Aller au contenu principal

Jugoslaviako futbol selekzio nazionala


Jugoslaviako futbol selekzio nazionala


Jugoslaviako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia izan zen. 1920an sortu zenean Serbiarren, kroaziarren eta esloveniarren erresuma zuen herrialdeak eta 1929an Jugoslaviako Erresuma izena hartu zuen. Bigarren Mundu Gerran komunistak nagusitzean Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista hartu zuen eta horrela iraun zuen 1992an Balkanetako Gerraren ondorioz herrialdea zatikaturik gelditu zen arte. Serbiak eta Montenegrok ordea elkarrekin jarraitu zuten eta Jugoslaviako Errepublika Federala osatu zuten, baina hau ezin da talde bera balitz bezala kontatu. Ez zuen gainera emaitza aipagarririk lortu.

Jugoslaviako futbol selekzio nazionalak iraun zuen bitartean emaitza onak eskuratu zituen, Joko Olinpikoetako futbol txapelketa bat irabazi eta Europako Futbol Txapelketan bi aldiz finalean izan zelarik.

Azken partida Amsterdamen jokatu zuen, 1992ko martxoaren 25ean, eta galdu egin zuen Herbehereen aurka 2-0 emaitzaz.

Palmaresa

Munduko Futbol Txapelketa

  • laugarrenak 1930ean eta 1962an

Joko Olinpikoetako Futbol Txapelketa

  • Txapeldun (1): 1960
  • Txapeldun orde (3): 1948, 1952 eta 1956

Europako Futbol Txapelketa

  • Txapeldun (0):
  • Txapeldun orde (2): 1960 eta 1968

Balkanetako Kopa

  • Txapelduna (2): 1934-35, 1935.

Ibilbidea

Jokalari aipagarrienak

Euskal Herriko selekzioaren aurkako partidak

Ikus, gainera

  • Serbiako futbol selekzio nazionala

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Jugoslaviako futbol selekzio nazionala by Wikipedia (Historical)


PEUGEOT 205