Aller au contenu principal

Apirilaren 14


Apirilaren 14


Apirilaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laugarren eguna da, 105garrena bisurteetan. 261 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1968 – Aberri Eguna ospatu zuten Donostian, nahiz eta Polizia Armatu frankistak hiriko sarbide guztiak itxi zituen goizean goizetik. Hala ere, 8.000 lagunetik gora bildu ziren giro itogarri hartan eta 300 pertsona atxilotu zituen Poliziak.
  • 1983 – Eusko Legebiltzarrak Eusko Abendaren Ereserkia izendatu zuen Euskadiko ereserki (letrarik gabe).
  • 2001 – Bilboko Metroko 2. Linea hasi zen.
  • 2002 – Zornotzako herritarrek Boroako zentral termikoaren inguruko erreferenduma egin zuten. Parte hartzaileen %98,2ak zentralaren aurka bozkatu zuen, 5.352 herritarrek.
  • 2008 – PSNk eta UPNk Barañaingo NaBaiko Floren Lukiren aurkako zentsura mozioa aurkeztu zuten.
  • 2010 – Guardia Zibilak hiru abokatu eta beste zazpi lagun atxilotu eta inkomunikatu zituen, ETArekin harremana zutelakoan. Bost egunen ostean, Grande-Marlaska epaileka bost kaleratu eta beste bost espetxera bidali zituen.'
  • 2016 – Oroimen Historikoaren Legeari jarraiki Iruñeko Bigarren Zabalgunean ordurarte Rodeznoko Kondearen plaza zena, Askatasunaren plaza gisa berrizendatua izan zen.

Mundua

  • 1865 – John Wilkes Booth aktoreak Abraham Lincoln estatubatuar presidentea erail zuen.
  • 1931 – Espainiako Bigarren Errepublika jaio zen.
  • 2008 –
    • Cristina Garmendiak Espainiako Zientzia eta Berrikuntza ministro kargua hartu zuen.
    • Silvio Berlusconiren koalizioak (Askatasunaren Herria, PdL) Italiako hauteskundeak gehiengo osoz irabazi zituen.
  • 2010 – 7,1 graduko lurrikara batek 1.200 pertsona hil zituen Txinako Qinghai probintzian.
  • 2018 –
    • Serge Sargsian Armeniako presidenteak dimisioa aurkeztu zuen protesten ondorioz.
    • Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak eta Erresuma Batuak Damasko eta Homsen bonbardaketa egin zuten hegazkin zein itsasontzietatik, Siriako gerra zibilean ustez emandako Doumako eraso kimikoari erantzunez.

Arte eta kultura

Euskal Herria

  • 1989 – 6. Korrikari hasiera eman zitzaion Iruñean, apirilaren 23an Donostian amaitu zelarik.
  • 2002ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Amets Arzallusek jantzi zuen txapela hirugarren urtez jarraian.

Mundua

  • 1995 – Liam Neeson eta Jessica Lange aktoreek antzeztutako Rob Roy filma estreinatu zen.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

Kirolak

Euskal Herria

Mundua

  • 1923ko Bost Nazioen Txapelketa: Ingalaterrak partida guztiak irabazi eta txapelketa eta Slam nagusia lortu zituen.

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1828 – Grazian Adema, euskal idazlea (h. 1907).
  • 1871 – Baleriano Mokoroa, euskal idazlea (h. 1941).
  • 1875 – Juan Etxebarria, bizkaitar margolari fauvista (h. 1931).
  • 1880 – Pablo Tillac, euskal herrian bizi izandako frantziar margolaria, grabatzailea, akuaforte-egilea eta ilustratzailea, Anguleman (h. 1969).
  • 1892 – Cecilio Ibarretxe, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1961).
  • 1896 – Ramón Egiazabal, euskal herritar futbolaria (h. 1939).
  • 1905 – José Luis Arrese, bizkaitar arkitekto eta politikaria, nazionalkatolizismoaren ideologo nagusienetariko bat (h. 1986).
  • 1932 – Esteban Areta, Areta II, nafar futbolari eta entrenatzailea (h. 2007).
  • 1938 – Mario Gabiria, nafar soziologoa, hiri-soziologian eta ekologian espezializatua (h. 2018).
  • 1953 – Joxerra Garzia, euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea.
  • 1954 – Gotzon Aurrekoetxea Olabarri, bizkaitar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea eta euskaltzain urgazlea, dialektologian espezializatua.
  • 1955 – Sabino Zubeldia, gipuzkoar futbolari ohia.
  • 1958 – José Miguel Etxeberria, ETA eta Komando Autonomoak erakunde armatuetako nafar kidea (h. 1980).
  • 1962 – Joseba Asiron, nafar artearen-historialaria, irakaslea eta politikaria, Iruñeko alkatea.
  • 1964 – Karmele Makazaga, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
  • 1965 - Enrique Alonso Casado, gipuzkoar txirrindulari ohia.
  • 1966 – Carlos Salvador, nafar politikari eta abokatua.
  • 1967 –
    • Alfonso Alonso, arabar politikaria, Gasteizko alkate ohia.
    • José Javier Belloso, nafar futbolari ohia.
  • 1973 – Iñigo Chaurreau, gipuzkoar txirrindulari ohia.
  • 1976 – Santiago Abascal Conde, euskal herritar politikaria, Vox alderdiko presidentea.
  • 1977 – Gorka Arrizabalaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
  • 1980 – Cristian Alberdi, gipuzkoar futbolari ohia.
  • 1986 –
    • Txaber Trojaola, gipuzkoar surflaria.
    • Lara González Oteitza, nafar gimnasta erritmiko ohia eta modeloa.
  • 1989 –
    • Óscar de Marcos, arabar futbolaria.
    • Jules Pardo, lapurtar futbolari ohia.
  • 1992 – Mariñe Arbeo, gipuzkoar artista eta ilustratzailea.
  • 2004 –
    • Julen Jon Guerrero, bizkaitar futbolaria.
    • Egoitz Muñoz, arabar futbolaria.

Mundua

  • 1126 – Averroes, arabiar fisikari eta filosofialaria (h. 1198).
  • 1204 – Henrike I.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (h. 1217).
  • 1527 – Abraham Ortelius, Brabanteko kartografo, geografo eta kosmografoa (h. 1598).
  • 1578 – Filipe III.a Espainiakoa, Espainia eta Portugalgo erregea (h. 1621).
  • 1629 – Christiaan Huygens, herbeheretar astronomo, fisikari eta matematikaria (h. 1695).
  • 1696 – Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa, Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa (h. 1762).
  • 1738 – William Cavendish-Bentinck (Portlandeko III. dukea), Britainia Handiko eta Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1809).
  • 1740 – Anna Strong (espioia), estatubatuar abertzalea (h. 1812).
  • 1773 – Jean-Baptiste de Villèle, frantziar politikaria, ultramontanismoaren aitzindarietakoa (h. 1854).
  • 1795 – Pedro Albéniz, espainiar konpositorea (h. 1855).
  • 1803 – Friedrich von Amerling, austriar margolaria (h. 1887).
  • 1807 – Françoise Altarice Rosalba Sebastiani, Frantziako dukesa eta oinordekoa (h. 1847).
  • 1812 – George Grey, britainiar militar, esploratzaile eta administratzaile koloniala, Zeelanda Berriko gobernadore eta lehen ministroa (h. 1898).
  • 1831 – Gerhard Rohlfs, alemaniar esploratzailea (h. 1896).
  • 1862 – Piotr Stolipin, Errusiako lehen ministroa (h. 1911).
  • 1866 – Anne Sullivan, estatubatuar irakaslea (h. 1936).
  • 1868 –
    • Peter Behrens, alemaniar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1940).
    • Annie Scott Dill Maunder, irlandar astronoma eta matematikaria (h. 1947).
  • 1870 – François Dussaud, suitzar zientzialaria (h. 1953).
  • 1871 – Antonio Paoli, puertorricar opera kantaria, ospea lortutako lehen tenore puertorricarra (h. 1946).
  • 1875 – Luigi Carnera, italiar astronomoa (h. 1962).
  • 1882 – Moritz Schlick, alemaniar filosofoa (h. 1936).
  • 1886 – Leah Manning, Espainiako Gerra zibilean ia 4.000 haur Santurtzitik Ingalaterrara eraman zituen britainiar politikaria (h. 1977).
  • 1889 – Arnold J. Toynbee, ingeles historialaria (h. 1975).
  • 1891 – Wilhelm Fenner, alemaniar kriptoanalista (h. 1946 ondoren).
  • 1892 –
    • Juan Belmonte, el Pasmo de Triana, espainiar zezenketaria (h. 1962).
    • Gordon Childe, australiar arkeologoa (h. 1957).
  • 1896 – Priscilla Fairfield Bok, estatubatuar astronomoa (h. 1975).
  • 1903 – Mercedes Prendes, asturiar aktorea (h. 1981).
  • 1904 – John Gielgud, britainiar antzezle, zinema-zuzendari eta produktorea (h. 2000).
  • 1905 – Inger Hagerup, norvegiar poeta, antzerkigile eta eleberrigilea (h. 1985).
  • 1906 – Faisal Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (h. 1975).
  • 1907 – François Duvalier, Papa Doc, Haitiko presidentea (h. 1971).
  • 1912 – Robert Doisneau, frantziar argazkilaria (h. 1994).
  • 1915 – Alvaro d'Ors, kataluniar legelaria, erromatar zuzenbidean aditua (h. 2004).
  • 1916 – Vicente Lozano López, espainiar ekonomialaria, Bilboko Unibertsitatearen bigarren errektorea (h. 2000).
  • 1920 –
    • Josep Benet, kataluniar abokatua, politikaria eta historialaria (h. 2008).
    • Olivier Debré, frantziar margolaria (h. 1999).
    • Constanze Manziarly, Adolf Hitlerentzat sukaldari, nutrizionista eta dietista lanak egin zituen emakumezkoa (h. 1945).
  • 1921 – Thomas Schelling, estatubatuar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2005eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2016).
  • 1922 –
    • María Luisa Bemberg, argentinar zinema-zuzendaria eta gidoilaria (h. 1995).
    • Ali Akbar Khan, bengaliar musikagilea eta sarod musika tresnaren interprete eta irakaslea (h. 2009).
  • 1923 – John Holt, estatubatuar idazle eta hezitzailea (h. 1985).
  • 1924 – Shorty Rogers, estatubatuar tronpeta-jotzailea eta musikagilea (h. 1994).
  • 1925 –
    • Abel Muzorewa, Zimbabwe Rhodesiako lehen ministroa (h. 2010).
    • Rod Steiger, estatubatuar aktorea (h. 2002).
  • 1926 – Leopoldo Calvo-Sotelo, Espainiako Gobernuko presidentea (h. 2008).
  • 1927 – Alan MacDiarmid, zeelandaberritar-estatubatuar kimikaria, 2000ko Kimikako Nobel Saria, (h. 2007).
  • 1928 – Juri Zitsar, errusiar hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina (h. 2009).
  • 1929 – Chadli Bendjedid, Aljeriako presidentea (h. 2012).
  • 1930 – Ann Trevenen Jenkin, kornuallestar aktibista, liburuzain, irakasle eta idazlea (h. 2024).
  • 1932 – Loretta Lynn, estatubatuar country abeslaria (h. 2022).
  • 1933 – Boris Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (h. 2012).
  • 1935 – Erich von Däniken, alemanezko suitzar idazlea.
  • 1937 – Lucy R. Lippard, estatubatuar idazle, arte-kritikari, ekintzaile eta komisarioa.
  • 1940 –
    • Antonio Blanco Martínez, espainiar txirrindulari ohia.
    • Julie Christie, britainiar aktorea.
    • Maria Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzesa ezkontidea (h. 2021).
  • 1941 –
    • Antonella Picchio, italiar ekonomialari feminista.
    • Antonio Rodríguez Almodóvar, espainiar idazle, poeta, antzerkigilea eta telebistako gidoilaria.
  • 1942 – Valeri Brumel, errusiar gorako jauzilaria (h. 2003).
  • 1944 – José María Guelbenzu, espainiar literatura kritikari eta eleberrigilea, polizia eleberrietan aditua.
  • 1945 – Ritchie Blackmore, ingeles gitarrajolea, Deep Purple taldeko gitarrajolea.
  • 1948 – Berry Berenson, estatubatuar modeloa, argazkilaria eta aktorea, irailaren 11ko erasoetan eraila (h. 2001).
  • 1950 –
    • Francis Collins, estatubatuar sendagile eta genetista.
    • Péter Esterházy, hungariar idazlea (h. 2016).
    • Mitsuru Komaeda, japoniar futbolari ohia.
    • Ramana Maharshi, eragin handiko erlijioso hindua (j. 1879).
  • 1951 –
    • José María Mendiluce, espainiar ekonomista eta politikaria (h. 2015).
    • Gregory Winter, britainiar biokimikaria, antigorputz terapeutikoetan aitzindaria, 2018ko Kimikako Nobel Saria.
  • 1953 – José Mari Manzanares, espainiar zezenketaria (h. 2014).
  • 1954 –
    • Katsuhiro Ōtomo, japoniar mangaka, anime zuzendaria eta gidoilaria.
    • Sibilla, italiar abeslaria eta aktorea.
  • 1957 –
    • Haruhisa Hasegawa, japoniar futbolari ohia.
    • Masaru Uchiyama, japoniar futbolari ohia.
  • 1958 – Peter Capaldi, eskoziar zinema, telebista eta antzerkiko aktore, gidoigile eta zuzendaria.
  • 1960 – Roberta S. Jacobson, estatubatuar diplomazialaria.
  • 1961 –
    • Robert Carlyle, eskoziar aktorea.
    • Yuji Sugano, japoniar futbolari ohia.
  • 1966 - Sandra Pierrette Kanzie, poeta, Burkina Fasoko lehen emakumea herrialde horretan liburu bat argitaratzen.
  • 1967 – Javier Valdez, mexikar kazetari eta idazlea, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua (h. 2017).
  • 1973 –
    • Roberto Ayala, argentinar futbolari ohia.
    • Adrien Brody, estatubatuar aktorea.
  • 1977 – Sarah Michelle Gellar, estatubatuar aktore, ekoizle eta bikoiztailea.
  • 1979 – María Lado, galiziar idazlea.
  • 1980 – Nynke Laverman, herbeheretar abeslari, aktore eta olerkaria.
  • 1983 – Maika Makovski, espainiar kantautorea.
  • 1986 – Natalia Arroyo, kataluniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • 1991 – Melisa Aslı Pamuk, turkiar aktorea eta modeloa.
  • 1992 – Naoise Dolan, irlandar idazlea.
  • 1995 – Axel Bouteille, frantziar saskibaloi jokalaria.
  • 1996 –
    • Abigail Breslin, estatubatuar aktore eta kantaria.
    • Sakris Kupila, finlandiar LGBT aktibista.
  • 1997 – Rocío Gálvez, espainiar futbolaria.
  • 1999 – Modibo Sagnan, frantziar futbolaria.
Collection James Bond 007

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1800 – Jose Lorentzo Goikoetxea, gipuzkoar itsasgizona, Bresten (j. 1744).
  • 1841 – Valentin Salhakoa, lapurtar itsasontzi kapitaina eta sail jenerala (j. 1758).
  • 1842 – Frantzisko Maria Etxezarreta, bizkaitar itsasgizona (j. 1777).
  • 1894 – Paskual Harriaga, lapurtar mahastizaina (j. 1819).
  • 1920 – Jean Pierre Goytino, euskal diasporako lapurtar kazetaria, Los Angelesen (j. 1860).
  • 1923 – Pedro Migel Urruzuno, euskal idazlea eta apaiza (j. 1844).
  • 1962 - Eduardo Montejo, bizkaitar futbolaria (j. 1879).
  • 1976 – Louis Dassance, euskal idazlea eta euskaltzaina (j. 1888).
  • 1987 – Monika Lekunberri, Galdakaoko ikastolako irakaslea (j. 1910).
  • 1990 – Sabicas, nafar flamenko gitarrajolea, New Yorken (j. 1912).
  • 1995 –
    • Henri Grenet, Baionako alkatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria (j. 1908).
    • Josu Oregi, gipuzkoar euskalaria (j. 1919).
  • 1997 – Anastasio Albisu, euskal idazlea (j. 1915).
  • 2009 – Mariano de Corral, bizkaitar margolaria (j. 1926).
  • 2016 –
    • José Javier López Jacoiste, nafar legelari eta notarioa, Madrilen (j. 1921).
    • Facundo Zabaleta, gipuzkoar txirrindularia (j. 1934).

Mundua

  • 911 – Sergio III.a, Aita santua.
  • 1685 – Thomas Otway, ingeles antzerkigilea (j. 1652).
  • 1689 – Maria Ana Josefa Austriakoa, Jülich-Bergeko dukesa ezkontidea eta Palatinatuko printzesa-hauteslea (j. 1654).
  • 1759 – George Frideric Handel, ingeles musikagilea (j. 1685).
  • 1843 – Joseph Lanner, austriar dantza-musikako musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1801).
  • 1859 – Sydney, Lady Morgan, irlandar eleberrigilea (j. 1781?).
  • 1861 – Utagawa Kuniyoshi, japoniar margolaria (j. 1798).
  • 1865 – Rafael Carrera, Guatemalako lehen presidentea (j. 1814).
  • 1883 – William Farr, ingeles epidemiologoa (j. 1807).
  • 1905 – Otto Wilhelm von Struve, alemaniar jatorriko errusiar astronomoa (j. 1819).
  • 1910 – Mikhail Vrubel, errusiar margolari sinbolista (j. 1856).
  • 1912 – Henri Brisson, Frantziako lehen ministroa (j. 1835).
  • 1917 – Ludwik Zamenhof, Doktoro Esperanto, poloniar hizkuntzalaria eta okulista, esperantoaren sortzailea (j. 1859).
  • 1924 – Louis Sullivan, estatubatuar arkitektoa (j. 1856).
  • 1930 – Vladimir Maiakovski, errusiar poeta eta dramaturgo iraultzailea (j. 1893).
  • 1935 –
    • Antônio de Alcântara Machado, brasildar literatura kritikoa eta idazlea, Brasilgo modernismoaren idazle garrantzitsuenetarikoa (j. 1901).
    • Emmy Noether, alemaniar matematikaria, XX. mendeko algebran aditu garrantzitsuenetakoa (j. 1882).
  • 1944 – Mary Adela Blagg, britainiar astronomoa, Ilargiko izendegiaren egilea (j. 1858).
  • 1951 – Ernest Bevin, britainiar politikari eta buruzagi sindikalista (j. 1881).
  • 1953 – Luisa Karlota Saxonia-Altenburgekoa, Saxonia-Altenburgeko printzesa eta Anhalteko dukesa ezkontidea (j. 1873).
  • 1964 –
    • Tatiana Afanasieva, ukrainar-herbeheretar matematikari eta fisikaria (j. 1876).
    • Rachel Carson, estatubatuar zoologo eta itsas biologoa (j. 1907).
  • 1969 – Matilde Muñoz Sampedro, espainiar aktorea (j. 1900).
  • 1973 – Henri Fauconnier, frantziar idazlea (j. 1879).
  • 1975 – Fredric March, estatubatuar aktorea (j. 1897).
  • 1980 – Gianni Rodari, italiar idazlea, kazetaria, irakaslea eta pedagogoa (j. 1920).
  • 1986 – Simone de Beauvoir, frantziar idazle, filosofo eta feminista (j. 1908).
  • 1994 – Bernt Engelmann, alemaniar idazlea (j. 1921).
  • 1995 – Burl Ives, estatubatuar abeslari, musikari, aktore eta egilea (j. 1909).
  • 2001 – Hiroshi Teshigahara, japoniar zinema zuzendaria (j. 1927).
  • 2006 – Miguel Reale, brasildar filosofo eta legelaria (j. 1910).
  • 2009 – Maurice Druon, frantziar eleberrigilea (j. 1918).
  • 2010 – Alice Miller, suitzar psikoanalista, umeen tratu txarren eta gizartearen eragina indibiduetan egindako lanengatik famatua (j. 1923).
  • 2011 – William Lipscomb, estatubatuar kimikaria, 1976ko Kimikako Nobel Saria (j. 1919).
  • 2012 – Piermario Morosini, italiar futbolaria, futbol partidu batean bihotzekoak jota (j. 1986).
  • 2013 – Colin Davis, ingeles orkestra-zuzendaria (j. 1927).
  • 2014 – Mariam Travélé, maliar irakasle eta politikaria (j. 1920).
  • 2015 – Percy Sledge, estatubatuar soul eta blues abeslaria (j. 1940).
  • 2019 –
    • Bibi Andersson, suediar aktorea (j. 1935).
    • Gene Wolfe, estatubatuar ingeniari eta eleberrigilea (j. 1931).
  • 2020 – Paul Bayvel, hegoafrikar errugbilaria (j. 1949).
  • 2021 –
    • Yıldırım Akbulut, Turkiako lehen ministroa (j. 1935).
    • Bernard L. Madoff, estatubatuar burtsa-agentea, historiako finantza-iruzurgile handiena (j. 1938).
    • Olga Rivero Jordán, kanariar poeta (j. 1928).
  • 2024 – Anna-Maria Osipow, finlandiar eskultore eta zeramikaria (j. 1935).

Jaiak eta urteurrenak

  • Sehaska egutegiko izendegia: Ganiz/Ganix/Gana eta Maixi/Maixe.
  • Chagasko Gaixotasunaren Nazioarteko Eguna

Kanpo estekak


Apirilaren 13 | Urteko egutegi | Apirilaren 15

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Apirilaren 14 by Wikipedia (Historical)