Aller au contenu principal

Txe Arana


Txe Arana


Txe Arana (Lleida, 1972ko urtarrilaren 18a) zinema, telebista eta antzerkiko kataluniar aktore bat da. 1993an Sputnik telesaioan ezagutzera eman zen. Hainbat ikusentzunezko ekoizpenetan ahotsa jarri izan du, esate baterako 2010eko otsailaren 1an ospatu zen Gaudi Sarien ekitaldian.

Urte berdineko uztailaren 10an Lluís Soler aktorearekin batera "Som una nació. Nosaltres decidim" manifestazioaren amaieran antolatzaileen izenean amaierako aldarrikapena irakurri zuen. Kataluniako independentziaren aldekoa da, 2014an Independentzia Erreferendumari aldeko kanpainari babesa eman diolarik.

Filmografia nagusia

Telebista

  • 1993: Sputnik (aukezlea)
  • 1993: Tres senyores i un senyor (aukezlea)
  • 1998-2000: Laberint d'ombres
  • 1999: Coses de la vida (aukezlea)
  • 2001: Temps de Silenci (2 atal)
  • 2005: El cor de la ciutat
  • 2007: Colors en sèrie (ahotsa, "Vermell" atala)
  • 2007: Un lloc per viure (ahotsa, dokumentala)
  • 2009-2010: Ànima
  • 2010: Adéu, Espanya? (ahotsa, dokumentala)

Zinema

Honako film labur hauetan parte hartu du:

  • 2008: Reality, egilea: Kim Gázquez
  • 2009: Marcianas, egilea: Sintu Amat

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Txe Arana aktorearen webgunea (Katalanez)
  • Txe Arana aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Txe Arana by Wikipedia (Historical)