Aller au contenu principal

Estanislao Arantzadi


Estanislao Arantzadi


Estanislao Arantzadi Izkue (1841ko maiatzaren 7a, Lizarra – 1918ko irailaren 16a, Oñati) nafar politikaria izan zen. Legegizona, Iruñeko Abokatu Elkargoko dekanoa eta Nafarroako Euskal Elkargoa delakoaren sortzaile eta lehendakaria izan zen.

Foruzale eta euskaltzalea, Nafarroa euskaldun eta askearen alde borrokatu zen bizitza osoan. Bere semea Manuel Arantzadi politikaria eta abokatua izan zen. Estanislao Arantzadi 1918ko irailaren 16an Oñatin hil zen, Eusko Ikaskuntzako Lehenbiziko Biltzarrera bertaratu zenean.

Ikus gainera

  • Manuel Arantzadi

Erreferentziak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Estanislao Arantzadi by Wikipedia (Historical)