Aller au contenu principal

Apirilaren 3


Apirilaren 3


Apirilaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita hamahirugarren eguna da, 94garrena bisurteetan. 272 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1974 – ETAk Gregorio Posadas Zurron goardia zibila erail zuen Azpeitian.
  • 1979ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
  • 2004 – Emakume bat hil zen Bilboko Sabino Arana etorbidean, tranbiak harrapatuta.
  • 2009 – PPko Arantza Quiroga aukeratu zuten Eusko Legebiltzarreko presidente.

Mundua

  • 1998 – Espainiako Defentsa ministeritzak ikerketa zabaldu zuen, ustez CESIDek Herri Batasunaren egoitzean eginiko legez-kanpoko entzuketak zirela eta.
  • 2010 – Uholde eta lubiziek 29 pertsona hil zituzten Peruko Huánuco gune menditsuan.
  • 2016 – Panamako paperak: Estatu politikari, kirolari, negoziogizon, enpresaburu, erakunde eta elkarte pribatuek zerga-ordainketak sahiesten zituztela egiaztatzen zuten agiri multzoa argitaratu zen.
  • 2017 – San Petersburgoko metroko atentatuan 11 lagun hil eta beste 45 zauritu ziren.

Arte eta kultura

Euskal Herria

  • 1987 – 5. Korrikari hasiera eman zitzaion Hendaian, apirilaren 12an Bilbon amaitu zelarik.

Mundua

  • 1992 – Thunderheart ("Trumoi bihotz") filma estreinatu zen, Val Kilmer, Sam Shepard, Graham Greene, Fred Ward, Fred Thompson, Sheila Tousey eta Ted Thin Elk aktoreek antzeztu zuten.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

Kirolak

Euskal Herria

Mundua

  • 1920ko Bost Nazioen Txapelketa: Galesek, Eskoziak eta Ingalaterrak partekaturiko garaipena eskuratu zuten. Lehen Mundu Gerrak eragindako etenaldiaren ondoren jokaturiko lehenengo txapelketa izan zen.

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1419 – Joan Beaumont, Nafarroako Erresumako kantzilerra (h. 1487).
  • 1871 – Julio Urkixo, bizkaitar idazle, euskalari eta testu biltzaile eta editorea (h. 1950).
  • 1901 –
    • Domingo Gutiérrez, bizkaitar txirrindularia.
    • Eugenia Iriondo, gipuzkoar erraketista (h. 1983).
  • 1908 – Benigno Baskaran, gipuzkoar politikaria (h. 1984).
  • 1914 – Pierre Duny Petre, baxenafar idazlea (h. 2005).
  • 1940 – Jose Antonio Etxebarrieta, euskal abokatua eta ETAren buruzagia (h. 1973).
  • 1942 – Argitxu Noblia, lapurtar medikua, Ipar Euskal Herriko euskalgintzaren erreferentzia nagusietakoa.
  • 1943 –
    • Kaxildo Alkorta, gipuzkoar itzultzailea, idazlea eta Mendebalde Kultura Alkartearen lehendakaria (h. 2021).
    • Patxi Gorriti, gipuzkoar futbolari ohia.
    • Julian Zubeldia, gipuzkoar idazle eta politikaria, Lizartzako alkatea.
  • 1954 – Ana Toledo, gipuzkoar irakaslea, Euskal Filologian doktorea eta euskaltzaina.
  • 1962 – Grégoire Lascubé, lapurtar errugbilari ohia.
  • 1963 – Olatz Arregi, gipuzkoar EHUko irakaslea, informatikaria eta Hitz zentroko ikertzailea.
  • 1970 –
    • Beatriz Artolazabal, arabar politikari jeltzalea.
    • Elena Calvillo, gipuzkoar mendi-korrikalaria.
    • Evelio Gil, UPNko nafar politikaria.
    • Paul Zubillaga, gipuzkoar aktorea.
  • 1971 – Silvia del Rincón, gipuzkoar eskiatzaile ohia.
  • 1978 – Óscar Santor, Golo, arabar futbolari ohia.
  • 1982 – Gaizka Amondarain, bizkaitar idazlea.
  • 1984 –
    • Igor Etxebarrieta, bizkaitar futbolari ohia.
    • Saioa González, bizkaitar futbolari ohia.
  • 1989 – Camille Lopez, zuberotar errugbilaria, Oloroe-Donamarian.
  • 2000 – Jon Gurutzeta, gipuzkoar futbolaria.
  • 2001 – Iker San Vicente, nafar futbolaria.

Mundua

  • 1270 – William Wallace, eskoziar zalduna, Ingalaterraren aurka Eskoziako erresistentziaren burua (h. 1305).
  • 1366 – Henrike IV.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1413).
  • 1461 – Ana Frantziakoa, printzesa kapetarra (h. 1522).
  • 1642 – Alessandro Stradella, italiar musikagilea eta kantaria (h. 1682).
  • 1693 – John Harrison, ingeles erlojugilea, itsas kronometroaren asmatzailea (h. 1776).
  • 1715 – William Watson, ingeles fisikari eta medikua (h.1787).
  • 1770 – Theodoros Kolokotronis, greziar jenerala eta Greziako independentziaren aldeko borrokaren liderra (h. 1843).
  • 1780 – Vicenta Juaristi Eguino, Amerikako independentziaren heroia (h. 1857).
  • 1783 – Washington Irving, estatubatuar idazlea (h. 1859).
  • 1791 – Anne Lister, Yorkshireko lur-jabe, egunerokoen idazle, alpinista eta bidaiaria (h. 1840).
  • 1808 – Manuel Gutiérrez de la Concha, espainiar militar eta politikaria (h. 1874).
  • 1812 – Luisa Maria Orleanskoa, Belgikako erregina ezkontidea (h. 1850).
  • 1837 – Paul Robin, frantziar pedagogo eta hezitzaile anarkista (h. 1912).
  • 1848 –
    • Georges Ohnet, frantziar eleberrigilea (h. 1918).
    • Arturo Prat, txiletar abokatu eta marinel ofiziala (h. 1879).
  • 1862 – Leonid Pasternak, errusiar margolaria (h. 1945).
  • 1863 – Henry Van de Velde, belgikar arkitektoa, diseinatzaile eta pintorea (h. 1957).
  • 1875 – Mistinguett, frantziar aktore eta abeslaria (h. 1956).
  • 1881 – Alcide de Gasperi, Italiako lehen ministroa (h. 1954).
  • 1883 – Frits Van den Berghe, belgikar margolaria (h. 1939).
  • 1887 – Nishizō Tsukahara, japoniar almirantea (h. 1966).
  • 1889 – Greta Fahlcrantz, suediar margolari eta eskultorea (h. 1978).
  • 1890 –
    • Manuel Carrasco i Formiguera, katañuniar politikaria, Kataluniako nazionalismoaren aitzindaria (h. 1938).
    • Vasili Txernetzov, Kosakoen errusiar ofiziala (h. 1918).
  • 1891 – Menen Asfaw, Etiopiako Inperioko enperatriz ezkontidea (h. 1962).
  • 1893 – Leslie Howard, ingeles aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 1943).
  • 1895 – Mario Castelnuovo-Tedesco, italiar musikagile, piano-jotzaile eta idazlea (h. 1968).
  • 1898 – Michel de Ghelderode, belgikar antzerkigilea (h. 1962).
  • 1900 – Camille Chamoun, Libanoko bigarren presidentea (h. 1987).
  • 1903 – Lili Kraus, hungariar pianista (h. 1986).
  • 1905 – Anjela Duval, bretainiar poeta (h. 1981).
  • 1907 – Isaac Deutscher, poloniar politikari eta historialaria (h. 1967).
  • 1909 – Carme Serrallonga, kataluniar pedagogo eta itzultzailea (h. 1997).
  • 1913 – Per Borten, Norvegiako lehen ministroa (h. 2005).
  • 1915 – Piet de Jong, Herbehereetako lehen ministroa (h. 2016).
  • 1922 –
    • Doris Day, estatubatuar aktorea, abeslaria eta animalien eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2019).
    • José Hierro, espainiar poeta (h. 2002).
  • 1924 –
    • Marlon Brando, estatubatuar aktorea, XX. mendeko hoberenetarikoa (h. 2004).
    • Roza Xanina, Bigarren Mundu Gerrako eliteko sobietar frankotiratzailea (h. 1945).
  • 1925 – André Giraud, frantziar politikaria (h. 1997).
  • 1926 – Virgil Ivan Grissom, estatubatuar pilotu eta astronauta (h. 1967).
  • 1927 – Éva Székely, hungariar igerilaria (h. 2020).
  • 1929 – Poul Schlüter, Danimarkako lehen ministroa (h. 2021).
  • 1930 – Helmut Kohl, Alemaniako 32. kantzilerra (h. 2017).
  • 1934 –
    • Jane Goodall, ingeles naturalista, aktibista eta primatologa, tximinoen jokabidearen ikertzailea.
    • Pina Pellicer, mexikar aktorea (h. 1964).
  • 1937 – John Arrillaga, estatubatuar enpresaburua, Silicon Valleyko lur-jaberik nagusienetariko bat (h. 2022).
  • 1938 – Raymond Hunter, Ipar Irlandako errugbilari eta kriket jokalaria (h. 2020).
  • 1939 – Lino Brocka, filipinar zinemagilea (h. 1991).
  • 1943 – Richard Manuel, kanadar musikaria, The Band taldeko piano-jotzailea eta abeslari nagusia (h. 1986).
  • 1944 – José Folgado, PPko espainiar politikaria (h. 2020).
  • 1945 – Catherine Spaak, Frantzian jaiotako belgikar-italiar aktorea (h. 2022).
  • 1946 –
    • Lil Milagro Ramírez, salvadortar poeta eta iraultzailea (h. 1979).
    • Marisa Paredes, espainiar aktorea.
  • 1947 – Rabbie Namaliu, Papua Ginea Berriko 4. lehen ministroa (h. 2023).
  • 1948 –
    • Jaap de Hoop Scheffer, herbeheretar politikari eta diplomazialaria, NATOren 11. Idazkari orokorra.
    • Carlos Salinas de Gortari, Mexikoko presidente ohia.
  • 1949 – Michel Husson, frantziar ekonomialaria, estatistikaria eta ekintzaile politikoa, mugimendu altermundialistako kidea (h. 2021).
  • 1952 –
    • Kiko Veneno, espainiar musikaria.
    • Mariàngela Vilallonga, Kataluniako Generalitateko kultura-kontseilaria.
  • 1956 –
    • Miguel Bosé, espainiar abeslaria eta aktorea.
    • Eduardo Zaplana, espainiar politikaria eta abokatua.
  • 1958 –
    • Alec Baldwin, estatubatuar aktorea.
    • Francesca Woodman, estatubatuar argazkilari feminista (h. 1981).
  • 1961 –
    • Eddie Murphy, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, abeslari, idazle eta umorista.
    • Samir, marokoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
  • 1962 –
    • Sophie Moressée-Pichot, frantziar eskrimari ohia eta pentatloi modernoko kirolari ohia.
    • Mike Ness, estatubatuar gitarra-jotzailea, abeslaria, ekoizlea eta kantugilea, Social Distortion taldeko abeslaria.
  • 1963 –
    • Ester Capella, Kataluniako Generalitatearen Justizia Kontseilaria.
    • Stevo Pendarovski, Ipar Mazedoniako presidentea.
  • 1964 –
    • Nigel Farage, britainiar politikaria eta analista politikoa.
    • Enric Morera i Català, valentziar politikaria.
    • Bjarne Riis, daniar txirrindulari ohia.
  • 1965 –
    • Gonzalo Boye, txiletar abokatua eta enpresaburua.
    • Katsumi Oenoki, japoniar futbolari ohia.
  • 1968 – Sergi Arola, kataluniar sukaldaria.
  • 1969 – Clotilde Courau, frantziar aktorea.
  • 1970 – Donald-Olivier Sié, bolikostar futbolaria.
  • 1971 –
    • Suylen Milanés, kubatar abeslari eta ekoizlea (h. 2022).
    • Robert da Silva Almeida, brasildar futbolari ohia.
    • Anastasia Zavorotniuk, errusiar aktore eta telebista aurkezlea (h. 2024).
  • 1972 –
    • Catherine McCormack, ingeles zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
    • Lola Pagnani, italiar aktore, dantzari eta abeslaria.
  • 1974 – Ricardo Rodríguez, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
  • 1975 – Aries Spears, alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista.
  • 1977 – Alen Avdić, bosniar futbolari ohia.
  • 1978 – Tommy Haas, alemaniar tenislari ohia.
  • 1979 – Nuria Espallargas, kataluniar ikertzailea, ekintzaile teknologikoa eta irakaslea.
  • 1980 – Suella Braverman, britainiar politikaria.
  • 1982 –
    • Sofia Boutella, franko-aljeriar aktore eta dantzaria.
    • Cobie Smulders, kanadar aktore eta modeloa.
  • 1985 –
    • Leona Lewis, britainiar R&B abeslaria.
    • Álvaro Pérez Alonso, bizkaitar politikaria.
  • 1986 – Amanda Bynes, estatubatuar aktore ohia.
  • 1987 – Martyn Rooney, ingeles atleta, 400 metroko proban aditua.
  • 1990 –
    • Karim Ansarifard, irandar futbolaria.
    • Sari Van Veenendaal, herbeherear futbolari ohia.
  • 1996 – Jacob Stockdale, irlandar errugbi jokalaria.
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1367 – Joan Hurtado Mendozakoa, arabar aitoren semea eta militarra, mendozatarren buruzagia (j. c. 1285).
  • 1862 – Martina Gorostitza, arabar inprimatzailea (j. 1790).
  • 1894 – Martin Lapeire, lapurtar idazlea (j. 1842).
  • 1915 – Mariano Lazkano, Lazkano, euskal herritar pilotaria.
  • 1917 – Evaristo Txurruka, euskal ingeniaria, Bilboko Obren Juntako presidentea (j. 1841).
  • 1925 - Enrique Goiri, bizkaitar futbolaria (j. 1877).
  • 1933 – Adolfo Urkixo, bizkaitar politikaria (j. 1866).
  • 1937 – Juan Otazua, bizkaitar apaiz trinitarioa, Mancha Realen fusilatua (j. 1895).
  • 1973 – Jose Antonio Etxebarrieta, euskal abokatua eta ETAren buruzagia (j. 1940).
  • 1974 – Ricardo Oreja, euskal abokatu eta politikaria, Madrilen (j. 1890).
  • 1993 – Joxe Miel Iztueta, Lazkao Txiki, gipuzkoar bertsolari eta txiste-kontalaria (j. 1926).
  • 1999 – Jean Pinatel, lapurtar kriminologo eta katedraduna (j. 1913).
  • 2012 – José María Zarraga, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, Madrilen (j. 1930).
  • 2013 – Marivi Bilbao, bilbotar aktorea (j. 1930).
  • 2015 – Luis Maria Perez de Onraita, arabar apaiza, artzapezpikua Angolan, Luandan (j. 1933).
  • 2017 – Luis Mari Mujika, euskal idazlea (j. 1939).
  • 2018 – Pedro Zarrabeitia, bizkaitar argazkilaria (j. 1939).

Mundua

  • 963 – Gilen III.a Akitaniakoa, Auvernia eta Poitiersko konde eta Akitaniako dukea (j. 915).
  • 1253 – San Rikardo Chichesterkoa, ingeles elizgizona.
  • 1287 – Honorio IV.a, Aita santua (j. c. 1210).
  • 1545 – Antonio Gebarakoa, espainiar idazlea, frantziskotarra. (j. c. 1481).
  • 1682 – Bartolomé Esteban Murillo, espainiar margolaria (j. 1617).
  • 1695 – Melchior d'Hondecoeter, herbeheretar animalien margolaria (j. 1636).
  • 1718 – Jacques Ozanam, frantziar matematikaria (j. 1640).
  • 1747 – Francesco Solimena, italiar barrokoko margolaria (h. 1657).
  • 1830 – François de Barthélemy, frantziar diplomazialaria (j. 1747).
  • 1832 – Jean-Baptiste Gaye de Martignac, Frantziako lehen ministroa (j. 1778).
  • 1849 – Juliusz Słowacki, poloniar poeta eta antzerkigilea (j. 1809).
  • 1862 – James Clark Ross, britainiar itsasgizona eta esploratzailea (j. 1800).
  • 1882 – Jesse James, estatubatuar gerrilaria eta bidelapurra (j. 1847).
  • 1891 – Dorotea de Chopitea, Txile eta Bartzelonako filantropo eta mezenasa (j. 1816).
  • 1897 – Johannes Brahms, alemaniar musikagilea (j. 1833).
  • 1909 – Pascual Cervera y Topete, Espainiako Itsas Armadaren almirantea (j. 1839).
  • 1915 – Isaac Leib Peretz, poloniar olerkaria, Yiddish idazlea (j. 1852).
  • 1924 – Franz von Bayros, austriar ilustratzaile eta marrazkilaria, dekadentismo mugimenduko partaidea (j. 1866).
  • 1941 – Pál Teleki, Hungariako lehen ministroa (j. 1879).
  • 1942 – Irene Polo, Argentinan erbesteratutako kataluniar kazetaria, publizista eta antzerki ordezkaria (j. 1909).
  • 1943 – Conrad Veidt, alemaniar aktorea (j. 1893).
  • 1950 – Kurt Weill, estatubatuar musikagilea (j. 1900).
  • 1952 – Miina Sillanpää, finlandiar politikaria (j. 1866).
  • 1954 – Aristides de Sousa Mendes, Schindler portugaldarra, portugaldar diplomatikoa (j. 1885).
  • 1960 – Norodom Suramarit, Kanbodiako erregea (j. 1896).
  • 1988 – Milton Caniff, estatubatuar komikigilea (j. 1907).
  • 1990 – Sarah Vaughan, estatubatuar jazz abeslaria (j. 1924).
  • 1991 – Graham Greene, ingeles idazlea (j. 1904).
  • 1992 – Juan García Hortelano, espainiar idazlea (j. 1928).
  • 1995 – Gracita Morales, espainiar aktorea (j. 1928).
  • 1997 – Luis Sánchez Agesta, espainiar legelaria, historialaria eta politikaria (j. 1914).
  • 1998 –
    • Mary Cartwright, britainiar matematikaria (j. 1900).
    • Charles Lang, estatubatuar zinema argazkilaria (j. 1902).
    • Wolf Vostell, alemaniar artista (j. 1932).
  • 1999 – Joe Cassano, italiar rap abeslaria (j. 1973).
  • 2007 – Marion Eames, galesezko eleberrigile nabarmena (j. 1921).
  • 2010 – Eugène Terre'Blanche, Afrikaner Weerstandsbeweging (AWB) alderdi politikoa sortu zuen boer afrikanerra (j. 1941).
  • 2012 – Antonio Mingote, gaztelaniazko kataluniar idazlea, marrazkilaria eta umorista (j. 1919).
  • 2013 – Ruth Prawer Jhabvala, Alemanian jaiotako britainiar estatubatuar eleberrigile eta gidoilaria (j. 1927).
  • 2015 – Bob Burns, estatubatuar bateria-jotzailea, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (j. 1950).
  • 2016 – Lars Gustafsson, suediar eleberrigile eta olerkaria (j. 1936).
  • 2020 –
    • Helin Bölek, turkiar abeslaria eta ekintzailea (j. 1992).
    • Francisco Hernando, Paco el Pocero, espainiar enpresaburua, urbanizazio erraldoien eraikuntzagatik ezaguna (j. 1945).
  • 2022 – Lygia Fagundes Telles, brasildar idazlea (j. 1923).
  • 2024 –
    • Vitus Huonder, suitzar elizgizona (j. 1942).
    • Sándor Müller, hungariar futbolaria (j. 1948).
    • Flor Sheiza Quispe Sucapura, Muñequita Milly, perutar abeslaria (j. 2000).
    • Vera Tschechowa, alemaniar aktorea eta zinema ekoizlea (j. 1940).

Jaiak eta urteurrenak

  • Sehaska egutegiko izendegia: Sugar, Sugahar, Sugoi eta Oxeli


Kanpo estekak


Apirilaren 2 | Urteko egutegi | Apirilaren 4

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Apirilaren 3 by Wikipedia (Historical)