Aller au contenu principal

Mario Casas


Mario Casas


Mario Casas Sierra (Coruña, 1986ko ekainaren 12a) telebistako eta zineko galiziar aktorea da.

Ibilbidea

Hasiera batean futbolaria, udaltzaingoa edo suhiltzailea izatea pentsatu zuen, berehala konturatu zen berea interpretazioa zela, publizitatearekin hasten eta beranduago, bere ikasketak Cristina Rota Interpretaziorako Eskolan burutzen.

Debutatu zuen zineman Antonio Banderasen laguntzarekin, eman ziola aukera bat El camino de los Ingleses pelikulan. Urte horretan bertan parte hartu zuen SMS eta gero Los Hombres de Paco telesaileetan.

2009an Espainiar ikuspegitik oso garrantzitsu ziren bi pelikula lan egin zuen: Fuga de Cerebros eta Mentiras y Gordas. Biek leihatilan nagusitu ziren estrenoaren asteburuan.

2010eko abenduaren 3an Tres metros sobre el cielo pelikularen moldaketa zinematografiko estrenatu zen. Honek, estrenatu eta lehenengo asteburuan 2 050 000 € biltzea lortu zuen eta espainiar pelikuletan ikusiena bihurtu zen urte hartan. 2012an egin zuen pelikula haren bigarren zatia, Tengo ganas de ti María Valverde eta Clara Lago aktoreen laguntzarekin. Hau, 2012ko ekainaren 22an estreinatu zen.

Horren ondoren, 2010eko urtarriletik 2013ko otsailera bitartean El Barco telesaila protagonizatu zuen, Blanca Suárez laguntzarekin. 2013an Ismael pelikula grabatu zuen Bartzelonan beste aktore famatu batzuekin 2013ko abenduaren 25ean estreinatua izan zena. 2013ko irailaren 25ean Las brujas de Zugarramurdi pelikula estreinatu zuen Hugo Silva edo Pepón Nieto aktoreekin batera.

2013an grabatu zuen bere lehenengo pelikula ingelesez 'Edén' izenekoa. Hau, Malasiako aktore iparamerikar batzuekin grabatu zuen, non Mario Casasek atezain baten papera interpretatzen zuen.

Gaur egun Colombian eta Txilen grabatzen ari da bere bigarren proiektu ingelesa The 33 (Los 33) deiturikoa non Mariok meatze batzuetan trabatuta geratzen den meatzari txiletar bat interpretatuko du. Historio hau, 2010ean San Joséko meatzeen erorketan oinarritua dago. Duela gutxi baieztatua izan da Mario Casasen partertzea Palmeras en la Nieve pelikulan, non Tres metros del cielo eta Tengo ganas de ti pelikuletako zuzendari berarekin lan egingo du, Fernandez González Molinarekin hain zuzen.

Telesailak

Zinema

Film laburrak

<thead>

Sari eta nominazioak

  • Feroz sariak
  • Fotogramas de Plata sariak
  • ACE sariak (Nueva York)
  • Premio Talento Revelación del Cine Español
  • Must! Awards
  • Festival Internacional de Cine Lésbico y Gay de Madrid
  • Festival de Cine de Zaragoza
  • Semana del Cine de Melilla
  • Premios Micrófono de Oro
  • Festival de Cine de Alicante
  • Festival Internacional de Cortometrajes de Móstoles
  • Festival Internacional de Cortometrajes de Vila-real "Cineculpable"
  • Shangay sariak
  • EP3 sariak
  • Zinemako EñE sariak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Mario Casas by Wikipedia (Historical)