Latin auzoa (frantsesez Quartier Latin) Frantziako Paris hiriburuaren erdiguneko 5. eta 6. barrutien zati bat hartzen duen auzo ospetsua da. Sena ibaiaren Ezkerraldean eta Parisko Unibertsitatearen inguruan da. Parisko Unibertsitatea (Sorbona izenekoa) auzoaren goialdean dago, Santa Genoveva mendian.
Auzoaren izena latin hizkuntzatik dator, bertako unibertsitatean eta inguruetan oso erabilia baitzen Erdi Aroan, garai hartan ikasketetarako nazioarteko hizkuntza izaki.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou