. Ugazabek errepresio gogorrarekin erantzun zuten, lantegiak itxi eta Guardia Zibila bidaliz. Gutxienez zazpi langile zauritu zuten.

Munduan

  • Urtarrilaren 1: Lege lehorra Amerikako Estatu Batuetan indarrean sartu zen, alkoholaren gehiegizko kontsumoaren aurka.
  • Urtarrilaren 21: Parisko Bake Konferentziaren amaierarekin batera Nazioen Ligaren lehen Batzar Orokorra egin zen. Lehen Mundu Gerraren irabazleetako batek ez zuen parte hartu: Ameriketako Estatu Batuak.
  • Otsailaren 24: Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista sortu zuten, eta hurrengo urtean horren buruzagitza Adolf Hitlerrek hartu zuen.
  • Martxoa: Kappen Putscha, eskuineko talde baten estatu-kolpe saiakera Alemaniako gobernuaren aurka. Alemaniako militarrek ez zuten erantzunik eman, baina greba orokor batek geldiarazi zuen. Ruhreko Matxinada deitu zitzaion greba orokor horren jarraipenari, Alemaniako militarrek suntsitu zutena.
  • Ekainaren 4: Hungariak Trianongo Ituna sinatu zuen Aliatuekin. Itunak Hungariako estatu independente baten egoera eta mugak definitzen zituen. Ameriketako Estatu Batuek ere sinatu zuten baina ez zuten berretsi, beste bake hitzarmen bat eginez beranduago Hungariarekin.
  • Abuztuaren 10: Otomandar Inperioak Sèvresko Ituna sinatu zuen Aliatuekin, AEBrekin izan ezik, ez zuela euren aurka gerra deklaratu. Itunak Otomandar Inperioaren partizioa onartu zuen eta euren indar militarra mugatu. Greziak ez zituen onartu muga berriak eta ez zuen sinatu. Sèvresko ituna bertan behera geratu zen Turkiako Independentzia Gerraren ondorioz, eta beranduago Lausannako ituna sinatu zen, 1923an.
  • Irailaren 2an Italian Biennio Rosso iraultzaren puntu gorenera iritsi zen. Milioi erdi bat langilek Italia osoan fabrikak okupatu zituzten.
  • Urriaren 8-12: Żeligowskiren matxinadan, Lucjan Żeligowski militar poloniarrak Vilnius konkistatu zuen, ofizialki Poloniaren babesik gabe
  • Azaroaren 2: Franklin D. Rooseveltek Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari-ordea izateko hauteskundeak galdu zituen Calvin Coolidge Massachusettseko Gobernadorearen aurka.
  • Azaroaren 15: Danzig Hiri Askea sortu zen Versaillesko Ituna jarraituz, Alemaniar nazionalista zen hiri baten gehiengoa eta Poloniaren itsasorako sarbidea aldi berean errespetatzeko bide gisa.
  • Abenduaren 24: Gabon Odoltsua, Italiak Fiume okupatu zuen Gabriele D'Annunziok bost egunez erresistitu ostean.ç

Arte eta kultura

  • Maiatzaren 22a – Amaya, Jesus Guridiren musika eta José María Arroita Jauregiren libretoa duen opera estreinatu zen Bilboko Coliseo Albian.
  • Dadaismo mugimendua urte hartan ere azaleratu zen Parisen.

Zientzia eta teknologia

  • Heinz Heckek, Municheko Hellabrunngo Lorategi Zoologikoetan lan egiten zuen biologo germaniarra, heck azienda edo uro berria bezala ezaguna egingo zen antzineko uroaren berreskurapena burutu zuen.
  • Abuztuaren 20a – AEBetan irratiz eman zituzten lehen aldiz albisteak.
  • Abuztuaren 27a – Lehen irrati transmisiona egin zen Argentinatik.

Kirolak

  • 1920ko Olinpiar Jokoak (Anberes, Belgika; apirilaren 20a – irailaren 12a):
    • 25 Euskal herritarrek hartu zuten parte 3 kiroletan, Espainiako eta Frantziako selekzioekin.
  • Urriaren 24a – Club Atletico Osasuna futbol taldea sortu zuten Iruñean, historialari batzuen ustez benetako data aurreko hilabetean izan bazen ere.
  • Babe Ruth baseball jokalaria hasi zen New York Yankees taldearekin.

Jaiotzak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 1a – Frantxiska Iragorri, gipuzkoar ekintzailea eta abertzalea (h. 2019).
  • Urtarrilaren 2a – Isaac Asimov, errusiar jatorriko estatubatuar idazle eta biokimikaria, zientzia fikzio eta zientzia dibulgazioan autore arrakastatsua (h. 1992).
  • Urtarrilaren 2a – Nobuyuki Kato, japoniar futbolaria.
  • Urtarrilaren 2a – Vicente Palacio, bizkaitar historialaria (h. 2013).
  • Urtarrilaren 3a – Renato Carosone, italiar abeslaria (h. 2001).
  • Urtarrilaren 4a – Jean Marie Ihartza, Iratzeder, lapurtar elizgizon, idazle eta euskaltzaina (h. 2008).
  • Urtarrilaren 5a – Pedro Anasagasti, euskal idazlea eta apaiza (h. 1997).
  • Urtarrilaren 5a – Arturo Benedetti Michelangeli, italiar piano-jotzailea (h. 1995).
  • Urtarrilaren 6a – Jean-Robert Ipoustéguy, frantziar pintore eta eskultorea (h. 2006).
  • Urtarrilaren 6a – Sun Myung Moon, Batasunaren Elizaren korear sortzailea (h. 2012).
  • Urtarrilaren 8a – Braulia Cánovas, Frantziako Erresistentzian nazien aurka borrokatu zen espainiar errepublikanoa (h. 1993).
  • Urtarrilaren 9a – João Cabral de Melo Neto, brasildar idazlea (h. 1999).
  • Urtarrilaren 9a – Rubén Ruiz Ibarruri, Dolores Ibarruri Pasionariaren semea eta Armada Gorriko gudaria (h. 1942).
  • Urtarrilaren 10a – Rosella Hightower, estatubatuar osage etniako balet dantzaria eta zuzendaria (h. 2008).
  • Urtarrilaren 10a – Roberto Marcelo Levingston, Argentinako presidentea (h. 2015).
  • Urtarrilaren 14a – Jean Dutourd, frantziar idazlea (h. 2011).
  • Urtarrilaren 16a – Marcelino Bilbao, Euzko Gudarostearen eta CNTren Isaac Puente batailoiako tenientea (h. 2014).
  • Urtarrilaren 16a – William Boone, estatubatuar matematikaria (h. 1983).
  • Urtarrilaren 16a – Andreana Družina, esloveniar eta jugoslaviar partisano, Jugoslaviako Herriaren Heroi izendatua (h. 2021).
  • Urtarrilaren 16a – Stephanos II.a Ghattas, egiptoar kardinala eta Eliza Katoliko Koptoaren patriarka (h. 2009).
  • Urtarrilaren 19a – Javier Pérez de Cuéllar, peruar politikaria, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (h. 2020).
  • Urtarrilaren 20a – Marcos Ana, espainiar poeta, kazetaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2016).
  • Urtarrilaren 20a – Federico Fellini, italiar zinema zuzendaria, XX. mendeko ospe handienetakoa (h. 1993).
  • Urtarrilaren 20a – DeForest Kelley, estatubatuar aktore, gidoigile, olerkari eta abeslaria (h. 1999).
  • Urtarrilaren 20a – Sebastián Ontoria, gipuzkoar futbolari, gudari eta gerra-presoa (h. 2004).
  • Urtarrilaren 21a – Errol Barrow, Barbadosko lehen ministroa (h. 1987).
  • Urtarrilaren 22a – Chiara Lubich, italiar ekintzaile katolikoa eta Fokolareen mugimenduaren sortzailea (h. 2008).
  • Urtarrilaren 22a – Alf Ramsey, britainiar futbolaria eta entrenatzailea, bere herrialdean sari gehien jaso zituen futbolaria (h. 1999).
  • Urtarrilaren 23a – Gottfried Boehm, alemaniar arkitektoa (h. 2021).
  • Urtarrilaren 23a – Walter Frederick Morrison, estatubatuar asmatzailea, frisbeearen asmatzailea (h. 2010).
  • Urtarrilaren 24a – Paul Guilsou, euskal idazle eta itzultzailea (h. 1993).
  • Urtarrilaren 25a – José Luis Berasategi, bizkaitar ekonomialari eta politikaria, Bilboko azken alkate frankista (h. 1990).
  • Urtarrilaren 28a – Valentina Borisenko, sobietar xakelaria (h. 1993).
  • Urtarrilaren 29a – José Luis de Vilallonga, Castellbelleko markesa, espainiar idazle eta antzezlea (h. 2007).
  • Urtarrilaren 30a – Michael Anderson, ingeles zinema zuzendaria (h. 2018).
  • Urtarrilaren 30a – Delbert Mann, estatubatuar telebista eta zinema zuzendaria (h. 2007).

Otsaila

  • Otsailaren 3a – George Armitage Miller, estatubatuar psikologoa, psikologia kognitiboaren sortzaileetako bat (h. 2012).
  • Otsailaren 3a – Stan Ockers, belgikar txirrindularia (h. 1956).
  • Otsailaren 9a – Fred Allen, zeelandaberritar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2012).
  • Otsailaren 9a – Mercedes Zubikaray, gipuzkoar erraketista (h. 1983).
  • Otsailaren 10a – Raisa Aronova, sobietar pilotua, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuena, Sobietar Batasuneko Heroi izendatua (h. 1982).
  • Otsailaren 11 – Faruk Egiptokoa, Egiptoko erregea (h. 1965).
  • Otsailaren 12a – Alfonso Armada, espainiar militarra, 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpeko parte hartzailea (h. 2013).
  • Otsailaren 12a – Pran, indiar aktorea (h. 2013).
  • Otsailaren 12a – Thressa Stadtman, estatubatuar biokimikaria (h. 2016).
  • Otsailaren 18a – Cornelis Johannes van Houten, herbeheretar astronomoa (h. 2002).
  • Otsailaren 19a – Jaan Kross, estoniar idazlea (h. 2007).
  • Otsailaren 23a – Aurora Bernárdez, argentinar itzultzailea eta idazlea (h. 2014).
  • Otsailaren 23a – Loris Malaguzzi, italiar pedagogoa (h. 1994).
  • Otsailaren 24a – Ernst Reiss, suitzar alpinista, Lhotse mendiaren lehen igoera egin zuenetako bat (h. 2010).
  • Otsailaren 26a – Hilmar Baunsgaard, Danimarkako lehen ministroa (h. 1989).
  • Otsailaren 26a – Tony Randall, estatubatuar aktorea (h. 2004).
  • Otsailaren 27a – Jose Maria Markuleta, gipuzkoar futbolaria (h. 2008).
  • Otsailaren 28a – Eduardo Aznar Coste, euskal kirolari eta enpresaburua (h. 1981).
  • Otsailaren 29a – Michèle Morgan, frantziar aktorea (h. 2016).

Martxoa

  • Martxoaren 3a – Yang Kyoungjong, korear soldadua (h. 1992).
  • Martxoaren 3a – Ronald Searle, britainiar marrazkigilea (h. 2011).
  • Martxoaren 5a – Juan José Torres, Boliviako presidentea (h. 1976).
  • Martxoaren 6a – Lewis Gilbert, ingeles zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilaria (h. 2018).
  • Martxoaren 10a – Marcial Maciel, mexikar apaiza, Regnum Christiren eta Kristoren Legioaren sortzailea eta pederastiagatik salatua (h. 2008).
  • Martxoaren 10a – Boris Vian, frantziar idazle, olerkari, asmatzaile, ingeniari, musikari eta abeslaria (h. 1959).
  • Martxoaren 11 – Nicolaas Bloembergen, herbeherear-estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (h. 2017).
  • Martxoaren 11 – Dennis Joseph Enright, ingeles poeta, eleberrigile eta kritikaria (h. 2002).
  • Martxoaren 12a – Françoise d'Eaubonne, frantziar idazle eta feminista libertarioa, ekofeminismoaren ideia plazaratu zuena (h. 2005).
  • Martxoaren 14a - Pedro-Martín Balda, nafar artista (h. 2009).
  • Martxoaren 15a - Juan Jugo, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 2007).
  • Martxoaren 15a – Edward Donnall Thomas, estatubatuar medikua, 1990eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2012).
  • Martxoaren 16a – Tonino Guerra, italiar olerkari, antzerkigile, eleberrigile eta gidoilaria (h. 2012).
  • Martxoaren 16a – Traudl Junge, Adolf Hitlerren azken idazkari pribatua (h. 2002).
  • Martxoaren 16a – Leo McKern, australiar antzerki, zinema, telebista eta irratiko aktorea (h. 2002).
  • Martxoaren 17a – Sheikh Mujibur Rahman, lehendabiziko Bangladeshko presidentea (h. 1975).
  • Martxoaren 17a – Olga Orozco, argentinar idazlea, olerkaria, kazetaria, itzultzailea eta gidoilaria (h. 1999).
  • Martxoaren 18a – Luis García-Ochoa, euskal herritar margolari eta grabatzailea. (h. 2019).
  • Martxoaren 21a – Éric Rohmer, frantziar zinemagile, idazle, kazetari eta kritikaria (h. 2010).
  • Martxoaren 22a – Antoine de La Garanderie, frantziar pedagogoa eta filosofoa (h. 2010).
  • Martxoaren 22a – Josip Manolić, Kroaziako lehen ministroa (h. 2024).
  • Martxoaren 22a – Katsuko Saruhashi, japoniar geokimikaria (h. 2007).
  • Martxoaren 22a – Luis Villasante, gernikar apaiz frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzaina (h. 2000).
  • Martxoaren 23a – Fidel Sarriegi, euskal idazlea (h. 1969).
  • Martxoaren 27a – Yon Etxaide, donostiar idazle oparoa (h. 1998).

Apirila

  • Apirilaren 1a – Toshirō Mifune, japoniar aktorea (h. 1997).
  • Apirilaren 5a – Barend Biesheuvel, Herbehereetako lehen ministroa (h. 2001).
  • Apirilaren 5a – Arthur Hailey, britainiar-kanadar eleberrigilea (h. 2004).
  • Apirilaren 6a – Edmond H. Fischer, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2021).
  • Apirilaren 7a – Ravi Shankar, indiar musikagilea eta zitara-jotzailea (h. 2012).
  • Apirilaren 9a – Vicente Ferrer i Moncho, kataluniar filantropoa, txirotasunean bizi zirenak laguntzen konprometitua (h. 2009).
  • Apirilaren 9a – José Luis Justel, bizkaitar futbolaria (h. 1938).
  • Apirilaren 9a – Jorge Pacheco Areco, Uruguaiko presidentea (h. 1998).
  • Apirilaren 10a – Maria de Avila, kataluniar dantzari, koreografoa, zuzendaria eta balet irakaslea (h. 2014).
  • Apirilaren 11 – Emilio Colombo, Italiako lehen ministroa (h. 2013).
  • Apirilaren 13a – Liam Cosgrave, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (h. 2017).
  • Apirilaren 14a – Josep Benet, kataluniar abokatua, politikaria eta historialaria (h. 2008).
  • Apirilaren 14a – Olivier Debré, frantziar margolaria (h. 1999).
  • Apirilaren 14a – Constanze Manziarly, Adolf Hitlerentzat sukaldari, nutrizionista eta dietista lanak egin zituen emakumezkoa (h. 1945).
  • Apirilaren 15a – Maria Luisa Rodríguez, Vasquita, gipuzkoar erraketista (h. 1957).
  • Apirilaren 15a – Richard von Weizsäcker, Alemaniako presidentea (h. 2015).
  • Apirilaren 15a – Francisco Zelaia, bizkaitar futbolaria (h. 1997).
  • Apirilaren 17a – Edmonde Charles-Roux, frantziar idazlea (h. 2016).
  • Apirilaren 20a – Manolita del Arco, bizkaitar politikaria, PCEko kidea (h. 2006).
  • Apirilaren 21a – Bruno Maderna, italiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1973).
  • Apirilaren 27a – Guido Cantelli, italiar orkestra-zuzendaria (h. 1956).
  • Apirilaren 30a – Gerda Lerner, austriar-estatubatuar historialari, idazle eta ekintzailea (h. 2013).

Maiatza

  • Maiatzaren 2a – José María Pérez Medrano, euskal herritar futbolaria (h. 2008).
  • Maiatzaren 6a – Kamisese Mara, Fijiko presidentea (h. 2004).
  • Maiatzaren 8a – Saul Bass, estatubatuar diseinatzaile grafikoa (h. 1996).
  • Maiatzaren 9a – Richard Adams, ingeles eleberrigilea (h. 2016).
  • Maiatzaren 14a – Maurits Coppieters, flandriar politikaria (h. 2005).
  • Maiatzaren 14a – Muhammed Ufqir, Marokoko armadako jenerala eta politikaria (h. 1972).
  • Maiatzaren 15a – Michel Audiard, frantziar idazlea, antzerkigilea eta zinemagilea (h. 1985).
  • Maiatzaren 16a – Marija Botxkariova, errusiar militar nazionalista, Aro Garaikideko lehen emakumezko batailoi militar erregularra antolatzearren ezaguna (j. 1889).
  • Maiatzaren 18a – Joan Paulo II.a, Aita santua (h. 2005).
  • Maiatzaren 26a – Peggy Lee, estatubatuar jazz abeslari, abestigile eta aktorea (h. 2002).
  • Maiatzaren 27a – María Salvo, espainiar ekintzaile antifrankista, frankismo garaiko errepresioaren biktima (h. 2020).
  • Maiatzaren 28a – Jesus Atxa, Bizkaiko eta Nafarroako ikastolen sortzailea (h. 2007).
  • Maiatzaren 29a – John Harsanyi, estatubatuar ekonomialaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2000).
  • Maiatzaren 30a – Antoni Maria Badia, kataluniar filologo eta hizkuntzalaria (h. 2014).
  • Maiatzaren 30a – Godfrey Binaisa, Ugandako presidentea (h. 2010).
  • Maiatzaren 30a – Franklin J. Schaffner, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1989).

Ekaina

  • Ekainaren 5a – Cornelius Ryan, irlandar kazetari eta idazlea (h. 1974).
  • Ekainaren 7a – Carlos Gorostiza, argentinar antzerkigilea, XX. mendearen erdialdeko Argentinako antzerki-joera berriaren sortzailea (h. 2016).
  • Ekainaren 7a – Georges Marchais, frantziar politikaria (h. 1997).
  • Ekainaren 11 – Mahendra Nepalgoa, Nepalgo erregea (h. 1972).
  • Ekainaren 14a – Velia Martínez, estatubatuar aktorea, abeslaria eta diskoteka-dantzaria, Mayra Gómez Kempen ama (h. 1993).
  • Ekainaren 15a – Alberto Sordi, italiar aktorea, zine zuzendaria eta gidoigilea (h. 2003).
  • Ekainaren 16a – José López Portillo, Mexikoko presidentea (h. 2004).
  • Ekainaren 17a – Setsuko Hara, japoniar zinema antzezlea (h. 2015).
  • Ekainaren 17a – François Jacob, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2013).
  • Ekainaren 18a – Mario Beccaria, italiar politikari kristau demokrata (h. 2003).
  • Ekainaren 19a – Fernando Aire Etxart, Xalbador, baxenafar bertsolaria eta artzaina (h. 1976).
  • Ekainaren 20a – Eduardo Mondlane, mozambikear politikaria, FRELIMO frentearen fundatzaile eta liderra (h. 1969).
  • Ekainaren 20a – Amos Tutuola, nigeriar idazlea (h. 1997).
  • Ekainaren 29a – Ray Harryhausen, zinemako efektu berezietako teknikaria eta zinema ekoizlea (h. 2013).

Uztaila

  • Uztailaren 1a/23a – Amália Rodrigues, Rainha do Fado, portugaldar abeslaria, fadista klasiko ezagunenetarikoa (h. 1999).
  • Uztailaren 3a – Sergio Mendizabal, gipuzkoar aktorea (h. 2005).
  • Uztailaren 4a – Xosé Quiroga Suárez, Galiziako Xuntako bigarren presidentea (h. 2006).
  • Uztailaren 5a – Rafael Alonso, espainiar aktorea (h. 1998).
  • Uztailaren 5a – Miguel Gaintza, bizkaitar futbolaria (h. 1986).
  • Uztailaren 10a – Owen Chamberlain, estatubatuar fisikaria, 1959ko Fisikako Nobel Saria (h. 2006).
  • Uztailaren 11 – Yul Brynner, estatubatuar aktorea (h. 1985).
  • Uztailaren 12a – Vera Zakharova, sobiertar anbulantzia-hegazkin pilotua, lehenengo jakutiar emakume pilotua (h. 2010).
  • Uztailaren 13a – Hans Blumemberg, alemaniar filosofoa (h. 1996).
  • Uztailaren 14a – Julio Mugarra, bizkaitar futbolaria (h. 2005).
  • Uztailaren 17a – Gordon Gould, estatubatuar fisikaria, laserra asmatzea egozten zaiona (h. 2005).
  • Uztailaren 17a – Juan Antonio Samaranch, kataluniar hockey jokalari, politikari eta enpresaburua eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidentea (h. 2010).
  • Uztailaren 21a – Jean Daniel, frantziar idazlea eta kazetaria, Le Nouvel Observateur astekariaren sortzaileetako bat (h. 2020).
  • Uztailaren 21a – Constant Nieuwenhuys, herbeheretar margolari, eskultore eta musikaria (h. 2005).
  • Uztailaren 21a – Isaac Stern, ukrainiar-estatubatuar biolin-jotzailea (h. 2001).
  • Uztailaren 25a – Rosalind Franklin, ingeles biofisikaria eta kristalografialaria (h. 1958).
  • Uztailaren 29a – Rodolfo Acosta, Mexikoko zinemaren Urrezko Aroko aktore mexikarra (h. 1974).
  • Uztailaren 30a – Marie Tharp, estatubatuar geologoa eta itsas kartografoa, itsas ondoaren lehen mapa zientifikoaren sortzailea (h. 2006).

Abuztua

  • Abuztuaren 1a – Gilles Hénault, kanadar poeta, kazetari eta arte-kritikaria (h. 1996).
  • Abuztuaren 1a – Henrietta Lacks, aforamerikar emakumea, HeLa zelula hilezkorren emailea (h. 1951).
  • Abuztuaren 1a – Zhou Xuan, txinatar abeslari eta aktorea (h. 1957).
  • Abuztuaren 3a – P. D. James, britainiar idazlea (h. 2014).
  • Abuztuaren 9a – Luisa Alberca, eleberri eta gidoi erradiofonikoen espainiar idazlea (h. 2006).
  • Abuztuaren 9a – Marjorie Hyams, estatubatuar jazz-musikari, bibrafonista, pianista, bateria-jole eta musika-moldatzailea (h. 2012).
  • Abuztuaren 9a – Waldemar Esteves da Cunha, Santos hiriko Momo erregea, inoiz izan den Momo erregerik zaharrena (h. 2013).
  • Abuztuaren 9a – Willi Heinrich, alemaniar idazlea (h. 2005).
  • Abuztuaren 13a – Fernando Otazu, gipuzkoar abokatu eta politikaria (h. 1992).
  • Abuztuaren 13a – Iñigo Otazu, arabar abokatu eta politikaria (h. 1986).
  • Abuztuaren 14a – María Teresa Linares, kubatar musikologo, ikertzaile eta pedagogoa (h. 2021).
  • Abuztuaren 16a – Charles Bukowski, estatubatuar idazlea (h. 1994).
  • Abuztuaren 17a – Maureen O'Hara, irlandar aktorea eta abeslaria (h. 2015).
  • Abuztuaren 18a – Idea Vilariño, uruguaitar poeta, saiakera eta literatur kritikaria, itzultzailea, musikagilea eta irakaslea (h. 2009).
  • Abuztuaren 18a – Shelley Winters, estatubatuar aktorea (h. 2006).
  • Abuztuaren 19a – Abraham Moles, frantziar komunikazioaren-teorialaria (h. 1992).
  • Abuztuaren 22a – Ray Bradbury, zientzia fikzio, fantasia, beldur eta misteriozko estatubatuar idazlea (h. 2012).
  • Abuztuaren 22a – Denton Cooley, estatubatuar medikua, bihotz artifizial oso bat gizaki baten gorputzean jartzea lortu zuen lehen kirurgialaria (h. 2016).
  • Abuztuaren 26a – Prem Tinsulanonda, Thailandiako lehen ministroa (h. 2019).
  • Abuztuaren 28a – Juan Zelaia, gipuzkoar enpresaburua eta euskaltzalea (h. 2016).
  • Abuztuaren 29a – Charlie Parker, estatubatuar jazz saxofoi-jolea (h. 1955).

Iraila

  • Irailaren 2a – Mónica Echeverría, txiletar idazlea (h. 2019).
  • Irailaren 2a – Palmira Julia Tello, espainiar errepublikaren aldeko propagandista eta milizianoa (h. 2016).
  • Irailaren 3a – Chabuca Granda, perutar sortzailea (h. 1983).
  • Irailaren 5a – Silvestre Igoa, Igoa, Errealeko jokalaria (h. 1969).
  • Irailaren 5a – Loren Eguren, elorriotar mende luzea bizi izan zuen etxekoandre langilea (h. 2023).
  • Irailaren 10a – C. R. Rao, indiar-estatubatuar matematikari eta estatistikaria (h. 2023).
  • Irailaren 13a – Else Holmelund Minarik, Haur Literaturako estatubatuar idazlea (h. 2012).
  • Irailaren 14a – Mario Benedetti, uruguaitar idazlea (h. 2009).
  • Irailaren 14a – Alberto Calderón, argentinar matematikari eta ingeniaria (h. 1998).
  • Irailaren 14a – Lawrence Klein, estatubatuar ekonomista, 1980ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2013).
  • Irailaren 16a – John Jamieson Carswell Smart, ingeles filosofoa (h. 2012).
  • Irailaren 18a – Sagrario Vera Gordo, frankismoaren aurkako gerrillan parte hartu zuen emakumea, Guardia Zibilek tiroz hil eta bere gorpua jendearen eskarniorako ikusgai jarri zutena (h. 1945).
  • Irailaren 18a – Jack Warden, estatubatuar aktorea (h. 2006).
  • Irailaren 22a – Eric Baker, britainiar aktibista bakezalea, Amnistia Internazionalaren sortzailetariko bat (h. 1976).
  • Irailaren 23a – Mickey Rooney, estatubatuar aktorea, Guinness liburuaren arabera karrera luzeeneko aktorea (h. 2014).
  • Irailaren 25a – Sergei Bondartxuk, sobietar eta errusiar aktore, zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 1994).
  • Irailaren 27a – William Conrad, estatubatuar aktorea (h. 1994).
  • Irailaren 28a – Mara Natseva, mazedoniar politikari komunista, jugoslaviar partisanoen kidea (h. 2013).
  • Irailaren 29a – Peter Dennis Mitchell, ingeles kimikaria, 1978ko Kimikako Nobel Saria (h. 1992).
  • Irailaren 29a – Václav Neumann, txekiar orkestra-zuzendaria (h. 1995).

Urria

  • Urriaren 1a – Walter Matthau, estatubatuar aktorea (h. 2000).
  • Urriaren 2a – Tun Tin, Birmaniako lehen ministroa (h. 2020).
  • Urriaren 3a – Philippa Foot, britaniar filosofoa (h. 2010).
  • Urriaren 7a – Daniel Vidart, uruguaitar antropologoa eta idazlea (h. 2019).
  • Urriaren 8a – Frank Herbert, zientzia-fikzioko estatubatuar idazlea (h. 1986).
  • Urriaren 11 – Edgar Negret, kolonbiar eskultorea (h. 2012).
  • Urriaren 12a – Lorenzo Albizua, bizkaitar futbolaria (h. 1981).
  • Urriaren 14a – Mary Pinchot Meyer, estatubatuar kazetari eta margolaria (h. 1964).
  • Urriaren 15a – Mario Puzo, estatubatuar idazlea (h. 1999).
  • Urriaren 15a – Henri Verneuil, armeniar-frantziar zinema zuzendaria (h. 2002).
  • Urriaren 17a – Montgomery Clift, estatubatuar aktorea (h. 1966).
  • Urriaren 17a – Miguel Delibes, espainiar kazetari eta idazlea (h. 2010).
  • Urriaren 17a – Zully Moreno, argentinar aktorea (h. 1999).
  • Urriaren 18a – Mélina Mercouri, greziar aktorea (h. 1994).
  • Urriaren 20a – Veerasamy Ringadoo, Maurizioko lehenbiziko presidentea (h. 2000).
  • Urriaren 22a – Timothy Leary, estatubatuar psikologo eta idazlea (h. 1996).
  • Urriaren 23a – Gianni Rodari, italiar idazlea, kazetaria, irakaslea eta pedagogoa (h. 1980).
  • Urriaren 25a – Geneviève de Gaulle-Anthonioz, Frantziako Erresistentziako kidea, Ohorezko Legioko Gurutze Handia hartu zuen lehen emakumea (h. 2002).
  • Urriaren 27a – Kocheril Raman Narayanan, Indiako presidentea (h. 2005).
  • Urriaren 29a – Baruj Benacerraf, venezuelar-estatubatuar sendagilea, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2011).
  • Urriaren 29a – Jadwiga Grabowska-Hawrylak, poloniar arkitekto arrazionalista (h. 2018).
  • Urriaren 29a – Guy Héraud, frantziar politikari eta legelaria (h. 2003).
  • Urriaren 29a – Imanol Olaizola, gipuzkoar ikerlari, politikari eta musikaria (h. 2018).
  • Urriaren 30a – Julio Cano Lasso, espainiar arkitektoa (h. 1996).
  • Urriaren 30a – Jose Maria Etxebarria, Etxeba, Athleticeko futbolaria (h. 1966).
  • Urriaren 31 – Takashi Kano, japoniar futbolaria (h. 2000).
  • Urriaren 31 – Dedan Kimathi, Kenyaren independentziaren aldeko borrokalaria (h. 1957).
  • Urriaren 31 – Helmut Newton, alemaniar moda-argazkilaria (h. 2004).
  • Urriaren 31a – Fritz Walter, alemaniar futbolaria (h. 2002).

Azaroa

  • Azaroaren 3a – Oodgeroo Noonuccal, australiar poeta, politikari, ekintzaile, artista eta hezitzailea (h. 1993).
  • Azaroaren 5a – Douglass North, estatubatuar ekonomialaria, 1993ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2015).
  • Azaroaren 6a – Eugenio Etxebarria, bizkaitar albokari eta albokagilea, batzuen hitzetan azken albokari tradizionala (h. 2008).
  • Azaroaren 7a – Ignacio Eizagirre, Errealeko futbolari eta Osasunako entrenatzailea (h. 2013).
  • Azaroaren 7a – Joan Perucho, kataluniar idazlea (h. 2003).
  • Azaroaren 9a – Alenush Terian, irandar-armeniar astronomoa eta fisikaria, Irango astronomia modernoaren amatzat hartua (h. 2011).
  • Azaroaren 11 – Roy Jenkins, britainiar politikaria, politikarien biografoa eta Europako Batzordeko presidentea (h. 2003).
  • Azaroaren 14a – Hans Hansen, Faroe uharteetako margolaria (h. 1970).
  • Azaroaren 15a – Eugenio Agirretxe, gipuzkoar idazle eta hizlaria eta Euskaltzain urgazlea (h. 2005).
  • Azaroaren 15a – Gesualdo Bufalino, italiar idazlea (h. 1996).
  • Azaroaren 16a – Joseba Aldamiz-Etxebarria, bizkaitar misiolari eta abiadorea (h. 1966).
  • Azaroaren 17a – Jean Starobinski, suitzar medikua eta saiakeragilea (h. 2019).
  • Azaroaren 19a – Gene Tierney, estatubatuar aktorea (h. 1991).
  • Azaroaren 23a – Paul Celan, errumaniar jatorriko austriar poeta lirikoa (h. 1970).
  • Azaroaren 25a – Putra Perliskoa, Perlisko raja eta Malaysiako erregea (h. 2000).
  • Azaroaren 26a - Natalia Kovxova, sobietar frankotiratzailea, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1942).
  • Azaroaren 29a – Jesús Larralde, nafar farmakologoa (h. 2018).
  • Azaroaren 29a – Pio Lindegaard, Zornotzako daniarra, Danimarkako kontsula Bilbon eta jazz musikan aditua (h. 1999).
  • Azaroaren 30a – Virginia Mayo, estatubatuar aktorea (h. 2005).

Abendua

  • Abenduaren 1a – Lê Duc Anh, Vietnamgo presidentea (h. 2019).
  • Abenduaren 6a – George Porter, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (h. 2002).
  • Abenduaren 7a – Fiorenzo Magni, italiar txirrindularia, hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehena (h. 2012).
  • Abenduaren 9a – Carlo Azeglio Ciampi, Italiako 10. Presidentea (h. 2016).
  • Abenduaren 10a – Clarice Lispector, brasildar idazlea, XX. mendeko brasilgo idazle garrantzitsuenetakoa (h. 1977).
  • Abenduaren 11 – Yann Brekilien, bretainierazko idazlea (h. 2009).
  • Abenduaren 12a – Margot Duhalde, txiletar hegazkinlaria, Txileko lehenengo emakumezko gerra pilotua eta Hego Amerikako hegazkinlaritzako aitzindarietako bat (h. 2018).
  • Abenduaren 13a – George Shultz, estatubatuar politikari, diplomazialari, ekonomista eta negozio-gizona (h. 2021).
  • Abenduaren 15a – Albert Memmi, frantziar-tunisiar idazlea (h. 2020).
  • Abenduaren 17a – Kenneth E. Iverson, kanadar ordenagailu programatzailea (h. 2004).
  • Abenduaren 18a – Rita Streich, alemaniar opera-abeslaria (h. 1987).
  • Abenduaren 20a – Väinö Linna, finlandiar idazle eta hizkuntzalaria (h. 1992).
  • Abenduaren 21a – Alicia Alonso, kubatar dantzari eta dantza-irakaslea (h. 2019).
  • Abenduaren 21a – Georges Balandier, frantziar antropologo eta soziologoa (h. 2016).
  • Abenduaren 29a – Josefa Iloilo, Fijiko Errepublikako presidentea (h. 2011).
  • Abenduaren 29a – Viveca Lindfors, suediar aktorea (h. 1995).

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

  • Urtarrila – Mehdi Ben Barka, marokoar politikaria (h. 1965).
  • Araceli Sánchez Urquijo, bizkaitar ingeniaria, Espainian bide, ubide eta portuetako ingeniari gisa lan egin zuen lehen emakumea (h. 2010).
  • Javier Bello-Portu, gipuzkoar musikagile eta orkestra zuzendaria (h. 2004).
  • José Luis García-Falces, nafar sindikalista (h. 2013).
  • Joxe Mari Urbieta, Egañazpi, gipuzkoar panderojotzailea eta abeslaria (h. 2006).
  • Mariano Zufia, nafar politikari karlista (h. 2005).
  • Adelina García Casillas, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
  • Mariam Travélé, maliar irakasle eta politikaria (h. 2014).
  • Musa Anter, idazle, poeta eta ekintzaile intelektual kurdua, nazionalismo kurduaren figura nagusienetakotzat joa (h. 1992).
  • Paul-Alain Léger, frantziar armadako ofizial paraxutista (h. 1999).
  • Vicente Zorita, galiziar-bizkaitar politikaria (h. 1980).

Heriotzak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 4a – Benito Pérez Galdós, espainiar idazlea (j. 1843).
  • Urtarrilaren 7a – Edmund Barton, australiar politikari eta epailea, herrialdeko estreinako Lehen Ministroa (j. 1849).
  • Urtarrilaren 14a – Txomin Agirre, euskal idazlea (j. 1864).
  • Urtarrilaren 18a – Giovanni Capurro, italiar poeta (j. 1859).
  • Urtarrilaren 22a – Natalia Kobrynska, ukrainar idazlea, Ukrainako mugimendu feministaren antolatzaile eta aitzindaria (j. 1855).
  • Urtarrilaren 24a – Amedeo Modigliani, italiar margolari eta eskultorea (j. 1884).
  • Urtarrilaren 29a – Constance Frost, zeelandaberritar mediku, bakteriologo eta patologoa (j. c. 1863).
  • Urtarrilaren 31 – Tirso Lacalle, nafar gerrillaria (j. 1845).

Otsaila

  • Otsailaren 7a – Alexander Koltxak, errusiar ozeanografo, itsas armadako almirante eta politikaria (j. 1874).
  • Otsailaren 20a – Jacinta Marto, portugaldar haur artzaina. Fatiman Ama Birjina ikusi omen zuen (j. 1910).
  • Otsailaren 20a – Robert Peary, Ipar Polora iristen lehena izan zela adierazi zuen esploratzailea (gaur egun zalantzan jarria) (j. 1856).
  • Otsailaren 25a – Marcel Dieulafoy, frantziar arkeologoa (j. 1844).

Martxoa

  • Martxoaren 3a – Theodor Philipsen, daniar margolaria (j. 1840).
  • Martxoaren 11 – Francisco Gaskue, gipuzkoar ingeniaria eta musikologoa (j. 1848).
  • Martxoaren 13a – Charles Lapworth, ingeles geologoa, fosilak erabiltzearen aitzindaria eta Ordoviciar garaia identifikatu zuena (j. 1842).
  • Martxoaren 18a – Jean Jaurgain, zuberotar historialari eta literatura-kritikaria, Zazpiak Bat armarriaren sortzailea (j. 1842).
  • Martxoaren 21a – Peadar Ua Laoghaire, irlandar idazle eta apaiz katolikoa, irlanderazko literatura modernoaren sortzaileetako bat (j. 1839).
  • Martxoaren 26a – Samuel Colman, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (j. 1832).
  • Martxoaren 27a – Saturnino Bellido, nafar bide, ubide eta portuetako ingeniaria (j. 1840).

Apirila

  • Apirilaren 14a – Jean Pierre Goytino, euskal diasporako lapurtar kazetaria (j. 1860).
  • Apirilaren 26a – Srinivasa Aiyangar Ramanujan, indiar matematikaria (j. 1887).
  • Apirilaren 27a – Piarres Broussain, lapurtar medikua, Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa eta politikaria (j. 1859).

Maiatza

  • Maiatzaren 5a – Charles-Ange Laisant, frantziar politikaria eta matematikaria (j. 1841).
  • Maiatzaren 10a – John Wesley Hyatt, estatubatuar asmatzailea, plastikoaren sortzailetzat hartua (j. 1837).
  • Maiatzaren 11 – William Dean Howells, estatubatuar eleberrigile, literatura kritikari eta antzerkigilea (j. 1837).
  • Maiatzaren 16a – José Gómez Ortega, Joselito, espainiar toreatzailea (j. 1895).
  • Maiatzaren 16a – Levi P. Morton, Ameriketako Estatu Batuetako 22. presidenteordea (j. 1824).
  • Maiatzaren 20a – Eleanor H. Porter, estatubatuar idazlea (j. 1868).
  • Maiatzaren 21a – Venustiano Carranza, Mexikoko presidentea (j. 1859).

Ekaina

  • Ekainaren 8a – Augusto Righi, italiar fisikaria (j. 1850).
  • Ekainaren 14a – Max Weber, alemaniar ekonomilari eta soziologoa (j. 1864).
  • Ekainaren 20a – Dimitri Ivanovski, errusiar biologoa, birusen aurkitzailea (j. 1864).

Uztaila

  • Uztailaren 5a – Max Klinger, alemaniar margolari, eskultore, imprimatzaile eta grabatzailea (h. 1857).
  • Uztailaren 11 – Valentín Hernández Aldaeta, bizkaitar politikari sozialista (j. 1865).
  • Uztailaren 11 – Eugenia de Montijo, Frantziako enperatriza eta Napoleon III.aren emaztea (j. 1826).
  • Uztailaren 19a – Hasan bey Aghayev, azerbaijandar politikari, kazetari, mediku, irakasle eta Azerbaijango parlamentuko presidentea (j. 1875).
  • Uztailaren 21a – Fiammetta Wilson, britainiar musika-maistra, zuzendaria eta astronomoa (j. 1864).

Abuztua

  • Abuztuaren 1a – Bal Gangadhar Tilak, indiar politikari abertzalea, matematikaria eta filosofoa (j. 1856).
  • Abuztuaren 7a – Louis Palander, suediar marinel eta esploratzailea (j. 1842).
  • Abuztuaren 9a – Mario Adan de Iartza, bizkaitar politikaria eta agronomoa (j. 1846).
  • Abuztuaren 16a – Norman Lockyer, ingeles zientzialari eta astronomoa, helioaren aurkitzailea (j. 1836).
  • Abuztuaren 22a – Anders Zorn, inpresionismoko suediar margolari, eskultore eta grabatzailea (j. 1860).
  • Abuztuaren 30a – Wilhelm Wundt, alemaniar fisiologo, filosofo eta psikologiaren aitzindaria (j. 1832).

Iraila

  • Irailaren 15a – Raimundo Madrazo, espainiar margolaria (j. 1841).
  • Irailaren 22a – Herbert James Draper, ingeles margolaria (j. 1863/64).
  • Irailaren 24a – Inessa Armand, frantziar idazlea eta iraultzailea (j. 1874).
  • Irailaren 24a – Peter Carl Fabergé, errusiar bitxigilea, Fabergé arrautzegatik ezaguna (j. 1846).

Urria

  • Urriaren 2a – Max Bruch, alemaniar konpositore erromantiko, irakasle eta orkestra zuzendaria (j. 1838).
  • Urriaren 15a – Duncan MacDougall, estatubatuar medikua, arimaren pisua kalkulatzeko esperimentua egin zuena (j. c. 1866).
  • Urriaren 17a – John Reed, estatubatuar kazetari iraultzailea (j. 1887).
  • Urriaren 25a – Alexandro Greziakoa, Greziako erregea (j. 1893).
  • Urriaren 25a – Odoardo Beccari, italiar naturazale eta botanikaria (j. 1843).
  • Urriaren 25a – Terence MacSwiney, irlandar nazionalista, idazlea, politikaria, Cork hiriko alkate ohia eta gose grabalaria (j. 1879).

Azaroa

  • Azaroaren 6a – Arturo Soria, espainiar hirigile, eraikitzaile, geometra eta kazetaria (j. 1844).
  • Azaroaren 8a – Abraham Kuyper, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1837).
  • Azaroaren 9a – Alberto Blest Gana, euskal jatorriko txiletar eleberrigilea (j. 1830).
  • Azaroaren 21a – Dick McKee, Irlandako Independentzia Gerran irlandar mugimengu errepublikarreko buruzagi nabarmenetakoa (j. 1893).

Abendua

  • Abenduaren 2a – Félicien Trewey, frantziar ilusionista eta komedialaria (j. 1848).
  • Abenduaren 11 – Olive Schreiner, hegoafrikar idazlea (j. 1855).
  • Abenduaren 31 – Antonio Arostegi, nafar ongile eta enpresaburua (j. 1843).

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

  • Eduardo Velasco López Cano, arabar irakasle eta politikaria (j. 1853).
  • Enrique Pardiñas, gipuzkoar ekintzailea eta Real Sociedadeko presidentea.
  • Primo Magri kondea, italiar nanoa, Lavinia Warrenekin, Tom Thumb ospetsuaren alargunekin ezkondu zena (j. 1849).

Nobel saridunak:

  • Fisika: Charles Édouard Guillaume
  • Kimika: Walther Nernst
  • Literatura: Knut Hamsun
  • Medikuntza: August Krogh
  • Bakea: Léon Bourgeois

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 1920 by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION