Aller au contenu principal

Lleida


Lleida


Lleida Kataluniako mendebaldeko hiria da, Segrià eskualdeko eta Lleidako probintziako hiriburua dena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan, 135.919 biztanle zituen hiriak, eta 200.000 bat biztanle metropoli eremuak. Katalunia osoko zazpigarren udalerririk populatuena da.

Lleida Segre ibaiaren ertzean dago, eskualde lau emankorraren (Pla de Lleida edo Segrià) erdian, muino baten oinetan (Seu Vella). Unibertsitatea eta apezpikutegia ditu.

Banaketa administratiboa

Barrutiak

Historia

K.a. III. mendean Iltirda izenaz ageri zen: ilergeteen hiriburu zen. K.a. 218. urtean suntsitu zuten hiria erromatarrek eta Lleidatik hurbil gudu latza gertatu zen Zesarren eta Ponpeioren artean (K.a. 49). IV. mendean zehar mertzenarioen erasoek hiriaren gainbehera ekarri zuten, eta sueboek 449. urtean guztiz birrindu zuten.

Musulmanen inbasioa gerrarik gabe gertatu zen. Bartzelonako konde Ramon Berenguer IV.ak konkistatu zuen 1149. urtean, eta ordutik XIV. mende arte ezagutu zuen hiriak oparotasun handiena, zuraren eta nekazaritzako produktuen merkataritzari esker. Ondorengo mendeetako izurriteek, goseteek (1333, 1348-1351, 1391, 1589, 1599-1600, 1834, 1854, 1865, 1885), eta gerrek (Joan II.a Aragoikoaren aurkakoa, 1464; Kataluniako Gerra, 1644, 1646 eta 1647; Kataluniako Gerra Zibila) hiriaren gainbehera ekarri zuten.

Klima

Ekonomia

Lleida da Kataluniako mendebaldeko eta, neurri handi batean, Aragoiko ekialdeko merkataritzagune nagusia. Oso garrantzitsua da bertako nekazaritzako produktuen azoka. Industria biziki hazi ez bada ere, azken urteotan gora egin du (janari industria, metalurgia, kimika, ehungintza, eraikuntzarako gaiak).

Demografia

Alkatetza

  • 1979-1988: Antoni Siurana (PSC).
  • 1988-1990: Jaume Manel Onorich (CIU).
  • 1990-2004: Antoni Siurana (PSC).
  • 2004-2018: Angel Ros (PSC).
  • 2018-2019: Felix Larrosa (PSC).
  • 2019-: Miquel Pueyo (ERC).

Ondasun nabarmenak

Arteari dagokionez aipagarri dira, besteak beste, XIII. mendearen hasierako katedral bizantziar-gotikoa (XIV. mendeko klaustroa, XV. mendeko kanpandorrea, ate erromaniko eta gotikoak), katedral berria (1761-1781), XIV. mendeko Laurendi santuaren eliza, La Paeria jauregi erromaniko berantiarra (XIII. mendeko fatxada), XV. mendeko Santa Maria erietxea, eta La Alcazaba gaztelua (XII. mendea).

Garraiobideak

Ondo lotuta dago errepide, autobide (A-2) eta AVE (Madril-Zaragoza-Bartzelona bidean) bidez. Hiriburuaren ondoko herri batean, Alguairen, Lleidatik 15 kilometrora kokatutako udalerrian, alhan da aireportu bat, 2008ko udatik.

Kultura

Kirolak

Lleida hiriak dituen kirol elkarteen artean, aipatzekoak dira hauek:

  • Unió Esportiva Lleida (futbola): 1950-51ean eta 1993-94an jokatu zuten Espainiako futbol ligako lehen mailan. Azkenik, 2011an desagertu zen club moduan.
  • Club Bàsquet Lleida (saskibaloia): 2001 eta 2005 artean jokatu zuten ACB Ligan.
  • Lleida Llista Blava (patin-hockeya): 2003an CERS Kopako txapeldunorde gelditu zen, eta 2018an, azkenik, txapelduna.
  • Club handbol Pardinyes (eskubaloia).

Hedabideak

  • Egunkariak: Diari Segre.
  • Irrati-Telebista: Segre Ràdio eta Lleida TV.

Argazkiak

Lleidatar ezagunak

  • Enrique Granados (1867 - 1916), musikagilea.
  • Joan Oró (1923-2004), biokimikaria eta politikaria.
  • Landelino Lavilla (1934-2020), politikaria eta legelaria.
  • Miguel Ángel Gallardo (1955-), komikigilea.
  • Jaume Balagueró (1968-), zinema zuzendari eta gidoilaria.
  • Araceli Segarra (1970-), alpinista.
  • Albert Costa (1975-), tenislaria.
  • Pablo Hasél (1988-), rap abeslaria.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Lleidako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

  • Lleidako Udalaren webgunea (Katalanez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez)



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Lleida by Wikipedia (Historical)