Aller au contenu principal

Ladri di biciclette


Ladri di biciclette


Ladri di biciclette (euskaraz Bizikleta lapurra) 1948ko Vittorio De Sica italiar zinema zuzendariaren film bat da.Roma città aperta filmarekin batera italiar neoerrealismoaren film nagusitzat jo ohi da.

Argumentua

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Erroman, langabezian dagoen langile batek (Lamberto Maggiorani) bizikleta baten jabea izatearen baldintzaz kaleetako hormetan kartelak itsasteko lan xumea lortzen du. Hala ere, bere bizikleta desjabetu diotenez, bere lehenbiziko soldata hura berreskuratzeko izango da.

Behin bizikleta berreskuratuta, lanean hasiko da, baina lanean egun bakar bat besterik ez daramala, txirrina lapurtuko diote, eta harekin batera bere etorkizuna eta familia elikatzeko bidea ere bai. Une hartatik filmaren amaiera arte, protagonista, haren semea (Enzo Staiola) eta lagun batzuk bizikleta nola edo hala topatzen saiatuko dira. Amaieran, protagonista bera bizikleta lapur bilakatzeko abagune edo kinka moralean izango da.

Pertsonaiak

  • Lamberto Maggiorani: Antonio Ricci.
  • Enzo Staiola: Bruno Ricci, Antonioren semea.
  • Lianella Carell: Maria Ricci, Antonioren emaztea.
  • Gino Saltamerenda: Baiocco, Antonioren laguna.
  • Vittorio Antonucci: bizikleta lapurra.
  • Giulio Chiari: Beggar.

Sariak eta izendapenak

  • 1949: Izendapenak, Oscar Sariak: Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria eta Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria
  • 1949: Urrezko Globoa: atzerritar film onenaren saria.
  • 1949: BAFTA saria: film onenarena.
  • 1949: Italiar Kazetarien Sindikatu Nazionaleko 6 sari, film eta zuzendari onenarenak barne.
  • 1949: National Board of Review, 2 sari: film eta zuzendari onenarenak.
  • 1949: New Yorkeko Kritikoen Zirkulua: atzerritar film onenaren saria.

Kanpo estekak

  • "Ladri di biciclette" filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Ladri di biciclette by Wikipedia (Historical)