Aller au contenu principal

The Man in the Iron Mask (1998ko filma)


The Man in the Iron Mask (1998ko filma)


The Man in the Iron Mask (euskaraz Burdinezko Mozorrodun Gizona) 1998ko Randall Wallace estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako akziozko drama film bat da. Leonardo DiCaprio, Jeremy Irons, John Malkovich, Gérard Depardieu, Gabriel Byrne eta Anne Parillaud aktoreek antzeztu zuten.

XVII-XVIII. mendeetako Burdinezko Mozorrodun Gizonaren frantziar herri kondairan oinarritua dago, Alexander Dumas idazlaren Hiru mosketarien pertsonaiak ere gehituz.

Argumentua

1660. Frantziako Erresumako biztanleria gosez akatzen dagoen bitartean, Luis XIV.a Frantziakoak (Leonardo DiCaprio) izuaren erregimena ezarri du. Hiru mosketariak (Jeremy Irons, John Malkovich eta Gérard Depardieu) bakarrik izango dira gai egoera horri aurre egiteko. Beren misioa Bastillan preso dagoen gizon misteriotsua askatzea izango da, berau baita Frantzia salba dezakeen bakarra.

Aktoreak

  • Leonardo DiCaprio: King Louis XIV/Filipe
  • Gabriel Byrne: D'Artagnan
  • Jeremy Irons: Aramis eta Jesuiten Lagundiako jenerala
  • John Malkovich: Athos
  • Gérard Depardieu: Porthos
  • Anne Parillaud: Ana Erregin Ama
  • Judith Godrèche: Christine
  • Peter Sarsgaard: Raoul, Athosen semea
  • Edward Atterton: Andre tenientea
  • Hugh Laurie: Pierre, Luis XIV.aren aholkularia
  • David Lowe: Luis XIV.aren aholkularia

Kanpo estekak

  • The Man in the Iron Mask filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
  • IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: The Man in the Iron Mask (1998ko filma) by Wikipedia (Historical)