Aller au contenu principal

Kuopion Palloseura


Kuopion Palloseura


Kuopion Palloseura (llaburki, KuPS; nazioartean: Kuopio PS) Kuopio hiri finlandiarreko futbol-taldea da. Herrialdeko futbol-talde zaharrenetako bat da eta lehen mailako talde ospetsuena da Helsinki JKrekin batera. Finlandiako Kopa gehien irabazi dituen taldea da, guztira hamabi, eta "Kopen errege" ezizena irabazi zuen 1980ko hamarkadan. Honez gain, bederatzi liga eta Finlandiako Liga Kopa bat irabazi ditu.

Nahiz eta, Veikkausliigako talde boteretsuenetako bat izan, azkeneko txapelketa 2005ean lortu zuen; 2005eko Finlandiako Futbol Kopa hain zuzen.

Historia

1919. urtean, Haka Valkeakoski kirol-taldea sortu zen Valkeakoski hiri finlandiarrean.

1934ean, Haka Valkeakoskiren futbol-taldea sortu zen, FC Haka. Lehen partidua TaParen aurka jokatu zuen eta 0-5 galdu zuen. Hala ere, 1942an, futbol-taldearen ospea puzten hasi zen Tavastia antzinako lurraldean jokatzen zen txapelketa bat irabazi ostean.

1960ko hamarkada loriatsua izan zen: 1960ko (lortutako lehenengoa), 1962ko eta 1965eko liga txapelketak irabazi zituen eta 15 urtetan 5 kopa irabazi zituen. Gainera, lehenengo zazpi postuen artean bukatu zituen 60ko hamarkadan jokatu ziren Liga guztiak. Azkenik, aipatu beharra dago Liga eta Kopa txapelketak urte berean eskuratu zituen lehenbiziko talde finlandiarra izan zela, 1960. urtean hain zuzen .

1972an, FC Haka taldea bigarren mailara jaitsi zen; hala ere, nahiz eta gogorra izan zen, bi urteren buruan lehenengo mailara igo zen berriz. 1977. urtean, bi txapelketak irabazi zituen berriro ere taldeak, liga eta kopa.

1980ko hamarkadan gorenera iritsi zen taldea; nahiz eta, ez zuen ligarik irabazi, hiru kopa eskuratu zituen, 1982koa, 1985ekoa eta 1988koa. Hamarkada honetan gaur egunera arte iraun dion ezizena jaso zuen, "Kopen errege" ezizena hain zuzen. Gainera, 1983-84ko Europako Errekopa txapelketako final laurdenetaraino iritsi zen, eta bertan, Juventus taldeak 1-0 eta 0-1 garaitu zuen.

90eko hamarkada bukaeran eta XXI. mendearen hasieran, taldeak txapelketa asko irabazi zituen: haien artean, 1995eko, 2004ko eta jarrian irabazi zituen 1998ko eta 1999ko ligak, 1995eko Finlandiako Liga Kopa eta 1997ko, 2002ko eta 2005eko kopak. 2005ekoa, FC Hakak irabazitako azkeneko txapelketa izan da .

Azken urteetan puntako ekipoa izan da. 2017an bigarren egin zuen Ligan eta 2019an txapelduna izan zen. 2021 eta 2022an puntu bakarrarengatik ez zuen Liga irabazi, baina urte bietan jarraian Kopako txapelduna izan zen.

Europan jokatutako txapelketak

Txantiloi:Europan jokatutako txapelketak, FC Haka

2010 denboraldiko taldea

  • Entrenatzailea: Esa Pekonen
  • Bigarren entrenatzailea: Harri Ylönen
  • Laguntzailea: Jukka Röntynen
  • Prestatzaile fisikoa: Sami Länsivuori

Futbol zelaia

FC Haka taldearen futbol-zelaia Valkeakoski hirian dagoen Tehtaan kenttä da. Taldeak 1930eko hamarkadatik bertan jokatzen ditu partiduak, nahiz eta eraberritze lan ugari izan den eraiki zenetik. Guztira, 3.516 ikusleentzako eserlekua dago futbol-zelaian, hala ere, ikusleek zutik egoteko aukera dute ere.

Futbol-zale gehien 1999. urtean bildu zen, guztira, 6.400 ikusle gerturatu ziren Helsinki JK eta FC Hakaren arteko partidua ikustera .

Irabazitako txapelketak

  • Liga:
    • Txapelduna (6): 1956, 1958, 1966, 1974, 1976, 2019
    • Bigarrena (12): 1950, 1954, 1964, 1967, 1969, 1975, 1977, 1979, 2010, 2017, 2021, 2022
  • Kopa:
    • Txapelduna (4): 1968, 1989, 2021, 2022
    • Finalista (3): 2011, 2012, 2013
  • Ligako Kopa (1): 2006

Jokalari ospetsuenak

Ikus, gainera

  • Veikkausliiga

Kanpo estekak

Erreferentziak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Kuopion Palloseura by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION