Aller au contenu principal

Call of Duty


Call of Duty


Call of Duty mundu osoan arrakasta handia lortu duen bideo-joko bat da. Izenak (Call of Duty) adierazten duena zera da: "beharraren deia". Normalean, ingelesez, esapide hori armadari eta aberriari lotua dago. Beraz, "aberriarenganako betebeharraren deia" hitzez itzul dezakegu.

Bideo-joko hau Infinity Ward konpainiak kaleratu zuen lehengo aldiz 2003an, Call of Duty izenarekin. Handik aurrera Infinity Ward konpainiak bideo-joko honen bederatzi bertsio. Hasiera batean, joko honek bigarren mundu gerrako gudu guztiak jokatzeko kaleratu zen. Bertsio horien izenak hauek dira: Call of Duty, Call of Duty: Finest Hour eta Call of Duty 2, besteak beste.

Baina urteak joan ahala, joko honek alde batera utzi zuen bigarren mundu gerra, eta fikziozko jokalekuak erabiltzen hasi zen, arma berriak, robot militarrak eta soldadu modernoagoak sartzen, baina dinamika berbarekin.

Gerrazko joko guztietan bezala, joko hau misio bakoitzean helburu batzuk lortzean datza. Normalean, joko hau hasten duzunean oso maila baxuarekin hasten zara, baina misioak egin ahala, zure maila pixkana–pixkanaka igotzen da. Normalean bigarren mundu gerrako sagan, sarjentu izatera hel zaitezke, baina joko berrietan komandante arte hel zaitezke. Horretaz gain, misio askotan zuk bakarrik aurre egin beharko diozu Alemaniako armadari errefortzuak heldu arte.

Horretaz gain, azken bi jokoetan zure maila igotzeaz gain, misioak egin ahala, osagarri berriak gehi diezazkiokezu zure armei, hobeagoak izan daitezen. Armez gain, beste osagarri batzuk gehi diezazkiokezu zure soldadua ondo hornitzeko batailarako. Gainera , zure soldaduak joko bakoitzean izen desberdin asko izan ditzake, esate baterako: Martin soldadua, Evans sarjentua eta David Mason komandantea, besteak beste.

Gainera, jokoa ez da amaitzen misioak amaitzen dituzunean, are gehiago, modu zonbia aurki dezakegu barre pixka bat egin nahi baduzu zonbiak hiltzen dituzun bitartean.

Erakarmen handiko jokoa da, baina misioak askotan oso luzeak dira eta ordu asko eman behar dira helburu guztiak betetzeko. Online ere joka daiteke, lagunekin. Urtero lehiaketak egiten dira jokalaririk onena nor den erabakitzeko, baina ez da batere erraza, izan ere, epaileek erabaki egin behar dute jokalari bakoitzak erabiltzen dituen soldaduekin.

Bertsioen zerrenda

  • Call of Duty: Finest Hour
  • Call of Duty 2: Big Red One
  • Call of Duty: Roads to Victory
  • Call of Duty: World at War: Final Fronts
  • Call of Duty: Modern Warfare: Mobilized
  • Call of Duty: Black Ops DS
  • Call of Duty: World at War: Zombies 1 and 2
  • Call of Duty: The War Collection
  • Call of Duty: Black Ops I
  • Call of Duty: Black Ops Declassified
  • Call of Duty: Black Ops II
  • Call of Duty: Ghosts
  • Call of Duty: Advance Warfare
  • Call of Duty: Black Ops III
  • Call of Duty: Infinite Warfare
  • Call of Duty: World War 2
  • Call of Duty: Black Ops IIII

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Call of Duty by Wikipedia (Historical)