Aller au contenu principal

Asunción Klinika


Asunción Klinika


Asunción Klinika Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen klinika pribatu bat da. Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailarekin adostutako akordioaren bidez Tolosaldea eskualdeko ospitalearen osasun zerbitzua ere eskaintzen du, alegia, 27 udalerritan banaturiko 65.000 biztanleei.

Kokalekua

Uzturre mendiaren magalean dago, N-1 autobidearen gainean eta Izaskunera joateko errepidearen lehenbiziko maldetan.

Historia

1967. urtean sortu zen Tolosaldeko erditze kasuei arreta emateko. 70 eta 80ko hamarkadetan, ordea, medikuntzako beste zenbait arlotan sorturiko beharrak zirela eta, zabalkuntzak egin ziren.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Asunción Klinika by Wikipedia (Historical)