Aller au contenu principal

Karlos I.a Portugalgoa


Karlos I.a Portugalgoa


Karlos I.a Portugalgoa (Lisboa, 1863ko irailaren 28a - Terreiro do Paço, Lisboa, 1908ko otsailaren 1a) 1889-1908 bitartean Portugalgo erregea izan zen.

Aita Luis I.aren ondorengoa izan zen. Portugalgo politikan zeuden bortxakeria eta liskarrei amaiera emateko, João Franco ministroari diktadura osoa eskaini zion. Kontrako oposizio gogorra sortu zen Portugal osoan. 1908an atentatu batean bera eta seme Luis hil zituzten. Karlosen seme Manuel ondorengoa izan zen.

Erreferentziak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Karlos I.a Portugalgoa by Wikipedia (Historical)