Aller au contenu principal

Maiatzaren 5


Maiatzaren 5


Maiatzaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita bosgarren eguna da, 126garrena bisurteetan. 240 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1198 – Nafarroako Erresuma erdibitzeko Calatayudeko Ituna sinatu zuten Alfontso VIII.a Gaztelakoak eta Petri II.a Aragoikoak.
  • 1873 – Bigarren Karlistaldia: Karlistek Eraulen alfontsotarrak mendean hartu zituzten.
  • 1991 – 19 udalek UEMA Udal Euskaldunen Mankomunitatea sortu zuten Aizarnazabalen
  • 2006 – Zamudioko Herriko Taberna itxi egin zen, epaile baten aginduaren ondoren.
  • 2011 – Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuenez Bildu koalizioa maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartuko zuen.
  • 2016 – Iruñerrian ETBren itzaltzea salatzeko UPNren egoitza aurrean jendetza elkarretaratu zen.

Mundua

  • 553 – Konstantinoplako II. kontzilioa hasi zen.
  • 1494 – Kristobal Kolonek gaur egungo Jamaika aurkitu zuen.
  • 1808 – Karlos IV.a Espainiakoak, koroa uzteko akordioa sinatu zuen Napoleonekin.
  • 1944 – Gandhi aske utzi zuten 21 hilabete preso egon ondoren.
  • 1949 – Londresko Ituna izenpetuta, Europako Kontseilua sortu zen.
  • 1981 – Bobby Sands, IRAko kidea, hil zen gose grebaren 66. egunean. Gobernu britainiarrak beren preso politiko izaera onar zezala lortzeko borroka luzearen parte izan zen greba.
  • 2005 – Hauteskundeak Erresuma Batuan, Alderdi Laboristak garaipena eskuratu zuen.
  • 2010 – Hiru pertsona hil ziren Atenasko banku bulego bati ustez manifestari talde batek su ematean.
  • 2016 – Fine Gael alderdiko Enda Kenny politikaria Irlandako Errepublikako Taoiseach edo Gobernuburua berrizendatua izan zen.

Arte eta kultura

Euskal Herria

  • 1996ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Iriondo izan zen irabazlea.
  • 2001eko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Otamendi izan zen irabazlea, bostgarren aldiz jarraian.

Mundua

  • 1997 – Luc Besson frantziar zinema zuzendariak zuzendu eta Bruce Willis, Gary Oldman, Ian Holm eta Milla Jovovich aktoreek antzeztutako The Fifth Element filma estreinatu zen.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

Kirolak

Euskal Herria

  • 2012 – Getxo Rugby Taldeak euskal errugbi taldeak VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka Espainiako Errugbi Ligako finalerdia 55-25 emaitzaz galdu zuen.
  • 2013 – Ordizia Rugby Elkarteak Valladolid RAC taldearen aurka Santander hiriko El Sardinero estadioan jokatutako Espainiako errugbiko errege koparen finalean 27-17 irabazi eta kopa bigarren urtez jarraian bereganatu zuen.

Mundua

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1641 – Cipriano Baratze, nafar apaiz jesuita eta misiolaria (h. 1702).
  • 1872 – José María Urkijo Ibarra, bizkaitar politikaria, industria-gizona eta kazetaria (h. 1936).
  • 1889 – Emilio Álava, euskal txirrindulari eta tiratzailea (h. 1974).
  • 1891 – Cruz Gallastegi, gipuzkoar albaitaria (h. 1960).
  • 1908 – Juan Inazio Goikoetxea, gipuzkoar elizgizona eta euskal idazlea (h. 1983).
  • 1915 – Piarres Lartzabal, lapurtar antzerkigilea eta euskal idazlea (h. 1988).
  • 1931 – Juan María Lasa, gipuzkoar futbolaria (h. 2014).
  • 1934 – Rafael Ruiz Balerdi, euskal margolaria (h. 1992).
  • 1940 – Felix Ormazabal, euskal abokatu eta politikaria (h. 2022).
  • 1944 – Mixel Aire, Xalbador II.a, baxenafar bertsolaria, hiru aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea.
  • 1947 - José Miguel Bengoa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
  • 1948 – Patxi Goenaga, gipuzkoar hizkuntzalaria, irakaslea eta euskaltzaina.
  • 1952 – Eduardo Iglesias, gipuzkoar idazlea.
  • 1953 – Maria Pilar Zuriarrain, gipuzkoar txistularia.
  • 1955 – Michel Garbisu, lapurtar pilotari ohia.
  • 1956 –
    • Juan María Galarraga, gipuzkoar futbolari ohia.
    • Jesús María Larrañaga, gipuzkoar futbolari ohia.
  • 1964 – Jose Ramon Amondarain, gipuzkoar margolaria.
  • 1970 – Iñaki Aizpurua, gipuzkoar futbolari ohia.
  • 1974 – Ioritz Mendizabal, gipuzkoar jockeya.
  • 1975 – Asier Olaizola, Olaizola I.a, nafar pilotari ohia.
  • 1978 – Xabier Sánchez Bringas, arabar futbolari ohia.
  • 1979 – Joseba Kortina, bizkaitar futbolari ohia.
  • 1986 – Markel Bergara, gipuzkoar futbolari ohia.
  • 1995 – Maria Diaz Cirauqui, nafar futbolaria.
  • 1996 – Roberto Olabe del Arco, gipuzkoar futbolaria, Salamancan.
  • 2002 – Ekhiotz Orobiogoikoetxea, arabar futbolaria.
  • 2003 – Jon De Luis, nafar futbolaria.

Mundua

  • 1210 – Alfontso III.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1279).
  • 1282 – Don Juan Manuel, Gaztelako idazle eta noblea (h. 1348).
  • 1352 – Roberto I.a Alemaniakoa, Palatinatuko kondea eta erromatarren erregea (rex Romanorum) (h. 1410).
  • 1530 – Gabriel I.a Montgomerykoa, Henrike II.aren guardiaren kapitaina, torneo baten nahi gabe erregea hil zuena (h. 1574).
  • 1747 – Leopoldo II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1792).
  • 1784 – Maria Elisabet Bavarian, Dukesa Bavarian (h. 1849).
  • 1813 – Soren Kierkegaard, daniar filosofoa (h. 1855).
  • 1814 – Elise Thérèse Koekkoek-Daiwaille, herbeheretar margolari eta litografa (h. 1881).
  • 1818 – Karl Marx, alemaniar filosofo eta politikaren teorilaria (h. 1883).
  • 1819 – Stanisław Moniuszko, poloniar musikagile, orkestra-zuzendari eta musika irakaslea (h. 1872).
  • 1826 – Eugenia de Montijo, Frantziako enperatriza eta Napoleon III.aren emaztea (h. 1920).
  • 1828 –
    • Hanna Barvinok, ukrainar idazle eta folklorista, Ukrainako idazlerik garrantzitsuenetakotzat joa (h. 1911).
    • Albert Marth, alemaniar astronomoa (h. 1897).
  • 1833 – Ferdinand Paul Wilhelm Richthofen, Richthofengo baroia, alemaniar geografo eta geologoa (h. 1895).
  • 1837 – Georges Lafenestre, frantziar arte kritikaria, historialaria eta poeta (h. 1919).
  • 1846 – Henryk Sienkiewicz, poloniar idazlea, 1905eko Literaturako Nobel Sariduna (h. 1916).
  • 1852 – Pietro Gasparri, italiar kardinala (h. 1934).
  • 1862 – Niko Pirosmani, georgiar margolari primitibista (h. 1918).
  • 1864 – Nellie Bly, estatubatuar kazetaria (h. 1922).
  • 1869 – Hans Pfitzner, alemaniar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1949).
  • 1870 – Juana la Macarrona, cadiztar flamenko-dantzari ijitoa (h. 1947).
  • 1873 – Leon Czolgosz, William McKinley Ameriketako Estatu Batuetako presidentea tiroz hil zuen ekintzaile anarkista (h. 1901).
  • 1882 –
    • Douglas Mawson, ingeles jatorriko australiar geologo eta Antartikako esploratzailea (h. 1958).
    • Sylvia Pankhurst, ingeles aktibista, sufragismo eta komunismoa babestu zituena (h. 1960).
  • 1883 –
    • Eleazar López Contreras, Venezuelako presidentea (h. 1973).
    • Archibald Wavell, ingeles mariskala (h. 1950).
  • 1884 – Alice Milliat, Frantziako eta mundu osoko emakumezkoen kirolaren aitzindaria (h. 1957).
  • 1892 – Dorothy Garrod, britainiar arkeologoa, Paleolito Aroan aditua (h. 1968).
  • 1893 – Agustín Farabundo Martí, salvadortar politikari komunista (h. 1932).
  • 1895 – Rodolfo Valentino, italiar aktorea (h. 1926).
  • 1904 – Louise Aslanian, franko-armeniar ekintzaile komunista eta antifaxista, idazlea, eleberrigilea, poeta eta Frantziako erresistentziako pertsonaia nabarmena (h. 1945).
  • 1908 – Jacques Massu, frantziar militarra eta jenerala (h. 2002).
  • 1914 – Tyrone Power, estatubatuar aktorea (h. 1958).
  • 1915 – Orson Welles, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1985).
  • 1916 – Zail Singh, Indiako 7. presidentea (h. 1994).
  • 1919 –
    • Gilles Andriamahazo, Madagaskargo presidentea (h. 1989).
    • Georgios Papadopulos, Greziako presidente eta diktadorea (h. 1999).
  • 1921 – Arthur Leonard Schawlow, estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (h. 1999).
  • 1923 – Sergei Akromeiev, sobietar militar eta politikaria, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1991).
  • 1924 – Leopoldo Torre Nilsson, argentinar zinemagilea (h. 1978).
  • 1927 –
    • Sylvia Fedoruk, kanadar fisikaria (h. 2012).
    • Jesús Pardo, espainiar idazle eta kazetaria (h. 2020).
  • 1928 – Pierre Schoendoerffer, frantziar zinema zuzendari eta gidoigile, idazle eta gerra berriemailea (h. 2012).
  • 1929 – Kenneth Cook, australiar eleberrigile, kazetari, zinema zuzendari eta politikaria (h. 1987).
  • 1930 – Michael James Adams, estatubatuar pilotu eta astronauta (h. 1967).
  • 1933 – Ratnasiri Wickremanayake, Sri Lankako lehen ministroa (h. 2016).
  • 1934 – Henri Konan Bédié, Boli Kostako presidentea (h. 2023).
  • 1935 – Bernard Pivot, frantziar literatura-kritikaria (h. 2024).
  • 1937 – Olusegun Obasanjo, Nigeriako presidente ohia.
  • 1938 – Jerzy Skolimowski, poloniar zinema zuzendaria.
  • 1940 – Lance Henriksen, estatubatuar aktorea eta ahots bikoiztailea.
  • 1942 – Tammy Wynette, estatubatuar country abeslaria (h. 1998).
  • 1943 –
    • Michael Palin, ingeles aktore, umorista eta idazlea, Monty Python taldeko kidea.
    • Ánxeles Penas, galiziar poeta eta artista bisuala.
    • Raphael, espainiar aktore eta abeslaria.
  • 1944 –
    • Christian de Portzamparc, frantziar arkitekto eta hirigilea.
    • John Rhys-Davies, galestar jatorriko ingeles aktorea.
  • 1945 – César Alierta, espainiar enpresaburua (h. 2024).
  • 1947 – Malam Bacai Sanhá, Ginea-Bissauko 4. presidentea (h. 2012).
  • 1948 – Takashi Kuwahara, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
  • 1950 – Googoosh, irandar abeslaria eta aktorea, 1970.eko hamarkadan Persiako pop abeslari ikonikoa.
  • 1955 – Melinda Culea, estatubatuar aktorea.
  • 1957 – Richard E. Grant, swazilandiar eta ingeles aktorea.
  • 1960 – Jorge Quiroga, Boliviako presidentea.
  • 1966 – Liubov Jegorova, errusiar iraupen-eskiatzaile ohia.
  • 1967 – Carlos Alberto Dias, brasildar futbolari ohia.
  • 1968 – Boban Babunski, mazedoniar futbolari ohia.
  • 1970 – Wilfried Nelissen, belgikar txirrindulari ohia.
  • 1972 –
    • Brigitta Boccoli, telebista, antzerki eta zinemako italiar aktorea.
    • Lenka Ilavská, eslovakiar txirrindulari ohia.
  • 1976 – Natália Pasternak, brasildar mikrobiologista.
  • 1977 – Virginie Efira, belgikar aktore eta telebista aurkezlea.
  • 1979 –
    • Mio Otani, japoniar futbolari ohia.
    • Nadia Zakamska, errusiar-estatubatuar astronomoa.
  • 1981 – Danielle Fishel, estatubatuar aktore, idazle, sukaldari eta telebista zuzendaria.
  • 1982 – Vanessa Bryant, estatubatuar filantropoa.
  • 1987 – Asako Ideue, japoniar futbolari ohia.
  • 1988 –
    • Adele, ingeles abeslari eta konposatzailea.
    • Brooke Hogan, estatubatuar abeslaria eta aktorea.
  • 1989 – Fran Pilepić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
  • 1990 –
    • Valentijn de Hingh, herbehereetar modelo transgeneroa.
    • Eduardo Martínez Balmaseda, espainiar saskibaloi jokalaria.
  • 1994 - Belen Toimil, galiziar atleta, pisu-jaurtiketan aditua.
  • 1995 – Raman Pratasevitx, bielorrusiar kazetaria eta Aliaksandr Lukaxenkaren gobernuaren aurkako ekintzailea.
  • 1996 – Jai Hindley, australiar txirrindularia.
  • 1998 – Aryna Sabalenka, errusiar tenislaria.
  • 2003 – Carlos Alcaraz, espainiar tenislaria.

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1519 – Bertrand Lahet, lapurtar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa.
  • 1836 – Jose Migel Sagastibeltza, nafar militar karlista (j. 1789).
  • 1847 – Jose Paulo Ulibarri, euskal idazle, hizkuntzalari eta euskaltzale arabar-bizkaitarra (j. 1775).
  • 1860 – Gustave Uhart, euskal funtzionario eta politikaria (j. 1791).
  • 1904 – Serafin Uhagon, bizkaitar entomologo eta bioespeleologoa, Espainiako Historia Naturalaren Sozietatearen fundatzaileetako bat, Madrilen (j. 1845).
  • 1919 –
    • Piarres Ibarrart, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1838).
    • Hermilio Oloritz, nafar idazle, historialari eta politikaria (j. 1854).
  • 1937 – Juan Mugertza, euskal herritar atleta (j. 1900).
  • 1959 – Diego Basterra, bizkaitar arkitektoa (j. 1883).
  • 1961 – Jean Elizalde, euskal idazle eta apaiza (j. 1883).
  • 1967 – Angel Maria Arregi, euskal herritar futbolaria, El Carpion (j. 1926).
  • 1971 – Mañex Etxamendi, baxenafar bertsolaria, Bordelen (j. 1934).
  • 1999 – Luis Aranburu, gasteiztar organista eta musikagilea (j. 1905).
  • 2007 – Carmen Albisu, gipuzkoar euskaltzale aitzindaria (h.1916)
  • 2007 – Santiago Irigoyen, euskal herritar musikaria (j. 1913).
  • 2012 – Eufronio Agirre, klaretar misiolari eta euskaltzalea (j. 1919).
  • 2015 – Jon Castañares Larreategi, bizkaitar politikari jeltzalea, Bilboko alkatea (j. 1925).
  • 2018 – José María Iñigo, bizkaitar kazetari, aktore eta telebista aurkezlea, Madrilen (j. 1942).
  • 2021 – Emilio Gurrutxaga, gipuzkoar kirolaria, belan aditua (j. 1934).

Mundua

  • 973 – Oton I.a, Alemaniako errege eta enperadore Erromatarra.
  • 1194 – Kasimiro II.a Poloniakoa, Sandomierz, Krakovia, Mazovia eta Kujaviako dukea eta Poloniako Duke Handia (j. 1138).
  • 1198 – Sofia Minskekoa, Danimarkako erregina ezkontidea (j. c. 1140).
  • 1309 – Karlos II.a Napolikoa, Napoliko erregea (j. 1254).
  • 1525 – Frederiko III.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea (j. 1463).
  • 1525 – Thomas Müntzer, alemaniar teologo protestantea.
  • 1664 – Giovanni Benedetto Castiglione, il Grechetto, italiar margolaria eta grabatzailea (j. 1609).
  • 1705 – Leopoldo I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1640).
  • 1821 – Napoleon Bonaparte, Frantziako enperadorea (j. 1769).
  • 1825 – Antonio Salieri, italiar konpositorea.
  • 1827 – Frederiko Augusto I.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea eta Saxoniako lehen erregea (j. 1750).
  • 1852 – Hadji Murat, abariarren erresistentziako buruzagi nagusienetako bat.
  • 1859 – Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet, alemaniar matematikaria (j. 1805).
  • 1873 – Albert Goblet d'Alviella, Belgikako lehen ministroa (j. 1790).
  • 1874 – Charles Gleyre, suitzar margolaria (j. 1806).
  • 1883 – Eva Gonzalès, frantziar margolari inpresionista (j. 1849).
  • 1892 – August Wilhelm von Hofmann, alemaniar kimikaria (j. 1818).
  • 1902 – Bret Harte, estatubatuar idazlea (j. 1836).
  • 1904 – Mór Jókai, hungariar idazlea (j. 1825).
  • 1916 – John MacBride, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat, Kilmainham Gaolen (Dublin) fusilatua (j. 1868).
  • 1918 – Georges Ohnet, frantziar eleberrigilea (j. 1848).
  • 1920 – Charles-Ange Laisant, frantziar politikaria eta matematikaria (j. 1841).
  • 1921 – Alfred Hermann Fried, austriar kazetari eta bakezalea, 1911ko Bakearen Nobel Saria (j. 1864).
  • 1923 – Rosario de Acuña, espainiar idazle, pentsalari eta kazetaria (j. 1850).
  • 1932 – Gustav Weindorfer, austriar-australiar sustatzailea, ostalaria eta botanikaria (j. 1874).
  • 1944 – Bertha Benz, automobilgintzako alemaniar industriaren aitzindaria eta automobilen balazta-pastillen asmatzailea (j. 1849).
  • 1952 – Alberto Savinio, italiar idazle, margolari, musikari, kazetari, saiakeragile eta musikagilea (j. 1891).
  • 1954 – Henri Laurens, frantziar eskultore eta ilustratzailea (j. 1885).
  • 1956 – Aimée Rapin, suitzar margolaria, besorik gabe jaio eta 4.000 koadro inguru margotu zituena oinarekin (j. 1866).
  • 1959 – Carlos Saavedra Lamas, argentinar politikari eta jurista, 1936ko Bakearen Nobel Saria (j. 1878).
  • 1972 –
    • Martiros Sarian, armeniar margolaria (j. 1880).
    • Fulbert Youlou, Kongoko Errepublikako lehen presidentea (j. 1917).
  • 1977 – Ludwig Erhard, Alemaniako kantzilerra (j. 1897).
  • 1981 – Bobby Sands, IRAko kide mitikoa, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1954).
  • 1983 – Anton Buttigieg, Maltako 2. presidentea (j. 1912).
  • 1988 – Michael Shaara, estatubatuar eleberrigilea (j. 1928).
  • 1992 –
    • Maximino Castiñeiras, galiziar poeta eta politikaria (j. 1906).
    • Jean Vauthier, frantziar antzerkigilea (j. 1910).
  • 1994 –
    • Bernard Dort, frantziar antzerki-kritikaria (j. 1929).
    • Mario Quintana, brasildar poeta (j. 1906).
  • 1995 – Mikhail Botvinnik, sobietar xake jokalaria (j. 1911).
  • 2000 – Gino Bartali, Ginetaccio, italiar txirrindularia (j. 1914).
  • 2002 –
    • Hugo Banzer, Boliviako presidentea (j. 1926).
    • George Sidney, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1916).
  • 2003 – Walter Sisulu, hegoafrikar politikaria, apartheidaren kontrako ekintzailea (j. 1912).
  • 2007 – Theodore Harold Maiman, estatubatuar fisikaria, lehen laserraren sortzailea (j. 1927).
  • 2010 – Umaru Yar'Adua, Nigeriako 4. Presidentea (j. 1951).
  • 2011 – Salomón Hakim, kolonbiar mediku eta zientzialaria (j. 1922).
  • 2013 – Sarah Kirsch, alemaniar idazlea (j. 1935).
  • 2016 – Marie Noe, estatubatuar serieko hiltzailea (j. 1928).
  • 2017 –
    • Mariela Muñoz, argentinar ekintzaile eta politika, Estatu Argentinarrak ofizialki aitortutako lehen emakume transexuala (j. 1943).
    • Ely Ould Mohamed Vall, Mauritaniako estatuburua (j. 1953).
  • 2023 –
    • Carlos Arregui, argentinar futbolaria (j. 1954).
    • Arsenio Iglesias, galiziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1930).
    • Siiri Rantanen, finlandiar iraupen-eskiatzailea (j. 1924).
    • Philippe Sollers, frantziar idazle eta kritikaria (j. 1936).
  • 2024 –
    • Alena Bláhová, txekiar kazetari eta itzultzailea (j. 1954).
    • Bernard Hill, ingeles aktorea (j. 1944).
    • César Luis Menotti, argentinar futbolari eta futbol entrenatzailea (j. 1944).

Jaiak eta urteurrenak

  • Sehaska egutegiko izendegia: Andima, Amane eta Lore/Lorea/Lili.
  • Cinco de Mayo: Pueblako guduan Mexikoko indarren garaipenaren omenezko jaieguna.


Kanpo estekak


Maiatzaren 4 | Urteko egutegi | Maiatzaren 6

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Maiatzaren 5 by Wikipedia (Historical)