Aller au contenu principal

Martxoaren 8


Martxoaren 8


Martxoaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita zazpigarren eguna da, 68.a bisurteetan. 298 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1521 – Gaztelako Komunitateen Gerraren baitan, Petri Lopez Aiarakoa, Aguraingo kondeak, Gasteiz hartu eta erregezaleak kanporatu zituen.
  • 1976 – Guardia zibilak Vicente Anton Ferrero hil zuen Basaurin manifestazio batean.
  • 1977 –
    • Guardia Zibilak Nicolas Mendizabal eta Sebastian Goikoetxea ETAko kideak hil zituen.
    • Euskal Herrian lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Bilbon.
  • 1998 – Trebiñun, lurralde hori Burgoskoa izatetik Arabakoa izatera igarotzeko erreferendumean baietzak gehiengoa lortu zuen.

Mundua

  • 1911 – Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu zen lehen aldiz.
  • 1917 – Emakumeek greba egin zuten Errusian Ogia eta Bakea eskatuz.
  • 1921 – Eduardo Dato Espainiako lehen ministroa erail zuten Madrilgo Parlamentuaren egoitzaren atarian.
  • 1957 – Egiptok Suezko kanala berriro ireki zuen.
  • 1965 – Vietnamgo Gerra: lehen tropa iparramerikarrak Vietnamera iritsi ziren.
  • 2004 – Irakeko kontseilu berriak konstituzio berri bat onartu zuen.
  • 2009 – Benetako IRAk bi soldadu britainiar hil zituen Ipar Irlandan gauzatutako atentatu batean.
  • 2010 –
    • 51 pertsona hil ziren Turkia ekialdeko mendialdeko herri batean egondako 6,0 graduko lurrikara batean.
    • 500 pertsona baino gehiago hil ziren Nigeria erdialdean, kristau eta musulmanen artean egondako istilu etnikoetan.

Arte eta kultura

Euskal Herria

Mundua

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

Kirolak

Euskal Herria

  • 1936 – Aviron Bayonnais errugbi taldeak Yves du Manoir txapelketa irabazi zuen U.S.A. Perpignan taldea finalean 9-3 menderatuz.
  • 2012 – Bilboko Athletic Kluba euskal herritar futbol taldeak Manchester United ingeles taldeari Old Trafford estadioan 2-3 irabazi zion.

Mundua

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1745 – Jose Mazarredo, euskal itsasgizona (h. 1812).
  • 1815 – Jean-Delphin Alard, lapurtar biolin jotzailea eta musikagilea (h. 1888).
  • 1869 – Florentina Tasende, ANV-EAE alderdiko bizkaitar emakumea. (h. 1967)
  • 1870 – Juan Tomás Gandarias, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (h. 1940).
  • 1893 – Feliciana Uribe, bizkaitar moja karmeldarra (h. 1936).
  • 1899 – René Elizabide, zuberotar enpresaburua, Pataugas oinetakoen sortzailea (h. 1967).
  • 1906 – Francisco Cepeda, euskal txirrindularia (h. 1935).
  • 1912 –
    • Veremunda Olasagarre, iruindar sozialista, UGTko burua (h. 1970).
    • Juan Ramón Santiago, bizkaitar futbolari eta futbol entrenatzailea (h. 1999).
  • 1916 – Jeannette Campbell, lapurtar-argentinar igerilaria (h. 2003).
  • 1923 – Sabin Irizar, gipuzkoar idazlea (h. 1995).
  • 1927 –
    • Mari Carmen Madariaga, Arrati, bizkaitar erraketista (h. 2004).
    • Selma Huxley, kanadar historialaria, Euskal Herriko eta Kanadako itsas historian aditua (h. 2020).
  • 1936 – Jaime Arrese, UCD taldeko gipuzkoar politikaria (h. 1980).
  • 1940 – Jaime Valdivielso, arabar enpresaburu eta politikaria (h. 2016).
  • 1942 – Jon Agirre Agiriano, arabar ETAkide eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kidea (h. 2022).
  • 1947 – Santiago Lazkano, euskal txirrindularia (h. 1985).
  • 1957 –
    • Miguel Atxa, nafar txirrindulari ohia.
    • Max Brisson, lapurtar politikaria.
  • 1962 – Iñaki Segurola, gipuzkoar idazlea, filologoa eta hiztegigilea (h. 2022).
  • 1964 –
    • Patxi Saez Beloki, gipuzkoar soziolinguista.
    • Joseba Santamaría, nafar kazetari eta idazlea.
  • 1965 – Nieves Quintana, arabar nekazaria.
  • 1966 – Amaia del Campo, bizkaitar prokuradore eta politikaria, Barakaldoko alkatea.
  • 1967 – José Luis Agirre, gipuzkoar arraunlari ohia.
  • 1971 – Arantza del Puerto, gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
  • 1977 – Aitzol Iriondo, gipuzkoar aktibista.
  • 1982 – Endika Bordas, bizkaitar futbolaria.
  • 1983 – Maialen Chourraut, euskal kirolaria, Olinpiar Jokoetan urrezko domina bakarka lortzen duen lehen emakume euskalduna.
  • 1989 – Ander Iturraspe, bizkaitar futbolari ohia.
  • 1990 – Asier Illarramendi, gipuzkoar futbolaria.
  • 1991 –
    • Battitta Ducassou, lapurtar trinketa pilotaria.
    • Jose Javier Zabaleta, nafar pilotaria.
  • 1995 – Erik Ruiz, bizkaitar futbolaria.
  • 2002 – Oier López, bizkaitar futbolaria.
  • 2003 – Udane Bilbao, gipuzkoar txirrindularia.
  • 2004 - Ibon Sánchez, bizkaitar futbolaria.

Mundua

  • 1286 – Joan III.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea (h. 1341).
  • 1494 – Rosso Fiorentino, italiar margolari manierista (h. 1540).
  • 1495 – San Joan Jainkoarena, portugaldar erlijiosoa (h. 1550).
  • 1518 – Sidonia Saxoniakoa, Wettin leinuko printzesa eta Bruswick-Lüneburgeko dukesa eta Calenberg-Göttingeneko printzesa ezkontidea (h. 1575).
  • 1617 – Tito Livio Burattini, veneziar asmatzaile, arkitekto, egiptologo, zientzialari, tresna zientifikoen egilea, bidaiari, ingeniari eta noble (h. 1681).
  • 1671 – Karlota Brunswick-Lüneburgekoa, alemaniar noblea, Brunswick-Lüneburgeko dukesa eta Modenako dukesa ezkontidea (h. 1710).
  • 1714 – Carl Philipp Emanuel Bach, alemaniar musikari eta konposatzailea (h. 1788).
  • 1748 – Gilen V.a Orange-Nassaukoa, Orangeko printzea eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako estatuderra (h. 1806).
  • 1761 – Jan Potocki, poloniar idazlea, historialaria eta etnologoa (h. 1815).
  • 1764 – Carlo Andrea Pozzo di Borgo, Korsikako diplomatikoa (h. 1842).
  • 1804 – Alvan Clark, estatubatuar astronomoa (h. 1887).
  • 1822 – Ignacy Łukasiewicz, poloniar farmazeutikoa (h. 1882).
  • 1835 – Xoan Antonio Saco e Arce, galiziar idazle eta hizkuntzalaria, Galizierazko lehen gramatika idatzi zuena (h. 1881).
  • 1839 – Josephine Cochrane, estatubatuar asmatzailea, ontzi-garbigailuaren asmatzailea (h. 1913).
  • 1841 – Valentí Almirall, kataluniar politikaria (h. 1904).
  • 1856 – Tom Roberts, australiar margolaria (h. 1931).
  • 1859 – Kenneth Grahame, eskoziar idazlea (h. 1932).
  • 1863 – Henni Forchhammer, daniar hezitzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1955).
  • 1870 – Ivan Skvortsov-Stepanov, errusiar militante boltxebikea (h. 1928).
  • 1875 – Franco Alfano, italiar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1954).
  • 1879 – Otto Hahn, alemaniar fisikaria eta kimikaria, 1944ko Kimikako Nobel Saria (h. 1968).
  • 1886 – Edward Calvin Kendall, estatubatuar kimikaria, 1950eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1972).
  • 1892 – Juana de Ibarbourou, uruguaitar idazlea (h. 1979).
  • 1894 – Wäinö Aaltonen, finlandiar artista eta eskultorea (h. 1966).
  • 1897 – Josep Pla, kataluniar idazlea (h. 1981).
  • 1898 – Eben Dönges, hegoafrikar politikaria (h. 1968).
  • 1900 – Howard Hathaway Aiken, estatubatuar matematikaria eta informatikako aitzindaria (h. 1973).
  • 1902 – Arno Arthur Wachmann, alemaniar astronomoa (h. 1990).
  • 1905 – Eva Dickson, suediar esploratzailea, rally gidaria, hegazkinlaria eta bidaia idazlea, Saharako basamortua autoz gurutzatu zuen lehen emakumea (h. 1938).
  • 1907 –
    • Plácido Domingo Ferrer, espainiar zarzuelako baritono lirikoa (h. 1987).
    • Konstantinos Karamanlis, Greziako presidentea (h. 1998).
  • 1909 –
    • László Rajk, hungariar politikaria (h. 1949).
    • Beatrice Shilling, britainiar ingeniari aeronautikoa (h. 1990).
  • 1910 – Claire Trevor, estatubatuar aktorea (h. 2000).
  • 1911 – Milton Sirotta, Edward Kasner matematikariaren iloba, 10100 zenbakia izendatzeko googol izena proposatu zuena (h. 1981).
  • 1912 – Hilda Stevenson-Delhomme, Seychelleetako lehen emakumezko politikaria (h. 2001).
  • 1913 – Mouloud Feraoun, aljeriar idazlea eta irakaslea (h. 1962).
  • 1914 – Jakov Zeldovitx, sobietar fisiko teorikoa (h. 1987).
  • 1921 – Fritz Luchsinger, suitzar alpinista, Lhotse mendiaren lehen igoera egin zuenetako bat (h. 1983).
  • 1922 –
    • Ralph Henry Baer, Bideo-jokoen aita, alemaniar-estatubatuar bideo-joko garatzailea (h. 2014).
    • Cyd Charisse, estatubatuar dantzaria eta antzezlea (h. 2008).
  • 1923 – Walter Jens, alemaniar idazlea (h. 2013).
  • 1924 –
    • Anthony Caro, ingeles eskultorea (h. 2013).
    • Abderrahman Jusufi, Marokoko lehen ministroa (h. 2020).
  • 1925 – Nina Lobkovskaia, Sobietar Batasuneko Armada Gorrian frankotiratzailea.
  • 1926 –
    • Josefina Aldecoa, espainiar idazle eta pedagogoa (h. 2011).
    • Francisco Rabal, espainiar aktorea (h. 2001).
    • Salahuddin Selangorrekoa, Malaysiako erregea eta Selangorreko sultana (h. 2001).
  • 1927 – Stanisław Kania, poloniar politikari komunista (h. 2020).
  • 1929 – Hebe Camargo, brasildar aktorea, abeslaria eta telebistako aurkezlea (h. 2012).
  • 1930 – Franz Gertsch, suitzar margolaria, erretratu erraldoi hiperrealistegatik ezaguna (h. 2022).
  • 1931 – Gerald Potterton, britainiar kanadar zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta irudigilea (h. 2022).
  • 1935 – Akira Kitaguchi, japoniar futbolaria.
  • 1937 – Juvénal Habyarimana, Ruandako presidentea (h. 1994).
  • 1939 – José Ramón Ónega, galiziar abokatu, idazle eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (h. 2021).
  • 1940 - Ramón Sáez Marzo, espainiar txirrindularia (h. 2013).
  • 1941 – Steven Lukes, britainiar soziologoa eta politologoa.
  • 1942 –
    • Ann Packer, britainiar atleta ohia.
    • Concepción Ramírez, guatemaldar ekintzailea (h. 2021).
  • 1943 –
    • Valerio Massimo Manfredi, italiar idazlea.
    • Lynn Redgrave, ingeles aktorea (h. 2010).
  • 1945 – Anselm Kiefer, alemaniar margolaria.
  • 1946 – Randy Meisner, estatubatuar musikaria, Eagles taldeko kide sortzaile eta baxu-jotzailea (h. 2023).
  • 1947 –
    • Florentino Pérez, espainiar ingeniaria, Real Madril kirol klubeko presidentea.
    • Silvia Tortosa, kataluniar antzezle eta telebista aurkezlea (h. 2024).
  • 1951 –
    • Anna Löwenstein, britainiar esperantista eta idazlea.
    • Monica Helms, transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile, idazle eta Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren beteranoa.
  • 1954 – David Wilkie, eskoziar igerilaria (h. 2024).
  • 1957 – Zé Sérgio, futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • 1958 –
    • Juan Carlos Alonso, bizkaitar txirrindulari ohia.
    • Fatima Anllo Vento, espainiar aktibista, kultura-kudeatzailea eta ikertzailea.
  • 1959 – Aidan Quinn, hiberno-estatubatuar aktorea.
  • 1960 – Jeffrey Eugenides, estatubatuar eleberrigile eta ipuingilea.
  • 1962 –
    • Július Bielik, eslovakiar futbolaria.
    • Mitsunori Yoshida, japoniar futbolari ohia.
  • 1963 –
    • Jelena Baturina, oligarka errusiarra.
    • Sílvia Marsó, kataluniar aktorea.
    • Sasha Waltz, alemaniar koreografoa, dantzaria eta opera-zuzendaria.
  • 1964 – Yasuharu Sorimachi, japoniar futbolari ohia.
  • 1965 – Hamed Bakayoko, Boli Kostako lehen ministroa (h. 2021).
  • 1969 –
    • Lisa Andersen, estatubatuar surflari ohia, lau aldiz munduko txapelduna.
    • Meritxell Budó, kataluniar politikaria.
  • 1976 – Freddie Prinze Jr., estatubatuar aktorea.
  • 1978 – Mohammed Bouyeri, marokoar-herbehereetar islamista terrorista, Theo van Goghen erailketagaitk espetxeratua.
  • 1979 – Susana Garabatos, galiziar igerilari ohia.
  • 1980 – Irene García, Sanlúcar de Barramedako alkatea.
  • 1982 – Marjorie Estiano, brasildar abeslari eta aktorea.
  • 1983 –
    • Karima Baloch, giza eskubideen aldeko aktibista pakistandarrra eta balutx disidentea (h. 2020).
    • Roya Sadat, afganistandar zinemagile eta zuzendaria, Afganistango zinemaren historiako lehen emakume zuzendaria talibanen ondoko garaian.
  • 1984 – Saša Vujačić, esloveniar saskibaloi jokalaria.
  • 1986 – Lassad Nouioui, tunisiar futbolaria.
  • 1989 – Isis Arrondo, frantziar saskibaloi jokalaria.
  • 1990 – Petra Kvitová, txekiar tenislaria.
  • 1993 –
    • Jorge Luis García Salmón, kantabriar futbolaria.
    • Pablo Hervías, espainiar futbolaria.
  • 1995 – Luca Brecel, belgikar snooker jokalaria.
  • 2004 – Kit Connor, britainiar aktorea.
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1092 – Beremundo Iratxekoa, nafar monje beneditarra.
  • 1896 – Jose Maria Lertxundi, euskal frantziskotar misiolaria eta arabista, Tangeren (j. 1836).
  • 1909 – José Roure, arabar kazetari eta antzerkigilea, Madrilen (j. 1864).
  • 1916 – Adolfo Guiard, euskal herritar margolari inpresionista (j. 1860).
  • 1950 – Willy Koch, Donostian bizi izandako alemaniar argazkilaria, Koch argazkilari dinastiaren aitzindaria (j. 1878).
  • 1964 – Hermenegildo Elices, bizkaitar futbolaria (j. 1914).
  • 1970 – René Labat, lapurtar atleta (j. 1892).
  • 1981 – Juan Agustin Zumalabe, euskal olerkaria eta itzultzailea (j. 1914).
  • 2005 – Rafael Lafuente, arabar margolaria (j. 1936).
  • 2008 – Jose Ignacio Telletxea Idigoras, gipuzkoar idazle, historialari, teologo, apaiza eta euskaltzaina (j. 1928).
  • 2019 – Luis Ortiz Alfau, Errepublikaren aldeko eta frankismoaren kontrako bizkaitar milizianoa (j. 1916).
  • 2024 – José María Benavides, gipuzkoar kirolaria, belaren klase askotan aditua, eta idazlea (j. 1945).

Mundua

  • 1126 – Urraka Gaztelakoa, Leon eta Gaztelako erregina (j. 1081).
  • 1137 – Adela Normandiakoa, Ingalaterrako printzesa.
  • 1144 – Zelestino II.a, Aita santua.
  • 1223 – Wincenty Kadłubek, Krakoviako gotzaina eta Poloniako historialaria.
  • 1279 – Alix de Méranie, Borgoinako kondesa (j. c. 1218).
  • 1466 – Francesco I.a Sforza, italiar condottieroa (j. 1401).
  • 1550 – San Joan Jainkoarena, portugaldar erlijiosoa (j. 1495).
  • 1702 – Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (j. 1650).
  • 1824 – Jean Jacques Régis de Cambacérès, Parmako dukea, frantziar legegizona eta politikaria (j. 1753).
  • 1844 – Karlos XIV.a Joan Suediakoa, Frantziako Lehen Inperioko mariskala eta Suedia eta Norvegiako erregea (j. 1763).
  • 1869 – Hector Berlioz, frantziar konpositorea (j. 1803).
  • 1873 – Robert William Thomson, pneumatikoen asmatzailea (j. 1822).
  • 1874 – Millard Fillmore, Ameriketako Estatu Batuetako 13. presidentea (j. 1800).
  • 1875 – Auguste Dariste, frantziar politikaria (j. 1807).
  • 1876 – Louise Colet, frantziar olerkaria eta femme de lettres (j. 1810).
  • 1878 – Frantzisko Karlos Austriakoa, austriar artxidukea (j. 1802).
  • 1886 – Paul Féval, frantziar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1816).
  • 1889 – John Ericsson, suediar ingeniari eta asmatzailea (j. 1803).
  • 1891 – Antonio Ciseri, suitzar margolaria (j. 1821).
  • 1917 –
    • Eduardo Pondal, galegoz eta gaztelaniaz idatzi zuen galiziar idazlea (j. 1835).
    • Ferdinand von Zeppelin, alemaniar asmatzailea (j. 1838).
  • 1921 – Eduardo Dato, espainiar politikaria (j. 1856).
  • 1923 – Johannes Diderik van der Waals, herbeheretar fisikaria, 1910eko Fisikako Nobel Saria (j. 1837).
  • 1925 – Juliette Wytsman, belgikar margolari inpresionista (j. 1866).
  • 1930 – William Howard Taft, Ameriketako Estatu Batuetako 27. presidentea (j. 1857).
  • 1941 – Sherwood Anderson, estatubatuar idazlea (j. 1876).
  • 1942 – José Raúl Capablanca, kubatar xake jokalaria (j. 1888).
  • 1961 – Thomas Beecham, britainiar orkestra zuzendaria (j. 1879).
  • 1968 – Margarita Nelken, espainiar feminista, margolaria eta literatura eta arte-kritikako artikuluen egilea (j. 1894).
  • 1970 – Hans Hansen, Faroe uharteetako margolaria (j. 1920).
  • 1971 – Harold Lloyd, zinema mutuko estatubatuar aktorea (j. 1893).
  • 1972 – Mrinalini Sen, India britainiarreko idazle eta sufragista bengaliarra (j. 1879).
  • 1973 – Ron "Pigpen" McKernan, estatubatuar musikari eta abeslaria, Grateful Dead taldearen sortzaileetakoa (j. 1945).
  • 1974 – Martha Wentworth, estatubatuar aktorea (j. 1889).
  • 1975 –
    • Joseph Bech, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1887).
    • George Stevens, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1904).
  • 1977 – Henry Hull, estatubatuar aktorea (j. 1890).
  • 1978 – Sir Henry Roy Forbes Harrod, britainiar ekonomista (j. 1900).
  • 1983 –
    • Chabuca Granda, perutar sortzailea (j. 1920).
    • William Walton, ingeles musikagilea (j. 1902).
  • 1985 –
    • Edgar Dale, estatubatuar pedagogo eta hezitzailea (j. 1900).
    • Kim Yong-sik, hegokorear futbolaria (j. 1910).
  • 1988 – África de las Heras, espainiar espioia (j. 1909).
  • 1989 –
    • Elizaveta Bykova, errusiar xake jokalaria (j. 1913).
    • Robert Lacoste, frantziar sindikalista eta politikaria (j. 1898).
  • 1993 – Billy Eckstine, estatubatuar kantaria (j. 1914).
  • 1996 – Jack Churchill, britainiar teniente kolonela (j. 1906).
  • 1998 – Alberto Sartoris, italiar arkitektoa (j. 1901).
  • 1999 –
    • Adolfo Bioy Casares, argentinar kazetari, itzultzaile eta idazlea (j. 1914).
    • Joe DiMaggio, estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1914).
  • 2002 – Justin Ahomadegbé-Tomêtin, Dahomeyko presidentea (j. 1917).
  • 2015 – Maria Girona i Benet, kataluniar margolaria eta grabatzailea (j. 1923).
  • 2016 – George Martin, britainiar musikagilea eta ekoizlea, Bosgarren Beatlea (j. 1926).
  • 2017 – George A. Olah, hungariar kimikaria, 1994ko Kimikako Nobel Saria (j. 1927).
  • 2020 –
    • Luis Racionero, kataluniar idazlea (j. 1940).
    • Max von Sydow, suediar aktorea (j. 1929).
  • 2021 – Francisco Erize, argentinar naturalista eta kontserbazionista (j. 1943).
  • 2022 – Julia Zdanovska, ukrainar matematikaria, Ukrainako inbasioan (j. 2000).
  • 2023 –
    • Marcel Amont, chanson eta abesti herrikoiaren alorreko kantautore eta musikagile frantziarra (j. 1929).
    • Chaim Topol, israeldar aktore abeslaria (j. 1935).
  • 2024 –
    • Herbert Kroemer, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 2000ko Fisikako Nobel Saria (j. 1928).
    • Estrela Novais, portugaldar aktorea (j. 1953).
    • Dolly Sohi, indiar aktorea (j. 1975).

Jaiak eta urteurrenak

  • Emakumeen Nazioarteko Eguna
  • Sehaska egutegiko izendegia: Birila, Andere/Andrea/ eta Txano.

Kanpo estekak


Martxoaren 7 | Urteko egutegi | Martxoaren 9

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Martxoaren 8 by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION