Rafael García Serrano (Iruñea, Euskal Herria 1917ko otsailaren 11 - Madril, Espainia, 1988ko urriaren 12a) idazle eta kazetari nafarra izan zen.
Haz, Arriba, Siete flechas eta El Alcázar egunkarietan eta Pyresa agentzian lan egin zuen. José Antonio Primo de Rivera literatura saria lortu zuen Espainiako Gerra Zibilari buruzko bere liburuei esker.
García Serranok, gutxienez, zortzi filmen gidoiak idatzi zituen, tartean bere eleberrian oinarritutako La fiel infantería (1960). Gainera, Ladislao Vajdaren Ronda española (1952); Pedro Lazagaren La patrulla (1954) eta Los económicamente débiles; eta Rafael Gilen La casa de la Troya (1959); Tú y yo somos tres (1961), El marino de los puños de oro (1968) eta A la Legión le gustan las mujeres (...y a las mujeres les gusta la Legión) (1976) filmenak ere idatzi zituen.
Bere semea Madrilgo Radio Intercontinentalen kazetaria den Eduardo García Serrano da.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou