Aller au contenu principal

Sputnik 7


Sputnik 7


Sputnik 7 (Tyazheliy Sputnik izenaz ere ezagutua) Artizarrera espazio-zunda bat bidaltzeko lehenengo saiakera sobietarra izan zen.

Zundak 6.483 kg-ko pisua zuen, eta 1961eko otsailaren 4an jarri zen lurraren orbitan SL6/A-2-e jautigailu batean. Misioa plataforma orbital batez eta lehenengo Venera zunden antzeko zunda batez osatua zegoen. Molniya zuziri baten laugarren etapak zunda lurraren orbitatik atera behar zuen, Artizarraren norabiderantz bidaliz, baina ignizio sistemak huts egin zuen.

Ikus, gainera

  • Venera Programa

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Sputnik 7 by Wikipedia (Historical)