Aller au contenu principal

Zorion Egileor


Zorion Egileor


Zorion Egileor Bilbao (Mundaka, 1946ko martxoaren 15a - ) euskal aktore eta musikagilea da.

Gaztaroa

Zorionen aita, José María Eguileor, musikaria zen, eta kulturarekin zerikusia zuen guztia azaltzen zen Mundakako etxean. Izan ere, aita herriko kultura-jarduera guztietan inplikatuta egoten zen, eta etxean biltzen ziren aktoreak, musikariak eta. kulturazaleak. Musika, antzerkia edo zinema beti egon ziren gertu Egileortarren etxetik. Bestalde batxilergoarekin batera ikasi zuen pianoa.

Irrati-esataria

Irrati esataria ere izan zen 1970.eko hamarkadan, izan ere, urteetan Bilboko Herri Irratian Lagun artean izeneko irratsaioa egin zuen goizero, albisteekin esnatzeko irrati-formula klasikoan freskotasuna ekarri zuen bere ahotsak frankismo garaiaren bukaeran. Aldaketa politiko eta sozialez betetako urteak ziren, eta herritarrek ezohiko espiritu parte-hartzailea erakusten zuten. Saltsa horretaz baliatuz, Zorion Egileorrek Herri Irratitik, Aste Nagusiaren historiaurreko orrialde bitxi bat idatzi zuen, bilbotarrak kalejira aldarrikatzaile batera joateko animatu zituen, "ganorazko" jaiak aldarrikatzeko. Astebetez entzuleak animatzen aritu zen, baina inoiz ezin izan zuen imajinatu bere utopia hark ondoriorik izan zezakeenik. Egun seinalatuan, Henao kalea, kontzentrazioaren abiapuntua, jendez gainezka zegoen, ikurrinak, Athleticeko banderak, txistulariak, pandero-joleak... Jendetzak buru jarri zuen Egileor. Biharamunean, manifestazioa albiste izan zen egunkarian, eta 5.000 pertsona elkartu zirela kalkulatzen zen.

Aktorea

Egileorren karrera zineman eta telebistan 1990eko hamarkadan hasi zen, non Salto al vacío eta Qué grande bezalako ekoizpenetan agertu zen.

2000ko hamarkadan La voz de su amo, Visionarios eta La felicidad perfecta filmetan agertu zen, eta RTVEko Cuéntame cómo pasó seriean. Hainbat produkziotan agertu ondoren, hala nola Mi querido Klikowsky, La que se avecina, El tiempo entre costuras eta Estoy vivo 2010eko hamarkadan, Egileorrek nazioarteko aintzatespena lortu zuen El Hoyo beldurrezko filmeko pertsonaia nagusietako bat interpretatzean (Trimagasi). Netflix plataforman estreinatu zen.

Zineman

  • Ilargi guztiak (2020)
  • El hoyo (2019)
  • Agur Etxebesteǃ (2019)
  • Estoy vivo, telesaila (2018)
  • Pikadero (2015)
  • Txarriboda (2015)
  • Alaba Zintzoa (2013)
  • Arriya (2011)
  • Izarren argia (2010)
  • 80 egunean (2010)
  • Mi querido Klikowsky, telesaila (2010)
  • Cuéntame cómo pasó, telesaila (2007-2009)
  • Zorion perfektua (2009)
  • La sombra de nadie (2006)
  • Goenkale (2004-2005)
  • La voz de su amo (2001)
  • El día de su vida (1994)
  • Comarcal V (1993)

Antzerkian

  • Tanttakak arrakastaz taularatu zuen El Florido Pensil antzezlanean parte hartzen zuen, hasieran ez, geroxeago integratu zen, piano jotzen ere ibili zen obra horretan. Andrés Sopeñak idatzia zen eta izen bera duen liburuan oinarritua. Obra antzerki- eta soziologia-fenomenoa izan zen. Laurogei bira egin zituzten Espainian, eta 1.800 funtzio antzeztu zituzten, nahiz eta Egileorrek ez zuen guztietan parte hartu. Argentinan, Ekuadorren, Mexikon, Kolonbian, Parisen... eta 2007an, hamargarren urteurrena zela eta, Madrilgo La Latina antzokian antzeztu zuten berriro.

Beste antzezlan hauetan parte hartu du:

  • Le frigo (la nevera)
  • El florido pensil
  • Mephisto
  • Becket
  • Banquetes de amor y risa
  • Última función
  • Los árboles mueren de pie
  • Romance de lobos
  • Fernando Krapp
  • Bandidos
  • La partida de caza
  • Luces de bohemia
  • El rehén

Musikagilea

  • Vuelta y vuelta (2005)

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2018: Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izan zen, Saio Domingez txupinerarekin.
  • 2022: Bilboko Ohorezko FANT saria.
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Zorion Egileor by Wikipedia (Historical)


PEUGEOT 205