Aller au contenu principal

Steven Soderbergh


Steven Soderbergh


Steven Andrew Soderbergh (Atlanta, Georgia, 1963ko urtarrilaren 14a -) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da. Oscar saria irabazi zuen 2000 Traffic filmarengatik.

Zinemagintzan, arrakasta 1989an lortu zuen Sex, Lies, and Videotape filmearekin. Zortzi egunetan idatzi bazuen ere, Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma saria irabazi zuen. Mundu osotik kritika onak jaso zituen, zeren, batzuen arabera, Quentin Tarantinoren Pulp Fiction filmarekin batera, 1990eko hamarkadako zinema irauli zuen Steven Soderberghen lehen film horrek.

Hurrengo filmak ez ziren hain entzutetsuak, baina arrakasta 1998an bueltatu zitzaion Out of Sight filmarekin. 2000 urtean Traffic zuzendu zuen, zeini esker Oscar saria irabazi zuen. Orain arte, haren film sarituena da azken hori.

Filmagintza zuzendari bezala

  • Let Them All Talk (2020)
  • The Laundromat (2019)
  • High Flying Bird (2019)
  • Unsane (2018)
  • Logan Lucky (2017)
  • Behind the Candelabra (2013)
  • Side Effects (2013)
  • Magic Mike (2012)
  • Haywire (2011)
  • Contagion (2011)
  • The Informant! (2009)
  • The Girlfriend Experience (2009)
  • Che (2008)
  • Ocean's Thirteen (2007)
  • The Good German (2006)
  • Bubble (2005)
  • Ocean's Twelve (2004)
  • Eros - Equilibrium atala (2004)
  • Solaris (2002)
  • Full Frontal (2002)
  • Ocean's Eleven (2001)
  • Traffic (2000)
  • Erin Brockovich (2000)
  • The Limey (1999)
  • Out of Sight (1998)
  • Gray's Anatomy (1996)
  • Schizopolis (1996)
  • The Underneath (1995)
  • King of the Hill (1993)
  • Kafka (1991)
  • Sex, Lies, and Videotape (1989)

Erreferentziak

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Steven Soderbergh by Wikipedia (Historical)


ghbass