Aller au contenu principal

Irailaren 5


Irailaren 5


Irailaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita zortzigarren eguna da, 249.a bisurteetan. 117 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1918 – Eusko Ikaskuntzak Oñatin egin zuen batzarra eta Euskaltzaindia sortzea erabaki zuten.
  • 2006 – Gerra Zibilean Euskal Herritik ihes egin behar izan zuten haurrei omenaldia egin zitzaien Gasteizen.
  • 2010 – Euskadi Ta Askatasunak adierazi zuen hilabete batzuk lehenagotik etenik zituela eraso ekintza armatuak.

Mundua

  • 1793 – Frantziako Konbentzio nazionalaren aginduak betez Terrorea hasi zen, hamar hilabeteko errepresio eta gillotina bidezko exekuzio garaia.
  • 1877 – Zaldi Ero siux buruzagia hil zuen baionetaz estatubatuar soldadu batek. (j. 1849).
  • 1887 – Exeter hiriko Theatre Royalren sutean 186 hildako izan ziren.
  • 1917 – AEBetako Poliziak IWW sindikatuko 165 langile atxilotu zituen.
  • 2007 – Nikaraguan Felix urakanak hainbat hildako eta kalte material ugari utzi zituen.
  • 2008 – Gustav urakanak kalte izugarriak eta hildakoak utzi zituen Kariben eta AEB hegoaldean.
  • 2014 – Ukrainako, Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliketako, Errusiako eta ESLAko ordezkariek Minskeko protokoloa sinatu zuten.
  • 2015 – Migrazio krisia Europan sakondu zen, Hungarian zeuden 10.000 errefuxiatu inguru Austria eta Alemaniara iritsi eta gero.

Arte eta kultura

Euskal Herria

  • 1919 – Euskaltzaindiako lehen lau euskaltzain oso izendatu ziren: Resurreccion Maria Azkue, Luis Eleizalde, Julio Urkixo eta Arturo Kanpion.

Mundua

  • 2000 – Memento filma estreinatu zen, Christopher Nolanek zuzendu eta Guy Pearce, Carrie-Anne Moss eta Joe Pantoliano aktoreek antzeztu zutelarik.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

  • 2011 – Euskal Irrati Telebista ETBK Sat katea aireratzen hasi zen.

Mundua

Kirolak

Euskal Herria

Mundua

  • 2010 – Shoya Tomizawa Moto2ko japoniar pilotua hil zen, San Marinoko Sari Nagusian erorikoa izan ondoren.

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1705 – Antonio Jose Mazarredo Morgan, bizkaitar itsasgizon eta politikaria eta Bilboko alkatea (h. 1753).
  • 1836 - Obdulio Perea, arabar poeta, antzerkigile eta itzultzailea (h. 1870).
  • 1847 – Jean-Baptiste Constantin, euskal idazlea (h. 1922).
  • 1860 – Victoriano Huitzi, nafar idazlea (h. 1938).
  • 1870 –
    • Joaquín Arteaga, donostiar noble eta politikaria, XVII. Infantadoko dukea (h. 1947).
    • Antonio Madariaga, gipuzkoar apaiz jesuita eta idazlea (h. 1921).
  • 1880 – Alfredo Alonso-Allende, bizkaitar ongilea.
  • 1882 – Lorenzo Luis Yanguas, nafar musikari eta musikagilea (h. 1946).
  • 1896 – Obdulio Lopez de Uralde, arabar marrazkilaria, ilustratzailea eta margolaria (h. 1957).
  • 1900 – Juanin Bilbao, bizkaitar atleta eta futbolaria.
  • 1901 – Angel Kastrexana, bizkaitar oftalmologoa.
  • 1907 – Frantzisko Jabier Landaburu, arabar politikaria (h. 1963).
  • 1916 – Isidoro Urra, euskal herritar futbolaria (h. 2006).
  • 1917 – Manuel Aldai, gipuzkoar mediku eta futbolaria (h. 1976).
  • 1918 – Ghislaine de Polignac, frantziar bon vivant eta idazlea, Biarritzen (h. 2011).
  • 1920 –
    • Loren Eguren, elorriotar mende luzea bizi izan zuen etxekoandre langilea (h. 2023).
    • Silvestre Igoa, Igoa, Errealeko futbolaria (h. 1969).
  • 1926 – Jesús Infante, arabar margolaria, Logroñon (h. 2016).
  • 1944 – Marta Cárdenas, gipuzkoar margolari eta grabatzailea.
  • 1946 – Luis Carlos Santiago, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
  • 1949 – Itziar Idiazabal, gipuzkoar hizkuntzalari eta psikolinguista.
  • 1952 – Isidoro Gallo, bizkaitar argazkilaria.
  • 1953 – Xabier Olarra, euskal idazlea eta itzultzailea.
  • 1956 – Joxean Sagastizabal, gipuzkoar euskal idazlea eta umorista.
  • 1964 – Paddy Rekalde, euskal idazlea.
  • 1967 – Roberto Iñiguez de Heredia, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
  • 1971 –
    • Santiago Castillejo, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
    • Andoni Imaz, gipuzkoar futbolari ohia.
  • 1972 –
    • Itziar Mínguez, bizkaitar poeta, narratzaile eta gidoilaria.
    • Regina Salcedo, nafar poeta eta eleberrigilea.
  • 1975 – Oier Guillan, gipuzkoar idazlea.
  • 1977 – Joseba Etxeberria, Athleticeko gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
  • 1987 - Ekain Perez, gipuzkoar irrati esatari eta musikaria.
  • 1992 – Ane Miren Martínez de Lahidalga, arabar futbolaria.
  • 1999 – Sergio Cubero, bizkaitar futbolaria.

Mundua

  • 1187 – Luis VIII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1226).
  • 1568 – Tommaso Campanella, italiar fraidea, filosofoa, teologoa, astrologoa eta poeta (h. 1639).
  • 1638 – Luis XIV.a Frantziakoa, Frantziako eta Nafarroako erregea (h. 1715).
  • 1652an bataiatua – William Dampier, ingeles itsasgizon eta itsaslapurra (h. 1715).
  • 1704 – Quentin de La Tour, frantziar margolaria, Frantziako erretratugile ospetsuena (h. 1788).
  • 1733 – Christoph Martin Wieland, alemaniar poeta eta idazlea (h. 1813).
  • 1735 – Johann Christian Bach, alemaniar konpositorea, Johann Sebastian Bachen semea (h. 1782).
  • 1771 – Karlos Austria-Teschengoa, austriar komandantea (h. 1847).
  • 1774 – Caspar David Friedrich, alemaniar margolari erromantikoa (h. 1840).
  • 1775 – Juan Martín Díez, espainiar gerrillaria (h. 1825).
  • 1781 – Anton Diabelli, austriar musikagilea (h. 1858).
  • 1791 – Giacomo Meyerbeer, alemaniar musikagilea (h. 1864).
  • 1792 – Pierre Armand Dufrenoy, frantziar geologoa (h. 1857).
  • 1816 – Ernest-Charles Lasègue, frantziar medikua (h. 1883).
  • 1829 – Lester Allan Pelton, estatubatuar ingeniaria (h. 1908).
  • 1831 – Victorien Sardou, frantziar antzerkigilea (h. 1908).
  • 1847 – Jesse James, estatubatuar gerrilaria eta bidelapurra (h. 1882).
  • 1866 – Wallerand De Hauteclocque, frantziar militarra (h. 1917).
  • 1867 – Amy Beach, estatubatuar musikagile eta piano-jolea (h. 1944).
  • 1871 – Friedrich Akel, Estoniako estatuburua (h. 1941).
  • 1872 – Victor Ardisson, Vampire du Muy, frantziar nekrofilo ospetsua (h. 1944).
  • 1876 – Wilhelm Ritter von Leeb, Bigarren Mundu Gerran alemaniar mariskal eta gerra kriminala (h. 1956).
  • 1888 – Sarvepalli Radhakrishnan, Indiako bigarren presidentea (h. 1975).
  • 1896 – Heimito von Doderer, austriar idazlea (h. 1966).
  • 1901 – Mario Scelba, Italiako lehen ministroa eta Europako Parlamentuko presidentea (h. 1991).
  • 1902 – Darryl F. Zanuck, estatubatuar zinema-produktorea (h. 1979).
  • 1905 –
    • Maurice Challe, frantziar jenerala (h. 1979).
    • Arthur Koestler, hungariar eleberrigile, kazetari eta saiakeragilea (h. 1983).
  • 1908 –
    • Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans, Borboi etxeko espainiar militarra (h. 1936).
    • Joaquín Nin-Culmell, kubatar musikagilea eta pianista (h. 2004).
    • Cecilia Seghizzi, italiar konpositore, biolinista eta pintorea (h. 2019).
  • 1912 – John Cage, estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1992).
  • 1914 – Nicanor Parra, txiletar poeta, matematikari eta fisikaria (h. 2018).
  • 1915 –
    • Astrid Hjertenæs Andersen, norvegiar idazlea eta poeta (h. 1985).
    • Horst Sindermann, Alemaniako Errepublika Demokratikoko lehen ministroa (h. 1990).
  • 1921 – Jack Valenti, MPAAren presidentea eta copyright aldeko lobbysta garrantzitsua (h. 2007).
  • 1924 – Ignacio García López, espainiar politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila izandakoa (h. 2017).
  • 1929 – Andrian Nikolaev, sobietar kosmonauta (h. 2004).
  • 1930 – Ken Naganuma, japoniar futbolaria (h. 2008).
  • 1939 –
    • Claudette Colvin, Alabamako emakume afroamerikarra, historialari batzuen iritziz Afro-amerikarren eskubide zibilen mugimenduaren ama.
    • George Lazenby, australiar telebista eta zinemako aktorea eta modeloa.
    • Clay Regazzoni, suitzar 1 Formulako gidaria (h. 2006).
  • 1940 – Raquel Welch, estatubatuar aktorea (h. 2023).
  • 1941 – Rachid Boudjedra, frantsesezko aljeriar idazlea.
  • 1942 – Werner Herzog, alemaniar zinemagilea.
  • 1943 – Dolores Prida, kubatar-estatubatuar kazetari eta antzerkigilea (h. 2013).
  • 1945 – Al Stewart, eskoziar egile abeslari eta folk-rock musikaria.
  • 1946 –
    • Kyongae Chang, hegokorear astrofisikaria.
    • Freddie Mercury, Queen taldeko abeslaria (h. 1991).
  • 1948 – Rewat Buddhinan, The Impossibles Thai pop taldeko abeslari, ekoizle eta kide sortzailea (h. 1996).
  • 1951 –
    • Paul Breitner, alemaniar futbolari ohia.
    • Michael Keaton, estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria.
  • 1953 – Murray Mexted, zeelandaberritar errugbilari ohia.
  • 1954 – Yu Myeong-Hee, hegokorear mikrobiologoa.
  • 1957 – Peter Winnen, herbeheretar txirrindulari ohia.
  • 1960 –
    • Karita Mattila, finlandiar sopranoa.
    • Gisberta Salce Júnior, brasildar emakume transgeneroa, diskriminazio anitzaren ikurra (h. 2006).
  • 1964 - Anna Fiske, suediar ilustratzailea eta idazlea.
  • 1965 – Osamu Maeda, japoniar futbolari ohia.
  • 1966 – Achero Mañas, espainiar aktore eta zinema zuzendaria.
  • 1967 – Matthias Sammer, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • 1969 –
    • Leonardo Araújo, brasildar futbolari ohia.
    • Alena Barillová, eslovakiar txirrindularia.
    • Francesc Homs, kataluniar abokatu eta politikaria.
  • 1973 –
    • Paddy Considine, ingeles aktorea, zinema zuzendaria eta gidoigilea.
    • Rose McGowan, italiar aktorea.
  • 1976 –
    • Tatiana Gutsu, ukrainar gimnasta ohia.
    • Carice van Houten, herbeheretar aktorea.
  • 1978 – Chris Hipkins, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
  • 1980 – Marianna Madia, italiar politikaria.
  • 1983 - Kenya Cuevas, pertsona transgeneroen eskubideen aldeko mexikar ekintzailea.
  • 1986 – Miguel Pallardó, espainiar futbolaria.
  • 1989 – Pere Tomàs, espainiar saskibaloi jokalaria.
  • 1990 – Angy, espainiar aktore eta abeslaria.
  • 1998 – Laura Corbacho, espainiar aktorea.

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1937 – Alejandro Mallona, EAJko politikari eskuindar, katoliko eta abertzalea, Mundakako alkatea, fusilatua (j. 1878).
  • 1966 – Guido Caprotti, espainiar-italiar margolaria, Balmasedan (j. 1887).
  • 2004 – Federico Etxebarria Uribe, bilbotar margolaria, Madrilen (j. 1911).
  • 2008 – Mikel Errazkin, euskal musikari eta musikagilea eta Sorotan Bele taldearen sortzaileetako bat (j. 1974).
  • 2019 – Iñigo Muguruza, gipuzkoar musikaria (j. 1964).

Mundua

  • 1548 – Katalina Parr, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. 1512).
  • 1782 – Bartolina Sisa, Aimara heroi nazionala (j. 1753).
  • 1803 – Pierre Choderlos de Laclos, frantziar idazle eta militarra (j. 1741).
  • 1838 – Charles Percier, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1764).
  • 1857 – Auguste Comte, soziologiaren sortzailea eta positibismoaren sortzailea (j. 1798).
  • 1866 – Jules Dupuit, frantziar ingeniari eta ekonomialaria (j. 1804).
  • 1876 – Manuel Blanco Encalada, Txileko presidentea (j. 1790).
  • 1877 – Zaldi Ero, siux buruzagia (j. 1840?).
  • 1891 – Jules-Élie Delaunay, bretainiar margolaria, eragin handiduna (j. [1828]]).
  • 1902 – Rudolf Virchow, alemaniar mediku, antropologo, biologo eta politikaria (j. 1821).
  • 1906 – Ludwig Boltzmann, austriar fisikaria (j. 1844).
  • 1914 – Charles Péguy, frantziar idazle eta filosofoa (j. 1873).
  • 1930 – Carl Panzram, estatubatuar serie-hiltzailea (j. 1901).
  • 1936 – Gustave Kahn, frantziar idazlea eta arte-kritikaria (j. 1859).
  • 1940 – Charles de Broqueville, Belgikako lehen ministroa (h. 1860).
  • 1964 –
    • Ángel Cruchaga Santa María, txiletar poeta (j. 1897).
    • Elizabeth Gurley Flynn, estatubatuar politikari, sindikalista eta feminista (j. 1890).
  • 1966 – Emilio Cecchi, italiar idazle eta kritikoa (j. 1884).
  • 1970 – Jochen Rindt, 1 Formulako austriar pilotua, munduko txapelketa hil ostean irabazi duen gidari bakarra (j. 1942).
  • 1983 – Antonio Mairena, flamenkoaren historiaren abeslari handienetariko bat (j. 1909).
  • 1988 – Gert Fröbe, alemaniar aktorea (j. 1913).
  • 1996 – Anselm Strauss, estatubatuar soziologoa (j. 1916).
  • 1997 –
    • Georg Solti, hungariar orkestra-zuzendaria (j. 1912).
    • Teresa Kalkutakoa, albaniar misiolaria, Karitateko Misiolarien kongregazioaren sortzailea eta 1979ko Bakearen Nobel Saria (j. 1910).
  • 1998 – Félix Morisseau-Leroy, haitiar idazlea eta bertako kreoleraren sustatzailea (j. 1912).
  • 2000 – Abdul Haris Nasution, indonesiar militarra, Indonesiaren Independentziaren Aldeko Iraultzaren heroietako bat (j. 1918).
  • 2001 – Tamara Smirnova, errusiar astronomoa (j. 1935).
  • 2010 –
    • Guillaume Cornelis van Beverloo, Corneille, belgiar margolari eta grabatzailea (j. 1922).
    • Shoya Tomizawa, motoziklismoko japoniar pilotua, eroriko baten ondorioz (j. 1990).
  • 2015 – Setsuko Hara, japoniar zinema antzezlea (j. 1920).
  • 2017 – Nicolaas Bloembergen, herbeherear-estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (j. 1920).
  • 2018 – Freddie Oversteegen, Herbehereetako erresistentzia komunistako kidea II. Mundu Gerrako Herbehereetako okupazioan (j. 1925).
  • 2020 – Jiří Menzel, txekiar zinema eta antzerki zuzendari, aktore eta gidoilaria (j. 1938).
  • 2021 –
    • Sarah Harding, ingeles abeslaria, modeloa eta aktorea (j. 1981).
    • Ivan Patzaichin, errumaniar kanoalaria (j. 1949).
    • Živko Radišić, Bosnia-Herzegovinako presidentea (j. 1937).
  • 2023 –
    • Albert Azarian, armeniar gimnasta (j. 1929).
    • María Teresa Campos, espainiar kazetaria, irratiko esataria eta telebistako aurkezlea (j. 1941).

Jaiak eta urteurrenak

  • Sehaska egutegiko izendegia: Jugatx, Jugaitx, Jugatxi eta Garoa.
  • Antzar Eguna Lekeition.
  • Emakume Indigenaren Nazioarteko Eguna

Kanpo estekak


Irailaren 4 | Urteko egutegi | Irailaren 6

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Irailaren 5 by Wikipedia (Historical)