Aller au contenu principal

Santa Cruz (departamendua)


Santa Cruz (departamendua)


Santa Cruz Boliviako ekialdean dagoen departamendua da. Hiriburua Santa Cruz de la Sierra du (ia 1.400.000 biztanle), Andrés Ibáñez probintzian dagoena.

Mugakideak hauexek ditu: Beni departamendua ipar-mendebaldean, Brasilgo Rondonia estatua iparraldean eta Mato Grosso eta Mato Grosso do Sul departamenduak ekialdean, Chuquisaca departamendua hego eta mendebaldean, Cochabamba departamendua mendebaldean eta Paraguaiko Boqueron eta Alto Paraguai departamenduak hegoaldean.

Herrialdeko departamendurik handiena da, 370.621 km2-ko azalera daukanez. 2005ean 2.433.602 biztanle zituen (6.57 biz./km2).

Gaztelania eta guaraniera dira hizkuntza ofizialak. Azken urteotan, ketxua eta aimarazko hiztun asko ere emigratu dira Santa Cruzera Andeetako departamenduetatik.

Historia

  • 1561eko otsailaren 26an Santa Cruz de la Sierra hiriburua sortu zuten.
  • 1691an San Francisco Xavier-eko misioa fundatu zuten jesuitek, Chiquitania izeneko eskualdean (gaur egungo departamenduaren erdialdean, Chiquitos probintzia) sortu zuten lehena. Ondorengo urteetan sortu zituzten hurrengoak: 1696an San Rafael-eko misioa, 1709an Concepción-ekoa, 1748an San Ignacio-koa, 1754an Santiago-koa eta 1755ean Santa Anakoa.
  • 1826ko urtarrilaren 23an sortu zuten gaurko departamendua. Aurretik Chiquitosko probintziaren zati handia zen, Plata Ibaiko erregeordetzakoa.
  • 1967ko urriaren 9an Che Guevara erail zuten La Higuera herrixkan (Vallegrandeko probintzia) eta ezkutuan lurperatu zuten.
  • 1990ean UNESCOk Munduko Kultur Ondaretzat hartu zituen Chiquitaniako misioak.
  • 1997ko ekainaren 28an Che Guevararen gorpuzkia topatu zuten Vallegrandeko udalerrian.
  • 2006ko uztailean hiritar gehienek autonomia gehiagori baiezko botoa eman zuten, gai horri buruzko erreferendumean.

Hiri nagusiak

  • Santa Cruz de la Sierra (Andrés Ibáñez probintzia) 1.372.356 biztanle 2005ean.
  • Montero (Santiestevan) 90.837.
  • San Julián (Ñuflo de Chávez) 66.860.
  • Mineros (Santiestevan) 51.136.
  • La Guardia (Andrés Ibáñez) 49.921.
  • Warnes (Ignacio Warnes) 47.406.
  • El Torno (Andrés Ibáñez) 46.188.
  • San Ignacio de Velasco (José Miguel de Velasco) 45.999.
  • Cotoca (Andrés Ibáñez) 45.277.
  • Yapacaní (Ichilo) 37.527.
  • Pailón (Chiquitos) 36.864.
  • Camiri (Cordillera) 30.421.
  • San Carlos (Ichilo) 29.229.
  • Charagua (Cordillera) 26.733.
  • Cabezas (Cordillera) 24.690.
  • Portachuelo (Sara) 23.372.
  • Puerto Suárez (Germán Busch) 22.000.
  • Puerto Suárez (Germán Busch) 21.016.
  • San José de Chiquitos (Chiquitos) 16.942.
  • Vallegrande (Vallegrande) 16.837.
  • Buena Vista (Ichilo) 14.362.
  • Comarapa (Caballero) 4.445.
  • Samaipata (Florida) 2.926.
  • San Matías (Ángel Sandoval).
  • Ascensión (Guarayos).
  • Concepción (Ñuflo de Chávez).
  • Lagunillas (Cordillera).

Probintziak

  1. Andres Ibañez
  2. Angel Sandoval
  3. Chiquitos
  4. Cordillera
  5. Florida
  6. German Busch
  7. Guarayos
  8. Ichilo
  9. Jose Miguel de Velasco
  10. Manuel Maria Caballero
  11. Ñuflo de Chavez
  12. Obispo Saniesteban
  13. Sara
  14. Vallegrande
  15. Warnes

Kanpo estekak

  • Departamentu webgunea
  • Chiquitaniari buruzko webgune instituzionala

Collection James Bond 007


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Santa Cruz (departamendua) by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION