Apsley House Arthur Wellesleyen, Wellingtongo dukearen Londresko egoitza izan zen. Wellingtonen lehen dukea izan zena, militar eta politikari ospetsua izan zen. Jauregia Hyde Park Corneren dago, Hyde Parketik gertu. Londresen Number one bezala ezaguna da. 1771an eraikia, gaur egun Wellington Museum bezala ezaguna da, English Heritage barruan. Dena dela, oraindik eraikinaren gela batzuk Wellington familiaren esku daude eta horrela jarraituko izaten duke titulua desagertzen ez den bitartean.
Etxandia Lord Chancellorena izan zen hasiera batean. Ondoren, lord Apsleyk erosi zuen eta hortik dator egungo izena. Eraikina 1771-78 urtetan egin zen, Robert Adam arkitektoaren planoak jarraituz. 1807an, lord Apsleyren anaiak erosi zuen; hamar urte geroago, 1817an, jabearen arazo ekonomikoak zirela eta, lord Apsleyren eskuetan gelditu zen. 1852an Apsley hil egin zen eta, 1853an, haren semea, II. dukea, Museum Room izeneko museoa ireki zuen. 1947an etxandia estatuetaren jabegora pasa zen eta, egun, English Heritage barruan dago.
Jatorriz fatxadak ladreilu gorrriz apainduta zeuden. XIX. mendearen hasieran Wyatt arkitektoak Batheko harrobietatik ekarritako urre koloreko harriez estali zuen. Neurri handi batean, eraikinak garaiko dekorazioa gordetzen du. Askoren ustez Apsley House Londreseko hiri-etxandiko adibide nagusia da. Eraikinaren estiloa Neoklasikoa da.
Aspley Housen 200 margolan baino gehiagoko garrantzi handiko margolanak aurki daitezke, haien artean Amerikako eta Europa osoko margolarienak. Aipamen berezia merezi dute Wellington-ek Gasteizko guduaren ondoren, 1813an, Josef Bonaparteri kendu zizkion Espainiako erregeari hartutako 83 margolanak eta hark, Fernando VII.a Borboikoak, Wellingtonek eramatea onartu zuen.
Museoan horrelako margolanak aurki daitezke::
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou