Aller au contenu principal

Bilboko tranbia


Bilboko tranbia


Bilboko tranbia Bizkaiko Bilbo udalerrian dagoen tranbia sarea da. Sareak linea bat osatzen du, "C" formako erradiazioa, guztira 16 geltoki partekatzen dituzte. Sarea Euskotren Tranbia enpresa publikoak kudeatuta.

Tranbia 2002ko abenduaren 18an inauguratu zen, Atxuri eta Uribitarte geltokien artean, eta 2012ko apirilaren 25ean Basurto eta La Casilla geltokiak inauguratu ziren.

14 geltokietatik, 3n metrorekin lotura dago eta 2n aldiriarekin.

Historia

Antzinako tranbia

Tranbia betidanik izan da Bilboko parte. XIX. mendean lehenbiziko aldiz tranbia ezarri zen Bilbon, munduko beste hiri askotan bezala. Lehen linea 1876ean inauguratu zuten, hasieran zaldien indarraz mugitzen zena. Urte batzuk beranduago, 1896ean alegia, elektrizitatea zerabilten tranbiak ezarri zituzten, Espainiar estatuan lehenbiziko tranbia elektrikoak martxan jarriz, Bilbo - Santurtzi linean

Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, 1940ko hamarkadatik aurrera trolebusak tranbia ordezkatu zuen, eta azken tranbia 1964ean kendu zuten. 2002. urtean berreskuratu egin zen zerbitzua.

Proposamena

EuskoTran marka, Eusko Trenbideak enpresaren barne, Bilboko tranbia kudeatzeko jaio zen. Tranbia berria mugikortasuna eta hiri-barneko trenbide sarea hobetzeko sortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailak. 15 urte iraun zituzten ikerketen ondoren, Bilboko metroak eta Bilboko Renfe Aldiriak zein Feveren trenbide sareek bere gain hartzen ez zituten guneei zerbitzu emateko tranbia sarea proposatu zen.

1999ko maiatzaren 27an lanak hasi ziren martxan, hasierako aurrekontua 42 milioi eurokoa da. Honela banatu ziren:

  • %64,75; Eusko Jaurlaritzaren mendeko enpresa publikoek (Euskotren Tranbia) bere gain hartutako enpresen
  • %23; Bilbao Ria 2000k ordainkuak
  • %11,75; Bilboko Udalaren ordainduak

Obra hori Euskotrenen plan orokor batean sartzen da, tranbiak edo metro arinak ezartzeko. Bilborako, enpresak 172,78 milioi euro bideratu zituen 2012ra arte.

Inaugurazioa eta osteko luzapenak

2002ko abenduaren 18an Juan José Ibarretxe Lehendakariak tranbiaren A linearen (gaur egun TR linea) lehenengo tartea inauguratu zuen, Atxuriko geltokia eta Uribitartekoa batzen zituena hain zuzen, 6 geltokiz osatua.

2003ko apirilaren 30ean Guggenheim geltokia martxan jarri zen.

Urte bereko uztailaren 24an beste 4 geltoki ireki ziren, Guggenheimko geltokia eta San Mames geltokiaren artean.

2004ko uztailaren 22an garaian Basurto izeneko geltokia inauguratu zen, gaur egun Ospitalea izena daukana.

2008ko urtarrilaren 25ean Autonomiatik La Casilla eta Errekalde plazarako luzapena leihaketara irekiko zela jakinarazi zen, 7,4 milioi euroko aurrekontuaz eta 18 hilabeteko lan epearekin. Jaurlaritzaren aldaketarekin, ordea, proiektua bertan behera geratu zen.

2010eko uztailaren 7an La Casillako plazarako luzapenaren lehen harria jarri zuten, Errekalderaino helduko ez zen tartea hain zuzen. Tarte berria, bi geltokiduna, 2012ko apirilaren 25ean jarri zen martxan, Basurtuko geltokia eta La Casilla geltokiarekin. Tarte hau irekitzearekin batera, aurretik Basurto izena zeukan geltokia berrizendatu zen, Ospitalea izenarekin. Gainera, luzapen honekin bat EuskoTran, EuskoTren eta EuskoKargo marken aldaketa etorri zen, Eusko Trenbideak enpresaren marka berriak aurkeztu zirela, eta ezartzen hasi zirela. Hala, ordutik EuskoTran marka zaharra Euskotren Tranbia izen berriaz ezagutzen da.

2019ko apirilaren 27an, Bilboko tranbia unitate luzeagoekin lan egiteko prestatzen ari zela jakinarazi zuten.

Sarea

Ibilbidea

Geltokiak

Bilboko tranbiaren geltokiak Euskal Trenbide Sareak kudeatzen eta mantentzen ditu 2008tik. Hala ere, Eusko Trenbideak SA enpresak, Euskotren Tranbia filialaren bidez, ditu trenak eta horiek ustiatzeaz arduratzen da.

Planoa

Lotuneak

Ustiapena

Sarea Euskotren Tranbiak usiatzen du Euskal Trenbide Sareak kudeatutako trenbide eta geltokietan.

Maiztasunak

Flota

Tranbiaren flota gaur egun 3 kotxeko 5 Urbos 1 unitateek osatzen dute, CAFek eginak (400 seriea).

400 serieko unitateek plataforma baxua dute,% 70ean; horrela, mugikortasun murriztua duten pertsonak bagoiaren barruan mugi daitezke.

Unitate bakoitzaren edukiera 196 pertsonakoa da. Gainera, 6 leku daude mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta (bi gurpil-aulkian daudenentzat).

Guneak

Bizkaiko Garraio Partzuergoak ezarritako zonakatze-sistemaren arabera, Bilboko tranbia linea osoa Bilbo udalerri barruan dagoenez geltoki guztiak gune berean daude, 1. gunea, alegia.

Kontakturik gabeko txartela

Barik txartela Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako kontakturik gabeko txartel bakarra da, eta txartelari esker abonu-titulu bereziak erabil daitezke, hobaridun prezioekin bidaiatu ahal izateko. Txartelak 3€ko kostua dauka, eta hiru motatakoa izan daiteke:

  • barik anonimoa (zuria): Creditrans titulua erabili ahal izateko. Txartel anonimoak pertsonalizatzeko aukera ematen du, hala Barik Kide txartela bihurtzen da.
  • barik pertsonalizatua kide (zuria): Creditrans, Hirukotrans, Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 edota Gazte Oro tituluak erabili ahal izateko.
  • barik pertsonalizatua giza (gorria): Gizatrans titulua eta aurreko titulu guztiak erabili ahal izateko.

Barik txartel pertsonalizatuak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integraletan eska daitezke, hurrengo tokietan kokatuta:

  • Abandoko Indalecio Prieto geltokia (Renfeko Aldirien solairua)
  • Ansioko geltokia
  • Areetako geltokiko kanpoaldea (Ibaigane, 17)
  • Atxuriko geltokia
  • Bilbobusen Bezeroen Arretarako Bulegoa (Poza Lizentziatua kalea, 6)
  • Durangoko geltokia
  • Leioako EHU Bizkaiko Unibertsitate Campusa (Gizarte Arloetako eraikina)
  • Portugaleteko Herritarren Arretarako Bulegoa (San Roke plaza)
  • San Mames geltokia (Luis Briñas sarbidea)
  • Sodupeko Udal bulegoak (Gallarraga zeharkalea 20)
  • Zazpikaleetako geltokia (San Nikolas sarbidea)

Gainera, Gipuzkoako Mugi eta Arabako BAT txartelak ere erabil daitezke Bilboko tranbian.

Bidaia-txartelak eta tarifak

2018ko urtarrilaren 1.tik aurrerako bidaia-txartelak:

  • Joanekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko, erosi eta 50 minutura iraungitzen da.
  • Creditrans: Barik euskarrian kargatzen den txanpondegi-titulua da, hobaridun prezioak aplikatzen direlarik. BAT txartela edota Mugi txartelarekin ordaintzekotan titulu honetako tarifak aplikatuko dira.
  • Gizatrans: Barik Giza euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. 65 urtetik gorakoentzako, %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenentzako edo erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun larria eta soldata bera edo OAEAP baino 2,5 aldiz txikia duten pertsonentzako.

2018tik Joaneko bidaia-txartelak tarifa bakarra du arrunta zein familia ugarietarako, eta Egunekoa desagertu da.

2020ko urtarrilaren 1.tik aurrerako tarifak:

Bidaiariak

2002. urteko abenduan Bilboko tranbia martxan jarri zen. Urtea bukatu zenerako, egun gutxitan ia 50.000 bidaiari batu zituen linea berri honek.

Handik urte betera bidaiak bikoiztu ziren. Tranbiaren erabilpena urtero haziz joan zen 2006ra arte.

Bereziki aipagarria da 2004ko igoera, tranbia ireki zenetik eta urte horretara arte zabaldu ziren geltoki berriei, eta tranbiak hartutako onarpenari esker.

2009ra arte bidaiarien handitzea egonkortu eta pixka bat jeitsi zen, eta ezin izan zitzaion heldu 2.800.000 bidaia kopuruari.

2010etik aurrera berriro ere bidaiarien igoera gertatu da, eta 2011n ia 3 milioi bidaiari zenbatu ziren.

2012an 3 milioi bidaiarien kopurua gainditu zen lehenbiziko aldiz, eta 2013an gorako joerari eutsi zitzaion.

Aldiz, 2014 eta 2015ean bidaiarien beherakada nabaria gertatu zen, alegia, 2004tik daturik txarrenak lortuz.

2016an berriro ere 3 milioi bidaiariak gainditu ziren, gorakada garrantzitsu baten ondoren.

2017an 100.000 bidaiari galdu zituen tranbiak, eta hurrengo urtean ia 100.000 bidaiariak berreskuratu zituen, baina 3 milioi bidaiariak jasotzear gelditu zen.

Turismoa

Ibilbiden zehar, Bilboko tranbiak interes turistikoko hainbat lekurekin lotzen du:

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Etorkizuna

Atxuri - Bolueta

2019ko amaiera aldera tranbia Atxuriko geltokitik Boluetakora luzatzeko lanak hasiko dira, Euskotrenen trenbidea aprobetxatuz. Horretarako Euskotrenen E4 lineako trenak Metroaren 3. lineatik pasaraziko dira, eta libre geldituko den 2,5 kilometro inguruko ibilbidea tranbiak erabiltzeko moldatuko da. Bi geltokien artean geltoki berri bat eraikiko da, Abusu Ikastolaren parean. 2019ko lehenengo hiruhilekoan eraikuntza proiektua lizitatu, udazkenean esleitu da eta lanak urte amaierarako hastea aurreikusten da. Argitzeke dago tranbia Boluetara heldu ondoren Kukullaga-Etxebarri geltokira helduko denentz.

Tranbia eraztuna

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak tranbia eraztuna ixteko luzapenean ari dira lanean. Tarteak La Casilla eta Abandoko geltokiak lotuko ditu Autonomia kaletik, Zabalburu eta Hurtado de Amezaga zeharkatuz. Tarte berria 2.100 metro luze izango da eta lau geltoki berri izango ditu:

  • Autonomia kaleko 44. zenbakiaren inguruan
  • Autonomia kaleko 8. zenbakiaren inguruan
  • Hurtado Amezaga kalean, Bosgarren Parrokiaren parean
  • Hurtado Amezaga kalean, Abandoko geltokiaren aurrean

Zorrotzaurre

Zorrotzaurren gauzatzen ari den berritzearekin batera, tranbia irlara luzatzea adostu zen. Hasiera batean tranbia Euskalduna zubitik pasako zela iragarri zen, eta Botika Zaharretik irlara zubi berri bat gurutzatuz. Hala ere, 2013ko abenduan Bilboko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion Zorrotzaurrera gurutzatu aurretik tranbia Olabeagatik pasa zedin, auzoan geltoki berria proposatuz. 2014ko martxoan Jaurlaritzak Udalaren eskaera aztertzen ari zuela azaldu zuen. Hautatzen den irtenbidea zein-nahi ere den, Zorrotzaurre zeharkatu ondoren Zorrotzara helduko da tranbia, beste zubi berri batetik. Trenbidea Zorrotzaurre erdibituko duen etorbide zabaletik igaroko da.

Errekalde

Bilboko Udalak tranbia Errekaldera luzatzea proposatu zuen, Autonomia kaleko luzapenarekin batera. Proiektua Eusko Jaurlaritzarekin adostu zen arren, auzokideen ezadostaunaren eta 2009ko hauteskundeen ondoren Jaurlaritza berriak proiektua ezeztatu zuen. Azkenean, tranbia Autonomia kalera besterik ez zen luzatu, gaur egun La Casilla pabilioiaren parean geltoki-burua ezarriz.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Euskotren Tranbia
  • Eusko Trenbideak
  • Euskal Trenbide Sarea
  • Abandoibarra
  • Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea
  • C-4 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)

Kanpo estekak

  • Bilboko tranbiaren webgunea

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Bilboko tranbia by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION