Aller au contenu principal

1996


1996




Gertaerak

  • Urtarrilaren 20a – Yasser Arafat Palestinako presidente berriz izendatu zuten.
  • Otsailaren 4a – Milwaukeen (AEB) berebiziko hotzaldia pairatzen ari zirela, -32 °C-ko tenperatura erregistratu zuten.
  • Otsailaren 9a – IRAk 18 hilabetetako suetena iragarri zuen.
  • Martxoaren 3a – Espainian egindako hauteskunde orokorretan, Jose Maria Aznarrek gidatutako Alderdi Popularrak garaipena lortu zuen.
  • Martxoaren 19a – Agintari musulmandarrek eta kroaziarrek Sarajevo bereganatu zuten, serbiarrek Bosnian menperatzen zuten azkena.
  • Martxoaren 25a – Europar Batasunak Erresuma Batuko behien esportazioa debekatu zuen.
  • Maiatzaren 4a – Jose Maria Aznar (PP) Espainiako presidente bihurtu zen, PSOEren 13 urteko agintaldiaren ondoren.
  • Maiatzaren 27a – Txetxeniako Lehen Gudan, Boris Yeltsin Errusiako presidentea eta Txetxeniako matxinoak lehenengo aldiz bildu ziren, su-etena negoziatuz.

Arte eta kultura

Euskal Herria

  • "Ken Zazpi" euskal musika talde ospetsua sortu zuten.
  • 1996ko Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea Unai Iturriaga izan zen, aurreko edizioan legez.
  • Martxoaren 24a – 1996ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Jexux Arzallusek jantzi zuen txapela.
  • Maiatzaren 5a – 1996ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Iriondo izan zen irabazlea.
  • Ekainaren 3a – Canal Vasco telebista katea lehenbizikoz aireratu zen.
  • Irailaren 9a – "Oskorri" musika taldeak euren 25. urteurrena ospatzeko kontzertua egin zuen Getxon.

Mundua

  • Uztailaren 21a – ETAk bi bonba leherrarazi zituen Reusko aireportuko terminalean.
  • Irailaren 6a – Les Noticies asturierazko astekaria kaleratu zuten lehen aldiz Oviedon.

Zientzia eta teknologia

  • Uztailaren 5a – Dolly ardia jaio zen, klonazioaren bidez sortutako lehendabiziko ugaztuna izanda. 2003an hil zen.
  • Azaroaren 7a- NASAk Mars Global Surveyor satelitea jaurtiki zuen.
  • Abenduaren 4a – Martitzera iritsi zen lehenbiziko misioa, Mars Pathfinder espazio-ontzian.

Kirolak

  • 1996ko Udako Olinpiar Jokoak (Atlanta, AEB; uztailaren 19a – abuztuaren 4a).
    • 41 Euskal herritarrek hartu zuten parte 11 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
      • Miguel Indurainek urrezko domina eta Abraham Olanok zilarrezkoa lortu zituzten erlojupekoan. Indurain euskal herritar batek bakarka lortu zuen lehen urrezko dominaduna izan zen.
  • Apirilaren 6a - 1996ko Nafarroako Foru Erkidegoko Saria: Azken mendatean, Alex Zülle suitzarrak, tropeletik ihes egin zuen eta bakarrik heldu zen Lizarrako helmugara.
  • Ekainaren 9a – 1996ko Nafarroako Itzulia: Txente García Acosta irabazle.
  • Ekainaren 30a – Alemaniak Txekiar Errepublika garaitu zuen (2-1), Europako Futbol Txapelketa eskuratuz.
  • Uztailaren 8a – Martina Hingis suitzarrak Wimbledon torneoa irabazi zuen, holakorik lortzen tenislari gazteen bilakatuz.
  • Uztailaren 17a – 1996ko Frantziako Tourreko 17. etapa Argelès-Gazosten hasi eta Iruñean amaitu zen. Ibilbidean Soulor, Aubisque, Marie-Blanque eta Larraineko mendateak igo zituzten. Etapak 262 kilometro zituen, eta Laurent Dufaux (Festina-Lotus) suitzarrak irabazi zuen.

Jaiotzak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 2a – Cristina Martínez, espainiar txirrindularia.
  • Urtarrilaren 3a – Florence Pugh, ingeles aktorea.
  • Urtarrilaren 4a – Mariane Fernándes, brasildar eskubaloi jokalaria.
  • Urtarrilaren 6a – Miki Nuñez, kataluniar abeslaria.
  • Urtarrilaren 10a – Tara Fares, irakiar modeloa (h. 2018).
  • Urtarrilaren 12a – Rin Sumida, japoniar futbolaria.
  • Urtarrilaren 15a – Dove Cameron, estatubatuar aktorea, abeslaria eta modeloa.
  • Urtarrilaren 19a – Xabier Oroz, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
  • Urtarrilaren 23a – Marcos Jimeno, bizkaitar futbolaria.
  • Urtarrilaren 23a – Alex Santamaría, gipuzkoar futbolaria.
  • Urtarrilaren 26a – María Pedraza, espainiar aktorea.
  • Urtarrilaren 27a – Adur Etxezarreta, nafar alpetar eskiatzailea.
  • Urtarrilaren 28a – Tanaya Mechelle Atkinson, Nay, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
  • Urtarrilaren 30a – Adrián Celador, bizkaitar futbolaria.
  • Urtarrilaren 30a – Ruka Norimatsu, japoniar futbolaria.
  • Urtarrilaren 31 – Nikita Dragun, estatubatuar YouTuberra, makillatzailea eta modeloa.

Otsaila

  • Otsailaren 2a – Odei Arrieta, gipuzkoar futbolaria.
  • Otsailaren 2a – Andoni Fernandez Jordan, Oli, bizkaitar futbolaria.
  • Otsailaren 9a – Lola Le Lann, frantziar aktorea.
  • Otsailaren 10a – Iñigo Martín Coto, bizkaitar ingeniari eta dantzaria.
  • Otsailaren 11 – Daniil Medvedev, errusiar tenislaria.
  • Otsailaren 11 – Lucas Torreira, uruguaitar futbolaria.
  • Otsailaren 13a – Carmen Climent, bizkaitar aktorea, abeslaria eta dantzaria.
  • Otsailaren 14a – Cyril Barthe, bearnotar txirrindularia.
  • Otsailaren 15a – Gotzon Martín, bizkaitar txirrindularia.
  • Otsailaren 15a – Iker Olaizola, gipuzkoar futbolaria.
  • Otsailaren 17a – Sasha Pieterse, estatubatuar aktorea.
  • Otsailaren 21a – Sophie Turner, ingeles aktorea.
  • Otsailaren 23a – Ander Gorostidi, bizkaitar futbolaria.
  • Otsailaren 24a – Darío Gómez, errioxar pilotaria.
  • Otsailaren 28a – Karsten Warholm, norvegiar atleta, 400 metro hesietan aditua.
  • Otsailaren 29a – Alice Fernandes Da Silva, brasildar eskubaloi jokalaria.

Martxoa

  • Martxoaren 5a – Miguel Olabide, nafar futbolaria.
  • Martxoaren 6a – Ane Maruri, bizkaitar dantzaria eta irakaslea.
  • Martxoaren 6a – Timo Werner, alemaniar futbolaria.
  • Martxoaren 7a – Giuliana Gavilán, aegentinar eskubaloi jokalaria.
  • Martxoaren 7a – Manel Navarro, kataluniar abeslari, gitarra-jole eta konpositorea.
  • Martxoaren 9a – Manoela Aliperti, brasildar aktorea.
  • Martxoaren 9a – Maria Andrejczyk, poloniar xabalina jaurtitzailea.
  • Martxoaren 13a – Mikel Ruiz Oar-Arteta, bizkaitar ekintzaile sozial eta politikaria.
  • Martxoaren 14a – Regimantas Miniotas, lituaniar saskibaloi jokalaria.
  • Martxoaren 15a – Solange Dekker, herbehereetar emakumezko edertasun modelo transgeneroa.
  • Martxoaren 15a – Ekaitz Jiménez, gipuzkoar futbolaria.
  • Martxoaren 16a – Hisui Haza, japoniar futbolaria.
  • Martxoaren 16a – Tsend-Ochiryn Tsogtbaatar, mongoliar judoka.
  • Martxoaren 17a – Viola Calligaris, suitzar futbolaria.
  • Martxoaren 17a – Tokischa, dominikar rap eta trap abeslaria eta kantautorea.
  • Martxoaren 19a – Mariona Caldentey, espainiar futbolaria.
  • Martxoaren 20a – Iker Bilbao Mendiguren, bizkaitar futbolaria.
  • Martxoaren 21a – Sadanun Balenciaga, thailandiar aktorea eta modeloa.
  • Martxoaren 22a – Ludvig Håkanson, suediar saskibaloi jokalaria.
  • Martxoaren 23a – Alex Albon, britainiar-thailandar 1-Formulako pilotua.
  • Martxoaren 23a – Aitor Elordi, bizkaitar esku huskako pilotaria.
  • Martxoaren 26a – Ailen Valente, argentinar gimnasta artistikoa.
  • Martxoaren 27a – Jokin Altuna, Altuna III.a, gipuzkoar pilotaria.
  • Martxoaren 27a - Julen Guerrero Calvo, kantabriar aktore, antzerki zuzendari eta dramaturgoa.
  • Martxoaren 28a – Xie Siyi, txinatar tranpolin jauzilaria.
  • Martxoaren 30a – Maddi Torre, gipuzkoar futbolaria.

Apirila

  • Apirilaren 2a – Eider Lizarbe, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
  • Apirilaren 2a – Estanislao Marcellán, gipuzkoar futbolaria.
  • Apirilaren 3a – Jacob Stockdale, irlandar errugbi jokalaria.
  • Apirilaren 5a – Andoni López Saratxo, bizkaitar futbolaria.
  • Apirilaren 9a – Pauline Burlet, belgikar aktorea.
  • Apirilaren 9a – Markel Gajate, gipuzkoar aktore eta modeloa.
  • Apirilaren 9a – Yuka Momiki, japoniar futbolaria.
  • Apirilaren 13a – Laura Escanes, kataluniar modeloa, poeta eta influencerra.
  • Apirilaren 14a – Abigail Breslin, estatubatuar aktore eta kantaria.
  • Apirilaren 14a – Sakris Kupila, finlandiar LGBT aktibista.
  • Apirilaren 16a – Adrián Lapeña, errioxar futbolaria.
  • Apirilaren 16a – Kento Misao, japoniar futbolaria.
  • Apirilaren 17a – Dee Dee Davis, alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista ohia.
  • Apirilaren 19a – Oriana Sabatini, argentinar modelo, aktore eta abeslaria.
  • Apirilaren 21a – Luisa Neubauer, klima aldaketaren aurkako alemaniar ekintzailea.
  • Apirilaren 22a – Herschel Jantjies, hegoafrikar errugbilaria.
  • Apirilaren 23a – Giuliana Farfalla, alemaniar emakumezko modelo transgeneroa.
  • Apirilaren 23a – Sophie Istillart, lapurtar futbolaria.
  • Apirilaren 24a – Sandra Piñeiro Fungueiriño, galiziar arraunlaria.
  • Apirilaren 25a – Miguel Herrán, espainiar aktorea eta motoziklista.
  • Apirilaren 26a – Artur Dalaloyan, errusiar gimnasta artistikoa.
  • Apirilaren 26a – Pablo Ráez, hezur-muinaren donazioen aldeko espainiar aktibista, 20 urterekin leuzemiaren ondorioz hil zena (h. 2017).
  • Apirilaren 29a – Kai Nakai, musika urbanoa lantzen duen arabar abeslaria eta musikagilea.
  • Apirilaren 29a – María Pérez García, espainiar atleta.
  • Apirilaren 30a – Josune Arakistain, gipuzkoar trikitilaria.
  • Apirilaren 30a – Jemima Osunde, nigeriar aktore, modelo eta telebista aurkezlea.

Maiatza

  • Maiatzaren 2a – Thembi Kgatlana, hegoafrikar futbolaria.
  • Maiatzaren 3a – Mayo Doko, japoniar futbolaria.
  • Maiatzaren 3a – Markel Lozano, bizkaitar futbolaria.
  • Maiatzaren 4a – Vasilije Vučetić, serbiar saskibaloi jokalaria.
  • Maiatzaren 5a – Jai Hindley, australiar txirrindularia.
  • Maiatzaren 5a – Roberto Olabe del Arco, gipuzkoar futbolaria.
  • Maiatzaren 6a – Sruthy Sithara, indiar emakumezko modelo transgeneroa.
  • Maiatzaren 8a – 6ix9ine, estatubatuar rapero eta kantautorea.
  • Maiatzaren 10a – Martin Agirregabiria, arabar futbolaria.
  • Maiatzaren 10a – Kateřina Siniaková, txekiar tenislaria.
  • Maiatzaren 14a – Martin Garrix, holandar DJ eta produktorea.
  • Maiatzaren 15a – Nerea Camacho, espainiar aktorea.
  • Maiatzaren 16a – Izaro Abella, gipuzkoar futbolaria.
  • Maiatzaren 21a – Karen Khatxanov, errusiar tenislaria.
  • Maiatzaren 21a - Gorka Sorarrain, gipuzkoar txirrindularia.
  • Maiatzaren 22a – Carlos Fernández, espainiar futbolaria.
  • Maiatzaren 26a – Axier Arteaga, Arteaga II.a, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
  • Maiatzaren 28a – Cristina Molinuevo, arabar saskibaloi jokalaria.

Ekaina

  • Ekainaren 1a – Maialen Husillos, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
  • Ekainaren 4a – Maria Bakalova, bulgariar aktorea.
  • Ekainaren 11 – Ibai Azurmendi, nafar txirrindularia.
  • Ekainaren 14a – Gaizka Maiza, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
  • Ekainaren 15a – Risa Shimizu, japoniar futbolaria.
  • Ekainaren 16a – Eva Perez-Pons, bizkaitar poeta eta ingeniaria.
  • Ekainaren 20a – Chatrice White, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
  • Ekainaren 22a – Mikel Merino, nafar futbolaria.
  • Ekainaren 24a – Alaia Belaunzaran Arruabarrena, gipuzkoar harpista.
  • Ekainaren 24a – Duki, argentinar raperoa.
  • Ekainaren 24a – Nicolás Quijera, nafar atleta, jaurtiketan aditua.
  • Ekainaren 25a – Mikel Azkona, bizkaitar auto-pilotua.
  • Ekainaren 25a – Lele Pons, venezuelar-estatubatuar abeslaria, modeloa eta aurkezlea.
  • Ekainaren 27a – Aritz Huete, gipuzkoar futbolaria.
  • Ekainaren 27a – Lauren Jauregui, kubatar jatorriko estatubatuar abeslaria.

Uztaila

  • Uztailaren 1a – Claudia Riera, kataluniar aktorea.
  • Uztailaren 4a – Iker Irribarria, gipuzkoar esku huskako pilotari ohia, buruz buruko eta binakako txapelketa nagusietan inoiz izan den txapeldunik gazteena.
  • Uztailaren 4a – Sofía Suescun, nafar modeloa, reality showen lehiakidea, celebritya eta telebista aurkezlea.
  • Uztailaren 7a – Jaime Santos Latasa, gipuzkoar xakelaria.
  • Uztailaren 12a – Moussa Dembélé, frantziar futbolaria.
  • Uztailaren 13a – Eneko Jauregi, bizkaitar futbolaria.
  • Uztailaren 22a – Mylène Flicka, benindar blogaria, feminista eta sortzailea.
  • Uztailaren 15a – Lisa Klein, alemaniar txirrindularia.
  • Uztailaren 25a – Julen Alonso, gipuzkoar trikitilaria.
  • Uztailaren 25a – Lohitzune Rodríguez, bizkaitar dantzaria.
  • Uztailaren 26a – Koya Kitagawa, japoniar futbolaria.
  • Uztailaren 27a – Dawit Seyaum, etiopiar erdi- eta iraupen-lasterketetako atleta, 1500 metrotan aditua.
  • Uztailaren 30a – Martin Bidaur, euskal idazlea.
  • Uztailaren 30a – Beatriz García, bizkaitar fisikari, fisikari kuantiko eta zientzialari konputazional kuantikoa.

Abuztua

  • Abuztuaren 2a – Pomme, frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
  • Abuztuaren 3a – David Solans, kataluniar aktorea.
  • Abuztuaren 4a – Andoni Gorosabel, gipuzkoar futbolaria.
  • Abuztuaren 7a – Mikel Murgoitio, bizkaitar futbolaria.
  • Abuztuaren 8a – Jon Aspiazu Mendizabal, bizkaitar futbolaria.
  • Abuztuaren 10a – Itsaso Conde, arabar saskibaloi jokalaria.
  • Abuztuaren 12a – Arthur Melo, brasildar futbolaria.
  • Abuztuaren 14a – Jon Erasun, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
  • Abuztuaren 16a – Caeleb Dressel, estatubatuar igerilaria.
  • Abuztuaren 17a – Jokin Ezkieta, nafar futbolaria.
  • Abuztuaren 17a – Alba Teruel, espainiar txirrindularia.
  • Abuztuaren 21a – Jasmine Camacho-Quinn, puertorricar atleta, 100 metroko hesi-lasterketan aditua.
  • Abuztuaren 22a – Mikel Gurrutxaga Barruetabeña, gipuzkoar futbolaria.
  • Abuztuaren 23a – Yosuke Ideguchi, japoniar futbolaria.
  • Abuztuaren 25a – Xuban Errazkin, gipuzkoar txirrindularia.
  • Abuztuaren 26a – María Herrera, espainiar motoziklismoko-pilotua.
  • Abuztuaren 26a – Alba Redondo, espainiar futbolaria.
  • Abuztuaren 29a – Jurgi Oteo, bizkaitar futbolaria.
  • Abuztuaren 30a – Unai Etxebarria Martín, bizkaitar futbolaria.

Iraila

  • Irailaren 1a – Marina Comas, kataluniar aktorea.
  • Irailaren 1a – Zendaya, estatubatuar abeslaria, dantzaria, modeloa eta aktorea.
  • Irailaren 2a – Aser Alves, nafar futbolaria.
  • Irailaren 3a – Neilson Powless, estatubatuar txirrindularia, oneida leinukoa.
  • Irailaren 6a - Lana Rhoades, estatubatuar modelo erotikoa eta aktore pornografiko ohia.
  • Irailaren 7a – Markel Areitio, bizkaitar futbolaria.
  • Irailaren 7a – Lorea Zulaika, bizkaitar musikaria.
  • Irailaren 12a – Joshua Cheptegei, ugandar atleta, distantzia luzeetan aditua.
  • Irailaren 12a – Gorka Gurutzeta, gipuzkoar futbolaria.
  • Irailaren 13a – Eva Martín, bizkaitar abeslaria.
  • Irailaren 13a – Lili Reinhart, estatubatuar aktore eta ekoizlea.
  • Irailaren 14a - Hoshi (abeslaria), frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
  • Irailaren 16a – Ibabe Beristain, bizkaiar dantzari eta musikaria.
  • Irailaren 21a – Jon Zeberio, gipuzkoar futbolaria.
  • Irailaren 22a – Fátima Diame, espainiar atleta, luzera-jauzian eta jauzi hirukoitzean espezializatua.
  • Irailaren 23a – Mikel Alonso Flores, gipuzkoar txirrindularia.
  • Irailaren 23a – Jevgeni Rylov, errusiar igerilaria, bizkar estiloko probatan aditua.
  • Irailaren 24a – Ain Yoon, korear piano-jotzailea eta kontzertista.
  • Irailaren 26a – Jessika Ponchet, lapurtar tenislaria.
  • Irailaren 27a – Jonathan Atsu, lapurtar igerilaria.
  • Irailaren 27a – Mami Ueno, japoniar futbolaria.
  • Irailaren 30a – Miriam Rodríguez, espainiar abeslaria, aktorea, konpositorea eta aurkezlea.

Urria

  • Urriaren 1a – Kiana Palacios, mexikar-estatubatuar futbolaria.
  • Urriaren 5a – Nong Rose, thailandiar emakumezko muay thai boxeolari transgeneroa.
  • Urriaren 5a – Milena Smit, espainiar aktorea.
  • Urriaren 7a – Lewis Capaldi, eskoziar abeslari eta musikaria.
  • Urriaren 7a – Olatz Rivera, bizkaitar futbolari ohi eta arbitroa.
  • Urriaren 9a – Paula Lanz, arabar txirrindularia.
  • Urriaren 14a – Arisce Wanzer, estatubatuar modeloa eta aktorea.
  • Urriaren 17a – Aki-Matilda Høegh-Dam, groenlandiar politikaria.
  • Urriaren 18a – Anna Gas, katalanez idazten duen poeta.
  • Urriaren 21a – Mareya Salazar, kanadar aktorea.
  • Urriaren 22a – Irati Idiakez, gipuzkoar snowboarderra.
  • Urriaren 26a – Haizea Egaña, gipuzkoar abokatu eta politikaria.
  • Urriaren 27a – Gaizka Martínez, bizkaitar futbolaria.
  • Urriaren 29a – Mariasun Quiñones, gipuzkoar futbolaria.

Azaroa

  • Azaroaren 1a – Lil Peep, estatubatuar-suediar rap-kantaria, abeslaria, musikagilea, modeloa eta musika-ekoizlea (h. 2017).
  • Azaroaren 5a – Sabina Altinbekova, kazakhstandar boleibol jokalaria eta interneteko ospetsua.
  • Azaroaren 5a – Jon Bakero González, nafar futbolaria.
  • Azaroaren 6a – Eraitz Saez de Egilaz, gipuzkoar abokatu eta politikaria, EH Bilduko Gazteri Idazkaria.
  • Azaroaren 7a – Lorde, zeelandaberritar abeslari eta musikagilea.
  • Azaroaren 11 – Robin Le Normand, frantziar futbolaria.
  • Azaroaren 12a – Oulaya Amamra, frantziar aktorea.
  • Azaroaren 15a – Antoine Dupont, lapurtar errugbilaria.
  • Azaroaren 15a - Vanessa Nakate, ugandar aktibista klimatikoa.
  • Azaroaren 15a – Marta Soto, espainiar abeslari eta konpositorea.
  • Azaroaren 15a – Demi Vollering, herbeheretar txirrindularia.
  • Azaroaren 18a – Oier Calvillo, gipuzkoar futbolaria.
  • Azaroaren 19a – Zoe Aldcroft, ingeles errugbilaria.
  • Azaroaren 19a – Krystsina Tsimanouskaia, bielorrusiar atleta.
  • Azaroaren 19a – Eider Unanue, gipuzkoar txirrindularia.
  • Azaroaren 20a – David Concha, kantabriar futbolaria.
  • Azaroaren 20a – Napolioni Bolaca, fijitar errugbilaria.
  • Azaroaren 21a – Julen Larrea, Larrea III, bizkaitar aizkolaria.
  • Azaroaren 26a – Paula Dapena, galiziar futbolaria.
  • Azaroaren 26a – Louane Emera, frantziar aktore eta abeslaria.
  • Azaroaren 26a – Jon Zabala, bizkaitar errugbilaria.
  • Azaroaren 29a – Leire Baños, gipuzkoar futbolaria.
  • Azaroaren 29a – Gonçalo Guedes, portugaldar futbolaria.

Abendua

  • Abenduaren 1a – Zoë Straub, austriar abeslaria eta aktorea.
  • Abenduaren 3a – Tigist Assefa, etiopiar atleta, distantzia luzeko lasterketan aditua.
  • Abenduaren 4a – Andoni Zubiaurre, gipuzkoar futbolaria.
  • Abenduaren 4a – Urška Žigart, esloveniar txirrindularia.
  • Abenduaren 6a – Camille Aumont Carnel, nigertar aktibista feminista, ekintzailea, Interneteko ospetsua eta idazlea.
  • Abenduaren 7a – Paola Soldevila, kataluniar futbolaria.
  • Abenduaren 10a – Ainhoa Olaso, bizkaitar film-gidoilaria, zuzendaria, zutabegilea eta ekintzaile feminista.
  • Abenduaren 10a – Valentina Sampaio, brasildar modeloa.
  • Abenduaren 11 – Hailee Steinfeld, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
  • Abenduaren 12a – Irene Guerrero, espainiar futbolaria.
  • Abenduaren 16a – Iñigo Muñoz Cuevas, bizkaitar futbolaria.
  • Abenduaren 19a – Jorge Bengoetxea, bizkaitar futbolaria.
  • Abenduaren 19a – Mouctar Diakhaby, frantziar futbolaria.
  • Abenduaren 19a – Mayu Ikejiri, japoniar futbolaria.
  • Abenduaren 21a – Olatz Agorria, bizkaitar txirrindularia.
  • Abenduaren 22a – Jon Rojo Sagarna, bizkaitar futbolaria.
  • Abenduaren 29a – Lizar Begoña, bizkaitar poeta.
  • Abenduaren 29a – Sana Minatozaki, japoniar abeslari, dantzari, modelo, konpositorea eta aurkezlea.
  • Abenduaren 29a – Hodei Oleaga, arabar futbolaria.
  • Abenduaren 29a – Naroa Uria, euskal saskibaloi-jokalaria.
  • Abenduaren 31 – Chika Hirao, japoniar futbolaria.

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

  • Aissa Intxausti, bizkaitar bertsolaria.
  • Aitor Bizkarra, bizkaitar bertsolaria.
  • Ane Landeta, bizkaitar aktore, zinemagilea eta zinema zuzendaria.
  • Aratz Igartzabal, gipuzkoar bertsolaria.
  • Asier Alcedo, bizkaitar bertsolari, dantzari eta musikaria.
  • Garazi Romero, gipuzkoar abokatua.
  • Intza Unanue, gipuzkoar abeslaria eta kazetaria.
  • Iratz Urkizu , gipuzkoar abeslaria eta musikaria.
  • Itziar Irakulis Loitxate, bizkaitar zientzialaria, ingeniari geomatiko eta topografikoa.
  • Izar Algueró, nafar abeslari, aktore, bertsolari eta musikaria.
  • Laida Ruiz, gipuzkoar artista eta ilustratzailea.
  • Lorea Lyons, bizkaitar aktore, zinemagilea eta zinema zuzendaria.
  • Maialen Sorzabalbere, gipuzkoar gidoilaria eta umoregilea.
  • Maider Arregi, gipuzkoar bertsolaria.
  • María Ereña, bizkaitar abeslaria.
  • Oihan Larraza, nafar abeslaria eta musikaria.
  • Paulo Azpiazu, gipuzkoar harri-jasotzaile eta fitness entrenatzailea.
  • Sarai Robles, nafar bertsolari eta idazlea.
  • Uxue Bereziartua, gipuzkoar artista feminista.
  • Yasmine Khris Maansri, frantziar itzultzailea, kazetaria eta telebista aurkezlea.
  • Emilia Schneider, txiletar ikasle-buruzagia, LGTBI pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea eta politikaria.
  • Lucía Heredia, espainiar modeloa, Miss Mundu Espainia lehiaketan parte hartu zuen lehenengo emakume transgeneroa.
  • Reem Al Numery, yemendar aktibista, haurren eskubideen alde eta haurren ezkontzaren aurkakoa.
  • Umm Fahad, irakiar Interneteko ospetsua (h. 2024).

Heriotzak

Urtarrila

  • Urtarrilaren 2a – Carlos Blasco, donostiar politikari jeltzalea (j. 1924).
  • Urtarrilaren 3a – Carmen Gaiarre, nafar pedagogoa, umeen psikologian aditua (j. 1900).
  • Urtarrilaren 5a – Natxo Etxebarrieta, Cicatriz punk taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria (j. 1964).
  • Urtarrilaren 8a – Carmen Conde, espainiar idazle, poeta, antzerkigile, saiakeragile eta irakaslea (j. 1907).
  • Urtarrilaren 8a – François Mitterrand, Frantziako Presidentea (j. 1916).
  • Urtarrilaren 13a – Aliou Mahamidou, Nigerreko lehen ministroa (j. 1947).
  • Urtarrilaren 15a – Moshoeshoe II.a, Lesothoko erregea (j. 1938).
  • Urtarrilaren 18a – Leonor Fini, argentinar-frantziar margolaria (j. 1907).
  • Urtarrilaren 18a – Sebastian Zapirain, gipuzkoar buruzagi eta militante komunista, PCEko militante historikoa (j. 1903).
  • Urtarrilaren 20a – Joseph Mermans, belgikar futbolaria (j. 1922).
  • Urtarrilaren 20a – Gerry Mulligan, estatubatuar jazz musikagilea (j. 1927).
  • Urtarrilaren 21a – Roman Cieślewicz, ukrainar margolaria (j. 1930).
  • Urtarrilaren 21a - Sonsoles de Icaza, espainiar aristokrata, Cristobal Balenciaga diseinatzailearen musa (j. 1914).
  • Urtarrilaren 23a – Mercedes Lorenzo, Arrikibarreko zoroa, bilbotar emakume ezaguna (j. 1915).
  • Urtarrilaren 28a – Joseph Brodsky, errusiar-estatubatuar poeta, 1987ko Literaturako Nobel Saria (j. 1940).
  • Urtarrilaren 28a – Jerry Siegel, estatubatuar komikigilea, Supermanen sortzaileetako bat (j. 1914).
  • Urtarrilaren 30a – Gino Gallagher, irlandar errepublikarra, INLA erakunde armatuko pertsonal burua, eraila (j. c. 1963).

Otsaila

  • Otsailaren 2a – Gene Kelly, estatubatuar dantzari, aktore, abeslari, zuzendari, ekoizle eta koreografoa (j. 1912).
  • Otsailaren 5a – Antonio Ruiz Soler, Antonio el bailarin, espainiar dantzari eta koreografoa (j. 1921).
  • Otsailaren 6a – Fernando Múgica Herzog, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1934).
  • Otsailaren 7a – Bernard Delhom, 110 urte eta 265 egun bizi izandako behenafarra, hil zenean momentuko euskal herritarrik nagusiena (j. 1885).
  • Otsailaren 9a – August Kühn, alemaniar idazlea (j. 1936).
  • Otsailaren 10a – Roland Simounet, frantziar arkitektoa (j. 1927).
  • Otsailaren 11 – Santiago Onaindia, euskal idazlea, karmeldar fraidea, apaiza eta itzultzailea (j. 1909).
  • Otsailaren 13a – Martin Balsam, estatubatuar aktorea (j. 1919).
  • Otsailaren 14a – Francisco Tomás y Valiente, espainiar legelaria, ETAk eraila (j. 1932).
  • Otsailaren 14a – Alejandro de la Sota, galiziar arkitektoa, Espainiako Estatuko XX. mendeko arkitekturako maisu handienetako bat (j. 1913).
  • Otsailaren 15a – Brunó Ferenc Straub, Hungariako estatuburua (j. 1914).
  • Otsailaren 17a – Hervé Bazin, frantziar idazlea (j. 1911).
  • Otsailaren 17a – Juan Etxebarria Martin, bizkaitar idazlea eta itzultzailea (j. 1934).
  • Otsailaren 20a – Toru Takemitsu, japoniar musikagilea (j. 1930).
  • Otsailaren 21a – Morton Gould, estatubatuar orkestra zuzendari eta musikagilea (j. 1913).
  • Otsailaren 25a – Haing S. Ngor, kanbodiar-estatubatuar medikua eta aktorea (j. 1940).
  • Otsailaren 26a – Mieczysław Weinberg, poloniar jatorriko errusiar musikagilea (j. 1919).
  • Otsailaren 29a – Sinclair Ross, ingelesezko kanadar idazlea (j. 1908).

Martxoa

  • Martxoaren 1a – Vergílio Ferreira, portugaldar idazlea (j. 1916).
  • Martxoaren 3a – Marguerite Duras, frantziar idazlea eta zinema zuzendaria (j. 1914).
  • Martxoaren 3a – Léo Malet, frantziar idazlea (j. 1909).
  • Martxoaren 8a – Jack Churchill, britainiar teniente kolonela (j. 1906).
  • Martxoaren 9a – George Burns, estatubatuar komiko, aktore, idazle eta abeslaria (j. 1896).
  • Martxoaren 12a – Raymond Régamey, frantziar teologoa eta arte-historialaria (j. 1900).
  • Martxoaren 13a – Lucio Fulci, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea (j. 1927).
  • Martxoaren 13a – Krzysztof Kieślowski, poloniar zinema zuzendaria, zinema garaikidean gehien eragin duen Europako zinemagileetako bat (j. 1941).
  • Martxoaren 15a – Wolfgang Koeppen, alemaniar idazlea (j. 1906).
  • Martxoaren 17a – Jose Antonio Arkotxa, euskal idazle eta antzerkigilea (j. 1911).
  • Martxoaren 17a – René Clément, frantziar zinema zuzendaria (j. 1913).
  • Martxoaren 18a -
    • Odysseus Elytis, greziar olerkari eta saiakeragilea, 1979ko Literaturako Nobel Saria (j. 1911).
    • Enrique Jordá, gipuzkoar orkestra-zuzendaria (j. 1911).
    • Niní Marshall, argentinar aktore, gidoilari eta komediantea (j. 1903).
  • Martxoaren 19a –
    • Virginia Henderson, estatubatuar erizaina (j. 1897).
    • Chen Jingrun, zenbakien teoriari ekarpen esanguratsuak egin zizkion txinatar matematikaria (j. 1933).
    • Lise Østergaard, daniar psikologoa eta politikaria (j. 1924)
  • Martxoaren 22a – Antonio María Oriol, bizkaitar finantzari eta politikaria (j. 1913).
  • Martxoaren 24a – Étienne Hajdú, hungariar jatorriko eskultorea (j. 1907).
  • Martxoaren 24a – María Soriano Llorente, espainiar maistra, Adimen Anormalen Patronatuko Eskola Nagusiko zuzendaria (j. 1900).
  • Martxoaren 27a – André Lefevere, belgikar itzulpen teorialaria (j. 1945).
  • Martxoaren 28a – Hans Blumemberg, alemaniar filosofoa (j. 1920).

Apirila

  • Apirilaren 1a – Miriam Burland, kanadar astronomoa (j. 1902).
  • Apirilaren 6a – Greer Garson, britainiar antzezlea (j. 1904).
  • Apirilaren 7a – Alena Mazanik, sobietar partisanoa (j. 1914).
  • Apirilaren 8a – Ben Johnson, estatubatuar aktorea (j. 1918).
  • Apirilaren 16a – Joseba Jaka, euskal kulturaren eragilea eta enpresaburua (j. 1948).
  • Apirilaren 17a – François-Régis Bastide, lapurtar eleberrigile, diplomazialari eta irrati-esataria (j. 1926).
  • Apirilaren 21a – Dzhojar Dudaiev, Itxkeriako Txetxeniar Errepublikako lehenengo presidentea (j. 1944).
  • Apirilaren 21a – Luigi Pistilli, italiar aktorea (j. 1929).
  • Apirilaren 23a – Pamela Travers, australiar-ingeles idazlea, Mary Poppinsen eleberrien egilea (j. 1899).
  • Apirilaren 24a – Vincenzo Torriani, Patroia, Italiako Giroko zuzendaria 1949tik 1992ra (j. 1918).
  • Apirilaren 25a – Saul Bass, estatubatuar diseinatzaile grafikoa (j. 1920).
  • Apirilaren 25a – Jose Basterretxea, Oskillaso, euskal idazlea (j. 1911).
  • Apirilaren 27a – Jacques Mercanton, suitzar idazlea (j. 1910).
  • Apirilaren 29a – Jaime García Terrés, mexikar idazlea (j. 1924).

Maiatza

  • Maiatzaren 2a - María Luisa Ponte, espainiar aktorea (j. 1918).
  • Maiatzaren 3a – Hermann Kesten, alemaniar idazlea (j. 1900).
  • Maiatzaren 6a – Arcadia Olenska-Petryshyn, ukrainar-estatubatuar artista, arte kritikari eta argitaratzailea (j. 1934).
  • Maiatzaren 11 – Nnamdi Azikiwe, Zik, Nigeriako aurreneko presidentea (j. 1904).
  • Maiatzaren 14a – José Antonio Agiriano, euskal sindikalista eta politikaria (j. 1932).
  • Maiatzaren 16a – Luis Beltrán Guerrero, venezuelar poeta eta saiakeragilea (j. 1914).
  • Maiatzaren 19a – Agustin Beloki, nafar okin eta bertsolaria (j. 1904).
  • Maiatzaren 25a – Jon Manteca, El Cojo Manteca, 1980ko hamarkadan Espainian ospetsu egin zen arrasatearra (j. 1967).
  • Maiatzaren 25a – Gerardo Rueda, espainiar eskultorea (j. 1926).
  • Maiatzaren 29a – Antonín Mrkos, txekoslovakiar astronomoa (j. 1918).
  • Maiatzaren 31 – Timothy Leary, estatubatuar psikologo eta idazlea (j. 1920).

Ekaina

  • Ekainaren 2a – Pilar Lorengar, espainiar opera-abeslaria (j. 1928).
  • Ekainaren 3a – Tito Okello, Ugandako presidentea (j. 1914).
  • Ekainaren 3a – Hideo Sakai, japoniar futbolaria (j. 1909).
  • Ekainaren 6a – George Davis Snell, estatubatuar biologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
  • Ekainaren 6a – José María Valverde, espainiar poeta eta itzultzailea (j. 1926).
  • Ekainaren 9a – Rafaela Aparicio, espainiar aktorea (j. 1906).
  • Ekainaren 10a – Jo Van Fleet, estatubatuar aktorea (j. 1915).
  • Ekainaren 14a – Gesualdo Bufalino, italiar idazlea (j. 1920).
  • Ekainaren 15a – Ella Fitzgerald, estatubatuar jazz abeslaria (j. 1917).
  • Ekainaren 15a – Jean Gimpel, frantziar historialaria (j. 1918).
  • Ekainaren 16a – David Mourão-Ferreira, portugaldar idazlea (j. 1927).
  • Ekainaren 17a – Thomas Kuhn, estatubatuar pentsalaria, zientziaren filosofian ekarpen garrantzitsuan egin zituena (j. 1922).
  • Ekainaren 18a – Gino Bramieri, italiar aktorea eta umorista (j. 1928).
  • Ekainaren 20a – Walter Guevara, Boliviako presidentea (j. 1912).
  • Ekainaren 23a – André Dumas, frantziar teologoa eta idazlea (j. 1918).
  • Ekainaren 23a – Andreas Papandreu, Greziako lehen ministroa (j. 1919).
  • Ekainaren 26a – Veronica Guerin, irlandar kazetaria, eraila (j. 1958).

Uztaila

  • Uztailaren 1a – Margaux Hemingway, estatubatuar top-model eta aktorea eta Ernest Hemingwayren iloba (j. 1954).
  • Uztailaren 9a – Aurora Redondo, espainiar antzezlea (j. 1900).
  • Uztailaren 11 – Juan Jose Etxabe, ETAko buruzagia eta lehen ekintzaileetako bat (j. 1937).
  • Uztailaren 13a – António Maria Mourinho, portugaldar etnografo, etnologo eta arkeologoa (j. 1917).
  • Uztailaren 17a – Chas Chandler, ingeles musikari, disko-ekoizle eta managerra (j. 1938).
  • Uztailaren 18a – José Manuel Fuente, espainiar txirrindularia (j. 1945).
  • Uztailaren 18a – Martin Ugarte, Saletxe, euskal idazlea (j. 1916).
  • Uztailaren 21a – Inger Jacobsen, norvegiar abeslari eta aktorea (j. 1923).
  • Uztailaren 24a – Manuel Melchor Irure, 109 urte bizi izandako Guardia Zibileko jeneral nafarra (j. 1887).
  • Uztailaren 30a – Claudette Colbert, frantziar-estatubatuar aktorea (j. 1903).
  • Uztailaren 30a – Carlos Droguett, txiletar eleberrigilea (j. 1912).

Abuztua

  • Abuztuaren 1a – Tadeus Reichstein, suitzar biokimikaria, 1950eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1897).
  • Abuztuaren 2a – Michel Debré, Frantziako Bosgarren Errepublikako lehendabiziko lehen ministroa (j. 1912).
  • Abuztuaren 6a – Muhammad al-Badr, Yemengo Mutawakkilitar Erresumako azken erregea (j. 1926).
  • Abuztuaren 6a – Hernán Siles Zuazo, Boliviako presidentea (j. 1914).
  • Abuztuaren 8a – Nevill Francis Mott, ingeles fisikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria (j. 1905).
  • Abuztuaren 9a – Agustín Argote, bizkaitar boxeolaria (j. 1925).
  • Abuztuaren 9a – Frank Whittle, ingeles ingeniari aeronautikoa (j. 1907).
  • Abuztuaren 11 – Rafael Kubelík, txekiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1914).
  • Abuztuaren 11 – Baba Vanga, bulgariar itsu, mistika, medium eta senda-belarretan aditua (j. 1911).
  • Abuztuaren 12a – Viktor Hambardzumyan, sobietar astrofisikaria (j. 1908).
  • Abuztuaren 13a – António de Spínola, Portugalgo 14. presidentea (j. 1910).
  • Abuztuaren 14a – Pedro Bidagor, gipuzkoar arkitekto eta hirigilea(j. 1906).
  • Abuztuaren 14a – Sergiu Celibidache, errumaniar-alemaniar konpositore eta orkestra-zuzendaria (j. 1912).
  • Abuztuaren 18a – Isabel Morgan, estatubatuar birologo eta bakteriologoa (j. 1911).
  • Abuztuaren 24a – Jean Aurel, frantziar zinemagilea (j. 1925).
  • Abuztuaren 26a – Alejandro Agustín Lanusse, Argentinako de facto-ko presidentea (j. 1918).
  • Abuztuaren 30a – Goliarda Sapienza, siziliar idazle eta aktorea (j. 1924).

Iraila

  • Irailaren 4a – Joan Clarke, ingeles kriptoanalista eta numismatikaria, Bigarren Mundu Gerran Bletchleyen egin zituen kode-deszifratzaile lanengatik ezaguna (j. 1917).
  • Irailaren 5a – Anselm Strauss, estatubatuar soziologoa (j. 1916).
  • Irailaren 10a – Joanne Dru, estatubatuar aktorea (j. 1922).
  • Irailaren 11 – Koichi Oita, japoniar futbolaria (j. 1914).
  • Irailaren 12a – Ernesto Geisel, Brasilgo presidentea (j. 1907).
  • Irailaren 13a – Xosé Filgueira Valverde, galiziar idazle eta historialaria (j. 1906).
  • Irailaren 13a – Tupac Shakur, estatubatuar rapero eta aktorea, historiako rapero garrantzitsuenetakoa (j. 1971).
  • Irailaren 16a – Jose Luis Zuloaga, bizkaitar alpinista, Himalaian (j. 1954).
  • Irailaren 17a – Spiro Agnew, estatubatuar politikaria (j. 1918).
  • Irailaren 17a – Teodoro Fernández, perutar futbolaria (j. 1913).
  • Irailaren 19a – Helmut Heissenbüttel, alemaniar idazlea (j. 1921).
  • Irailaren 20a – Paul Erdős, hungariar matematikaria (j. 1913).
  • Irailaren 21a – Juan Bautista Adarraga, euskal atleta eta ingeniaria (j. 1924).
  • Irailaren 22a – Mohamed Ben Ahmed Abdelghani, Aljeriako lehen ministroa (j. 1927).
  • Irailaren 22a – Dorothy Lamour, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1914).
  • Irailaren 26a – Geoffrey Wilkinson, ingeles kimikaria, 1973ko Kimikako Nobel Saria (j. 1921).
  • Irailaren 27a – Mohammad Najibullah, Afganistango Errepublika Demokratikoko azken presidentea (j. 1947).
  • Irailaren 29a – Shūsaku Endō, japoniar idazlea, Japoniako literatura modernoan ikuspegi katolikoa sartu zuena (j. 1923).

Urria

  • Urriaren 1a – Luis Zabala, bizkaitar futbolaria (j. 1912).
  • Urriaren 2a – Robert Bourassa, Quebeceko lehen ministroa (j. 1933).
  • Urriaren 4a – Silvio Piola, italiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1913).
  • Urriaren 5a – Seymour Cray, estatubatuar ingeniaria eta konputagailugintzaren aitzindaria (j. 1925).
  • Urriaren 6a – Gilles Hénault, kanadar poeta, kazetari eta arte-kritikaria (j. 1920).
  • Urriaren 11 – Lars Ahlfors, finlandiar matematikaria (j. 1907).
  • Urriaren 11 – William Vickrey, kanadar ekonomialaria, 1996ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1914).
  • Urriaren 12a – René Lacoste, Krokodilo, frantziar tenislaria eta Lacoste jantzi markaren sortzailea (j. 1898).
  • Urriaren 12a – Roger Lapébie, lapurtar txirrindularia, 1937ko Frantziako Tourreko irabazlea (j. 1911).
  • Urriaren 21a – Georgios Zoitakis, Greziako erregeordea (j. 1910).
  • Urriaren 22a – Jevdokia Rexetnyk, ukrainar zoologoa (j. 1903).
  • Urriaren 24a – Gladwyn Jebb, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi bitartekaria (j. 1900).
  • Urriaren 25a – Solveig Gunbjørg Jacobsen, Antartikako Konbergentzia delako lerrotik hegoaldera jaio eta hazi zen lehen pertsona (j. 1913).
  • Urriaren 27a – Rewat Buddhinan, The Impossibles Thai pop taldeko abeslari, ekoizle eta kide sortzailea (j. 1948).
  • Urriaren 31 – Marcel Carné, frantziar zinemagilea (j. 1906).

Azaroa

  • Azaroaren 1a – Lycette Darsonval, frantziar dantzaria (j. 1912).
  • Azaroaren 1a – Junius Richard Jayawardene, Sri Lankako presidentea (j. 1906).
  • Azaroaren 1a – Víctor Sánchez Zabala, nafar filosofoa (j. 1926).
  • Azaroaren 3a – Jean-Bédel Bokassa, Afrika Erdiko Errepublikako diktadorea (j. 1921).
  • Azaroaren 13a – Bobbie Vaile, australiar astrofisikaria (j. 1959).
  • Azaroaren 15a – Alger Hiss, estatubatuar legelari eta diplomatikoa, Sobietar Batasuneko espioia (j. 1904).
  • Azaroaren 18a – Greer Lankton, estatubatuar artista, panpina artistikoak sortzeagatik ezaguna (j. 1958).
  • Azaroaren 18a – Étienne Wolff, frantziar biologoa (j. 1904).
  • Azaroaren 19a – Gabriel Alonso, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1923).
  • Azaroaren 21a – Abdus Salam, pakistandar fisikaria, 1979ko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
  • Azaroaren 22a – Garrett Birkhoff, estatubatuar matematikaria (j. 1911).
  • Azaroaren 22a – María Casares, galiziar jatorriko frantziar antzezlea (j. 1922).
  • Azaroaren 24a – Edison Denisov, sobietar musikagilea (j. 1929).
  • Azaroaren 26a – Xabier Azurmendi, euskal idazle eta elizgizona (j. 1935).
  • Azaroaren 29a – Dan Flavin, estatubatuar artista minimalista (j. 1933).

Abendua

  • Abenduaren 1a edo 3a – Babrak Karmal, Afganistango presidentea (j. 1929).
  • Abenduaren 2a – Elena Soriano, espainiar idazlea (j. 1917).
  • Abenduaren 3a – Georges Duby, frantziar historialaria, Erdi Aroari aditua (j. 1919).
  • Abenduaren 7a – Julio Cano Lasso, espainiar arkitektoa (j. 1920).
  • Abenduaren 7a – José Donoso Yáñez, txiletar eleberrigilea (j. 1924).
  • Abenduaren 9a – Mary Leakey, britainiar paleoantropologoa (j. 1913).
  • Abenduaren 9a – Alain Poher, Frantziako presidentea (j. 1909).
  • Abenduaren 11 – José Luis Ispizua, Athleticeko bizkaitar futbolaria (j. 1908).
  • Abenduaren 14a – Sofia Montaner Arnau, Vansa haraneko trementinaire katalana. lanbide horretan azkena (j. 1908).
  • Abenduaren 16a – Alfonso Irigoien, bizkaitar euskalaria, euskal idazlea, olerkaria, margolaria eta eskultorea (j. 1929).
  • Abenduaren 16a – Laurens Van der Post, hegoafrikar idazlea (j. 1906).
  • Abenduaren 19a – Marcello Mastroianni, italiar aktorea (j. 1924).
  • Abenduaren 20a – Amata Kabua, Marshall Uharteetako lehenengo presidentea (j. 1928).
  • Abenduaren 20a – Carl Sagan, estatubatuar astronomo eta zientzia-dibulgatzailea (j. 1934).
  • Abenduaren 27a – Mary Celine Fasenmyer, estatubatuar matematikaria (j. 1906).
  • Abenduaren 29a – Mireille Hartuch, frantziar abeslaria, konpositorea eta aktorea (j. 1906).

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

  • Urria – Julián Chivite Marco, nafar ardogilea (j. 1910).
  • Antonio Irala Irala, bizkaitar legegizon eta politikaria (j. 1909).
  • Eugenio Asensio, nafar hizkuntzalari eta literatura-kritikaria (j. 1902).
  • Jacinto Saldise, nafar enpresaburu eta Osasunako presidentea (j. 1909).
  • Jose Maria Juaristi, Atano VII.a, esku huskako gipuzkoar pilotaria (j. 1912).
  • Léon Herran, lapurtar inprimatzaile, kazetari eta kultura eragilea (j. 1896).
  • Marcelin Hegiaphal, zuberoar pastoral-errejenta eta idazlea (j. 1910).
  • Mikel Isasi, bizkaitar politikaria, EAJko Euskadi Buru Batzarreko lehendakaria (j. 1931).
  • Rufino Arrola, Andrakako Errementaria, bizkaitar trikitilaria (j. 1909).
  • Dolores Medio, Amaranta, asturiar maistra eta idazlea (j. 1911).
  • Raúl Núñez, argentinar idazlea (j. 1946).

Nobel saridunak:

  • Fisika: David M. Lee, Douglas D. Osheroff, Robert C. Richardson
  • Kimika: Robert Curl, Sir Harold Kroto, Richard Smalley
  • Literatura: Wislawa Szymborska
  • Medikuntza: Peter C. Doherty, Rolf Zinkernagel
  • Ekonomia: James Mirrlees, William Vickrey
  • Bakea: Carlos Filipe Ximenes Belo eta José Ramos-Horta

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 1996 by Wikipedia (Historical)