Aller au contenu principal

Zeusen tenplua (Atenas)


Zeusen tenplua (Atenas)


Zeus Olinpiarraren Tenplua (antzinako grezieraz: Ναός του Ολυμπίου ΔόςNaos tou Olimpiou Dios), Olinpeion izenaz ere ezaguna, Atenasen kokatutako tenplu bat da. K.a. VI. mendean eraikitzen hasi bazen ere, II. mendeko Hadriano enperadorearen garaian bukatu zuten. Helenistiko eta erromatar garaietan, Greziako tenplu handiena izan zen.

Historia

Tenplua Atenasko Akropolitik hego-ekialdera 500 metrora kokatuta dago eta Sintagma plaza hegoaldetik (Atenasko erdialdean) 700 metrora.

Tenpluaren oinarriak K.a. 515. urtean Pisistratok ezarri zituen baina bere semeak, Hipiasek, lanak bertan behera utzi zituen. Atenasko demokrazia urteetan zehar tenplua amaitu gabe egon zen, hybris-aren kontrakoa zela uste zutelako, handiegia izango zelako. Horrela bada, Aristotelesek, Politikan, tenplua adibide gisa adierazi zuen; bere esanetan halako lan handiek herri xehea erakartzen zutenez, matxinatzeko denbora eta indarrik gabe uzten zuten.

Mendeetan zehar hainbat aldiz lanei ekin eta gero, azkenik II. mendean Adriano enperadoreak, greziar kulturaren zaletua berau, 129 urte inguruan eraikina bukatu egin zuen.

Ez dago batere argi eraikina noiz hondatu zen baina Greziako beste eraikin askoren moduan, baliteke Erdi Aroan izandako lurrikara bat dela eta suntsitua izana. Sarri gertatu ohi zen bezala, eraikinaren hondakinak beste eraikuntza batzuk egiteko erabili ziren.

Deskribapena

Penteliko mendiko marmola erabiliz eraiki zuten. Neurriak honako hauek ziren: 96 metro luze 40 metro zabalera. 17 metroko garaiera zuten 104 koritiar zutabe zituen. 

Adrianok Zeus jainkoari eskeini zion tenplua (erromatarrentzat Jupiter), hots, jainkoen erregeari. Cella-n, boliz eta urrezko Zeus-en estatua erraldoi bat eraiki zuen.

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Collection James Bond 007

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Zeusen tenplua (Atenas) by Wikipedia (Historical)