Aller au contenu principal

Tomas Garbizu


Tomas Garbizu


Tomas Garbizu Salaberria (Lezo, Gipuzkoa, 1901eko irailaren 12a - Donostia, Gipuzkoa, 1989ko azaroaren 27a) organojole, txistulari eta musika-konpositore gipuzkoarra izan zen.

Organorako, abesbatzarako edota orkestrarako konposizioak idatzi zituen, besteren artean. Herri-musikaren eragina nabarmena da bere lan askotan. Gerraren ostean Ipar Euskal Herrira alde egin behar izan zuen.

Donostiako Kontserbatorioko katedraduna izan zen. Gaztaroan euskarazko idazkiak ere landu eta argitaratu zituen garai hartako hainbat aldizkaritan (Euskal Esnalea, Txistulari, El Día...).

Biografia

Danielen eta Juanen anaia zen. Donostian, Madrilen eta Parisen egin zituen piano, musika laguntza, konposizio eta organo ikasketak. Guztien artean organo-jotzaile eta musikagile lanetan nabarmendu zen Garbizu. Sari ugari jaso zituen. Ondarretako espetxean preso eduki zuten 1941ean.

Hauek izan ziren bere lan nagusiak: Danos la paz (1941), Tríptico al buen pastor (Espainiako Sari Nazionala eta maisu obra, 1954), Missa Benedicta (Espainiako Sari Nazionala, 1960), Baso-Jaun eta Babiloniko (1964-1965), Garbiñe (1967), Dos canciones populares (Espainiako Sari Nazionala, 1966), Herriko meza (1965), Gure meza (1967), Aloña pastorala (1979), Lezoko erria eta Lur berri (1981).

Alas de Paz eta Diez fusiles esperan filmen musika ere idatzi zuen Tomas Garbizuk.

Liburua

Jesus Maria Arozamenarekin batera, 1971n, Viejas canciones donostiarra. Donostiko kantu zarrak (Donostiako Udal Aurrezki-Kutxa) liburua plazaratu zuen. Liburuan Donostiako tradizioaren abesti asko bildu ziren, haien partiturekin batera.

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko musika klasikoa
  • Joseba Aurkenerena: Tomas Garbizu musikagile handiaren gorazarrez [1]

Erreferentziak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Tomas Garbizu by Wikipedia (Historical)