Aller au contenu principal

1934


1934




Gertaerak

Euskal Herria

  • Abuztuaren 7a – Irungo pospologileek, guztiak emakumeak, grebara jo eta lantegia okupatu zuten.
  • Irailaren 9a – Falangista bat, Manuel Carrión Damborenea, atentatuan larri zauritu zuten. Hurrengo egunean hil zen. Bi egun lehenago Ondarreta hondartzan borrokaldi handiak izan ziren falangisten eta sozialisten artean.
  • Irailaren 10a – Manuel Carrión Damborenea falangista hil zen. Erantzun gisa, eskuin muturrak Manuel Andrés Casaus kazetaria hil zuten Donostian, atentatu batean.
  • Urriaren 8a – Emilio Iguzkiza hil zuen tiroz Guardia Zibilak Altsasun, 14 hilabeteko semea besoetan zuela. 34ko Urriko Iraultzaren baitan, greba eguna zen Altsasun ere.
  • Urriaren 9a – Langile armatuek tiroketa izan zuten Pasaiako portuan Guardia de Asalto eta Guardia Zibilarekin. 1934ko Urriko greba orokorra zen deitua. Tentsioa handia zen eta polizia inguruko muinoetatik hasi zitzaien tiroka. Sei langile hil eta beste ugari larri zauritu zituzten. 42 atxilotu zituzten.

Mundua

  • Urtarrilaren 18a – Portugalen sindikatu komunistak eta eragile anarkistek greba orokorra deitua zuten. Milaka langilek deialdiarekin bat egin zuten eta istilu gogorrak izan ziren.
  • Urtarrilaren 26: Alemania-Polonia ez-eraso ituna sinatu zen, hamar urteko balioarekin. Alemaniaren aldetik, itunaren helburua zen Poloniak kexarik ez aurkeztea Alemaniaren berrarmatzearen aurrean.
  • Otsailaren 9: Balkaneko Ituna sinatu zen Grezia, Turkia, Errumania eta Jugoslaviaren artean. Itunaren helburua zen Italiak lurralde berriak eskuratzen zituen planei aurre egitea eta, bestetik, Bulgariak Lehen Mundu Gerran galdutako lurraldeen gaineko aldarriak ukatzea.
  • Otsailaren 12-16: Austriako Gerra Zibila, Austrofaxismoaren garaipena.
  • Ekainaren 30: Labana Luzeen Gaua Alemanian. Hitlerren aurkari potentzialak Alderdi Naziaren barruan hil zituzten, tartean Ernst Röhm SAren liderra edo Kurt von Schleicher kantziler ohia. SAk jarraitu zuen existitzen, baina SSk lortu zuen botere guztia.
  • Uztailaren 25: Austriako Naziek Engelbert Dollfuss erail zuten Austriako gobernuaren aurkako Uztaileko Putsch ez-arrakastatsuan.
  • Iraila: Sobietar Batasuna Nazioen Ligan sartu zen.
  • Irailaren 26a – "Queen Mary" itsasontzia inauguratu zuten Erresuma Batuan.
  • Urriaren 4a – Espainiako gobernu berria hasi zen CEDArekin. Sozialistek greba orokorra deitu eta Asturiaseko Iraultza gertatu zen.
  • Urriaren 5a – Greba orokor iraultzailea hasi zen Espainian eta gobernuak guda egoera aldarrikatu zuen. Asturiasen langileek miliziak osatu eta ia lurralde osoaren kontrola eskuratu zuten, meatzarien eskualdeetan Guardia Zibilaren kasernak errendiaraziz. 1934ko Iraultza Asturiasen hasi zen.
  • Urriaren 9: Alexandro I.a Jugoslaviakoa eta Frantziako Louis Barthou atzerri ministroa Marseillan erail zituzten. Balkanetan ez-egonkortasuna are gehiago handitu zen. Barthou eta Alexandro lanean ari ziren Europan bakea lortzeko, batez ere Alemaniaren eta SESBen artean, Jugoslavia eta Frantzia gerrarako prestatzen ari ziren bitartean. Petri II.a Jugoslaviakoak koroa lortu zuen, baina adinez txikikoa izanda, erregentzia batek zuen agintea.
  • Urriaren 11 – Espainian heriotz zigorra berrezarri zuten.
  • Urriaren 16: Martxa Luzearen hasiera Txinan. Txinako Armada Gorriak Kuomintangetik ihes egiteko bideak sortu zituen.
  • Abenduaren 1: Sergei Kirov Leningradoko Alderdi Kkomunistako burua erail zuten. Errepresio oldea abiatu zen Sobietar Batasunean.
  • Abenduaren 5: Abisiniako Krisialdiaren hasiera Walwal herrian. Italia eta Etiopiako tropek gatazka armatua izan zuten herrialdearen mugan.
  • Abenduaren 27a – Persiak aldatu zuen izena, Iran deitzera pasatuz.

Arte eta kultura

  • Azaroaren 13a – La del manojo de rosas (euskaraz: Arrosa sortarena), Pablo Sorozabalen musika eta Anselmo C. Carreño eta Francisco Ramos de Castroren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Fuencarral antzokian.

Zientzia eta teknologia

Kirolak

  • Maiatzaren 13a – Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen, finalean Biarritz Olympique-ri 13-8 irabazirik.

Jaiotzak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 1a – Deunoro Sardui, Alper, euskal bertsolari eta idazlea.
  • Urtarrilaren 2a – Víctor García de la Concha, espainiar filologoa.
  • Urtarrilaren 2a – Suzuko Tamura, Ainhoa, japoniar hizkuntzalaria, euskalaria eta ohorezko euskaltzaina (h. 2015).
  • Urtarrilaren 3a – Luigi Lunari, italiar idazlea (h. 2019).
  • Urtarrilaren 4a – Rudolf Schuster, Eslovakiako presidente ohia.
  • Urtarrilaren 5a – Eddy Pieters Graafland – herbehereetar futbolaria, Herbehereetako atezainik onenetakoa (h. 2020).
  • Urtarrilaren 7a – Tassos Papadopulos, Zipreko presidentea (h. 2008).
  • Urtarrilaren 8a – Jacques Anquetil, frantziar txirrindularia, 5 Frantziako Tour irabazi zituen lehenengoa (h. 1987).
  • Urtarrilaren 8a – Piet Dankert, herbeheretar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (h. 2003).
  • Urtarrilaren 10a – Leonid Kravtxuk, Ukrainako lehendabiziko presidentea (h. 2022).
  • Urtarrilaren 11 – Jean Chrétien, Kanadako lehen ministroa.
  • Urtarrilaren 11 – Tony Hoare, britainiar informatikaria.
  • Urtarrilaren 11 – Aarón Sehter, Kike Sehter, argentinar pilotari ohia, palan aditua.
  • Urtarrilaren 16a – Marilyn Horne, estatubatuar mezzosopranoa.
  • Urtarrilaren 18a – Mudar Badran, Jordaniako lehen ministroa (h. 2023).
  • Urtarrilaren 18a – Raymond Briggs, britainiar haur literaturako idazle eta ilustratzailea (h. 2022).
  • Urtarrilaren 18a – José Manuel Romay Beccaría, galiziar abokatu eta politikaria.
  • Urtarrilaren 20a – Joxe Aierbe, euskal idazlea (h. 2012).
  • Urtarrilaren 21a – Mamadou Dembelé, Maliko lehen ministroa (h. 2016).
  • Urtarrilaren 21a – Antonio Karmany, espainiar txirrindulari ohia.
  • Urtarrilaren 24a – Enrique Areiltza Txurruka, Mutrikuko kondea eta espainiar enpresaria (h. 2019).
  • Urtarrilaren 25a – Pablo Colino, nafar apaiz katoliko, musikagile eta ganberako maisua.
  • Urtarrilaren 26a – Luis Otaño, gipuzkoar txirrindulari ohia.
  • Urtarrilaren 27a – Raymond Boudon, frantziar soziologoa, frantziako soziologo garrantzitsuenetakoa (h. 2013).
  • Urtarrilaren 27a – Édith Cresson, Frantziako Lehen Ministro ohia.
  • Urtarrilaren 27a – Federico Mayor Zaragoza, espainiar zientzialari eta politikaria.
  • Urtarrilaren 28a – Ziza Massika, aljeriar erizaina eta militante nazionalista, Aljeriako gerran nabarmendu zena (h. 1959).
  • Urtarrilaren 29a – Francisco Azkona, nafar apaiz eta soziologoa.
  • Urtarrilaren 30a – Claudio Rodríguez, espainiar idazlea (h. 1999).

Otsaila

  • Otsailaren 2a – Otar Iosseliani, georgiar jatorriko frantziar zinemagilea (h. 2023).
  • Otsailaren 3a – Txomin Garmendia, euskal idazlea eta bertsolaria (h. 2022).
  • Otsailaren 4a – Fernando Manzaneque, Manzaneque de la Mancha, espainiar txirrindularia (h. 2004).
  • Otsailaren 7a – Juan Etxebarria Martin, bizkaitar idazlea eta itzultzailea (h. 1996).
  • Otsailaren 7a – Eddie Fenech Adami, Maltako presidentea.
  • Otsailaren 10a – Fleur Adcock, zeelandaberritar olerkaria.
  • Otsailaren 10a – Salvador Giner, kataluniar soziologoa, Institut d'Estudis Catalanseko presidentea (h. 2019).
  • Otsailaren 11 – Maryse Condé, idazlea, feminista eta Karibeko kultura afrikarraren zabalkundeko ekintzailea.
  • Otsailaren 11 – Manuel Antonio Noriega, Panamako jenerala eta de facto herrialdeko diktadore militarra (h. 2017).
  • Otsailaren 11 – John Surtees, ingeles pilotua, automobilismoko eta motoziklismoko munduko txapeldun izatera iritsi den historiako pilotu bakarra (h. 2017).
  • Otsailaren 12a – Bill Russell, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalaria, inoizko hoberenetarikoa (h. 2022).
  • Otsailaren 13a – George Segal, estatubatuar aktorea (h. 2021).
  • Otsailaren 15a – Niklaus Wirth, suitzar informatikaria, hainbat programazio-lengoaiaren diseinatzailea, Pascal barne (h. 2024).
  • Otsailaren 17a – Alan Bates, ingeles aktorea (h. 2003).
  • Otsailaren 18a – Audre Lorde, afroamerikar idazle, feminista, lesbiana eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (h. 1992).
  • Otsailaren 18a – Paco Rabanne, gipuzkoar jostuna eta moda diseinatzailea, munduko jostunik ospetsuenetakoa (h. 2023).
  • Otsailaren 19a – Pierre Barouh, frantziar idazle, musikagile eta abeslaria (h. 2016).
  • Otsailaren 21a – Manuel Etura, bizkaitar futbolari ohia.
  • Otsailaren 24a – Bettino Craxi, Italiako lehen ministroa (h. 2000).
  • Otsailaren 24a – Bingu wa Mutharika, Malawiko presidentea (h. 2012).
  • Otsailaren 24a – Renata Scotto, italiar sopranoa (h. 2023).
  • Otsailaren 27a – Navarre Scott Momaday, Kiowa nazioko estatubatuar idazlea, Pulitzer sariduna (h. 2024).
  • Otsailaren 27a – Ralph Nader, estatubatuar abokatu, politikari eta idazlea, kontsumitzaileen defentsaren aitzindarietako bat.

Martxoa

  • Martxoaren 1a – Jacques Chessex, suitzar idazlea (h. 2009).
  • Martxoaren 3 – Jacek Kuroń, poloniar historialari eta politikaria (h. 2004).
  • Martxoaren 3a – Yasuo Takamori, japoniar futbolaria (h. 2016).
  • Martxoaren 4a – Anne Haney, estatubatuar aktorea (h. 2001).
  • Martxoaren 5a – Daniel Kahneman, estatubatuar psikologo, ekonomista eta unibertsitateko irakaslea, 2002ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2024).
  • Martxoaren 7a – Willard Scott, estatubatuar aktore, umorista eta pailazoa (h. 2021).
  • Martxoaren 9a – Juri Gagarin, sobietar kosmonauta, espaziora bidaiatu zuen lehen gizakia (h. 1968).
  • Martxoaren 10a – Gergely Kulcsár, hungariar xabalina jaurtilaria (h. 2020).
  • Martxoaren 10a – Imanol Urbieta, zarauztar musikari eta idazlea (h. 2016).
  • Martxoaren 14a – Eugene Cernan, estatubatuar astronauta eta militarra (h. 2017).
  • Martxoaren 14a – José Urrestarazu, gipuzkoar txirrindulari ohia.
  • Martxoaren 15a – Jesús Moriones, nafar txirrindulari ohia.
  • Martxoaren 16a – Jose Maria Maguregi, Magu, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 2013).
  • Martxoaren 17a – Jose Angel Cuerda, euskal herritar politikaria, Gasteizko alkate ohia.
  • Martxoaren 17a – Jon Lopategi, Baltza, bizkaitar bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea (h. 2019).
  • Martxoaren 19a – Facundo Zabaleta, gipuzkoar txirrindularia (h. 2016).
  • Martxoaren 20a – Peter Berling, alemaniar idazle, zinema ekoizle eta aktorea (h. 2017).
  • Martxoaren 20a – Belén Landáburu, espainiar abokatu eta politikaria.
  • Martxoaren 20a – David Malouf, australiar idazlea.
  • Martxoaren 22a – Marian Grześczak, poloniar poeta, idazle eta kritiko literarioa (h. 2010).
  • Martxoaren 25a – Gloria Steinem, estatubatuar idazle eta aktibista politikoa.
  • Martxoaren 26a – Alan Arkin, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, musikari eta abeslaria (h. 2023).
  • Martxoaren 27a – Arthur Mitchell, estatubatuar dantzari, maisu, koreografo eta zuzendari artistikoa (h. 2018).
  • Martxoaren 30a – Hans Hollein, austriar arkitekto post-modernoa (h. 2014).
  • Martxoaren 30a – Juanita Ibaibarriaga, bizkaitar euskaltzalea eta ekintzailea (h. 1992).
  • Martxoaren 31 – Richard Chamberlain, estatubatuar aktorea.
  • Martxoaren 31 – Shirley Jones, estatubatuar aktore eta abeslaria.
  • Martxoaren 31 – Carlo Rubbia, italiar fisikaria, 1984ko Fisikako Nobel Saria.

Apirila

  • Apirilaren 1a – Bizente Larrea, bizkaitar eskultorea (h. 2024).
  • Apirilaren 2a – Paul Cohen, estatubatuar matematikaria (h. 2007).
  • Apirilaren 3a – Jane Goodall, ingeles naturalista, aktibista eta primatologa, tximinoen jokabidearen ikertzailea.
  • Apirilaren 3a – Pina Pellicer, mexikar aktorea (h. 1964).
  • Apirilaren 5a – Roman Herzog, Alemaniako presidentea (h. 2017).
  • Apirilaren 6a – Anton Geesink, herbeheretar judoka, munduko onena bere garaian (h. 2010).
  • Apirilaren 8a – Kisho Kurokawa, japoniar arkitektoa (h. 2007).
  • Apirilaren 15a – Solange Fernex, frantziar ekintzaile politiko eta bakezalea, Europako mugimendu ekologistaren aitzindarietako bat (h. 2006).
  • Apirilaren 18a – Carlos Bea, gipuzkoar epailea, George W. Bushek epaile federal izendatua.
  • Apirilaren 18a – James Drury, estatubatuar aktorea (h. 2020).
  • Apirilaren 19a – Jean Ziegler, suitzar politikaria, altermundialista eta soziologoa.
  • Apirilaren 21a – Kenzo Ohashi, japoniar futbolaria (h. 2015).
  • Apirilaren 21a – Masao Uchino, japoniar futbolaria (h. 2013).
  • Apirilaren 24a – Shirley MacLaine, estatubatuar aktorea.
  • Apirilaren 26a – Maria Barmitx, nenetsera irakasle eta ikerlaria (h. 2023).
  • Apirilaren 26a – Esteban Sánchez, espainiar piano-jotzailea (h. 1997).
  • Apirilaren 28a – Javier Pradera, gipuzkoar abokatu eta kazetaria (h. 2011).

Maiatza

  • Maiatzaren 1a – Cuauhtémoc Cárdenas, mexikar politikaria.
  • Maiatzaren 2a – Jose Ramon Argoitia, euskal aktorea.
  • Maiatzaren 3a – Georges Moustaki, greziar-egiptoar-frantziar kantautorea, XX. mendeko kantagintzaren erreferente nagusietakoa (h. 2013).
  • Maiatzaren 5a – Rafael Ruiz Balerdi, euskal margolaria (h. 1992).
  • Maiatzaren 5a – Henri Konan Bédié, Boli Kostako presidentea (h. 2023).
  • Maiatzaren 7a – Miguel Irizar, gipuzkoar apaiz pasiotarra, misiolari eta apezpikua Perun (h. 2018).
  • Maiatzaren 12a – Juan Lizarralde, Altxerri, traineru estropadetako patroi ospetsuenetakoa, 10 aldiz irabazi zuen Kontxako Bandera (h. 2013).
  • Maiatzaren 13a – Adolf Muschg, suitzar idazle eta literatura irakaslea.
  • Maiatzaren 15a – John Keegan, britainiar historialari militar, irakasle, idazle eta kazetaria (h. 2012).
  • Maiatzaren 15a – Julia Levy, kanadar immunologoa.
  • Maiatzaren 18a – Eli Galdos Zubia, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuordea (h. 2007).
  • Maiatzaren 21a – Gleb Panfilov, errusiar zinemagilea (h. 2023).
  • Maiatzaren 21a – Bengt Samuelsson, suediar kimikaria, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria.
  • Maiatzaren 23a – Ander Manterola Aldekoa, bizkaitar etnografoa, antropologoa eta ohorezko euskaltzaina.
  • Maiatzaren 23a – Syd Millar, iparirlandar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2023).
  • Maiatzaren 23a – Robert Moog, estatubatuar asmatzailea, sintetizadorearen asmatzailea (h. 2005).
  • Maiatzaren 24a – Alonso Ibarrola, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
  • Maiatzaren 26a – Louis Joinet, frantziar legelaria, giza eskubideen alorrean NBEren ordezkaria munduko hainbat gatazkatan (h. 2019).
  • Maiatzaren 27a – Harlan Ellison, estatubatuar idazlea (h. 2018).
  • Maiatzaren 30a – Aleksei Leonov, lehen ontziz-kanpoko ibilaldia egin zuen errusiar kosmonauta (h. 2019).
  • Maiatzaren 30a – Michel Rouche, frantziar historialari eta irakaslea, Galiako historia aditua (h. 2021).

Ekaina

  • Ekainaren 1a – Peter Masterson, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta idazlea (h. 2018).
  • Ekainaren 2a – Tarsy Carballas, espainiar zientzialaria.
  • Ekainaren 6a – Alberto II.a Belgikakoa, Belgikarren erregea.
  • Ekainaren 8a – Mikio Aoki, Japoniako jarduneko lehen ministroa (h. 2023).
  • Ekainaren 8a – Jesus Renteria, bizkaitar futbolaria (h. 2021).
  • Ekainaren 9a – Juan Antonio López, gipuzkoar futbolari ohia.
  • Ekainaren 11 – Henri Laborde, Montpezateko Kondea, Danimarkako printze ezkontidea (h. 2018).
  • Ekainaren 15a – Xabier Galdeano, Egin egunkariaren sortzaile, administrazio kontseiluko kide eta kazetaria (1985ean GALek eraila).
  • Ekainaren 15a – Mikel Laboa, euskal abeslaria eta musikagilea (h. 2008).
  • Ekainaren 16a – William Forsyth Sharpe, estatubatuar ekonomista, 1990eko Ekonomiako Nobel Saria.
  • Ekainaren 17a – Louis Etxabe, lapurtar errugbilaria (h. 2014).
  • Ekainaren 18a – Torbjørn Yggeseth, norvegiar eski-jauzilaria (h. 2010).
  • Ekainaren 19a – Gérard Latortue, Haitiko lehen ministroa (h. 2023).
  • Ekainaren 19a – Arcadia Olenska-Petryshyn, ukrainar-estatubatuar artista, arte kritikari eta argitaratzailea (h. 1996).
  • Ekainaren 20a – Sergio Balanzino, italiar diplomazialaria (h. 2018).
  • Ekainaren 20a – Anne Sylvestre, frantziar abeslaria, kantautorea, eta artista.
  • Ekainaren 20a – Cornel Țăranu, errumaniar musika klasikoaren musikagilea eta zuzendaria (h. 2023).
  • Ekainaren 24a – Maria Carta, sardiniar abeslari eta idazlea (h. 1994).
  • Ekainaren 26a – Dave Grusin, estatubatuar jazz eta jazz-fusio piano-jotzaile, moldatzaile eta musikagilea.
  • Ekainaren 28a – Georges Wolinski, frantziar marrazkilaria (h. 2015).
  • Ekainaren 29a – Susan George, estatubatuar analista politiko, filosofo eta idazlea.
  • Ekainaren 29a – Pedro Udaondo, bizkaitar alpinista (h. 2007).

Uztaila

  • Uztailaren 1a – Claude Berri, frantziar aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (h. 2009).
  • Uztailaren 1a – Jesús García Ariño, Garcia Ariño I.a , esku huskako bizkaitar pilotaria (h. 2019).
  • Uztailaren 1a – Ángel García Ariño, Garcia Ariño II.a, esku huskako bizkaitar pilotaria (h. 2000).
  • Uztailaren 1a – Sydney Pollack, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta aktorea (h. 2008).
  • Uztailaren 2a – Antonio Díaz-Miguel, espainiar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 2000).
  • Uztailaren 2a – Emilio Gurrutxaga, gipuzkoar kirolaria, belan aditua (h. 2021).
  • Uztailaren 3a – José Ramón Arteta, bizkaitar musika klasiko konpositorea.
  • Uztailaren 3a – Manfred Bieler, alemaniar idazlea (h. 2002).
  • Uztailaren 3a – Espartaco Moscoso, bizkaitar haltera ohia.
  • Uztailaren 4a – Maixux Rekalde, gipuzkoar bakezalea eta euskaltzailea (h. 2022).
  • Uztailaren 4a - Carmen Santonja, espainiar egile abeslaria, musikagilea, idazlea, aktorea eta margolaria (h. 2000).
  • Uztailaren 5a – Yoshio Furukawa, japoniar futbolaria.
  • Uztailaren 6a – Michel Crauste, frantziar errugbi jokalaria (h. 2019).
  • Uztailaren 7a – Vinko Globokar, esloveniar jatorriko frantziar musikagile eta tronboi-jotzailea.
  • Uztailaren 8a – Marty Feldman, ingeles aktore, komedia idazle eta umorista (h. 1982).
  • Uztailaren 9a – Michael Graves, estatubatuar arkitekto eta diseinatzailea (h. 2015).
  • Uztailaren 11 – Giorgio Armani, italiar moda-diseinatzailea, moda-egileen artean maisutzat joa.
  • Uztailaren 11 – Antonio Jiménez Quiles, espainiar txirrindularia (h. 2023).
  • Uztailaren 13a – Wole Soyinka, nigeriar idazlea, 1986ko Literaturako Nobel Saria.
  • Uztailaren 14a – Arnaud Marquesuzaa, baxenafar errugbilaria (h. 2020).
  • Uztailaren 15a – Harrison Birtwistle, ingeles musikagilea (h. 2022).
  • Uztailaren 15a – Manex Erdozaintzi-Etxart, frantziskotar fraidea, euskaltzalea eta euskal idazlea (h. 1984).
  • Uztailaren 19a – Francisco Sá Carneiro, Portugalgo lehen ministroa (h. 1980).
  • Uztailaren 20a – Uwe Johnson, alemaniar idazlea (h. 1984).
  • Uztailaren 21a – John William Costerton, kanadar zientzialaria , biogeruzen mikrobiologiaren aitzindaria (h. 2012).
  • Uztailaren 22a - Gemma Cuervo, kataluniar aktorea.
  • Uztailaren 22a – Louise Fletcher, estatubatuar aktorea (h. 2022).
  • Uztailaren 22a – Ignacio García Erguin, bizkaitar margolari espresionista.
  • Uztailaren 23a – Nirmala Joshi, Ahizpa Nirmala, indiar moja katolikoa, Kalkutako Ama Teresaren lekua hartu zuena (h. 2015).
  • Uztailaren 23a – Jose Mari Quesada Lasarte, frankismoak erahildako lehen ETAkidea (h. 1968).
  • Uztailaren 25a – Xanti Iparragirre, gipuzkoar bertsolaria (h. 2022).
  • Uztailaren 26a – Mauri Ugartemendia, bizkaitar futbolaria (h. 2022).
  • Uztailaren 28a – Montserrat Cornet, kataluniar idazlea.
  • Uztailaren 28a – Ron Flowers, ingeles futbolaria (h. 2021).
  • Uztailaren 30a – Gonzalo Suárez, espainiar zinema-zuzendaria eta idazlea.

Abuztua

  • Abuztuaren 2a – Carl Cain, estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2024).
  • Abuztuaren 3a – Jonas Savimbi, angolar politikaria, Portugalen kolonizazioaren aurkako borrokalaria (h. 2002).
  • Abuztuaren 6a – Chris Bonington, ingeles alpinista.
  • Abuztuaren 6a – Landelino Lavilla, kataluniar legelaria eta politikaria (h. 2020).
  • Abuztuaren 6a – Diane di Prima, estatubatuar poeta (h. 2020).
  • Abuztuaren 6a – Edmond Simeoni, korsikar politikari nazionalista historikoa (h. 2018)
  • Abuztuaren 8a – Adolfo Eraso, nafar geologo, glaziologo eta hidrologoa (h. 2021).
  • Abuztuaren 8a – Romà Gubern, kataluniar zinemaren ikerlea.
  • Abuztuaren 13a – Gyoji Matsumoto, japoniar futbolaria (h. 2019)
  • Abuztuaren 13a – Lesley Sibner, estatubatuar matematikaria (h. 2013).
  • Abuztuaren 14a – André Boniface, frantziar errugbi jokalaria (h. 2024).
  • Abuztuaren 15a – Kenneth L. Hale, estatubatuar hizkuntzalaria (h. 2001).
  • Abuztuaren 15a – André Bo-Boliko Lokonga, Zaireko lehen ministroa (h. 2018).
  • Abuztuaren 16a – Diana Wynne Jones, britainiar idazlea (h. 2011).
  • Abuztuaren 16a - Ketty Lester, estatubatuar abeslari eta aktorea.
  • Abuztuaren 17a – Miguel Primo de Rivera Urkixo, gipuzkoar abokatu eta politikaria (h. 2018).
  • Abuztuaren 18a – Jacques Rollet, lapurtar errugbilari ohia.
  • Abuztuaren 20a - Armi Kuusela, finlandiar modelo ohia, Miss Unibertso edertasun-lehiaketaren lehen irabazlea.
  • Abuztuaren 20a – Sabin Salaberri, euskal musikari eta irrati esataria.
  • Abuztuaren 21a – John L. Hall, estatubatuar fisikaria, 2005ko Fisikako Nobel Saria.
  • Abuztuaren 22a – Norman Schwarzkopf, estatubatuar jenerala, Golkoko Gerrako nazioarteko gudarosteen komandantea (h. 2012).
  • Abuztuaren 24a – Fernando José de França Dias Van-Dúnem, Angolako lehen ministroa (h. 2024).
  • Abuztuaren 25a – Zilda Arns, brasildar pediatra eta giza-ekintzailea (h. 2010).
  • Abuztuaren 25a – Hashemi Rafsanjani, Irango presidentea (h. 2017).
  • Abuztuaren 28a – Eskarne Aroma, bizkaitar euskara-irakaslea, bikoiztailea eta aktorea (h. 2021).
  • Abuztuaren 29a – Sabin Ipiña, bizkaitar teknikari kimiko, ekintzaile, euskaltzale eta politikaria (h. 2017).

Iraila

  • Irailaren 1a – Gotzon Garate, elgoibartar hizkuntzalari, idazle eta apaiz jesulaguna (h. 2008).
  • Irailaren 1a – Léon Mébiane, Gabongo lehen ministroa (h. 2015).
  • Irailaren 2a – Chuck McCann, estatubatuar aktore, umorista eta gidoigilea (h. 2018).
  • Irailaren 3a – Xavier Darasse, frantziar musikaria (h. 1992).
  • Irailaren 4a – Clive Granger, galestar ekonomialaria, 2003ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2009).
  • Irailaren 6a – Paul Naschy, espainiar aktore, zinema zuzendari eta haltera (h. 2009).
  • Irailaren 7a – Omar Karami, Libanoko lehen ministroa (h. 2015).
  • Irailaren 8a – Peter Maxwell Davies, abangoardiako ingeles musikagilea (h. 2016).
  • Irailaren 9a – Nicholas Liverpool, Dominikako presidentea (h. 2015).
  • Irailaren 9a – Sonia Sanchez, afroamerikar poeta, narraziogile, saiakeragile, antzergi-egile eta haur-literaturako liburuen egilea.
  • Irailaren 14a – Kate Millett, estatubatuar idazle feminista erradikal eta ekintzailea, zinemagilea, eskultorea, hezitzailea eta filosofoa (h. 2017).
  • Irailaren 14a – Fernanda Mistral, argentinar aktorea.
  • Irailaren 16a – George Chakiris, estatubatuar aktore ohia.
  • Irailaren 16a – Ronnie Drew, irlandar kantari eta abestigilea eta The Dubliners folk taldeko partaidea (h. 2008).
  • Irailaren 17a - Maureen Connolly, Little Mo, estatubatuar tenis jokalaria (h. 1969).
  • Irailaren 19a – Brian Epstein, musika-enpresaria eta The Beatlesen managerra, "Bosgarren Beatle" deitua (h. 1967).
  • Irailaren 20a – Sophia Loren, italiar aktorea.
  • Irailaren 21a – Leonard Cohen, kanadar kantari, musikagile, olerkari eta idazlea (h. 2016).
  • Irailaren 21a – Patxi Larrainzar, euskal herritar apaiz eta gaztelaniazko idazlea (h. 1991).
  • Irailaren 21a – David J. Thouless, eskoziar materia kondentsatuaren fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria (h. 2019).
  • Irailaren 22a – Ornella Vanoni, italiar abeslaria eta aktorea.
  • Irailaren 23a – Per Olov Enquist, suediar kazetaria, antzerkigilea eta eleberrigilea (h. 2020).
  • Irailaren 23a – Martxel Tillous, zuberoar apaiza, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskotarren kapilaua (h. 2009).
  • Irailaren 24a – Giovanni Pettinato, italiar asiriologoa (h. 2011).
  • Irailaren 24a – Manfred Wörner, alemaniar politikaria, NATOren 7. Idazkari orokorra (h. 1994).
  • Irailaren 27a – Wilford Brimley, estatubatuar aktorea (h. 2020).
  • Irailaren 28a – Brigitte Bardot, frantziar aktore, abeslari eta modeloa.
  • Irailaren 29a – Joseph Untube N'singa Udjuu, Zaireko lehen ministroa (h. 2021).
  • Irailaren 30a – Udo Jürgens, austriar abeslaria (h. 2014).

Urria

  • Urriaren 1a – Emilio Botín, espainiar bankaria (h. 2014).
  • Urriaren 2a – Jean Garaialde, lapurtar golflari ohia.
  • Urriaren 3a – Rodolfo Martín Villa, espainiar politikari eta enpresaburu ohia.
  • Urriaren 3a – Jean-Baptiste Orpustan, onomastikan espezializatutako baxenafar euskalaria, lexikografia eta hizkuntzalaritza historikoa ikertzen nabarmendua.
  • Urriaren 4a – Rudy Wiebe, kanadar eleberrigilea.
  • Urriaren 6a – Javier Arriola Lizarralde, Arriola IV.a, gipuzkoar eusko pilotaria (h. 2003).
  • Urriaren 6a – Marshall Rosenberg, estatubatuar psikologoa, bitartekaria, baketzailea, autorea eta irakaslea (h. 2015).
  • Urriaren 7a – Amiri Baraka, estatubatuar antzerkigile, olerkari eta politikaria (h. 2014).
  • Urriaren 7a – Ulrike Meinhof, Alemaniako ezker erradikaleko militantea, Armada Gorriaren Frakzioaren (RAF) sortzaileetariko bat (h. 1976).
  • Urriaren 8a – Carmen Laffón, espainiar margolari eta eskultore figuratiboa (h. 2021).
  • Urriaren 12a – Miguel Berakoetxea, nafar aizkolari ohia.
  • Urriaren 12a – Richard Meier, estatubatuar arkitektoa.
  • Urriaren 13a – Nana Mouskouri, greziar abeslaria, historian disko gehien saldu dituen artistetako bat.
  • Urriaren 15a – Hywel Teifi Edwards, galestar akademiko eta historialaria (h. 2010).
  • Urriaren 16a – Karlos Pérez Zabal, nafar txirrindulari ohia.
  • Urriaren 17a – Alan Garner, haur literaturako britainiar idazlea.
  • Urriaren 17a – Javier Moscoso, espainiar legelari eta politikaria.
  • Urriaren 18a – Sylvie Joly, frantziar aktore eta umorista (h. 2015).
  • Urriaren 19a – Luisa Durán, Extremadurako zigarrogilea, extremadurerazko idazlea, poesia, prosan eta antzerkian aritutakoa (h. 2022).
  • Urriaren 19a – Yakubu Gowon, Nigeriako presidente ohia.
  • Urriaren 20a – Julia Gutiérrez Caba, espainiar antzezlea.
  • Urriaren 20a – Walter Luyten, flandiar politikaria, Flandriako abertzaletasunaren berpiztailetzat joa (h. 2008).
  • Urriaren 20a – Michiko, Japoniako enperatriz ezkontidea.
  • Urriaren 23a – Rita Gardner, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 2022).
  • Urriaren 23a – Jesús Malón, nafar politikaria (h. 1991).
  • Urriaren 25a – Jesús María Leizeaga, gipuzkoar arraunlaria.
  • Urriaren 26a – Jacques Loussier, frantziar piano-jotzailea eta musikagilea (h. 2019).
  • Urriaren 27a – Elias Kerexeta, hernaniar zinemagilea (h. 2013).
  • Urriaren 28a – Mañex Etxamendi, baxenafar bertsolaria (h. 1971).
  • Urriaren 28a – Julio Jiménez, espainiar txirrindularia (h. 2022).

Azaroa

  • Azaroaren 2a – Ken Rosewall, australiar tenis-jokalaria, XX. mendeko tenis-jokalari handienetakoa.
  • Azaroaren 4a – María del Carmen Careaga Salazar, Cadaguako IV. kondesa.
  • Azaroaren 5a – Simon Achidi Achu, Kamerungo lehen ministroa (h. 2021).
  • Azaroaren 7a – Mónica Cahen D'Anvers, argentinar kazetaria, aktore ohia eta telebista-aurkezlea.
  • Azaroaren 7a – Florencio Latsaga, nafar enpresagizona.
  • Azaroaren 9a – Ingvar Carlsson, Suediako lehen ministroa.
  • Azaroaren 9a – Ronald Harwood, hegoafrikar idazle, antzerkigile eta gidoilaria (h. 2020).
  • Azaroaren 9a – Carl Sagan, estatubatuar astronomo eta zientzia-dibulgatzailea (h. 1996).
  • Azaroaren 9a – Tengiz Sigua, Georgiako lehen ministroa (h. 2020).
  • Azaroaren 12a – Charles Manson, estatubatuar kriminala, hainbat erailketa burutu zituen Manson Familia sektaren sortzailea (h. 2017).
  • Azaroaren 12a – Vavá, brasildar futbolaria (h. 2002).
  • Azaroaren 13a – Jimmy Fontana, italiar kantautore, abeslari eta musikagilea (h. 2013).
  • Azaroaren 13a – Garry Marshall, estatubatuar zinema-zuzendaria, aktorea, idazlea eta produktorea (h. 2016).
  • Azaroaren 14a – Alfredo Irusta Irusta, euskal herritar txirrindularia (h. 2018).
  • Azaroaren 14a – Krikor Bedros XX.a Gabroyan, Eliza Armeniar Katolikoaren patriarka (h. 2021).
  • Azaroaren 14a – Ellis Marsalis Jr., estatubatuar jazz piano jotzailea (h. 2020).
  • Azaroaren 19a – Kurt Hamrin, suediar futbolaria (h. 2024).
  • Azaroaren 20a – Paco Ibáñez, gipuzkoar kantaria eta musikaria.
  • Azaroaren 24a – Yvonne Rainer, estatubatuar dantzari, koreografo eta zinemagile esperimentala.
  • Azaroaren 24a – Alfred Schnittke, errusiar musikagilea (h. 1998).
  • Azaroaren 26a - Bertha Gxowa, apartheidaren aurkako eta emakumearen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2010).
  • Azaroaren 27a – Amable Liñán, espainiar ingeniaria.
  • Azaroaren 28a – Pierre Joxe, frantziar politikaria.
  • Azaroaren 29a – Nicéphore Soglo, Beningo presidentea.
  • Azaroaren 30a – Lansana Conté, Gineako presidentea (h. 2008).

Abendua

  • Abenduaren 1a – Pedro Tamen, portugaldar idazle eta literatura itzultzailea (h. 2021).
  • Abenduaren 2a – Tarcisio Bertone, italiar kardinala.
  • Abenduaren 2a – Patxi Oroz, nafar musikagilea eta filologoa.
  • Abenduaren 3a – Abimael Guzmán, Presidente Gonzalo, Peruko iraultzailea (h. 2021).
  • Abenduaren 4a – José Morales Marín, espainiar apaiz katolikoa, unibertsitate-irakasle, teologia doktore eta Opus Deiko partaidea (h. 2022).
  • Abenduaren 5a – Joan Didion, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 2021).
  • Abenduaren 5a – Lee Han-dong, Hego Koreako lehen ministroa (h. 2021).
  • Abenduaren 7a – Martin Orbe, bizkaitar apaiza eta euskal kulturgilea.
  • Abenduaren 8a – Iñaki Beobide, gipuzkoar kultura-sustatzaile, telebista-ekoizle eta Euskaltzain urgazlea (h. 2024).
  • Abenduaren 8a – Jon Cortina, euskal apaiz jesuita eta ingeniaria (h. 2005).
  • Abenduaren 8a – Pako Miangolarra, euskal kulturaren eta politikaren sustatzaile eta filantropoa.
  • Abenduaren 9a – Judi Dench, britainiar aktorea.
  • Abenduaren 9a – Pratibha Patil, Indiako presidente ohia, kargu hori izan duen lehenbiziko emakumezkoa.
  • Abenduaren 9a – Junior Wells, estatubatuar musikaria, blues musikaren historiako musikari onenetako bat (h. 1998).
  • Abenduaren 10a – Howard Martin Temin, estatubatuar biologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1994).
  • Abenduaren 12a – Ángel Bilbao, bizkaitar txirrindularia.
  • Abenduaren 12a – Hilla Limann, Ghanako presidentea (h. 1998).
  • Abenduaren 12a – Miguel de la Madrid, Mexikoko presidentea (h. 2012).
  • Abenduaren 13a – Francesc Cabana, kataluniar bankari eta historialari ekonomikoa.
  • Abenduaren 15a – Abdullahi Yusuf Ahmed, Somaliako trantsizio gobernuko presidentea (h. 2012).
  • Abenduaren 15a – Fernando Mendizabal, gipuzkoar itzultzailea eta euskaltzain urgazlea (h. 2011).
  • Abenduaren 15a – Elisa Montés, espainiar aktorea.
  • Abenduaren 15a – Stanislav Xuxkevitx, Bielorrusiako presidentea (h. 2022).
  • Abenduaren 16a – Pablo Sorozabal Serrano, espainiar musikagile, idazle eta itzultzailea (h. 2007).
  • Abenduaren 17a – Xipri Arbelbide, baxenafar idazle, kazetari eta apaiza.
  • Abenduaren 17a – Ray Wilson, ingeles futbolaria (h. 2018).
  • Abenduaren 24a – Enrique Dussel, argentinar-mexikar akademiko, filosofo, historialari eta teologoa (h. 2023).
  • Abenduaren 24a – Stjepan Mesić, Jugoslaviako eta Kroaziako presidentea.
  • Abenduaren 25a – Guy Bois, frantziar historialari marxista, feudalismoaren historiari egindako ekarpenegatik nabarmena (h. 2019).
  • Abenduaren 26a – Martín Pando, argentinar futbolaria eta entrenatzailea (h. 2021).
  • Abenduaren 27a – Larisa Latynina, sobietar gimnasta ohia.
  • Abenduaren 28a – Juan María Benegas, gipuzkoar futbolaria (h. 2006).
  • Abenduaren 28a – Alasdair Gray, eskoziar artista eta idazlea (h. 2019).
  • Abenduaren 28a – Paulin Obame Nguema, Gabongo lehen ministroa (h. 2023).
  • Abenduaren 28a – Maggie Smith, britainiar aktorea.

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

  • Fernando Larrukert, gipuzkoar zinema zuzendari, editore eta gidoigilea (h. 2016).
  • Fernando Múgica Herzog, gipuzkoar politikaria (h. 1996).
  • Francisco Javier Martin, Blaki, gipuzkoar aktorea.
  • Isabel Picaza González, bizkaitar piano-jotzailea.
  • Beñat Hirigoien, baxenabartar kantari eta musikaria (h. 1990).
  • Jesús Ignacio Astrain, nafar politikaria (h. 2019).
  • José Ignacio Vegas, arabar historialari eta arkeologoa (h. 2024).
  • José Luis Mañeru, nafar txirrindulari ohia.
  • Jose Mari Arregi Laka, Altzu, bizkaitar bertsolaria (h. 2020).
  • Josetxo Mayor, donostiar pertsonaia, Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna (h. 2017).
  • Luis Maria Intza, gipuzkoar kooperatibista eta erlezaina (h. 2018).
  • Maite Lafourcade, lapurtar unibertsitate-irakaslea, euskal zuzenbidean espezializatua.
  • Miguel Egiluz, bizkaitar margolaria.
  • Xabier Zapirain, gipuzkoar sukaldariburua, Euskal sukaldaritza berria mugimenduaren sortzaileetariko bat (h. 2019).
  • Jesús Fernández Naves, Asturiasen, Argentinan, Parisen eta Araban aritutako gizarte ekintzailea (h. 2021).
  • José Luis Monge Recalde, espainiar abokatu eta politikaria, Nafarroako senatari ohia.
  • Christopher Mitchell, estatubatuar irakaslea, munduko gatazken azterketan eta konponbideen bilaketan aditua.
  • Cynthia Cockburn, britainiar akademikoa, feminista, ekintzaile antimilitarista eta bakezalea (h. 2019).
  • Dora Manchado, tehueltxeeraren azken hiztuna (h. 2019).
  • Felicidad Orquín, espainiar idazle, editore eta pintorea.
  • Helena Almeida, portugaldar argazkilari eta artista (h. 2018).
  • Luis Gordillo, espainiar margolaria.
  • Milagros García Crespo, bizkaitar politikari eta ekonomialaria.
  • Pedro Espinosa Lorenzo, espainiar piano-jotzaile eta pedagogoa (h. 2007).

Heriotzak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 1a – Jakob Wassermann, alemaniar idazlea (j. 1873).
  • Urtarrilaren 8a – Andrei Bely, errusiar eleberrigile, olerkari, komunista eta literatura kritikaria (j. 1880).
  • Urtarrilaren 14a – Paul Vieille, frantziar fisikaria, kerik gabeko bolboraren asmatzailea (j. 1854).
  • Urtarrilaren 29a – Fritz Haber, alemaniar kimikaria, 1918ko Kimikako Nobel Saria (j. 1868).

Otsaila

  • Otsailaren 16a – Roberto Ferruzzi, italiar margolaria (j. 1853).
  • Otsailaren 17a – Alberto I.a Belgikakoa, Belgikako erregea (j. 1875).
  • Otsailaren 17a – Siegbert Tarrasch, alemaniar xakelaria (j. 1862).
  • Otsailaren 21a – Augusto César Sandino, nikaraguar iraultzailea (j. 1895).
  • Otsailaren 23a – Edward Elgar, ingeles musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1857).
  • Otsailaren 25a – Elizabeth Gertrude Britton, estatubatuar briologoa, botanikaria, pteridologoa eta idazlea (j. 1858).
  • Otsailaren 27a – Josep Llimona i Bruguera, kataluniar eskultorea, Kataluniako modernismoaren artista nagusietariko bat (j. 1863).

Martxoa

  • Martxoaren 14a – João do Canto e Castro, Portugalgo 5. presidentea (j. 1862).
  • Martxoaren 20a – Emma Waldeck eta Pyrmontekoa, Herbehereetako erregina ezkontidea eta Luxenburgoko dukesa handia ezkontidea (j. 1858).
  • Martxoaren 21a – Franz Schreker, austriar konpositorea (j. 1878).

Apirila

  • Apirilaren 10a – Cecilia Grierson, irakaslea, filantropoa eta Argentinako lehen medikua (j. 1859).
  • Apirilaren 11 – John Collier, ingeles idazle eta margolaria (j. 1850).
  • Apirilaren 24a – Juan Ignazio Uranga, euskal olerkaria (j. 1863).

Maiatza

  • Maiatzaren 1a – Paul Gustave Fischer, daniar margolaria (j. 1860).
  • Maiatzaren 20a – Esteban Egia, Athleticeko bizkaitar futbolaria (j. 1890).
  • Maiatzaren 23a -
    • Bonnie Elizabeth Parker (Bonnie eta Clyde), estatubatuar gaizkile eta lapurra (j. 1910).
    • Clyde Chestnut Barrow (Bonnie eta Clyde), estatubatuar gaizkile eta lapurra (j. 1909).
  • Maiatzaren 25a – Gustav Holst, ingeles musikagilea (j. 1874).
  • Maiatzaren 30a – Júlia Lopes de Almeida, brasildar idazle, kontu-kontalaria, dramagilea, kazetaria, hizlaria, abolizionista, feminista, naturalista eta ingurumengilea (j. 1862).

Ekaina

  • Ekainaren 10a – Frederick Delius, ingeles musikagilea (j. 1862).
  • Ekainaren 11 – Ester Almqvist, suediar artista, Suediako pintura espresionistaren aitzindaria (j. 1869).
  • Ekainaren 11 – Lev Vigotski, bielorrusiar psikologoa, neuropsikologia sobietikoaren buruetako bat (j. 1896).
  • Ekainaren 26a – Juan Bautista Istilart, Argentinako Tres Arroyos hirira bizitzera joandako euskal industrialari, ongile eta asmatzailea (j. 1867).
  • Ekainaren 30a – Gustav von Kahr, bavariar politikaria (j. 1862).
  • Ekainaren 30a – Kurt von Schleicher, Alemaniako kantzilerra (j. 1882).
  • Ekainaren 30a – Gregor Strasser, alemaniar politikari nazia (j. 1892).

Uztaila

  • Uztailaren 1a – Ernst Röhm, alemaniar militarra, Sturmabteilung (SA) taldearen burua eta sortzaileetakoa (j. 1887).
  • Uztailaren 4a – Marie Curie, poloniar fisikari eta kimikaria, 1903ko Fisikako Nobel Saria eta 1911ko Kimikako Nobel Saria (j. 1867).
  • Uztailaren 6a – Nestor Makhno, ukrainar iraultzaile anarkista (j. 1888).
  • Uztailaren 13a – Kate Sheppard, Zeelanda Berriko sufragista ospetsu eta eragin handikoa (j. 1847).
  • Uztailaren 15a – Jules Renkin, Belgikako lehen ministroa (j. 1862).
  • Uztailaren 21a – Hubert Lyautey, frantziar mariskal eta administratzaile koloniala (j. 1854).
  • Uztailaren 23a – Margarita López Maturana, klausurako moja eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien sortzailea (j. 1884).
  • Uztailaren 24a – Hans Hahn, austriar matematikaria (j. 1879).
  • Uztailaren 25a – Engelbert Dollfuss, Austriako kantzelaria (j. 1892).
  • Uztailaren 25a – Demetrio Jauregialtzo, gipuzkoar indianoa, negoziogizona eta Argentinako Idiazabal herriaren fundatzailea (j. 1870).
  • Uztailaren 26a – Winsor McCay, estatubatuar komikigilea, komikiaren historiako garrantzitsuenetakoa (j. c. 1867)
  • Uztailaren 28a – Marie Dressler, kanado-estatubatuar aktorea (j. 1868).
  • Uztailaren 29a – Berta Wilhelmi, espainiar enpresaburu, hezitzaile, filantropo eta feminista (j. 1858).

Abuztua

  • Abuztuaren 2a – Paul von Hindenburg, Alemaniako mariskala eta Weimar Errepublikako bigarren presidentea (j. 1847).
  • Abuztuaren 9a – Victoriano Fernández Askartza, nafar astronomoa (j. 1870).
  • Abuztuaren 10a – Juan Bautista Urkia, Gaztelu, gipuzkoar bertsolaria (j. 1880).
  • Abuztuaren 28a – Edgeworth David, galestar-australiar geologoa eta esploratzailea (j. 1858).

Iraila

  • Irailaren 9a – Roger Fry, ingeles margolari eta artw-kritikaria (j. 1866).
  • Irailaren 10a – Manuel Andrés, Espainiako Bigarren Errepublika garaiko nafar kazetari eta politikaria.
  • Irailaren 12a – Jekaterina Brexko-Brexkovskaia, errusiar militante eserista, iraultzaren amona deitua (j. 1844).
  • Irailaren 29a – Ilmari Aalto, finlandiar margolaria (j. 1891).

Urria

  • Urriaren 5a – Marcelino Oreja Elosegi, gipuzkoar politikari, abokatu, ingenari eta enpresaburua, eraila (j. 1891).
  • Urriaren 5a – Jean Vigo, frantziar zinema zuzendaria (j. 1905).
  • Urriaren 7a – Isaac Israëls, herbeheretar margolaria (j. 1865).
  • Urriaren 8a – Emilio Iguzkiza, altsasuar gizasemea, goardia zibilak eraila.
  • Urriaren 9a – Alexandro I.a Jugoslaviakoa, Jugoslaviako erregea (j. 1888).
  • Urriaren 9a – Louis Barthou, Frantziako lehen ministroa (j. 1862).
  • Urriaren 12a – Gertrude Käsebier, estatubatuar argazkilaria (j. 1852).
  • Urriaren 13a – Aida Lafuente, espainiar militante komunista (j. 1915).
  • Urriaren 15a – Raymond Poincaré, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (j. 1860).
  • Urriaren 17a – Santiago Ramón y Cajal, aragoiar-nafar sendagile, ikerlari eta histologoa, 1906ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1852).
  • Urriaren 18a – François Gonnessiat, frantziar astronomoa (j. 1856).
  • Urriaren 19a – Georges Besançon, L'Aérophile hegazkintzako aldizkariaren sortzaile eta editatorea (j. 1866).
  • Urriaren 19a – Alexander von Kluck, alemaniar jenerala Lehen Mundu Gerran (j. 1846).
  • Urriaren 23a – Capitolina Bustince Larrondo, nafar irakasle eta idazlea (j. 1864).

Azaroa

  • Azaroaren 6a – Florence Ethel Johnson, australiar feminista, sindikalista eta hezitzailea (j. 1884).
  • Azaroaren 7a – Pablo Uranga, arabar margolaria (j. 1861).
  • Azaroaren 10a – Wilhelm His, suitzar sendagilea (j. 1863).
  • Azaroaren 15a – Alice Liddell, Lewis Carrollek Alice pertsonaia sortzeko oinarria (j. 1852).
  • Azaroaren 18a – Pietro Gasparri, italiar kardinala (j. 1852).
  • Azaroaren 20a – Willem de Sitter, herbeheretar fisikari, matematikari eta astronomoa (j. 1872).
  • Azaroaren 23a – Giovanni Brunero, italiar txirrindularia (j. 1895).

Abendua

  • Abenduaren 1a – Sergei Kirov, sobietar poltikaria (j. 1886).
  • Abenduaren 4a – Paul-Albert Besnard, frantziar margolarga (j. 1849).
  • Abenduaren 20a – Nikolai Marr, georgiar hizkuntzalari, arkeologo eta etnografoa (j. 1865).
  • Abenduaren 27a – Mari Cruz Guruzeta, bizkaitar emagina eta Areatzako Emakume Abertzale Batza erakundearen sortzailea (j. 1871).
  • Abenduaren 28a – Pablo Gargallo, kataluniar eskultorea (j. 1881).

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

  • José Orueta, bizkaitar politikaria, finantza-gizona eta idazlea (j. 1866).
  • Joseph Nogaret, lapurtar historialaria (j. 1862).
  • Juan Kruz Zapirain, gipuzkoar bertsolaria (j. 1867).

Nobel saridunak:

  • Fisika: eman gabe
  • Kimika: Harold Clayton Urey
  • Literatura: Luigi Pirandello
  • Medikuntza: George Hoyt Whipple, George Minot, William P. Murphy
  • Bakea: Arthur Henderson.

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 1934 by Wikipedia (Historical)