Aller au contenu principal

Ekainaren 10


Ekainaren 10


Ekainaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita batgarren eguna da, 162garrena bisurteetan. 204 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1979 – Errenterian kalez jantzitako polizia batek Vicente Vadillo Santamaría "Francis" hil zuen. Euskaldun bat hil nahi zuela oihukatuz sartu zen agentea dantzaleku batean. Hilketa homofoboa izan zen.
  • 1987ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
  • 2018 – Donostia, Bilbo eta Gasteiz 201,9 kilometroz lotu zituen Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea egin zen, 175.000 parte-hartzailerekin.

Mundua

  • 1944 – Waffen-SS konpainia batek 642 zibil sarraskitu zituen Oradour-sur-Glanen.
  • 1967 – Israel eta herri arabiarren arteko Sei Eguneko Gerra amaitu zen.
  • 1982 – Rainer Werner Fassbinder zinegilea desagertu zen.
  • 1990 – Alberto Fujimorik Peruko hauteskundeak irabazi zituen.
  • 1999 – Kosovoko gerratea amaitu zen.
  • 2006 –
    • Israelgo Armadak zazpi pertsona hil zituen Gazako hondartza baten.
    • Terrorismoaren Biktimen Elkarteak manifestaldia egin zuen Madrilen, Espainiako Gobernuak ETArekin hitz egitearen aurka.
  • 2007 – Hauteskunde Orokorrak Belgikan.
  • 2010 – Bi pertsona hil ziren Asturiasen ordu gutxitan jausitako euriteek eragindako uholdeengatik.

Arte eta kultura

Euskal Herria

  • 1984 – Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen ekitaldiaren finala jokatu zen Gasteizen. Juan Isasi "Txinotxu" izan zen txapelduna.

Mundua

  • 1975 – Love and Death ("Maitasuna eta Heriotza") filma estreinatu zen, Woody Allenek zuzendu eta berak eta Diane Keaton aktoreek antzeztu zuten.
  • 1985 – Flesh and Blood ("Odol eta Haragi") filma estreinatu zen, Paul Verhoevenek zuzendu eta Rutger Hauer, Jennifer Jason Leigh, Tom Burlinson, Ronald Lacey, Susan Tyrrell eta Jack Thompson aktoreek antzeztu zutelarik.
  • 1987 – The Believers ("Sinestunak") filma estreinatu zen, John Schlesingerek zuzendu eta Martin Sheen, Helen Shaver, Harley Cross, Robert Loggia, Jimmy Smits, Malick Bowens, Harris Yulin, Lee Richardson eta Gary Farmer aktoreek antzeztu zuten.
  • 1994 – Speed ("Abiadura") filma estreinatu zen, Jan de Bontek zuzendu eta Keanu Reeves, Dennis Hopper eta Sandra Bullock aktoreek antzeztu zutelarik.
  • 2008 – The Happening ("Gertaera") filma estreinatu zen, M. Night Shyamalanek zuzendu eta Mark Wahlberg, Zooey Deschanel, John Leguizamo eta Betty Buckley aktoreak antzeztu zuten.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

Kirolak

Euskal Herria

  • 2006 – Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapeldun izan zen, finala 40-13 irabazita Stade Toulousain taldeari.
  • 2014ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Marianne Vos irabazle.

Mundua

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1722 – Sebastian Albero, nafar klabezin-jotzailea eta musikagilea (h. 1756).
  • 1841 – Manuel Diaz de Arkaia, arabar idazlea (h. 1916).
  • 1843 –
    • Antonio Arostegi, nafar ongile eta enpresaburua (h. 1920).
    • Laureano Jado, bizkaia meategi ingeniaria eta filantropoa (h. 1926).
  • 1877 – Leandro Nagore, Unión Patrióticako nafar politikaria eta Iruñeko alkatea (h. 1945).
  • 1883 – Felix Urabaien, nafar idazle eta kazetaria (h. 1943).
  • 1909 – Gregorio Blasco, euskal herritar futbolaria (h. 1983).
  • 1910 – Carlos Iturraspe, gipuzkoar futbolaria (h. 1981).
  • 1915 – Higinio Ortuzar, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, Txilen (h. 1982).
  • 1919 – Antonio Gezuraga Besangitz, bizkaitar-estatubatuar ingeniaria, AEBtako Itsas Armadan eta NASAn aritutakoa (h. 1992).
  • 1924 – Carlos Basabe, bizkaitar futbolaria (h. 1994).
  • 1938 –
    • Joxemari Iriondo, gipuzkoar kazetaria.
    • Ricardo Requejo, musika klasikoaren nazioarteko piano-jotzaile eta musika irakasle bizkaitarra (h. 2018).
  • 1940 – Rafael Gurrea, UPNko nafar politikaria (h. 2021).
  • 1941 – Jose Antonio Ardanza, Eusko Jaurlaritzako 4. lehendakaria (h. 2024).
  • 1947 – Juan Jose Zearreta, euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea (h. 2009).
  • 1948 – Félix Cariñanos San Millán, nafar idazle, historialari, hizlari, argazkilari eta antropologoa.
  • 1953 – Fernando Domínguez, nafar mediku eta politikaria, Nafarroako Gobernuko Osasun sailburua, Gallurren.
  • 1959 – Joseba Alvarez, Batasunako gipuzkoar politikaria.
  • 1960 – Txetxu Ugalde, bilbotar kazetaria, telebista aurkezlea eta irrati esataria (h. 2017).
  • 1961 – Joxe Mari Arbelaitz, gipuzkoar sukaldaria.
  • 1970 – Imanol Mugarza, bizkaitar txirrindulari ohia.
  • 1974 – Ibon Urrengoetxea, bizkaitar futbolaria (h. 2017).
  • 1980 – Xan Bidegain, lapurtar baxu-jotzailea, Willis Drummond taldeko kidea.
  • 1987 –
    • Oihana Etxebarrieta, gipuzkoar kazetari eta EH Bilduko politikari, legebiltzarkide eta ekintzaile feminista.
    • Iñigo Sarasola, gipuzkoar futbolaria.
  • 1988 – Iván Fernández Anaya, arabar atleta, mendi-krosean aditua.
  • 1990 –
    • Alain Eizmendi , gipuzkoar futbolaria.
    • Eneko Eizmendi, gipuzkoar futbolaria.
    • Markel Ganboa, bizkaitar ikus-entzunezko produktorea.
  • 1993 –
    • Germain Garcia, lapurtar errugbilari ohia.
    • Jonás Ramalho, bizkaitar futbolaria.
  • 1995 – Nerea Gastón, bizkaitar arte historialaria.
  • 1997 –
    • Aitana Etxeberria, gipuzkoar abeslari, aktore eta antzezlea eta Twin Melody taldeko kidea.
    • Paula Etxeberria, gipuzkoar abeslari, aktore eta antzezlea eta Twin Melody taldeko kidea.
  • 1998 – Leire Fernandez Abete, gipuzkoar mendi-lasterkaria eta eta mushing (txakurkros) lasterkaria.
  • 2004 – Nahia Zudaire, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.

Mundua

  • 1688 – James Francis Edward Stuart, Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako tronuen erregenahia (h. 1766).
  • 1746 – Antoine Quentin Fouquier-Tinville, frantziar legegizona eta politikaria (h. 1795).
  • 1754 – María Francisca de Sales Portocarrero, Montijoko VI. kondesa (h. 1808).
  • 1819 – Gustave Courbet, frantziar margolaria (h. 1877).
  • 1821 – Marcial Valladares Nuñez, galiziar idazlea (h. 1903).
  • 1832 – Nikolaus Otto, alemaniar ingeniaria, barne-errekuntzako motorraren sortzaileetako bat (h. 1891).
  • 1835 – Fernando IV.a Toskanakoa, azken Toskanako duke handia (h. 1908).
  • 1839 – Ludvig Holstein-Ledreborg, Danimarkako lehen ministroa (h. 1912).
  • 1845 – Jean-Joseph Benjamin-Constant, frantziar margolari eta grabatzailea (j. 1845).
  • 1860 – Hariclea Darclée, errumaniar sopranoa (h. 1939).
  • 1861 – Pierre Duhem, frantziar fisikaria eta filosofoa (h. 1916).
  • 1863 –
    • Louis Couperus, herbeheretar idazlea (h. 1923).
    • Madeleine Zillhardt, frantziar margolaria, dekoratzailea eta idazlea (h. 1950).
  • 1880 – André Derain, frantziar margolaria (h. 1954).
  • 1895 – Hattie McDaniel, estatubatuar aktorea, Oscar saria irabazi zuen arraza beltzeko lehena (h. 1952).
  • 1897 – Tatiana Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (h. 1918).
  • 1899 – Raoul Salan, frantziar jenerala (h. 1984).
  • 1901 – Frederick Loewe, austriar-estatubatuar musikagile eta abeslaria (h. 1988).
  • 1906 – Jorge Icaza, ekuadortar eleberrigilea (h. 1978).
  • 1909 – Hideo Sakai, japoniar futbolaria (h. 1996).
  • 1911 – Terence Rattigan, ingeles idazlea (h. 1977).
  • 1913 – Edward Abraham, britainiar biokimikaria (h. 1999).
  • 1915 – Saul Bellow, estatubatuar eleberrigilea, 1977ko Literaturako Nobel Saria (h. 2005).
  • 1917 – Youssef El-Sebai, egiptoar idazlea (h. 1978).
  • 1921 –
    • Filipe Edinburghekoa, Elisabet II.a Britainia Handiko erreginaren ezkontidea (h. 2021).
    • Oskar Groening, alemaniar nazia, SSko boluntarioa eta Auschwitz sarraski-esparruko atezaina (h. 2018).
    • Jean Robic, frantziar txirrindularia (h. 1980).
  • 1922 –
    • Judy Garland, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1969).
    • Luís Romano, caboverdetar poeta, eleberrigile eta folklore biltzailea, portugesez eta Cabo Verdeko kreoleraz idatzi zuena (h. 2010).
  • 1923 – Robert Maxwell, txekiar-britainiar argitaratzaile, politikari eta hedabideen alorreko negozio-gizona (h. 1991).
  • 1927 –
    • László Kubala, hungariar futbolaria (h. 2002).
    • Eugene Parker, estatubatuar zientzialaria, eguzkiaren inguruko gertaeretan aditua (h. 2022).
  • 1928 – Maurice Sendak, estatubatuar idazle eta marrazkilaria (h. 2012).
  • 1929 –
    • James McDivitt, estatubatuar astronauta (h. 2022).
    • Edward Osborne Wilson, biologo, entomologo eta mundu mailako ospeko mirmekologoa (h. 2021).
  • 1930 – Ilya Glazunov, errusiar margolaria (h. 2017).
  • 1931 – João Gilberto, brasildar musikagilea (h. 2019).
  • 1932 –
    • Branko Lustig, judu jatorriko kroaziar zinema ekoizlea (h. 2019).
    • Marc Fumaroli, frantziar literatura-kritikari eta saiakeragilea (h. 2020).
  • 1934 – Frederick Delius, ingeles musikagilea (j. 1862).
  • 1936 – Viatxeslav Kebitx, Bielorrusiako lehen ministroa (h. 2020).
  • 1940 – Margarita Pildayn, paraguaitar abeslaria (h. 2012).
  • 1941 – Jürgen Prochnow, alemaniar aktorea.
  • 1942 – Graciela Borges, argentinar aktorea.
  • 1949 – Ben Ysursa, euskal jatorrizko estatubatuar politikaria, Idahoko Estatu-Idazkaria.
  • 1951 –
    • Alicia Gimenez Bartlett, espainiar filologoa eta idazlea.
    • Jos Schipper, herbeheretar txirrindulari ohia.
  • 1953 –
    • César Mallorquí, kataluniar kazetari, irratiko gidoilari, publizitateko sortzaile eta idazlea.
    • Andrés Trapiello, espainiar eleberrigile, poeta, saiakera-idazle eta argitaratzailea.
  • 1954 – Ziad Fazah, libanoar poliglota, 58 hizkuntza hitz egiten dituela dioena.
  • 1956 –
    • Rolandas Paksas, Lituaniako presidentea.
    • Edson Tavares, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
  • 1957 – Gediminas Vagnorius, Lituaniako lehen ministro ohia.
  • 1961 –
    • Kim Deal, estatubatuar musikari eta abeslaria.
    • Juan Fernando López Aguilar, PSOE espainiar politikaria.
  • 1962 – Gina Gershon, estatubatuar aktorea.
  • 1963 –
    • Petra De Sutter, belgikar ginekologia-irakaslea eta politikaria.
    • Jeanne Tripplehorn, estatubatuar aktorea.
  • 1964 – Vincent Pérez, suitzar aktorea.
  • 1965 –
    • Veronica Ferres, alemaniar aktorea eta ekoizlea.
    • Elizabeth Hurley, ingeles modelo eta aktorea.
  • 1967 – Pavel Badea, errumaniar futbolari ohia.
  • 1970 –
    • Chris Coleman, galestar futbolari ohia eta entrenatzailea.
    • Miguel Ángel Rodríguez, El Sevilla, Mojinos Escozíos taldeko abeslari eta burua.
  • 1971 –
    • Tadashi Nakamura, japoniar futbolari ohia.
    • Soraya Sáenz de Santamaría, PPko espainiar politikaria.
  • 1973 – Silvia Buabent, espainiar politikari sozialista eta aktibista feminista.
  • 1974 –
    • David Navas, espainiar txirrindulari ohia.
    • Satoru Asari, japoniar futbolari ohia.
  • 1975 – Susana Malón, espainiar fisikari, astronomo eta dibulgatzaile zientifikoa, argi kutsaduran aditua.
  • 1976 – Jurgi Frederiko Prusiakoa, Prusiako Errege Printzea, Alemaniako Printze Inperiala eta Hohenzollern dinastiaren nagusia.
  • 1979 – Svetlana Zakharova, errusiar ballet-dantzaria.
  • 1980 –
    • Nino, espainiar futbolaria.
    • Bambang Pamungkas, indonesiar futbolaria.
  • 1982 – Tara Lipinski, estatubatuar izotz-gaineko patinatzaile artistiko ohia, aktorea eta kirol esataria.
  • 1984 – Shiva Nazar Ahari, irandar kazetaria eta giza eskubideen defendatzailea.
  • 1985 – Andy Schleck, luxenburgotar txirrindularia.
  • 1986 – Camille Lellouche, frantziar antzezle, umoregile eta kantaria.
  • 1989 – Alexandra Stan, errumaniar abeslaria.
  • 1990 – Tristin Mays, estatubatuar aktorea.
  • 1991 – Pol Espargaró, kataluniar motoziklismoko pilotua.
  • 1992 – Kate Upton, estatubatuar top-modela.
  • 1993 – Lola Gallardo, espainiar futbolaria.
  • 1997 - Maria de Nati, espainiar aktorea.
  • 1999 – Ona Batlle, kataluniar futbolaria.

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1247 – Rodrigo Semenez Arradakoa, El Toledano, nafar elizgizon eta historialaria eta Toledoko artzapezpikua.
  • 1906 – Anselmo Ginea, bizkaitar margolaria (j. 1854).
  • 1916 – Jose Ramon Astibia, euskal idazlea (j. 1881).
  • 1923 – Pierre Loti, Euskal Herrian bizi izandako frantziar marinel eta idazlea (j. 1850).
  • 1968 – Pedro Sarriegi, euskal idazle eta antzerkigilea (j. 1906).
  • 1979 – Vicente Vadillo Santamaría, Francis, gipuzkoar trabesti ezaguna, Espainiako Polizia Nazional batek tiroz hila (j. 1946/1947).
  • 1982 – Carmen Cascante, nafar maistra, Madrilen (j. 1885).
  • 1987 – Gregorio Urkaregi, berrogeita sei urtez Begoñako etxeko-medikua (j. 1909).
  • 1990 – Jesús Erize, nafar fraide misiolaria, Panaman (j. 1911).
  • 1992 – Josean Alkorta, gipuzkoar kirol kazetari eta irrati esataria (j. 1947).
  • 1993 – Pilar Kareaga, Espainiako lehendabiziko emakume ingeniari titulatua eta Bilboko alkatea, Madrilen (j. 1908).
  • 2009 – Henri Bourtayre, mila kantu baino gehiagoren musikaren lapurtar egilea, Yvelinesen (j. 1915).

Mundua

  • K. a. 323 – Alexandro Handia, mazedoniar erregea (j. K. a. 356).
  • 1190 – Frederiko I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1122).
  • 1261 – Matilda Brandenburgokoa, Brunswick-Lüneburgeko lehen dukesa ezkontidea (j. c. 1210).
  • 1525 – Tosa Mitsunobu, japoniar margolaria (j. 1434).
  • 1580 – Luís de Camões, portugaldar olerkaria (j. c. 1524)..
  • 1584 – Frantzisko Frantziakoa, Alençon, Château-Thierry, Anjou, Berry eta Touraineko dukea (j. 1555).
  • 1654 – Alessandro Algardi, italiar eskultore barrokoa (j. 1598).
  • 1692 – Bridget Bishop, Salem-eko sorginkeria prozesuen ondorioz exekutatutako lehen pertsona.
  • 1698 – Gerrit Berckheyde, herbeheretar margolaria (j. 1638).
  • 1790 – José Ignacio Bartolache, mexikar mediku eta matematikaria (j. 1739).
  • 1836 – André-Marie Ampère, frantziar fisikari eta matematikaria (j. 1775).
  • 1851 – Louis Daguerre, frantziar fisikari, kimikari, margolari eta antzoki-dekoratzailea, dagerrotipoaren asmatzailea (j. 1787).
  • 1858 – Robert Brown, naturalista.
  • 1882 – Vasili Perov, errusiar margolaria (h. 1834).
  • 1899 – Ernest Chausson, frantziar musikagile erromantikoa (j. 1855).
  • 1902 – Jacint Verdaguer, kataluniar idazlea (j. 1845).
  • 1906 – Richard Seddon, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1845).
  • 1912 – Anton Aškerc, Esloveniako apaiz katolikoa eta poeta (j. 1856).
  • 1915 – Luis Coloma, Aita Coloma, espainiar idazlea eta kazetaria (j. 1851).
  • 1924 – Giacomo Matteotti, italiar politikaria (j. 1885).
  • 1926 – Antoni Gaudi, kataluniar arkitektoa (j. 1852).
  • 1930 – Adolf von Harnack, alemaniar teologo luterano eta kristautasunaren historialaria (j. 1851).
  • 1934 – Frederick Delius, ingeles musikagilea (j. 1862).
  • 1940 – Marcus Garvey, jamaikar politikari eta kazetaria, panafrikanismoaren buruzagietako bat (j. 1887).
  • 1944 – Frank Ryan, irlandar ezkertiar ekintzaile errepublikarra (j. 1902).
  • 1949 –
    • Sigrid Undset, norvegiar idazlea, 1928ko Literaturako Nobel Saria (j. 1882).
    • Carl Vaugoin, Austriako kantzilerra (j. 1873).
  • 1967 – Spencer Tracy, estatubatuar aktorea (j. 1900).
  • 1968 – Antonio Pesenti, Il gatto di Zogno, italiar txirrindularia (j. 1908).
  • 1973 – Erich von Manstein, alemaniar mariskala (j. 1887).
  • 1974 – Henrike, Gloucesterko dukea, britainiar printzea, Australiako gobernadore orokorra (j. 1900).
  • 1976 –
    • Marguerite Laugier, frantziar astronomoa (j. 1896).
    • Adolph Zukor, Estatu Batuetako zinema-produktorea (j. 1873).
  • 1978 – María de Baratta, salvadortar konpositorea, piano-jotzailea, musikologoa eta folklorista (j. 1890).
  • 1982 – Rainer Werner Fassbinder, alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria (j. 1945).
  • 1988 –
    • Louis L'Amour, estatubatuar idazlea (j. 1908).
    • Josep Tarradellas, Kataluniako Generalitateko 125. Presidentea (j. 1899).
  • 1991 – Jean Bruller, frantziar idazle eta irudigilea (j. 1902).
  • 1992 – Morris Kline, estatubatuar matematika irakaslea eta historiari eta psikologiari buruzko idazlea (j. 1908).
  • 1993 –
    • Arleen Augér, estatubatuar sopranoa (j. 1939).
    • Francis Ebejer, maltar eleberrigilea, poeta eta antzerkigilea, malteraz eta ingelesez idatzi zuena (j. 1925).
  • 1994 –
    • Nils Holmer, suediar hizkuntzalaria (j. 1904).
    • Edward Kienholz, estatubatuar eskultorea (j. 1927).
  • 1996 – Jo Van Fleet, estatubatuar aktorea (j. 1915).
  • 2000 – Hafez al-Assad, Siriako presidentea (j. 1930).
  • 2002 – John Gotti, estatubatuar gangsterra, New Yorkeko Gambino familiaren buruzagia (j. 1940).
  • 2004 –
    • Ray Charles, soul, rhythm and blues eta jazzeko estatubatuar kantari, saxo-jole eta piano-jolea (j. 1930).
    • Xenofon Zolotas, Greziako lehen ministroa (j. 1904).
  • 2008 – Txingiz Aitmatov, errusierazko eta kirgizerazko sobietar idazlea (j. 1928).
  • 2010 – Sigmar Polke, alemaniar margolaria (j. 1941).
  • 2011 – Patrick Leigh Fermor, ingeles militar eta idazlea (j. 1915).
  • 2012 – Georges Mathieu, frantziar margolaria (j. 1921).
  • 2016 –
    • Christina Grimmie, estatubatuar youtuber, abeslari, konpositore eta aktorea, eraila (j. 1994).
    • Gordie Howe, kanadar izotz hockey jokalari ohia, garai guztietako jokalari onenetakotzat hartua (j. 1928).
  • 2023 –
    • Theodore Kaczynski, Unabomber, estatubatuar filosofo eta matematikaria, bonba gutunak bidaltzeagatik ezaguna (j. 1942).
    • Nuccio Ordine, italiar filosofo, saiakeragile eta literatura kritikaria (j. 1958).
  • 2024 –
    • Saulos Chilima, Malawiko presidenteordea (j. 1973).
    • Patricia Shanil Muluzi, malawiar politikari eta lehen dama (j. 1964).
    • Trinitat Neras i Plaja, kataluniar enpresaburu eta politikaria (j. 1941).
    • Anetta Sidorova, errusiar-sobietar kazetari eta politikaria (j. 1939).
    • Maria Josep Udina i Abelló, kataluniar pedagogo, politikari, idazle eta esperantista (j. 1940).

Jaiak eta urteurrenak

  • Sehaska egutegiko izendegia: Iban/Ibane eta Laino.

Jaieguna ospatzen da ondoko herrian:

  • Lapurdin: Arrangoitze


Kanpo estekak


Ekainaren 9 | Urteko egutegi | Ekainaren 11

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Ekainaren 10 by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION