Aller au contenu principal

Hungariako futbol selekzio nazionala


Hungariako futbol selekzio nazionala


Hungariako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da, gaur egun emaitza kaskarrak dituen arren 50. eta 60. hamarkadan izugarrizko taldea izan zuena.

Historia

Hungaria lehenaldiko garaipenetatik bizi den selekzioa da. 1938an Munduko Futbol Txapelketako finalista izan zen, baina "urrezkoa aroa" 50. hamarkadan ezagutu zuen. 1952ko Joko Olinpikoetan nagusitu ondoren 1953an Londresen jokatu zuten. Ingalaterra 90 urtez etxean galdu gabea zen. Halako ikusmina sortu zen 105.000 ikusle bildu zirela. Lehenengo minutuan Nándor Hidegkuti hungariarrak gola egin zuen eta bukaerako emaitza 3-6 izan zen. Hungariak inoiz izan duen emaitzarik onena kontsideratzen da.

Aurrekari hauekin Hungariako selekzioa zen 1954ko Munduko Futbol Txapelketa irabazteko faborito argia baina aurrikuspen guztien aurka Alemania nagusitu zitzaion finalean. Izugarrizko etsipena izan zen eta taldeko jokalariak Europan zehar barreiatu ziren.

Urrezko taldea (Aranycsapat) sei jokalari hauek oinarri hartuta osatu zen:

  • Ferenc Puskás (84 gol 85 partidatan)
  • Sándor Kocsis (78 gol 68 partidatan)
  • Nándor Hidegkuti (39 gol 69 partidatan)
  • Zoltán Czibor
  • József Bozsik
  • Gyula Grosics (atezaina)

Talde indartsua izaten jarraitu zuen 60. hamarkadan ere. 1964ean Joko Olinpikoetan txapelduna izan zen eta Eurokopan hirugarrena, eta 1968an berriz izan zen Joko Olinpikoetako garailea. Azken emaitza aipagarria 1972ko Joko Olinpikoetako finalista izatearen lorpena izan zen.

Urte askoren ondoren 2016ko Eurokopan maila ona eman du eta Liga fasean txapelduna izan ondoren final zortzirenetara iritsi da baina Belgikak kanporatu du.

Palmaresa

Munduko Futbol Txapelketa

  • Txapeldun (0):
  • Txapeldun orde (2): 1938 eta 1954

Joko Olinpikoetako Futbol Txapelketa

  • Txapeldun (3): 1952, 1964, 1968
  • Txapeldun orde (1): 1972
  • Hirugarren (1): 1960

Europako Futbol Txapelketa

  • hirugarrena 1964an
  • laugarrena 1972an

Balkanetako Kopa

  • Txapelduna (1): 1947.

Ibilbidea

Uniformea

Historikoa

Azken txapelketak

  • (sailk) - Ez zen sailkatu

Jokalari aipagarrienak

2021eko ekainaren 15an eguneratua.

Parte hartzeak

Goleatzaileak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Euskal Herriko selekzioaren aurkako partidak

Kanpo estekak

  • (Hungarieraz) Federazioaren webgune ofiziala



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hungariako futbol selekzio nazionala by Wikipedia (Historical)