Aller au contenu principal

Otsailaren 13


Otsailaren 13


Otsailaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita laugarren eguna da. 321 egun falta dira urtea amaitzeko, 322 egun bisurteetan.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gertaerak

Euskal Herria

  • 1981 – Joxe Arregi Izagirre pairatutako torturen ondorioz hil zen.

Mundua

  • 1565 – Miguel Lopez Legazpi konkistatzailea Filipinetara iritsi zen eta uharteak "deskubritu" zituela aldarrikatu zuen.
  • 1668 – Espainiak Portugalen independentzia onartu zuen.
  • 1931 – New Delhi Indiako hiriburu bihurtu zen.
  • 1945 – Bigarren Mundu Gerran, Dresdenen aurkako airetiko erasoa hasi zen.
  • 1980 – Frantziak lehen saiakuntza nuklearra egin zuen Aljeriako Saharan.
  • 2001 – Richter eskalan 6,6 graduko indarra izan zuen lurrikara El Salvadorren. 400 hildako.
  • 2008 – Imad Mughaniyah Libanoko Hizbulako liderra hil zuten bonbaz Damaskon.
  • 2008 – Australiako lehen ministro Kevin Ruddek barkamena eskatu zien, nazioaren izenean, aborigenei, bertako ume galduen belaunaldia zela eta.

Arte eta kultura

Euskal Herria

Mundua

  • 1867 – Johann Straussen Danubio Urdina balsa estrainatu zen Vienan.

Zientzia eta teknologia

Euskal Herria

Mundua

  • 1633 – Galileo Galilei zientzialariaren aurkako epaiketa hasi zen Erroman.
  • 1894 – Lumière anaiek zinematografoa patentatu zuten.
  • 1952 – Bend of the River ("Ibairen Bihurgunea") filma estreinatu zen, Anthony Mannek zuzendu eta James Stewart, Arthur Kennedy, Julie Adams eta Rock Hudson aktoreek antzeztu zuten.

Kirolak

Euskal Herria

Mundua

Jaiotzak

Euskal Herria

  • 1564 – Frantzisko Beraskola, euskal fraide frantziskotarra (h. 1598).
  • 1769 – Jose Antonio Pikasarri, euskal jatorriko argentinar apaiza eta musikaria (h. 1843).
  • 1815 – Rafael Etxague, euskal militar eta politikaria (h. 1887).
  • 1837 – Valentin Zubiaurre Urionabarrenetxea, bizkaitar musikagilea (h. 1914).
  • 1878 – Benigno Oreja, bizkaitar mediku eta politikaria (h. 1962).
  • 1886 – Léon Dongaitz, lapurtar pilotaria (h. 1979).
  • 1915 - Benita Gorostizu Imaz, gipuzkoar baserritar eta idazlea (h. 1981).
  • 1917 –
    • Antonio Orbe, gipuzkoar teologo jesuita, Patristikan aditua (h. 2003).
    • Ramona Pikabea Mitxelena, gipuzkoar trikitilaria, baserritarra eta garaiko bular-tiratzailea (h. 2013).
  • 1935 – Marcelino Oreja Agirre, euskal herritar legelari, politikari eta diplomatikoa, Madrilen.
  • 1943 – Pedro Luis Uriarte, bizkaitar enpresa zuzendaria.
  • 1948 –
    • Consuelo Flecha, bizkaitar pedagogo eta unibertsitateko irakaslea.
    • Josu Ortuondo, EITBren zuzendari ohi eta Bilboko alkate ohia.
  • 1952 – Regina Otaola, gipuzkoar politikaria, Lizartzako alkatea 2007-2011 legealdian Alderdi Popularretik.
  • 1957 – Jesús María Fernández Díaz, nafar politikaria.
  • 1961 – Joseba Macías, bizkaitar kazetari, idazle, soziologo, zinema zuzendari eta unibertsitateko irakaslea (h. 2013).
  • 1973 – Mikel Antia, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • 1974 – Unai Yus, arabar txirrindulari ohia.
  • 1979 – Eriz Alberdi, bizkaitar zinema eta telebistako aktorea.
  • 1981 – Jonathan González, bizkaitar txirrindulari ohia.
  • 1993 – Beñat Rezusta, gipuzkoar pilotaria.
  • 1996 – Carmen Climent, bizkaitar aktorea, abeslaria eta dantzaria.
  • 2000 –
    • Irantzu Beloki, nafar txirrindularia.
    • Iñaki Leon Merino, arabar futbolaria.
  • 2001 – Naia Amondarain, gipuzkoar txirrindularia.
  • 2002 – Adrián Trespalacios, bizkaitar futbolaria.

Mundua

  • 1457 – Maria Borgoinakoa, Borgoinako dukesa (h. 1482).
  • 1599 – Alexandro VII.a, Aita santua (h. 1667).
  • 1707 – Claude Prosper Jolyot de Crébillon, frantziar idazlea (h. 1777).
  • 1768 – Édouard Mortier, Frantziako lehen ministroa (h. 1835).
  • 1769 – Ivan Krilov, errusiar idazlea (h. 1844).
  • 1783 – Guglielmo Pepe, italiar militarra (h. 1855).
  • 1805 – Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet, alemaniar matematikaria (h. 1859).
  • 1818 – Angelica Singleton Van Buren, Estatu Batuetako lehen dama (h. 1877).
  • 1852 – Ion Luca Caragiale, errumaniar idazlea (h. 1912).
  • 1855 – Paul Deschanel, Frantziako presidentea (h. 1922).
  • 1859 – William Strang, eskoziar margolari, grabatzaile, idazle eta ilustratzailea (h. 1921).
  • 1865 – István Csók, hungariar margolari inpresionista (h. 1961).
  • 1873 – Fiodor Xaliapin, errusiar opera-kantaria (h. 1938).
  • 1879 – Sarojini Naidu, Indiako Urretxindorra, Indiaren independentziaren aldeko ekintzaile eta poeta (h. 1949).
  • 1884 – Henriette Charasson, inspirazio katolikodun frantziar idazlea (h. 1972).
  • 1885 – Elizabeth Virginia Wallace Truman, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1982).
  • 1886 – Ricardo Güiraldes, argentinar idazlea (h. 1927).
  • 1888 – Georgios Papandreu, Greziako lehen ministroa (h. 1968).
  • 1891 –
    • Kate Roberts, galestar nazionalista eta idazlea (h. 1985).
    • Grant Wood, estatubatuar margolaria (h. 1942).
  • 1898 – Frank Aiken, irlandar politikaria (h. 1983).
  • 1900 – Sir Henry Roy Forbes Harrod, britainiar ekonomista (h. 1978).
  • 1903 – Georges Simenon, belgikar idazlea (h. 1989).
  • 1910 – William Shockley, ingeles fisikaria, 1956ko Fisikako Nobel Saria (h. 1989).
  • 1913 –
    • Khalid Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (h. 1982).
    • Marguerite Vogt, alemaniar minbiziaren-biologo eta birologoa (h. 2007).
  • 1915 – Aung San, birmaniar buruzagi iraultzailea (h. 1947).
  • 1923 –
    • Pedro Gómez Valderrama, kolonbiar idazlea, kazetaria eta diplomatikoa (h. 1992).
    • Chuck Yeager, Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako pilotu militarra (h. 2020).
  • 1929 – Omar Torrijos, panamar militarra eta politikaria (h. 1981).
  • 1932 – Barbara Shelley, ingeles aktorea (h. 2021).
  • 1933 –
    • Paul Biya, Kamerungo presidentea.
    • Kim Novak, estatubatuar aktorea.
    • Emanuel Ungaro, frantziar moda diseinatzailea (h. 2019).
  • 1934 – George Segal, estatubatuar aktorea (h. 2021).
  • 1936 – Pavol Molnár, eslovakiar futbolaria (h. 2021).
  • 1937 –
    • Sigmund Jähn, Ekialdeko Alemaniako aireko indarreko kidea, lehen alemaniar austronauta (h. 2019).
    • Hiroshi Ninomiya, japoniar futbolaria.
  • 1938 – Oliver Reed, ingeles aktorea (h. 1999).
  • 1939 – Beate Klarsfeld, frantziar-alemaniar kazetaria, nazien aurkako ikerketa eta ehiza egiten duelako ezaguna.
  • 1941 – Sigmar Polke, alemaniar margolaria (h. 2010).
  • 1942 – Peter Tork, estatubatuar musikari eta aktorea, The Monkees taldeko kidea (h. 2019).
  • 1944 – Stockard Channing, estatubatuar aktorea.
  • 1945 – Marian Dawkins, britainiar biologo eta irakaslea.
  • 1949 –
    • Paca Blanco, espainiar feminista, ekologista, antifaxista, antinuklearra, antikapitalista eta pentsioduna.
    • Judy Dyble, ingeles abeslari eta abestien egilea, Fairport Convention taldeko kide sortzailea (h. 2020).
  • 1950 – Peter Gabriel, ingeles abeslari, musikari eta konposatzailea, Genesis musika-taldeko kide ohia.
  • 1951 – Michel Pollentier, belgiar txirrindulari ohia.
  • 1952 – Freddy Maertens, belgiar txirrindulari ohia.
  • 1954 – Bibiana Fernández, Bibí Andersen, espainiar aktorea.
  • 1956 – Liam Brady, irlandar futbolaria.
  • 1965 – Peter O'Neill, Papua Ginea Berriko lehen ministroa.
  • 1966 – Jeff Waters, kanadar gitarra-jotzailea.
  • 1967 – Ross Robinson, estatubatuar ekoizle diskografikoa.
  • 1968 – Kelly Hu, estatubatuar aktorea.
  • 1969 –
    • Joyce DiDonato, estatubatuar opera abeslaria, mezzosopranoa.
    • Hugo López-Gatell, epidemiologoa, ikertzailea, irakaslea eta funtzionario publikoa.
    • Rudi Vata, albaniar futbolari ohia.
  • 1970 – Elmer Bennett, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
  • 1971 – Carolina Bescansa, galiziar soziologo, politologo, unibertsitateko irakaslea eta politikaria.
  • 1974 – Robbie Williams, ingeles pop rock abeslaria.
  • 1976 – Dave Padden, kanadar abeslari eta gitarra-jotzailea.
  • 1978 – Philippe Jaroussky, frantziar kontratenorea.
  • 1979 –
    • Rafael Márquez, mexikar futbolaria.
    • Fawzi Al-Shammari, kuwaitar atleta, 200 metro eta 400 metrotako kategorietan aditua.
    • Anders Behring Breivik, norvegiar herritarra, Norvegiako 2011ko uztailaren 22ko atentatuen egilea.
    • Mena Suvari, estatubatuar aktore eta modeloa.
  • 1981 –
    • Yosuke Fujigaya, japoniar futbolari ohia.
    • Gonzalo Miró, espainiar kazetari eta telebista aurkezlea.
  • 1985 –
    • Mayra Andrade, caboverdetar abeslaria.
    • Bridget Neval, australiar aktorea.
  • 1988 – Irene Montero, espainiar politikari eta psikologoa.
  • 1990 – Rubius, espainiar youtuberra, munduko youtuber jarraituenetakoa.

Heriotzak

Euskal Herria

  • 1468 – Joana Enrikez, Nafarroako eta Aragoiko erregina (j. 1425).
  • 1604 – Katalina Borboikoa, Nafarroako Erresumako infanta (j. 1559).
  • 1743 – Migel Irazusta, gipuzkoar arkitekto eta eskultorea (j. 1665).
  • 1800 – Martin Barkaiztegi, Martintxo, gipuzkoar zezenketaria.
  • 1946 – Henry Roussel, euskal zinema zuzendari eta antzezlea, Parisen (j. 1875).
  • 1956 – Aureliano López Becerra, gipuzkoar kazetaria (j. 1880).
  • 1964 – Julian Elortza, gipuzkoar politikari karlista (j. 1878).
  • 1981 – Joxe Arregi Izagirre, gipuzkoar ETAkidea, Espainiako Polizia Nazionalak egindako torturen ondorioz (j. 1951).
  • 2000 – Tomás Zarraonandia, bizkaitar futbolaria (j. 1910).
  • 2003 – Javier Arriola Lizarralde, Arriola IV.a, gipuzkoar eusko pilotaria (j. 1934).
  • 2004 – Javier Bello-Portu, gipuzkoar musikagile eta orkestra zuzendaria (j. 1920).
  • 2020 – Joxe Mari Auzmendi Matxain, nafar irakasle eta kimikaria, Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren sortzaile eta bultzatzaileetako bat (j. 1954).
  • 2021 –
    • Xabier Agirre Lopez, arabar politikaria, Arabako Ahaldun Nagusia (j. 1951).
    • Enrique Rodríguez Galindo, Guardia Zibileko jenerala, gerra zikinean inplikatua, Zaragozan (j. 1939).

Mundua

  • 721 – Txilperiko II.a, saliar frankoen erregea.
  • 858 – Kenneth I.a Eskoziakoa, Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako lehen erregea (j. c. 810)
  • 1130 – Honorio II.a, Aita santua.
  • 1219 – Minamoto no Sanetomo, Kamakura shogunerriko hirugarren shoguna (j. 1192).
  • 1237 – Jordan Saxoniakoa, alemaniar teologo eta domingotar fraidea.
  • 1332 – Androniko II.a Paleologo, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 1259).
  • 1468 – Joana Enrikez, Gaztelako Casarrubioseko anderea (j. 1425).
  • 1542 –
    • Alessandro Cesarini, italiar elizgizona, Iruñe eta Tuterako artxidiozesiaren administratzaile apostolikoa.
    • Katalina Howard, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren bosgarren emaztea eta Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. c. 1523).
  • 1571 – Benvenuto Cellini, italiar eskultore, zilargin eta idazlea (j. 1500).
  • 1592 – Jacopo Bassano, italiar margolaria (j. c. 1515).
  • 1660 – Karlos X.a Gustavo Suediakoa, Suediako erregea (j. 1622).
  • 1662 – Elisabet Stuart, Bohemiako erregina ezkontidea (j. 1596).
  • 1741 – Johan Joseph Fux, austriar musikagile eta musika teoria idazlea.
  • 1768 – Jean-Baptiste Picot de Chemeteau, frantziar noble eta politikaria (j. 1690).
  • 1787 – Ruđer Josip Bošković, Ragusako Errepublikako fisikari, astronomo, matematikari, filosofo, diplomazialari, olerkari, teologo, jesulagun, apaiz eta polimata (j. 1711).
  • 1837 – Mariano José de Larra, espainiar idazlea (j. 1809).
  • 1845 – Henrich Steffens, norvegiar filosofo, zientzialari eta poeta, Naturphilosophie mugimenduaren ordezkari nagusietariko bat (j. 1773).
  • 1859 – Eliza Acton, sukaldaritzako liburu idazle eta poeta ingelesa (j. 1799).
  • 1883 – Richard Wagner, alemaniar musikagilea (j. 1813).
  • 1897 – Gustave Den Duyts, belgikar margolari, akuarelista, pastelista, grabatzaile eta artista grafikoa (j. 1850).
  • 1909 – Hugo Egmont Hørring, Danimarkako lehen ministroa (j. 1842).
  • 1916 – Vilhelm Hammershøi, daniar margolaria (j. 1864).
  • 1926 – Francis Ysidro Edgeworth, irlandar ekonomialaria (j. 1845).
  • 1945 – María Y. Orosa, filipinar mediku eta farmazia ikertzailea, elikagaien teknologian espezializatua (j. 1893).
  • 1950 – Rafael Sabatini, italo-ingeles eleberrigilea (j. 1875).
  • 1952 –
    • Alfred Einstein, alemaniar musikologo eta musika kritikaria (j. 1880).
    • Josephine Tey, eskoziar idazlea (j. 1896).
  • 1956 –
    • Jan Łukasiewicz, poloniar logikaria (j. 1878).
    • Ernestina Otero, galiziar maistra, pedagogoa eta eskolako zuzendaria (j. 1890).
  • 1958 –
    • Christabel Pankhurst, ingeles sufragista eta militante politikoa (j. 1880).
    • Georges Rouault, frantziar margolari espresionista (j. 1871).
  • 1963 – Jaume Font, kataluniar apezpikua, Donostiako elizbarrutiko lehendabiziko apezpikua (j. 1894).
  • 1965 –
    • Humberto Delgado, portugaldar militar eta politikaria (j. 1906).
    • Gloria Morgan Vanderbilt, suitzan jaiotzako estatubatuar socialitéa (j. 1904).
  • 1966 - Marguerite Long, frantziar pianista eta pedagogoa (j. 1874).
  • 1967 – Forugh Farrokhzad, irandar poeta eta zinema zuzendaria, emakumezkoen ikuspegitik persieraz idazten aitzindaria (j. 1934/35).
  • 1968 – Ildebrando Pizzetti, italiar musikagilea (j. 1880).
  • 1975 – Jenny Hempel, daniar botanikoa, landareen fisiologian aitzindaria (j. 1882).
  • 1976 –
    • Murtala Mohammed, Nigeriako presidentea (j. 1938).
    • Lily Pons, frantziar-estatubatuar sopranoa (j. 1898).
  • 1982 – Fernando Valera Aparicio, espainiar politikari eta idazlea, Errepublikaren Erbesteko azken presidentea (j. 1899).
  • 1995 – Alberto Burri, italiar artista bisual, margolari, eskultore eta medikua (j. 1915).
  • 1996 – Martin Balsam, estatubatuar aktorea (j. 1919).
  • 1999 – Carles Sabater, kataluniar aktorea (j. 1962).
  • 2006 – Peter Frederick Strawson, ingeles filosofoa (j. 1919).
  • 2007 – Alicia Bruzzo, argentinar aktorea (j. 1955).
  • 2008 – Kon Ichikawa, japoniar zinema-zuzendaria (j. 1915).
  • 2011 –
    • Inese Jaunzeme, xabalina jaurtiketan espezializatutako letoniar kirolaria (j. 1932).
    • T. P. McKenna, irlandar aktorea (j. 1929).
  • 2012 – Lillian Bassman, estatubatuar argazkilari eta margolaria (j. 1917).
  • 2014 –
    • Irene González Hernández, espainiar ikertzaile eta astrofisikaria (j. 1969).
    • Richard Møller Nielsen, daniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1937).
  • 2015 – Melitta Marxer, liechtensteindar ekintzaile sufragista (j. 1923).
  • 2017 –
    • Ricardo Arias Calderón, panamar politikaria (j. 1933).
    • Kim Jong-nam, iparkorear politikaria (j. 1971).
  • 2018 –
    • Henri Laborde, Montpezateko Kondea, Danimarkako printze ezkontidea (j. 1934).
    • Josefina Samper, espainiar sindikalista (j. 1927).
  • 2020 – Rafael Romero Marchent, espainiar zinema zuzendaria (j. 1926).
  • 2023 –
    • José María Gil-Robles y Gil-Delgado, Europako Parlamentuko lehendakaria (j. 1935).
    • David Singmaster, estatubatuar- britainiar matematikaria (j. 1938).
  • 2024 –
    • Aletta Bezuidenhout, kenyar-hegoafrikar aktore, zinemagile eta antzerkigilea (j. 1949).
    • Robert Varnajo, frantziar txirrindularia (j. 1929).

Jaiak eta urteurrenak

  • Euskal Herrian: Torturaren aurkako eguna.
  • Sehaska egutegiko izendegia: Mantzio eta Izan.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Otsailaren 12 | Urteko egutegi | Otsailaren 14

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Otsailaren 13 by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION