Aller au contenu principal

LIFO (kontabilitatea)


LIFO (kontabilitatea)


Kontabilitatean, LIFO, ingelesez Last In First Out esaldiaren siglak, inbentarioa egiterakoan izakinak baloratzeko metodo bat da. Izakinak prezio ezberdinetan erosita, azken izakinak (last, ingelesez) saltzen dira lehenbizi. Horrela, inflazio egoera batean kontabilizatzen den irabazia txikiagoa izango da, FIFO eta beste metodoekin alderatuta, eta geratzen diren izakinak hasierako prezioetan, prezio txikiagoetan alegia, baloratuko dira inbentarioan.

Adibide bat

Enpresa batek ekitaldiaren hasieran, urtarrilaren 1ean, dituen izakinen kopurua 100 unitatekoa da, 10 euro unitateko prezioan. Ondorengo egunetan, eragiketa hauek burutzen ditu:

  • urtarrilaren 3an, 50 unitate erosten ditu 12 euro unitateko prezioan;
  • urtarrilaren 5ean 100 unitate saltzen ditu 20 euro unitateko prezioan;
  • urtarrilaren 7an 200 unitate erosten ditu 15 euro unitateko prezioan;
  • urtarrilaren 9an 100 unitate saltzen ditu 20 euro unitateko prezioan.

LIFO metodoak salmenta bakoitzak duen irabazian ere badu eragina. Adibidez, urtarrilaren 9ko salmentak dakarren irabazia 2000-100×15=500 eurokoa da; FIFO (First In First Out) metodoa erabiliko balitz, salmentak dakarren irabazia 2000-50×12-50*15=650 eurokoa litzateke.

Ikus, gainera

  • FIFO

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: LIFO (kontabilitatea) by Wikipedia (Historical)