Aller au contenu principal

Toskanako Dukerri Handia


Toskanako Dukerri Handia


Toskanako Dukerri Handia Italiako erdialde inguruko entitate juridiko bat izan zen 1569 eta 1859 bitartean. Toskanako Dukerri Handia 1532tik Florentziako Errepublika ordezkatu zuen Florentziako Dukerria izan zenaren toki berean zegoen. Dukerri hura, Medici familiak zuzendua hasieratik, bata bestearen atzean hedapen ugari izan zituen. 1559an Sienako Errepublika erantsi zuen, eta 1568an Luccako Dukerria. Hiriburua Florentzia zuen.

Medicitarren agintaldia

1569tik Medici familia ospetsuak gobernatu zuen Dukerri Handia, hala, desagertutako Florentziako Dukerria gobernatu zuen familia saga jarraituz. Familia horrek gobernatu zuen, Gian Giastone de Medici, duke leinuko azken ordezkaria izan zena, 1737an seme-alabarik izan gabe hil zen arte.

Habsburgo-Lorenatarren agintaldia

1730eko hamarkadaren hasieratik, zenbait europar gortek mugimendu diplomatikoak egin zituzten Toskanako Dukerri Handiko gobernua lortzeko. Inongo zalantzarik gabe, aukera handiena Karlos III.a Espainiakoa infanteak zuen (aurrerago Espainiako errege izan zen), Filipe V.a Espainiakoa erregearen eta Isabel Farnesio printzesaren semea zenak. Karlosek oinordekotza eskubide batzuk jaso zituen oinordekotzan Florentziako tronuari buruz bere amaren familiaren aldetik, hots, Farnese familiatik, dukerri handiko familiaren senide baitzen.

1733an, Poloniako Ondorengotza Gerraren testuinguruan, espainiar eta austriar diplomaziek Turingo Itun sekretua egin zuten. Haren bidez, Espainiak (artean boteretsua zen) Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren alaba Maria Teresa I.a Austriakoa artxidukesa onartu zuen: enperadoreak Bi Sizilietako Erresuma Karlos Borboikoa infanteari eman behar zion, Parmako Dukerria eta Toskanako Dukerri Handiko tronuaren gaineko eskubideei uko egitearen truke. Itun hura onartuta, Espainiak bertan behera utzi zuen Austriako Ondorengotza Gerrari zegokion lehia oro.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Toskanako Dukerri Handia by Wikipedia (Historical)



PEUGEOT 205