Aller au contenu principal

Juan Manuel Santos


Juan Manuel Santos


Juan Manuel Santos Calderón (xwan maˈnwel ˈsantos kaldeˈɾon ahoskatua; Bogota, Kolonbia, 1951ko abuztuaren 10a) politikari, ekonomista eta kazetari kolonbiarra da. 2010eko abuztuaren 7tik 2018ko abuztuaren 7ra Kolonbiako Errepublikako presidentea izan zen.

Zenbait urtez kazetaritzan aritu ondoren, politikan sartu zen. Kolonbiako Alderdi Liberalaren kide zela, César Gaviriaren gobernuko Kanpo Merkataritza ministroa eta Andrés Pastrana Arangoren gobernuko Ogasun eta Kreditu Publikoko ministroa izan zen. Álvaro Uribe presidentziara iritsi ondoren Santos Alderdi Liberaletik atera eta U-ren alderdiko sortzaileetako bat izan zen. 2006ko uztailetik 2009ko maiatzera arte Defentsa ministroa izan zen Uriberen gobernuan.

2012an gobernuak eta FARC gerrillak hasi zituzten bake elkarrizketak Habanan, eta elkarrizketek lau urtez iraun zuten. 2016ko abuztuan bi aldeek behin betiko su etena eman ondoren, irailaren 26an sinatu zuten bake akordioa Santosek berak eta Rodrigo Londoño Timochenkok, Cartagena de Indiasen. Astebete geroago, ordea, erreferendum bati deitutako Kolonbiako herritarrek ezezko botoa eman zioten akordioari, alde eskasarekin. Hala ere, abiatutako bake prozesuarengatik, urrian Juan Manuel Santosi Bakearen Nobel saria eman zioten.

Erreferentziak

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Juan Manuel Santos by Wikipedia (Historical)