Aller au contenu principal

Elebeltz topagunea


Elebeltz topagunea


Elebeltz Sorkuntza eta Eztabaida Askerako Topagunea Lasarte-Oriako leku autogestionatua da.

Aurrekariak

Lasarte-Orian 80. hamarkadan eta 90. hamarkadaren erdira arte gaztetxe bat egon zen. Gaztetxea bota ondoren, zenbait urtez okupazio mugimendua isilik egon ostean, Txorimalo Gazte Kolektiboa sortu zen 2000. hamarkadan. Bere helburuetako bat herriko gazteentzako gaztetxea lortze bazen ere, jarduera gehiago antolatu zituen, Multimusikala esaterako . Txorimalo Gazte Kolektiboak ia hamarkada batez Multimusikala antolatu zuen. Txorimalo Gazte Kolektiboa desagertu ondoren, Lasarte-Orian Akelarre Gazte Kolektiboa zen. Gazte Kolektibo honek ere zenbait jarduera burutu zituen .

Egungo jarduera

2012ko abenduaren bukaeran okupatu zuten hutsik zegoen biltegia. Okupatutako guneari Elebeltz Sorkuntza eta Eztabaida Askerako Topagunea izena jarri zitzaion Garbiketak burutu ostean, zenbait jarduera antolatzen hasi ziren. Tartean aipagarriak dira: hainbat kontzertu , ikasketa ezberdinak , jardunaldi internazionalistak , agroekologia eta autogestio jardunaldiak , Askapenaren formazio mintegiak ...

Erreferentziak

Kanpo lotura

  • Elebeltz Topagunea Facebook
  • Elebeltz Topagunea Twitter

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Elebeltz topagunea by Wikipedia (Historical)