Aller au contenu principal

FET y de las JONS


FET y de las JONS


FET y de las JONS (Falange Española Tradicionalista y de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista) Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangeak eta Elkarte Tradizionalistak bat egitean sortutako erakundea izan zen.

1937ko apirilean sortutako alderdi berria izan zen. Francok falangistak karlistekin (hau da tradizionalistekin) batu zituen, eta Falange Española Tradicionalista y de las JONS (FET y de las JONS) sortu, harrezkero Mugimendu Nazionala deitutakoa. Behartutako bateratze horrek ondoez handia sortu zuen karlismoko hainbat sektoretan, baita haietako askoren Francorekiko erremina eragin ere.

1942ko Begoñako atentatuak harreman zuzena dauka behartutako bateratze honen tirabira eta ondoezarekin.


Ikus, gainera

  • Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea
  • Elkarte Tradizionalista

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: FET y de las JONS by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION