Aller au contenu principal

Iron Man (2008ko filma)


Iron Man (2008ko filma)


Iron Man (euskaraz: «Burdinezko gizona») 2008ko superheroi filma da, da, Jon Favreau estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Marvel etxeko Iron Man-en komikietan oinarriturik dago. Robert Downey Jr., Terrence Howard, Jeff Bridges, Shaun Toub eta Gwyneth Paltrow izan ziren antzezle nagusiak, eta pertsonaiaren sortzaileak, Stan Leek berak, rol txiki bat izan zuen. Black Sabbath taldeko Iron Man izan zen abesti nagusia.

Filmak harrera ezin hobea izan zuen. Kritika onak jasotzearekin batera, diru sarrerak ere paregabeak izan ziren.Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: efektu berezi onenena eta soinu onenarena, eta BAFTA sarietarako beste bi izendapen izan zituen. Filmaren arrakastak sail zinematografikoaren jarraipena ekarri zuen: Iron Man 2 (2010) eta Iron Man 3 (2013); horretaz gain, Iron Man pertsonaia Marveleko beste film batzuetan agertu zen, hala nola, 2012ko The Avengers-en.

Argumentua

Iron Manen atzean Tony Stark enpresa gizona dago. Bahiketa baten ondorioz, bularra kaltetuta gelditu zitzaion. Bizitza salbatu ahal izateko eta bere bahitzaileengandik ihes egiteko, armadura boteretsu bat asmatuko du. Hortik aurrera, gaizkiaren kontrako borrokan hasiko da Stark, Iron Manen izenpean. Zeregin horretarako, beste arma sofistikatu asko ere asmatuko ditu.

Aktoreak

  • Robert Downey Jr.: Tony Stark / Iron Man
  • Terrence Howard: James "Rhodey" Rhodes teniente koronela
  • Jeff Bridges: Obadiah Stane
  • Gwyneth Paltrow: Pepper Potts
  • Shaun Toub: Yinsen
  • Faran Tahir: Raza
  • Paul Bettany: JARVIS
  • Leslie Bibb: Christine Everhart

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Iron Man filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
  • Iron Man filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Iron Man (2008ko filma) by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION