Aller au contenu principal

Erdialdea (Donostia)


Erdialdea (Donostia)


Erdialdea Gipuzkoako Donostia hirburuko auzo bat da, XIX. mendeko zabalgunea eta Mirakontxa barne hartzen dituena. Bertan daude hiriko eraikin eta espazio publiko nagusi batzuetan, hala nola udaletxea, Aldundia, katedrala, antzokia, Gipuzkoa plaza eta Kontxako pasealekua. Gehien bat XIX. mendearen bigarren erdian eta XX. mendearen hasieran eraiki zen, 1864an Parte Zaharra inguratzen zuten harresiak bota ondoren. Egun 22.149 biztanle ditu (2022).

Historia

Donostiaren hazkunde demografikoak —hirigunean 9.000 bizilagun— pilaketa arazo larriak eragin zizkien harresien barruan bizi zirenei. Prim eta Lertxundi jeneralen bitartekotzaz, herritarrek eta udalak gogo biziz esperotako agindua heldu zen: harresiak eraistea. Hiribildu eta gotorleku militar izateari utzi zion, herritarren pozerako. Hurrengo pausoa, harresien aurreko hareatzan, ordu arte ariketa militarrak egiteko, ontzigintzarako eta abarrerako erabiltzen zen tokian, hiria eraikitzea zen, ekialdera hedatuz lehenik, eta hegoaldera gero. Azken zabalkunde hau, Porvenir deitutakoa, Antonio Kortazarren planetan oinarritu zen, baina Jose Goikoak ere parte hartu zuen. Izan ere, 1845etik, Espainiako Errege Gortea udako oporrak Donostian ematen hasi zen, baita haien segizio osoa ekarri ere, sendatze-bainuen moda berrian kokatuta, eta udal kabildoak Donostia zerbitzuen eta gerora "tourismo" deitu zutenaren hiria izatearen alde egin zuen. Eliteen oporraldietarako Biarritz hartu zuten eredu, eta hareatzaren gaineko eraikuntza, berriz, Bartzelonako eta Georges Haussmannen Paris erdialdearen berreraikuntza-plan dotore baina oso eztabaidagarria.

Ondasun nabarmenak

Eraikinak

Parkeak

  • Alderdi Eder parkea
  • Gipuzkoa plaza
  • Zaragoza plazako parkea

Zubiak

  • Zurriola zubia
  • Santa Katalina zubia
  • Maria Kristina zubia

Kaleak eta plazak

Kaleak

Plazak

Iruditegia

Kanpo estekak

  • Erdialdea www.donostia.org web gunean,



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Erdialdea (Donostia) by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION