Aller au contenu principal

1925


1925




Gertaerak

Euskal Herria

  • Deusto, Bilboko auzoa gaur egun, Bizkaiko hiriburura batu egin zen.
  • Otsailaren 10 – Banco de Crédito de la Unión Minerak ordainketa-etendura adierazi zuen.
  • Irailaren 19 – Lasarteko zirkuituan, Donostiako Sari Nagusia egiten ari zirela, Paul Torchy pilotuak zuhaitz bat jo eta hil zen.

Mundua

  • Urtarrilaren 7a – Haurren greba hasi zen Bartzelonan. 9 eta 12 urte arteko haur langileak lan-baldintza gogorren aurka mobilizatu ziren.
  • Apirilaren 4: Schutzstaffel (SS) erakunde paramilitar naziaren sorrera. Hasiera batean, bere helburua Adolf Hitlerri babesa ematea zen, baina laster hazi zen tamainan eta garrantzian.
  • Maiatzaren 12: Paul Von Hindenburgek Alemaniako Lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen.
  • Uztailaren 18 – Adolf Hitler politikari eta militar austriarrak Mein Kampf manifestua argitaratu zuen.
  • Abenduaren 1 – Locarnoko Itunak sinatu ziren Londresen. Itunek hauek Mendebaldeko Europako mugak hobeto zehazten zituzten eta Alemaniaren eta indar aliatuen arteko tirabirak konpontzeko asmoa zuten.

Arte eta kultura

  • Martxoaren 21a – L'enfant et les sortilèges: Fantaisie lyrique en deux parties (euskaraz: Umea eta aztikeriak: fantasia lirikoa bi aktotan), Maurice Ravelen musika eta Sidonie Gabrielle Coletten libretoa duen opera estreinatu zen Montecarloko Operan.
  • George Bernard Shaw idazle irlandarrak Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
  • Charles Chaplinek "The Gold Rush" pelikula protagonizatu zuen.
  • Franz Kafkaren "Prozesua" argitaratu zuten, idazlea hil ondoren.
  • Bauhaus eskola ireki zuten Dessau hirian (Alemania).

Zientzia eta teknologia

Kirolak

  • Alfredo Binda txirrindulari italiarrak irabazi zuen Italiako Giroa, eta hamarkada honetan beste hirutan lortu zuen.

Jaiotzak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 1a – Mario Merz, italiar margolari eta eskultorea, Art povera mugimenduaren pintore aipagarrienetako bat (h. 2003).
  • Urtarrilaren 7a – Gerald Malcolm Durrell, britainiar naturalista eta idazlea (h. 1995).
  • Urtarrilaren 7a – Pierre Gripari, frantziar idazlea (h. 1990).
  • Urtarrilaren 8a – Bernardo Ruiz, espainiar txirrindularia.
  • Urtarrilaren 9a – Lee van Cleef, estatubatuar aktorea (h. 1989).
  • Urtarrilaren 12a – Katherine MacGregor, estatubatuar aktorea (h. 2018).
  • Urtarrilaren 13a – Martha Hildebrandt, perutar hizkuntzalaria eta politikaria (h. 2022).
  • Urtarrilaren 13a – Ron Tauranac, angloaustraliar ingeniari eta autoen-diseinatzailea (h. 2020).
  • Urtarrilaren 14a – Yukio Mishima, japoniar idazlea, poeta, aktorea eta zinema zuzendaria, XX. mendeko japoniar idazlerik garrantzitsuenetakoa (h. 1970).
  • Urtarrilaren 15a – Ignacio López Tarso, mexikar aktorea (h. 2023).
  • Urtarrilaren 18a – Gilles Deleuze, frantziar filosofoa (h. 1995).
  • Urtarrilaren 20a – Ernesto Cardenal, nikaraguar teologo, apaiz katoliko eta poeta (h. 2020).
  • Urtarrilaren 20a – Eugen Gomringer, boliviar jatorriko suitzar idazlea.
  • Urtarrilaren 21a – Josep Pintat i Solans, Andorrako gobernuburua (h. 2007).
  • Urtarrilaren 24a – Maria Tallchief, estatubatuar dantzaria (h. 2013).
  • Urtarrilaren 26a – Paul Newman, estatubatuar aktorea eta zinema zuzendaria (h. 2008).
  • Urtarrilaren 29a – Isidore Isou, errumaniar-frantziar idazlea (h. 2007).
  • Urtarrilaren 30a – Douglas Engelbart, estatubatuar asmatzailea, ordenagailuetako saguaren asmatzailea (h. 2013).
  • Urtarrilaren 31 – Manuel Jalón Corominas, espainiar asmatzailea, zoru-garbigailuaren eta botatzeko xiringaren asmatzailea (h. 2011).

Otsaila

  • Otsailaren 3a – Leon Schlumpf, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2012).
  • Otsailaren 4a – Arne Åhman, suediar atleta, jauzi hirukoitzean espezializatua (h. 2022).
  • Otsailaren 5a – Pierre Abeberri, lapurtar apaiz katoliko domingotarra (h. 2015).
  • Otsailaren 6a – Pramoedya Ananta Toer, indonesiar idazlea, herrialde horretako garrantzitsuenetako bat (h. 2006).
  • Otsailaren 7a – Angel Bassols Batalla, mexikar itzultzaile, narratzaile eta saiakera-egilea (h. 2012).
  • Otsailaren 8a – Jack Lemmon, estatubatuar aktorea, bere belaunaldiko sarituenetakoa (h. 2001).
  • Otsailaren 10a – Javier Guibert, iruindar arkitektoa (h. 2011).
  • Otsailaren 11 – Amparo Rivelles, espainiar antzezlea (h. 2013).
  • Otsailaren 14a – José Caeiro, gipuzkoar futbolaria (h. 1981).
  • Otsailaren 16a – François-Xavier Ortoli, Europako Batzordeko presidentea (h. 2007).
  • Otsailaren 17a – Hal Holbrook, estatubatuar aktorea (h. 2021).
  • Otsailaren 18a – George Kennedy, estatubatuar aktorea (h. 2016).
  • Otsailaren 18a – Abdelsalam Majali, Jordaniako lehen ministroa (h. 2023).
  • Otsailaren 20a – Robert Altman, estatubatuar zinema zuzendaria (h.2006).
  • Otsailaren 21a – Tom Gehrels, estatubatuar astronomoa (h. 2011).
  • Otsailaren 21a – Sam Peckinpah, estatubatuar zinema zuzendari eta zinema, antzerki eta telebistako gidoigilea (h. 1984).
  • Otsailaren 22a – Edward Gorey, estatubatuar irudigile eta idazlea (h. 2000).
  • Otsailaren 23a – Fernando Martínez Sanabria, Chuli Martínez, espainiar-kolonbiar arkitektoa (h. 1991).
  • Otsailaren 24a – Etel Adnan, estatubatuar nazionalizatua frantses-libanoar artista bisuala, margolaria, poeta, idazlea, egillea eta marrazkilaria (h. 2021).
  • Otsailaren 25a – Shehu Shagari, Nigeriako presidentea (h. 2018).
  • Otsailaren 28a – Odón Alonso, espainiar orkestra-zuzendaria (h. 2011).

Martxoa

  • Martxoaren 1a - Vicenta Cortés Alonso, espainair artxibozaina, ikertzailea eta irakaslea (h. 2021).
  • Martxoaren 1a – Bélgica Adela Mirabal, Mirabal ahizpetako bat (h. 2014).
  • Martxoaren 3a – Zvi Zamir, israeldar militar eta espioia, Mosadeko zuzendaria (h. 2024).
  • Martxoaren 5a – Marie Mansart, frantziar aktorea (h. 2012).
  • Martxoaren 8a – Nina Lobkovskaia, Sobietar Batasuneko Armada Gorrian frankotiratzailea.
  • Martxoaren 9a – Francisco José Arnaiz, bizkaitar apaiza (h. 2014).
  • Martxoaren 12a – Louison Bobet, frantziar txirrindularia, Frantziako Tourra hiru aldiz jarraian irabazi zuen lehena (h. 1983).
  • Martxoaren 12a – Georges Delerue, frantziar musikagilea (h. 1992).
  • Martxoaren 12a – Leo Esaki, japoniar fisikaria, 1973ko Fisikako Nobel Saria.
  • Martxoaren 13a – Angelo Conterno, italiar txirrindularia (h. 2007).
  • Martxoaren 14a – John Wain, ingeles poeta eta saiakera-idazlea (h. 1994).
  • Martxoaren 16a – Raúl Sendic, uruguaiar politikaria eta gerrillaria (h. 1989).
  • Martxoaren 19a – Brent Scowcroft, estatubatuar militar eta politikaria (h. 2020).
  • Martxoaren 21a – Peter Brook, britainiar antzerkigile eta zinemagilea (h. 2022).
  • Martxoaren 21a – Hilda Gadea, perutar ekonomialaria (h. 1974).
  • Martxoaren 21a – Hugo Koblet, suitzar txirrindularia (h. 1964).
  • Martxoaren 21a – Concha Laca, zeramikaria, artisaua, dekoratzailea eta eskultorea (h. 2018).
  • Martxoaren 25a – Flannery O'Connor, estatubatuar idazlea (h. 1964).
  • Martxoaren 26a – Pierre Boulez, frantziar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 2016).
  • Martxoaren 26a – Joxe Lasa Apalategi, apaiza, euskal idazlea eta euskaltzalea (h. 1983).
  • Martxoaren 27a – Henry Plumb, britainiar nekazari eta politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria (h. 2022).
  • Martxoaren 29a – José Luis Etxebarria Goiri, Begoñako dantzari, dantza-talde zuzendari eta txistularia (h. 2015).

Apirila

  • Apirilaren 1a – Wojciech Jerzy Has, poloniar zinema-zuzendaria (h. 2000).
  • Apirilaren 2a – George MacDonald Fraser, eskoziar idazlea (h. 2008).
  • Apirilaren 3a – André Giraud, frantziar politikaria (h. 1997).
  • Apirilaren 4a – Mary Begoña, euskal aktorea (h. 2020).
  • Apirilaren 6a – Alberto Pérez Zabala, bizkaitar futbolaria (h. 2014).
  • Apirilaren 12a – Evelyn Berezin, estatubatuar ingeniari informatikoa, testu prozesadoreen ama (h. 2018).
  • Apirilaren 14a – Abel Muzorewa, Zimbabwe Rhodesiako lehen ministroa (h. 2010).
  • Apirilaren 14a – Rod Steiger, estatubatuar aktorea (h. 2002).
  • Apirilaren 21a – Rita Macedo, mexikar aktorea, gidoilaria, ekoizlea eta jostuna (h. 1993).
  • Apirilaren 21a – Sibghatullah Mojaddedi, Afganistango presidentea (h. 2019).
  • Apirilaren 22a – Glòria Trías Rubiés, iberiar penintsulako zeramika grekoan espezializatutako arkeologo kataluniarra.
  • Apirilaren 26a – Angelita Alberdi, gipuzkoar erraketista.

Maiatza

  • Maiatzaren 1a – Scott Carpenter, estatubatuar astronauta eta akuanauta (h. 2013).
  • Maiatzaren 4a – Ruth First, apartheidaren kontrako hego afrikar kazetari, idazle eta ekintzailea (h. 1982).
  • Maiatzaren 4a – Luis Herrera Campins, Venezuelako presidentea (h. 2007).
  • Maiatzaren 7a – Luis de Castresana, euskal herritar kazetari, idazle eta margolaria (h. 1986).
  • Maiatzaren 8a – André-Paul Duchâteau, belgikar komikigilea (h. 2020).
  • Maiatzaren 8a – Ali Hassan Mwinyi, Tanzaniako 2. presidentea(h. 2024).
  • Maiatzaren 8a – Ignacio Pinedo, gipuzkoar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 1991).
  • Maiatzaren 9a – Carlos Sobrini, nafar arkitektoa (h. 2020).
  • Maiatzaren 11 – Rubem Fonseca, brasildar kronikaria eta eleberrigilea (h. 2020).
  • Maiatzaren 11 – Seber Ormaza, euskal herritar politikari eta abestigilea (h. 2010).
  • Maiatzaren 12a – Yogi Berra, estatubatuar beisbol jokalaria (h. 2015).
  • Maiatzaren 14a – Loleh Bellon, lapurtar antzezlea (h. 1999).
  • Maiatzaren 14a – Maria Beneyto, valentziar idazlea eta poeta, gaztelaniaz zein valentzieraz indatzi zuena (h. 2011).
  • Maiatzaren 14a – Oona O'Neill, Charlie Chaplin britainiar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlearen emazte eta alarguna (h. 1991).
  • Maiatzaren 15a – Horacio Guarany, argentinar abeslari, konpositore eta idazlea (h. 2017).
  • Maiatzaren 16a – Nancy Roman, Hubbleren ama, estatubatuetako astronomoa eta NASAko lehen exekutiboetako bat (h. 2018).
  • Maiatzaren 16a – Nilton dos Santos, brasildar futbolaria, futbolaren historiako defentsa onenetako bat (h. 2013).
  • Maiatzaren 19a – Malcolm X, ministro musulman afrikar-amerikarra, beltzen eskubideen aldeko borrokalaria (h. 1965).
  • Maiatzaren 19a – Patxi Ondarra, Aita Ondarra, nafar fraide kaputxinoa eta euskaltzaina (h. 2005).
  • Maiatzaren 19a – Pol Pot, Khmer Gorrien liderra, Kanputxeako lehen ministroa eta genozida (h. 1998).
  • Maiatzaren 21a – Bernardino Pérez Elizaran, Pasieguito, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 2002).
  • Maiatzaren 22a – Emilio Carballido, mexikar idazlea (h. 2008).
  • Maiatzaren 22a – Jean Tinguely, suitzar eskultorea (h. 1991).
  • Maiatzaren 23a – Joshua Lederberg, estatubatuar mikrobiologo eta genetista, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2008).
  • Maiatzaren 25a – Rosario Castellanos, mexikar idazlea (h. 1974).
  • Maiatzaren 25a – Pepita Patiño Páez, espainiar militante antifrankista (h. 2015).
  • Maiatzaren 27a – Adelina Gutiérrez, irakasle, zientifiko eta akademikoa , Txileko astrofisikari aitzindaria (h. 2015).
  • Maiatzaren 28a – Bülent Ecevit, Turkiako presidentea (h. 2006).
  • Maiatzaren 28a – Dietrich Fischer-Dieskau, alemaniar opera-abeslaria, baritonoa (h. 2012).
  • Maiatzaren 31 – Francesc Candel, valentziar idazle eta kazetaria (h. 2007).
  • Maiatzaren 31 – Frei Otto, alemaniar arkitektoa (h. 2015).

Ekaina

  • Ekainaren 3a – Tony Curtis, estatubatuar aktorea (h. 2010).
  • Ekainaren 6a – Jacques d'Arribehaude, lapurtar idazlea (h. 2009).
  • Ekainaren 8a – Barbara Bush, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama (h. 2018).
  • Ekainaren 11 – William Styron, estatubatuar eleberrigilea (h. 2006).
  • Ekainaren 12a – Raphaël Géminiani, frantziar txirrindulari eta kirol zuzendaria (h. 2024).
  • Ekainaren 16a – Jean d'Ormesson, frantziar idazlea eta kazetaria (h. 2017).
  • Ekainaren 17a – Henri Mathieu, lapurtar pediatra eta ikertzailea (h. 2013).
  • Ekainaren 20a – Audie Murphy, estatubatuar militar eta aktorea (h. 1971).
  • Ekainaren 21a – Giovanni Spadolini, Italiako 44. lehen ministroa (h. 1994).
  • Ekainaren 21a – Maureen Stapleton, estatubatuar aktorea (h. 2006)
  • Ekainaren 22a – Peter Seeberg, daniar idazlea (h. 1999).
  • Ekainaren 23a – Oliver Smithies, britaniar genetikaria, 2007ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2017).
  • Ekainaren 24a – Miren Arantzazu Goñi, gipuzkoar etnografoa (h. 2017).
  • Ekainaren 24a – Masanori Tokita, japoniar futbolaria (h. 2004).
  • Ekainaren 25a – Robert Venturi, estatubatuar arkitekto post-modernista (h. 2018)
  • Ekainaren 29a – Giorgio Napolitano, Italiako 11. Presidentea (h. 2023).
  • Ekainaren 29a – Hale Smith, estatubatuar musikagilea (h. 2009).
  • Ekainaren 29a – Cara Williams, estatubatuar aktorea (h. 2021).
  • Ekainaren 30a – Philippe Jaccottet, suitzar poeta, prosagile eta itzultzailea (h. 2021).

Uztaila

  • Uztailaren 1a – Farley Granger, estatubatuar aktorea (h. 2011).
  • Uztailaren 1a – Italo de Zan, italiar txirrindularia (h. 2020).
  • Uztailaren 2a – Medgar Evers, giza eskubideen alde borrokatu zuen estatubatuar aktibista (h. 1963).
  • Uztailaren 2a – Patrice Lumumba, Kongoko Errepublika Demokratikoko estreinako gobernuburu demokratikoa (h. 1961).
  • Uztailaren 2a – Olga Oleinik, sobietar matematikaria (h. 2001).
  • Uztailaren 6a – Bill Haley, estatubatuar musikaria, rock and rollaren sortzaileetako bat (h. 1981).
  • Uztailaren 8a – Jean Cau, frantziar kazetari eta idazlea (h. 1993).
  • Uztailaren 8a – Joaquim Veríssimo Serrão, portugaldar historialaria.
  • Uztailaren 9a – Borislav Stanković, serbiar saskibaloi-jokalaria eta entrenatzailea eta Saskibaloiko Nazioarteko Federazioaren idazkari nagusia (h. 2020).
  • Uztailaren 10a – Mahathir bin Mohamad, Malaysiako lehen ministroa.
  • Uztailaren 11 – Mercedes Colás, Porota, Giza Eskubideen aldeko argentinar ekintzailea, Maiatzaren Plazako Amak elkarteko lehendakariordea (h. 2021).
  • Uztailaren 11 – Nicolai Gedda, suediar opera-abeslaria, tenorra (h. 2017).
  • Uztailaren 11 – Juan Uharte Beaumont, nafar enpresaburu eta mezenasa (h. 2018).
  • Uztailaren 13a – Gustavo Torner, espainiar pintore eta eskultorea.
  • Uztailaren 14a – María Asunción Català, kataluniar irakaslea, matematikaria eta astronomoa (h. 2009).
  • Uztailaren 17a – Carla Boni, italiar abeslaria (h. 2009).
  • Uztailaren 17a – Carlos París, bizkaitar filosofoa, idazlea eta prentsa-zutabegilea (h. 2014).
  • Uztailaren 17a – Mohammad Hasan Sharq, Afganistango lehen ministroa.
  • Uztailaren 18a – François Augiéras, frantziar idazle eta margolaria (h. 1971).
  • Uztailaren 18a – Shirley Strickland, abiadura eta hesidun lasterketetan espezializatutako australiar atleta (h. 2004).
  • Uztailaren 19a – Jean-Pierre Faye, frantziar idazle eta filosofoa.
  • Uztailaren 20a – Jacques Delors, frantziar ekonomialari eta politikaria, Europako Batzordeko presidentea (h. 2023).
  • Uztailaren 20a – Frantz Fanon, Antilletako psikiatra eta iraultzailea (h. 1961).
  • Uztailaren 20a – Roger Laporte, frantziar idazlea (h. 2001).
  • Uztailaren 23a – Alain Decaux, frantziar historialaria eta idazlea (h. 2016).
  • Uztailaren 23a – Quett Masire, Botswanako presidentea (h. 2017).
  • Uztailaren 24a – Ignacio Aldekoa, gasteiztar idazlea (h. 1969).
  • Uztailaren 26a – Ana María Matute, gaztelaniazko kataluniar idazlea (h. 2014).
  • Uztailaren 27a – Lita de Lázzari, argentinar telebista-aurkezlea eta etxekoandre mediatikoa (h. 2015).
  • Uztailaren 28a – Baruch Blumberg, estatubatuar medikua, 1976ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2011).
  • Uztailaren 29a – Julita Beraza, gipuzkoar erraketista (h. 2020).
  • Uztailaren 29a – Mikis Theodorakis, greziar musikagilea eta politikaria (h. 2021).

Abuztua

  • Abuztuaren 1a – Ernst Jandl, austriar idazlea (h. 2000).
  • Abuztuaren 2a – Jorge Rafael Videla, Argentinako diktadorea (h. 2013).
  • Abuztuaren 3a – Alain Touraine, frantziar soziologoa (h. 2023).
  • Abuztuaren 6a – Conchita Ramos, Frantziako Erresistentziako kataluniar-frantziar kidea, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik irten zena (h. 2019).
  • Abuztuaren 8a – Alija Izetbegović, lehendabiziko Bosnia-Herzegovinako presidentea (h. 2003).
  • Abuztuaren 9a – Emily Doyaga, estatubatuar hizkuntzalaria, euskararen eta euskal kulturaren erreferentziako bultzatzailea AEBetan (h. 2020).
  • Abuztuaren 11 – Arlene Dahl, estatubatuar aktorea (h. 2021).
  • Abuztuaren 12a – Thor Vilhjálmsson, islandiar idazlea (h. 2011).
  • Abuztuaren 13a – Agustín Cotorruelo, bizkaitar katedraduna eta politikaria (h. 1989).
  • Abuztuaren 13a – José Sazatornil, Saza, kataluniar zinema eta antzerki aktorea (h. 2015).
  • Abuztuaren 15a – Oscar Peterson, quebecar piano-jotzailea (h. 2007).
  • Abuztuaren 17a – John Hawkes, estatubatuar idazlea (h. 1998).
  • Abuztuaren 18a – Brian Aldiss, ingeles zientzia-fikziozko idazlea (h. 2017).
  • Abuztuaren 22a – Honor Blackman, ingeles aktorea (h. 2020).
  • Abuztuaren 22a – Alberto Ongaro, italiar idazle, kazetari eta komikigilea (h. 2018).
  • Abuztuaren 23a – Robert Mulligan, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2008).
  • Abuztuaren 25a – Thea Astley, australiar idazlea (h. 2004).
  • Abuztuaren 25a – Juanita Reina, espainiar antzezle eta kantaria (h. 1999).
  • Abuztuaren 26a – Alain Peyrefitte, frantziar politikaria (h. 1999).
  • Abuztuaren 28a – Francis Ebejer, maltar eleberrigilea, poeta eta antzerkigilea, malteraz eta ingelesez idatzi zuena (h. 1993).
  • Abuztuaren 28a – Donald O'Connor, estatubatuar dantzari, abeslari eta aktorea (h. 2003).
  • Abuztuaren 28a – Arkadi Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (h. 1991).
  • Abuztuaren 28a – Josep Subirà, kataluniar eskultorea (h. 2015).
  • Abuztuaren 31 – Maurice Pialat, frantziar zinema-zuzendari eta gidoigilea (h. 2003).

Iraila

  • Irailaren 1a – Roy J. Glauber, estatubatuar fisikaria, 2005eko Fisikako Nobel Saria (h. 2018).
  • Irailaren 1a – Mari Carmen Lasagabaster, Amaia, gipuzkoar erraketista (h. 2011).
  • Irailaren 3a – Miguel Sánchez-Mazas, espainiar filosofo eta matematikaria (h. 1995).
  • Irailaren 6a – Andrea Camilleri, italiar idazle, gidoilari eta zine eta antzerki zuzendaria (h. 2019).
  • Irailaren 6a – Ángel González, espainiar poeta (h. 2008).
  • Irailaren 6a – Freddie Oversteegen, Herbehereetako erresistentzia komunistako kidea II. Mundu Gerrako Herbehereetako okupazioan (h. 2018).
  • Irailaren 8a – Peter Sellers, ingeles aktorea (h. 1980).
  • Irailaren 11 – Agustín Argote, bizkaitar boxeolaria (h. 1996).
  • Irailaren 13a – Ian Hamilton, eskoziar abokatu eta ekintzaile abertzalea (h. 2022).
  • Irailaren 15a – Erika Köth, alemaniar sopranoa (h. 1989).
  • Irailaren 16a – Charles Haughey, Irlandako Taoiseacha (h. 2006).
  • Irailaren 16a – B. B. King, estatubatuar blues kantaria eta gitarra-jotzailea (h. 2015).
  • Irailaren 19a – Gérard Kango Ouédraogo, Volta Garaiko lehen ministroa (h. 2014).
  • Irailaren 20a – Ananda Mahidol (Rama VIII.a), Thailandiako erregea (h. 1946).
  • Irailaren 27a – Robert Edwards, ingeles biologoa, In vitro ernalketa arloko aitzindaria eta 2010eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2013).
  • Irailaren 28a – Seymour Cray, estatubatuar ingeniaria eta konputagailugintzaren aitzindaria (h. 1996).
  • Irailaren 29a – Viviane Forrester, frantziar saiakeragile, eleberrigile, kazetari eta literatur kritikaria (h. 2013).

Urria

  • Urriaren 1a – Adolfo Kaminsky, frantziar argazkilaria (h. 2023).
  • Urriaren 2a – José Cardoso Pires, portugaldar idazlea (h. 1998).
  • Urriaren 2a – Marcelino Garde, euskal idazle eta euskaltzalea (h. 1990).
  • Urriaren 3a – Simone Segouin, Frantziako Erresistentziako borrokalaria (h. 2023).
  • Urriaren 3a – Gore Vidal, estatubatuar idazlea (h. 2012).
  • Urriaren 5a – Antoine Gizenga, Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministroa (h. 2019).
  • Urriaren 5a – Youenn Gwernig, bretoi idazle eta abeslaria (h. 2006).
  • Urriaren 5a – Roberto Juarroz, argentinar idazle eta poeta (h. 1995).
  • Urriaren 5a – Paul Wild, suitzar astronomoa (h. 2014).
  • Urriaren 8a – Jose Maria Saltsamendi, Salsamendi III.a, euskal herritar erremontelaria (h. 2013).
  • Urriaren 8a – Andrei Siniavski, errusiar idazlea (h. 1997).
  • Urriaren 9a - Pilar Belzunce de Carlos, gipuzkoar mezenasa, Chillida Leku Museoaren sortzaileetako bat (h. 2015).
  • Urriaren 10a – Jakes Casaubon, Nafarroa Behereko ikertzailea, irrati esataria eta pilotazalea (h. 2021).
  • Urriaren 11 – Elmore Leonard, estatubatuar idazlea (h. 2013).
  • Urriaren 13a – Margaret Thatcher, Erresuma Batuko lehen ministroa eta Thatcherismoaren sortzailea eta bultzatzaile nagusia (h. 2013).
  • Urriaren 14a – Phillip Tobias, hegoafrikar antropologoa (h. 2012).
  • Urriaren 15a – Aurora Bautista, espainiar aktorea (h. 2012).
  • Urriaren 15a – Bittor Kapanaga, otxandiar idazlea eta euskaltzalea (h. 2011).
  • Urriaren 16a – Angela Lansbury, ingeles aktore eta abeslaria (h. 2022).
  • Urriaren 18a – Ramiz Alia, lehendabiziko Albaniako presidentea (h. 2011).
  • Urriaren 19a – Raymond Impanis, belgiar txirrindularia (h. 2010).
  • Urriaren 19a – Czesław Kiszczak, Poloniako lehen ministroa (h. 2015).
  • Urriaren 20a – Juana Arrillaga, Arene II., gipuzkoar erraketista (h. 2022).
  • Urriaren 21a – Celia Cruz, kubatar abeslaria (h. 2003).
  • Urriaren 22a – Robert Rauschenberg, estatubatuar margolaria (h. 2008).
  • Urriaren 22a – Julia Uceda, espainiar irakaslea eta poeta.
  • Urriaren 23a – Johnny Carson, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea (h. 2005).
  • Urriaren 23a – Manos Hatzidakis, greziar musikagilea (h. 1994).
  • Urriaren 24a – Luciano Berio, italiar musikagilea (h. 2003).
  • Urriaren 24a – Ieng Sary, kanbodiar politikaria, Khmer Gorriak taldearen sortzaileetakoa (h. 2013).
  • Urriaren 24a – Toshio Iwatani, japoniar futbolaria (h. 1970).
  • Urriaren 25a - Aliya Moldagulova, sobietar frankotiratzailea, Sobietar Batasuneko heroia (h. 1944).
  • Urriaren 25a – Vassilakis Takis, greziar eskultorea, arte zinetikoa landu zuena (h. 2019).
  • Urriaren 27a – Warren Christopher, estatubatuar diplomatiko eta politikaria (h. 2011).
  • Urriaren 29a – Klaus Friedrich Roth, alemaniar-britainiar matematikaria (h. 2015).
  • Urriaren 31 – Lee Grant, estatubatuar aktore eta zuzendaria.
  • Urriaren 31 – Charles Willard Moore, estatubatuar arkitektoa (h. 1993).
  • Urriaren 31 – John A. Pople, britainiar kimikari teorikoa, 1998ko Kimikako Nobel Saria (h. 2004).

Azaroa

  • Azaroaren 2a – Modest Cuixart, kataluniar pintore, grabatzaile eta eszenografoa (h. 2007).
  • Azaroaren 3a – Margarita Arenaza, gipuzkoar erraketista (h. 2019).
  • Azaroaren 4a – Philippe Dreyfus, frantziar informatika aitzindaria (h. 2018).
  • Azaroaren 5a – Mixel Intxauspe, euskal herritar politikari eta bankaria (h. 2011).
  • Azaroaren 6a – Jean Aurel, frantziar zinemagilea (h. 1996).
  • Azaroaren 6a – Michel Bouquet, frantziar antzezlea (h. 2022).
  • Azaroaren 8a – Asunción Balaguer, kataluniar aktorea (h. 2019).
  • Azaroaren 8a – Manuel Garrido Jiménez, espainiar filosofoa (h. 2015).
  • Azaroaren 10a – Richard Burton, galestar aktorea (h.1984).
  • Azaroaren 10a – Jon Mirande, euskal idazlea, XX. mendeko olerkari esanguratsuenetakoa (h. 1972).
  • Azaroaren 11 – John Guillermin, britainiar zinemagilea (h. 2015).
  • Azaroaren 11 – Jose Luis Lekuona, Lexoti, gipuzkoar bertsolaria (h. 2006).
  • Azaroaren 11 – Jonathan Winters, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2013).
  • Azaroaren 14a – Zhores Medvedev, errusiar biologoa (h. 2018).
  • Azaroaren 16a – Jose Javier Uranga, Oilarra, nafar kazetaria (h. 2016).
  • Azaroaren 17a – Rock Hudson, estatubatuar aktorea (h. 1985).
  • Azaroaren 17a – Charles Mackerras, australiar orkestra-zuzendaria (h. 2010).
  • Azaroaren 19a – Zygmunt Bauman, judu jatorriko poloniar soziologo, filosofo eta saio-idazlea (h. 2017).
  • Azaroaren 20a – Robert Kennedy, John Fitzgerald Kennedyren anaia eta AEBetako Fiskal Nagusia (h. 1968).
  • Azaroaren 20a – Maia Plisetskaya, errusiar dantzaria (h. 2015).
  • Azaroaren 22a - Jerrie Mock, estatubatuar pilotua, munduari airez bira bakarka eman zion lehen emakumea (h. 2014).
  • Azaroaren 23a – José Napoleón Duarte, El Salvadorko presidentea (h. 1990).
  • Azaroaren 24a – Simon van der Meer, herbeheretar fisikaria, 1984ko Fisikako Nobel Saria (h. 2011).
  • Azaroaren 25a – María Asquerino, espainiar aktorea (h. 2013).
  • Azaroaren 26a – Gregorio Conrado Álvarez, El Goyo, Uruguaiko diktadorea (h. 2016).
  • Azaroaren 26a – Leonardo Cremonini, italiar margolaria (h. 2010).
  • Azaroaren 27a – Claude Lanzmann, frantziar kazetaria, idazlea eta zinegilea (h. 2018).
  • Azaroaren 27a – Georgette Rizk, palestinar militante eta ekintzaile politiko, sozial eta feminista (h. 2018).
  • Azaroaren 29a – Ernst Happel, austriar futbolari eta entrenatzailea (h. 1992).
  • Azaroaren 29a – Ascensión Mendieta, memoria historikoaren aldeko borrokalari espainiarra (h. 2019).

Abendua

  • Abenduaren 1a – Martin Rodbell, estatubatuar biokimikaria, 1994ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1998).
  • Abenduaren 3a – Kim Dae-jung, Hego Koreako presidentea (h. 2009).
  • Abenduaren 4a – Albert Bandura, kanadar psikologoa (h. 2021).
  • Abenduaren 4a – Lino Lacedelli, italiar mendigoizalea, K2 mendiaren tontorrera lehen aldiz igo zen espedizioko kideetako bat (h. 2009).
  • Abenduaren 4a – Andrés Trobat, espainiar txirrindularia (h. 2011).
  • Abenduaren 5a – Anastasio Somoza Debayle, Nikaraguako presidentea (h. 1980).
  • Abenduaren 7a – Sydney Samuelson, britainiar zinema-zuzendaria eta argazki-zuzendaria (h. 2022).
  • Abenduaren 8a – Sammy Davis Jr., estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1990).
  • Abenduaren 8a – Arnaldo Forlani, Italiako lehen ministroa (h. 2023).
  • Abenduaren 8a – Carmen Martín Gaite, espainiar idazlea (h. 2000).
  • Abenduaren 9a – Ernest Gellner, frantziar filosofo eta antropologo soziala (h. 1995).
  • Abenduaren 10a – Lucia Areitioaurtena, Erromaretakua, bizkaitar erraketista (h. 2019).
  • Abenduaren 11 – Paul Greengard, estatubatuar neurozientzialaria, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2019).
  • Abenduaren 13a – Dick Van Dyke, estatubatuar aktore, umorista, idazle, abeslari eta dantzaria.
  • Abenduaren 15a – Trần Thiện Khiêm, Hego Vietnamgo lehen ministroa (h. 2021).
  • Abenduaren 17a – Alphonse Boudard, frantziar eleberrigilea (h. 2000).
  • Abenduaren 18a – Maria Teresa Egaña, Maite, gipuzkoar erraketista.
  • Abenduaren 18a – John Szarkowski, estatubatuar museo-zaintzaile, historialari, arte-kritikari eta argazkilaria (h. 2007).
  • Abenduaren 19a – Rabah Bitat, Aljeriako presidentea (h. 2000).
  • Abenduaren 19a – Migel Irazusta, Polipaso, gipuzkoar aizkolari, segalari, gizonprobalari, akuilari, probalari, korrikalari eta jokorako aharien jabea (h. 2000).
  • Abenduaren 19a – Lepa Radić, serbiar jatorriko jugoslaviar partisanoa (h. 1943).
  • Abenduaren 23a – Pierre Bérégovoy, Frantziako lehen ministroa (h. 1993).
  • Abenduaren 23a – Mohammed Mzali, Tunisiako lehen ministroa (h. 2010).
  • Abenduaren 25a – Carla Cordua, txiletar filosofoa.
  • Abenduaren 27a – Michel Piccoli, frantziar antzerki- eta zinema-antzezle eta ekoizlea (h. 2020).
  • Abenduaren 28a – Willy Kemp, luxenburgoar txirrindularia (h. 2021).
  • Abenduaren 28a – Hildegard Knef, alemaniar aktore, abeslari eta idazlea (h. 2002).
  • Abenduaren 28a – Milton Obote, Ugandako presidentea (h. 2005).
  • Abenduaren 29a – Luis Alberto Monge, Costa Ricako presidentea (h. 2016).

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

  • Batista Oliden, euskal arraunlari handienetakoa, Kontxako 13 Bandera irabazitakoa, guztiak arraunlari lanetan (h. 1998).
  • Estefana Irastorza, lapurtar poeta (h. 2018).
  • Jon Castañares Larreategi, bizkaitar politikari jeltzalea, Bilboko alkatea (h. 2015).
  • Luis Atxaga, gipuzkoar harrijasotzailea.
  • Manolo Legina, bilbotar musikaria, trikitilaria (h. 2020).
  • Marcelino García Villafranca, nafar olerkaria.
  • Maria Luisa Senar, gipuzkoar erraketista (h. 2016).
  • Maruja Fernández, espainiar irrati-esataria (h. 2001).
  • Modesto Maiz, Okelar, gipuzkoar herri-bertsolaria (h. 1997).
  • Olga Cazalis, bizkaitar erraketista (h. 2018).
  • Patxi Beitia, Kezka dantza taldeko zuzendaria, Alkartasuna Dantza taldeko sortzailea eta aurreskularia (h. 2007).
  • Sara Estévez, lehen emakume kazetari, kirol kronista eta irrati kirol programa bateko zuzendaria.
  • Elisabeth Domitien, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa, kargu horretan aritutako emakume bakarra (h. 2005).
  • Hilkka Rantaseppä-Helenius, finlandiar astronomoa (h. 1975).
  • Idi Amin, Ugandako presidente eta diktadorea, giza-eskubideen bortxaketagatik ezaguna (h. 2003).
  • Julia Sánchez Carrilero, espainiar arkeologoa (h. 2016).
  • Margarita Tutulani, Bigarren Mundu Gerran italiar okupazioaren aurka borrokatu zen albaniar ekintzaile komunista (h. 1943).

Heriotzak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 5a – Jevhenia Box, ukrainar militante komunista (j. 1879).
  • Urtarrilaren 22a – Fanny Bullock Workman, estatubatuar geografoa, kartografoa, esploratzailea, bidaia idazlea eta mendizalea (j. 1859).

Otsaila

  • Otsailaren 3a – Oliver Heaviside, ingeles fisikaria, ingeniari elektrikoa, irrati-telegrafista eta matematia (j. 1850).
  • Otsailaren 14a – Jacques Rivière, frantziar idazle, kritikari eta argitaratzailea (j. 1886).
  • Otsailaren 17a – Ignacio Andrade, Venezuelako presidentea (j. 1839).
  • Otsailaren 23a – Manuel Aranatz, bizkaitar kazetari eta idazlea (j. 1875).
  • Otsailaren 23a – Joel Hastings Metcalf, estatubatuar astronomoa (j. 1866).
  • Otsailaren 24a – Hjalmar Branting, suediar politikaria, 1921eko Bakearen Nobel Saria (j. 1860).
  • Otsailaren 28a – Friedrich Ebert, Weimarko Errepublikako lehen lehendakaria (j. 1871).

Martxoa

  • Martxoaren 5a – Johan Jensen, danimarkar matematikaria eta ingeniaria (j. 1859).
  • Martxoaren 7a – Georgi Lvov, errusiar estadista, Errusiako behin-behineko Gobernuaren burua (j. 1861).
  • Martxoaren 8a – Juliette Wytsman, belgikar margolari inpresionista (j. 1866).
  • Martxoaren 12a – Sun Yat-sen, Txinako iraultzailea (j. 1866).
  • Martxoaren 16a – August von Wassermann, alemaniar bakteriologoa (j. 1866).
  • Martxoaren 20a – George Curzon (Curzon of Kedleston I. markesa), britainiar politikari kontserbadorea (j. 1859).
  • Martxoaren 30a – Rudolf Steiner, austriar filosofoa (j. 1861).

Apirila

  • Apirilaren 3a - Enrique Goiri, bizkaitar futbolaria (j. 1877).
  • Apirilaren 8a – Karl von Pflanzer-Baltin, Austria-Hungariako jenerala, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuena (j. 1855).
  • Apirilaren 11 – Hermann Paasche, alemaniar ekonomialari eta estatistikaria (j. 1851).
  • Apirilaren 15a – John Singer Sargent, erbesteratutako estatubatuar margolaria, bete belaunaldiko erretratu margolari nabarmenena (j. 1856).
  • Apirilaren 29a – Juan Kruz Goienetxe Elorga, nafar apaiz eta idazlea (j. 1857).

Maiatza

  • Maiatzaren 2a – Johann Palisa, austriar astronomoa (j. 1848).
  • Maiatzaren 7a – Boris Savinkov, errusiar eserista (j. 1879).
  • Maiatzaren 10a – William Massey, Zeelanda Berriko 19. lehen miniistroa (j. 1856).
  • Maiatzaren 14a – Henry Rider Haggard, ingeles idazlea (j. 1856).
  • Maiatzaren 16a – Santos López de Letona, bizkaitar enpresaria, negozio-gizona eta hainbat obra publikoren bultzatzailea (j. 1842).
  • Maiatzaren 22a – John French, britainiar militarra, Lehen Mundu Gerran ezaguna (j. 1852).

Ekaina

  • Ekainaren 1a – Thomas R. Marshall, Ameriketako Estatu Batuetako 28. presidenteordea (j. 1854).
  • Ekainaren 2a – Mariola Sirakova, bulgariar anarkista (j. 1904).
  • Ekainaren 3a – Camille Flammarion, frantziar astronomo eta idazlea (j. 1842).
  • Ekainaren 4a – Pierre Louÿs, frantziar olerkari eta idazlea (j. 1870).
  • Ekainaren 11 – José Ignacio Garmendia, argentinar militarra, margolaria, idazlea eta diplomazialaria (j. 1841).
  • Ekainaren 18a – Matilde Luisa Bavarian, bavariar printzesa (j. 1843).
  • Ekainaren 22a – Felix Klein, alemaniar matematikaria (j. 1849).
  • Ekainaren 29a – Christian Michelsen, Norvegiako lehen ministroa (j. 1857).

Uztaila

  • Uztailaren 1a – Erik Satie, frantziar musikagilea (j. 1866).
  • Uztailaren 12a – Harry John Lawson, britainiar bizikleta diseinatzailea, txirrindularia, motorraren industriaren aitzindaria eta iruzurtia (j. 1852).
  • Uztailaren 14a – Pancho Villa, filipinar boxeolaria, historiako borrokalari asiarrik onenetakotzat hartua (j. 1901).
  • Uztailaren 17a – Lovis Corinth, alemaniar artista eta idazlea (j. 1858).
  • Irailaren 20a – Charles Cottet, inpresionismo ondokoaren frantziar margolaria (j. 1863).
  • Uztailaren 26a – Gottlob Frege, alemaniar matematikaria (j. 1848).
  • Uztailaren 26a – William Jennings Bryan, estatubatuar hizlari eta politikaria (j. 1860).
  • Uztailaren 28a – Léon Augustin Lhermitte, frantziar margolaria (j. 1844).

Abuztua

  • Abuztuaren 6a – Gregorio Ricci-Curbastro, italiar matematikaria (j. 1853).
  • Abuztuaren 24a – Felix Sesumaga, euskal herritar futbolaria (j. 1898).
  • Abuztuaren 25a – Franz Conrad von Hötzendorf, Lehen Mundu Gerran paper oso garrantzitsua izan zuen austriarra (j. 1852).

Iraila

  • Irailaren 7a – René Viviani, Frantziako lehen ministroa (j. 1863).
  • Irailaren 19a – Francis Darwin, britainiar botanikaria (j. 1848).
  • Irailaren 19a – Georg August Schweinfurth, alemaniar esploratzaile, etnologo eta botanikaria (j. 1836).
  • Irailaren 29a – Léon Bourgeois, Frantziako lehen ministroa eta 1920ko Bakearen Nobel Saria (j. 1851).

Urria

  • Urriaren 10a – James Buchanan Duke, estatubatuar industrialaria, zigarroaren fabrikazio eta marketin modernoa sartu zituena (j. 1856).
  • Urriaren 11 – Berthe Marx, frantziar pianista eta musikagilea (j. 1859).
  • Urriaren 16a - Christian Krohg, norvegiar margolari, ilustratzaile, idazle eta kazetaria (j. 1852).
  • Urriaren 31 – Mikhail Frunze, Armada Gorriko komandantea (j. 1885).
  • Urriaren 31 – Max Linder, frantziar-zinema antzezlea (j. 1883).

Azaroa

  • Azaroaren 4a – Karmelo Etxegarai, gipuzkoar idazle eta historialaria (j. 1865).
  • Azaroaren 5a – Sidney Reilly, errusiar espioia, Erresuma Batuko Secret Inteligence Service-rentzat lan egin zuena (j. 1874).
  • Azaroaren 16a – Gerhard Hessenberg, alemaniar matematikaria (j. 1874).
  • Azaroaren 19a – Henri Fayol, frantziar meategi-ingeniaria (j. 1841).
  • Azaroaren 20a – Alexandra Danimarkakoa, Erresuma Batuko erregina ezkontidea (j. 1844).
  • Azaroaren 20a – Stefan Żeromski, poloniar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1864).
  • Azaroaren 25a – Vajiravudh, Siamgo erregea (j. 1881).
  • Azaroaren 27a – Roger de La Fresnaye, frantziar margolari kubista (j. 1885).

Abendua

  • Abenduaren 5a – Wladyslaw Stanislaw Reymont, poloniar idazlea eta eleberrigilea, 1924ko Literaturako Nobel saria (j. 1867).
  • Abenduaren 6a – Agustin Murua Balerdi, bizkaitar kimikaria (j. 1874).
  • Abenduaren 8a – Juan Manuel Lertxundi, euskal idazlea (j. 1870).
  • Abenduaren 9a – Pablo Iglesias Posse, espainiar politikaria, sozialismoaren figura nagusia (j. 1850).
  • Abenduaren 13a – Antonio Maura, Espainiako gobernuburua (j. 1853).
  • Abenduaren 19a – Elizabeth Hughes, galestar pedagogoa, emakumeen heziketaren sustatzailea (j. 1851).
  • Abenduaren 21a – Jules Méline, Frantziako lehen ministroa (j. 1838).
  • Abenduaren 28a – Sergei Esenin, errusiar olerkaria (j. 1895).
  • Abenduaren 29a – Félix Vallotton, suitzar eta frantziar margolari, eskultore, xilografien egile eta idazlea (j. 1865).

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

  • Mari Luixa Erdozio, lapurtar bertsolaria (j. 1846).
  • Mariana Hargain, lapurtar bertsolaria (j. 1860).
  • Maxime Clérisse, baxenafar legegizona (j. 1841).
  • Vicente Cutanda, espainiar margolaria (j. 1850).

Nobel saridunak:

  • Fisika: James Franck eta Gustav Ludwig Hertz
  • Kimika: Richard Adolf Zsigmondy
  • Literatura: George Bernard Shaw
  • Medikuntza: eman gabe
  • Bakea: Austen Chamberlain eta Charles Gates Dawes


Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 1925 by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION