Aller au contenu principal

Harry Brown (filma)


Harry Brown (filma)


Harry Brown 2009ko Daniel Barber britainiar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Michael Caine, Emily Mortimer, Ben Drew, Charlie Creed-Miles, David Bradley, Jack O'Connell eta Sean Harris aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Harry Brown (Michael Caine) alargundu berri den eta 1970eko hamarkadako Ipar Irlandako gatazkako garai latzenetako beteranoa den britainiar soldadu ohi adindua da, drogak eta krimena nagusi diren Londresko kanpoaldeko auzune batean bakarrik eta isolaturik bizi da. Bere lagunik onena gazte banda batek erailda agertzen denean, jada Harry Brownen eeguneroko auzoko giro txar eta arriskutsuaz nazkaturik justizia bere eskuz hartzea erabaki du. Kasua argitzea Alice (Emily Mortimer) polizia gaztearen ardura izango da, bitartean Harry bere adiskideminaren hiltzaileen bila hasiko delarik.

Aktoreak

  • Michael Caine: Harold "Harry" Brown
  • Emily Mortimer: Alice Frampton detektibe inspektorea
  • Charlie Creed Miles: Terence "Terry" Hicock detektibe sarjentua
  • David Bradley: Leonard "Len" Attwell
  • Ben Drew: Noel Winters
  • Sean Harris: Stretch
  • Jack O'Connell: Marky
  • Jamie Downey: Carl
  • Lee Oakes: Dean Saunders
  • Joseph Gilgun: Kenneth "Kenny" Soames
  • Liam Cunningham: Sidney "Sid" Rourke
  • Iain Glen: Childs superintendentea
  • Klariza Clayton: Sharon "Shaz" Thompson
  • Liz Daniels: Katherine "Kath" Brown

Kanpo estekak

  • Harry Brown filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
  • Harry Brown filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Harry Brown (filma) by Wikipedia (Historical)