Aller au contenu principal

Antonio Resines


Antonio Resines


Antonio Fernández Resines (1954ko abuztuaren 7a, Torrelavega, Kantabria) espainiar aktore bat da.

Biografia

Kazetaritza ikasketak hasi zituen, Madrilen, eta unibertsitate garaian sartu zen zinemaren munduan. Hasieran film laburrak egin zituen, ekoizle eta antzezle gisa. 1980an egin zuen debuta film luze batean, Truebaren Ópera prima filmean, hain zuzen. Horren antzeko pertsonaiak antzeztu ditu gehienetan (eguneroko arazoetan nahastutako gaztea), edo gauzak etengabe korapilatuz doazen komedia moldetan.

Lehendabizikoen ereduan kokatzen da La buena estrella, eta hor irabazi zuen Goya saria aktore protagonista lanarengatik 1998. urtean. Salbuespen dira La colmena (1982) edota Acción mutante (1992) filmak. Lanik aipagarrienak: Sal gorda (1983); Sé infiel y no mires con quién (1985); El juego más divertido (1987); Amanece, que no es poco (1988); Todo por la pasta (1991); Todos los hombres sois iguales (1994). Telebistan ere lan asko egina da.

Filmografia

Zinema

Telebista

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Antonio Resines aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Antonio Resines by Wikipedia (Historical)


ghbass