Aller au contenu principal

Ingrid Bergman


Ingrid Bergman


Ingrid Bergman (suedieraz ˈɪŋːrɪd ˈbærjman ahoskatua; 1915eko abuztuaren 29a – 1982ko abuztuaren 29a) aktore suediarra izan zen, Oscar saria hirutan (1944an Gaslight, 1956an Anastasia eta Murder on the Orient Express filmengatik), Emmy Saria bitan eta Tony Saria behin irabazi zituena.

Biografia

Ingrid Bergmanek Stockholmen ikasi zuen antzezten. Ikasketak burutu aurretik hasi zen zineman, eta bi urtetan 9 filmetan parte hartu zuen. Suedian ospetsu bilakatuta, Hollywoodera joan zen 1939an, bi film suediarren bertsio amerikarra egitera. Bere dohainarekin, AEBetan ere arrakasta lortu zuen.

Sei aldiz jaso zuen emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren izendapena: (1943) For Whom the Bell Tolls, (1944) Gaslight, (1945) The Bells of St. Mary's, (1948) Joan of Arc, (1956) Anastasia eta (1978) Höstsonaten filmengatik, 1944an eta 1956an irabazita. Halaber, emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar saria ere eskuratu zuen 1974an Murder on the Orient Express filmarekin. Horretaz gain, amerikar eta italiar zinemako klasikoetan parte hartu zuen, Casablanca edo Stromboli filmetan, esaterako.

1949an, Petter Lindström lehen senarrarengandik dibortziatu zen, Roberto Rossellini zuzendari italiarrarekin ezkontzeko. Horrek polemika ekarri zuen, eta, estatubatuar emakumeentzako eredu txarra izatea leporatuta, urteak eman zituen AEBetan filmik egin gabe. Roberto Rossellinirekin hiru seme-alaba zituen, tartean Isabella Rossellini aktorea.

Haien arteko harremanak ez zuen luze iraun, eta Hollywoodera itzuli zen Bergman. 1977an egin zuen bere azken filma, Ingmar Bergman herrikideak zuzendutako Höstsonaten. Ordurako gaixorik zegoen, heriotza eragin zion bularreko minbiziaren aurka borrokan. Zoriontsu izateko, osasun ona eta memoria txarra behar zirela omen zioen.

Eskandalua Roberto Rossellinirekin

1949an, Ingrid Bergmanek Roberto Rossellini zuzendari italiarrari zuzendutako gutun bat idaztea erabaki zuen, bere filmetako batean lan egiteko nahia adieraziz. Rossellinik gutuna jasotzen duenean Estatu Batuetara joaten da Petter eta Ingrid ezagutzera.

1949an Italiara joan zen 300 dolarrekin hilabete batzuk barru itzultzeko asmotan, Rosselliniren aginduetara Stromboli filma filmatzeko. Filmaketan zehar, zuzendari italiarrarekin harreman bat hasi zuen. Harreman honen ondorioz, Bergman haurdun geratu zen. Bere seme Roberto Ingmar Rossellini 1950eko otsailaren 2an jaio zen, Estatu Batuetan iskanbila handia sortu zuena. Joseph Breen presidenteorde eta Ekoizpen Kodeen zuzendariak dibortziatzeko zorian zegoela eta Rossellinirekin ezkontzeko lehen alaba utzi behar zuela zioten zurrumurruak gezurtatzeko eskatu zion.

Suediako Eliza luteranoak eta Eliza Katolikoko apaizek kritikatua izan zen, batez ere Estatu Batuetan, sutan erre behar zela uste zuten pertsonen gutunak ere jaso zituen, ez Juana de Arco bezala, baizik eta sorgin bat bezala.

Eskandalua hainbestekoa izan zen, ezen aktorea persona non grata izendatu zuten Estatu Batuetan, eta, ondorioz, Italian erbesteratu zen, lehen senarra eta alaba Estatu Batuetan utzita.

Ingrid Bergman-en garrantzia

American Film Institutek egindako zerrendaren arabera, Ingrid Bergman zinemaren historiako laugarren emakume izarrik garrantzitsuena da, aurretik Katharine Hepburn, Bette Davis eta Audrey Hepburn dituelarik. Bestalde, aktoreak suediera, ingelesa, italiera, alemana eta frantsesa erraz hitz egiten zituenez, hizkuntza horietan filmatutako hainbat zinema lanetan parte hartu ahal izan zuen eta beste sari batzuk jaso.

Bergman, zinemaren historian Oscar sari gehien jaso dituen bigarren aktoretzat ere hartu izan da, 3 sari lortuz: 2 aktore Onena bezala eta 1 Banaketa Aktore Onena bezala.


Filmografia

Erreferentziak

Kanpo estekak


Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Ingrid Bergman by Wikipedia (Historical)


ghbass