Aller au contenu principal

Luis Suárez


Luis Suárez


Luis Suárez Miramontes (Ares, A Coruña, 1935eko maiatzaren 2a - Milan, 2023ko uztailaren 9a) espainiar futbol-jokalaria eta entrenatzailea izan zen. Erdilaria zen, Europako bere garaiko onenetako bat.

Biografia

Bere hiriko taldean hasi zen jokatzen baina berehala Bartzelona Futbol Klubak fitxatu zuen, eta zortzi urtez (1953-1961) aritu zen talde horretan jokatzen. Barcelonarekin Ferietako Kopa irabazi zuen bi aldiz (1958, 1960), Espainiako Liga bi aldiz (1959, 1960) eta Espainiako Kopa ere bi aldiz (1957, 1959).

1961ean Milango Inter taldeak fitxatu zuen 25 milioi pezetatan (futbolaren historiako fitxa garestiena ordu arte). Milanekin Europako bi Kopa irabazi zituen (1964, 1965), Kontinente arteko bi Kopa (1965, 1965), Italiako Liga hiru aldiz (1963, 1965, 1966). Gero Genoako Sampdorian ere jokatu zuen.

Bestalde, 35 partida jokatu zituen Espainiako selekzioarekin, Francisco Gento, Alfredo Di Stefano, Luis del Sol, Ferenc Puskas handiekin, eta, gero, Pirri eta Jose Angel Iribarrekin. 1962 eta 1966ko Munduko Txapelketetan ere parte hartu zuen, baina arrakasta handirik gabe. 1964an selekzio nazionalen Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen, finalean Sobietar Batasuna menderatu ondoren.

1960an Urrezko Baloiaren saria jaso zuen (bera izan zen lehen gizon espainiarra), 1961 eta 1964an Zilarrezko Baloia, eta 1965ean Brontzezkoa.

Jokalari gisa erretiroa hartu ondoren, Milango Inter taldearen entrenatzaile izan zen, eta Espainiako selekzioarena gero, Italian egindako munduko txapelketan (1990).

Palmaresa

Taldeetan

  • Kontinente arteko Futbol Kopa (2): 1964, 1965.
  • Europako Kopa (2): 1964, 1965.
  • Hirietako Ferien Kopa (2): 1958, 1960.
  • Espainiako Liga (2): 1959, 1960.
  • Espainiako Kopa (2): 1957, 1959.
  • Italiako Liga (3): 1963, 1965, 1966.

Selekzioan

  • Europako Futbol Txapelketa (1): 1964.

Bakarkako sariak

  • Urrezko Baloia (1): 1960.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Collection James Bond 007


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Luis Suárez by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION