Aller au contenu principal

Hau Pittu Hau!


Hau Pittu Hau!


Hau Pittu Hau! Bilboko konpartsa euskalduna da, haien federakundearen kidea dena eta Euskal Herrian Euskaraz elkartearen ingurukoa. 1987an sortu zen eta Bilboko lehen konpartsa euskalduna izan zen (hau da, bere funtzionamendu osoa euskaraz duen lehena).

Historia

Konpartsa 1987ko uztailaren 6an sortu zen, euskarak Bilboko jaietan pairatzen zuen bazterketa dela-eta. Harez geroztik, makina bat pasadizo bizi izan dituzte, horien artean, aipagarriena 2002ko abuztukoa da, 15. urteurrena ospatzeko, Marijaia Euskal Herriko zazpi hiriburuetara eraman zutenean.

Abestia

Hau Pittu Hau!
Hau Pittu Hau!
Gure konpartsak bizirik dirau
Hau Pittu Hau!
Hau Pittu Hau!
Eta zurekin ehun eta hogeitalau

Aldizkaria

Hau...Hau! aldizkaria kaleratzen dute. Lehen alea, 15. urteurrena ospatzeko kaleratu zuten: hor, konpartsaren ibilbidea eta urteko hainbat ekintza deskribatzen dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Bilboko Aste Nagusia
Collection James Bond 007

Kanpo estekak

  • Hau Pittu Hau konpartsaren webgunea
  • Bilboko Konpartsen Federakundearen webgunean

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hau Pittu Hau! by Wikipedia (Historical)