Aller au contenu principal

Haruki Murakami


Haruki Murakami


Haruki Murakami (japonieraz: 村上 春樹, Murakami Haruki, Kyoto, 1949ko urtarrilaren 12a) japoniar idazle ospetsua da. Tokioko Waseda Unibertsitatean greziar tragedia ikasi ondoren, jazz klub baten zuzendaria izan zen eta gerora Princetonen lau urte irakasle eman zituen. 1995ean, Kobeko lurrikararen eta Tokioko metroko atentatuaren ondoren, Japoniara itzultzea erabaki zuen.

Entzun haizearen kanta lehen liburuaz (1979), Gunzo saria irabazi zuen. Beste liburu famatuak hauek dira: Mekanismodun txoriaren kronikak, Mugaren hegoaldean, eguzkiaren mendebaldean, Lurrikararen ondoren, Sputnik-en maitaleak, Munduaren amaiera, 1Q84 eta Ezinezkoaren balada.

Kafka itsasertzean liburuak ospe izugarria eman dio. Literaturako pertsona garrantzitsuenetakotzat hartzen da eta 2007an Liejako unibertsitateak (Valonia) honoris causa titulua eskaini zion.

Lanak

Eleberriak:

  • 1979: Entzun haizearen kanta (風の歌を聴け) .
  • 1980: 1973ko flipperra (1973年のピンボール).
  • 1982: Basa ardi ehiza (羊をめぐる冒険)
  • 1985: Munduaren amaiera (世界の終わりとハードボイルド・ワンダーランド).
  • 1987: Tokyo Blues, Norwegian Wood (ノルウェイの森).
  • 1988: Dantza, dantza, dantza (ダンス・ダンス・ダンス).
  • 1992: Mugaren hegoaldean, eguzkiaren mendebaldean (国境の南、太陽の西)
  • 1992-1995: Mekanismodun txoriaren kronikak (ねじまき鳥クロニクル).
  • 1999: Sputnik-en maitaleak (スプートニクの恋人)
  • 2002: Kafka itsasertzean (海辺のカフカ).
  • 2004: Gauaren sakonean (アフターダーク)
  • 2009: 1Q84
  • 2013: Tazaki Tsukuru kolorgabea eta haren pelegrinazio urteak (色彩を持たない多崎つくると、彼の巡礼の年)
  • 2017: Komendadorearen hilketa (騎士団長殺し)
  • 2020: Singularrezko lehen pertsona (一人称単数)
  • 2023: Hiria eta haren zalantzazko hormak (街とその不確かな壁)

Euskaraz

  • 2009: Gauaren sakonean (Erein argitaletxea), Ibon Uribarri Zenekorta.
  • 2019: Samsa maiteminez (Armiarma.eus), Ekaitz Sirvent Auzmendi.

Erreferentziak

Kanpo loturak

  • Haruki Murakami

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Haruki Murakami by Wikipedia (Historical)