Aller au contenu principal

Francesco Salviati


Francesco Salviati


Francesco Salviati italiar pintorea, Cecchino izenaz ezaguna eta Franceso de' Rossi jaiotza izenekoa (Florentzia, 1510 – Erroma, 1563). Giovanni Salviati kardinalaren babesean egon zen, eta harengandik hartu zuen deitura. Florentzian egin zituen ikasketak, Andrea del Sartoren eskolan. Michelangeloren arte-lanak aztertu zituen, eta manierismorantz lerratu zen. Veneziara jo zuen, eta Grimani jauregiko sabaiak pintatu zituen (suntsituak gaur egun). Florentziako Jauregi Zaharreko freskoak pintatu ondoren, Frantziara jo zuen, eta Fontainebleau eta Dampierren lan egin zuen Lorrenako kardinalak aginduta.

Erreferentziak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Francesco Salviati by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION